Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

140/1991 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzen duen apirilaren 12ko 107/1988 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 870
  • Xedapen-zk.: 140
  • Xedapen-data: 1991/03/05
  • Argitaratze-data: 1991/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Legealdi honetarako Jaurlaritzaren Programak hezkuntza arloan hartzen dituen helburuen ugaritasunak eta berezitasunak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila birrantolatzea eskatzen dute, Sail hori osatzen duten organu guztien ihardunen emankortasun hobea lortu ahal izateko. Birrantolaketa honek, baliabide publiko guztiak erabat probetxatzea ekarriko du, era honetan, Euskal Autonomi Elkarteko beharrei egokitutako eta Ikerketa arloari dagokion Hezkuntza Sistema eta azpiegitura lortu ahal izateko. Saila sakonki birregituratzea ez da egin behar presaka, azterketa prozesu sakon bat burutu ondoren baizik. Hala ere, bazter ezinezko beharrek, egitura organikoari buruzko eta indarrean dagoen Dekretuan aldaketa batzuk sartzea eskatzen dute une honetan, behin-betiko Dekretu berri bat landu dadin arte. AIdaketa honen helbururik nagusiena, Bateragiteko Sailordetza sortzea da, honako hauek izango direla bere helburuak: Lehen aipatu diren helburuak unibertsitatez besteko arloetan bete ahal izateko, Sailaren iharduna bultzatzea eta eratzea. Horiek horrela, ez da osatu nahi orain bertan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Sailak sortze, kentze eta aldatzeari buruzko eta horien egitekoak eta ihardun arloak zehazteari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko Azken Xedapenetatik Lehenengoan ematen den agindua. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991.eko martxoaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- 1. Bateragiteko Sailordetza sortzen da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren honako eskuduntza hauek ematen zaizkiola Sailordetza horretako titularrari: a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren iharduna koordinatzea eta kontrolatzea unibertsitatez begteko arloan. b) Hezkuntza eta Hezkuntza Administrazioko Sailordetzen kudeaketaren prozesuak eta prozedurak bultzatzea eta antolatzea, horren agintaritza funtzionalpean egongo direla horretarako. 2. Horietaz aparte, Sailburuorde Bateragileak, legeek ematen dizkioten gainontzeko eskuduntzak, prerrogatibak eta egitekoak izango ditu. 3. Aipatu diren eskuduntzak bete ahal izateko, beharrezkotzat jo ditzan txosten, datu eta agiriak eskatu ahal izango dizkie gainontzeko Sailburuordeei Bateragiteko Sailordetzak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.