Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

138/1991 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeari zenbait eginkizunetarako esku ematen diona eta bere laguntzarako administrazio egiturak zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 884
  • Xedapen-zk.: 138
  • Xedapen-data: 1991/03/05
  • Argitaratze-data: 1991/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta ihartze-arloak finkatzen dituen otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuak, bere 6. atalean dioenez, Industria eta Merkataritza Sailburuak, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde denez, honi dagozkion egitekoak ere beteko ditu, eta horren ondorioz, laguntzarako administrazio-egiturak emango zaizkio. Halaber, Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenari darionez, Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren egituraren barruan egon diren ihardutze-sailak, Industria eta Merkataritza Sailburuaren laguntzarako egituraren barruan geldituko dira, Lehendakariorde denez, dagozkion egitekoak bete ahal izateko. Ihardunbidea laburtu ahal izateko, bidezko gertatzen da idazki bat berean biltzea, alde batetik, Lehendakariaren eginkizunetarako esku ematea, Jaurlaritzari buruzko Legearen 25. atalaren arauera, eta beste aldetik, Lehendakariordearen laguntzarako administrazio egituraren araupeketa, 15/1991 Dekretuaren ohartemateei dariena, hain zuzen ere; lehenengoak zein bigarrenak beharrezko duten onarpen-eskakizuna betetzen delarik. Halaber, antolakidetza eginkizunak, ekonomi politikaren esparruan Lehendakariordearen esku jartzen baita, alorretako politiken bateratutako egintza erraztea du xede, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan Sailei dagozkien aginpideekiko inolako murrizpenik ekarri gabe. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordearen saloz, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritza Batzordeak 1991.eko martxoaren 5ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- JAURLARITZAKO LEHENDAKARIORDEAZ 1. atala.- Lehendakariari politika artezteko dagozkion ahalmenen eta Autonomi Estatutoak eta Legeek Jaurlaritzari aitortzen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe, honako egikizun hauek dagozkio Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeari: 1) Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 25. atalean ohartemandakoaren arauera Lehendakariak esku emanda, Jaurlaritzari buruzko Lege horren 8. atalaren h), i) j) eta k) idazatietan ohartemandako eginkizunak. 2) Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeari, halaber, honako hauek dagozkio: a) Autonomi Elkarteko herri-alorraren ekonomi politika antolakidetzea, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuak Eusko Jaurlaritzako Sailei berariz aitorzen dizkien aginpideen kaltetan gabe. b) Dirukontuen Euskal Kontseiluko buru izatea. c) Eusko Jaurlaritzaren izenean, Estatuarekingo Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeko buru izatea eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako Sailetako iharduketak antolakidetzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari berariz aitortutako agintepideen kaltetan gabe. d) Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Bitariko Batzordeko buru izatea eta, Eusko Jaurlaritzako Sailetako iharduketak antolakidetzea xede horretarako. c) Ekonomia Egitamua prestatu eta eguneratzerakoan lehendakari lez aritzea. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 14.1 atalean ezarritakoaren arabera Lehendakariaren ordezkotza egitea. g) Indarrean dauden legeekin bat etorriz dagozkion gainontzeko guztiak. 2. atala. - 1.- Bere eginkizunak betetzeko eta Lehendakariordearen goren zuzendaritzapean, ondoren aipatzen diren politika eta teknikazko laguntzarako organuak egituratzen dira: a) Erakunde Harremanetako Idazkaritza Nagusia. a.1. Kabinetearen Zuzendaritza. a.2. Kanpoko Komunikazio eta Harremanetarako Zuzendaritza. b) Koordinazio Idazkaritza Nagusia. b.1. Informazio eta Jarraipen Zuzendaritza. b.2. Sailarteko Koordinazio eta Garapenerako Zuzendaritza. 2.- Idazkaritza Nagusiek Sailburuorde maila izango dute, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutako ondorioetarako.II. ATALA.- IDAZKARITZA NAGUSIEZ 3. atala.- 1.- Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, aginte-mailaz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordearen artezko menpekoa izango da, eta bere egitekoak honako hauek izango dira: a) Lehendakariaren ordezkotza egitea, honek esku emanda, beste agintari, herri erakunde eta erakunde pribatu eta gorporazio afizialekin izan beharreko harremanei dagozkienetan. b) Idazkaritzari atxikitako Zuzendaritzen iharduna antolakidetzea. c) Lehendakariordeari, bere eginkizunak betetzerakoan, beharrezko dituen politika eta teknikazko argipideak ematea. d) Eskatzen zaizkion alorren gainean Lehendakariari aholkuak ematea. e) Bere eginkizunak betetzerakoan, Lehendakariordeak esku ematen dion beste ezein txosten, ikasketa edo kudeaketa burutzea. f) Sailordetzaren adierazpen eta informazio politika egiteratzea. g) Bere eginkizunak betetzerakoan, jende eta erakundeekiko harremanen eremuan Lehendakariordeak esku ematen dizkion iharduketak egitea. h) Lehendakariak legebiltzarrera agertzerakoan beharrezko dituen agiriak prestatu eta lantzea. i) Aurreko eginkizunei begira, Euskal Herri Administrazioan egon dauden sailarteko Ihardutze-sail eta Batzordeetara Lehendakariordearen izenean bertaratu eta beretan eskuhartzea, Idazkaritzako Zuzendarien esku utzi ahal izango duela ordezkotza hori. j) Indarrean dauden legeetan xedatutakoaren indarrez dagozkion beste guztiak. 2.- Lehendakariordearen Kabineteko Zuzendaritza eta Kanpoko Komunikazio eta Harremanetarako Zuzendaritza Erakunde mailako Harremanetarako Idazakaritza Nagusiari gelditzen dira atxikita. 4. atala.- 1.- Koordiaazio Idazkaritza Nagusia, aginte-mailaz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordearen artezko menpekoa izango da, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: a) Lehendakariordetzari dagozkion eginkizunak errazteko Jaurlaritzako Sailen ihardutze egitarauei eta ekintzei buruzko informazio ihardunbideak agertu eta horiek burutzea. b) Jaurlaritzako Lehendakariordeari dagozkion jarraipen eta elkarkidetza eginkizunak errazteko beharrezko laguntza eta agiriak eskatuko dizkie Jaurlaritzako Sailei. c) Jaurlaritzako hainbat Sail hartzen dituen egitarau eta ekintzen egiterapena antolakidetzea, dagozkion Sailek sailarteko egitarauen gainean dituzten edukizko aginpideen kaltetan gabe. d) Lehendakariordeak eskuemanda, adierazten zaizkion ekintza eta agertaldi guztietan lehendakariaren ordezkotza egitea. e) Idazkaritzari atxikitako Zuzendaritzen iharduna antolakidetzea. f) Lehendakariordeak eskatzen dituen gaiei buruz aholkuak ematea. g) Aurrekoetan aipatutako eginkuzunei begira, Euskal Herri Administrazioan egon dauden sailarteko Organu eta Batzordeetara Lehendakariordearen izenean bertaratu eta beretan eskuhartzea, Idazkaritzako Zuzendarien esku utzi ahal izango duela ordezkotza hori. h) Indarrean dauden legeetan xedatutakoaren indarrez dagozkion beste guztiak. 2.- Informazio eta Jarraipen Zuzendaritza eta Sailarteko Koordinazio eta Garapenerako Zuzendaritza Koordinazio Idazkaritza Nagusiari gelditzen dira atxikita.III. ATALBURUA.- ZUZENDARITZEZ 5. atala.- Jaurlaritzako Lehendakariordearen Kabineteko Zuzendaritzak ondorengoak izango ditu eginkizun: a) Jaurlaritza Batzordeak eta, hala badagokio, Ekonomi Batzordeak aztertu behar dituzten gaiei buruzko aholkuak ematea, Lehendakariordeak edo Erakunde Harremanetarako Idazkari Nagusiak eskatuta. b) Lehendakariordeari teknika mailako laguntza ematea horri egotzitako Batzordeko Lehendakari gisako eginkizunetan. c) Eusko Legebiltzarreango agertaldietan, eta Arartekoarekin eta beste Herri Erakundeekingo harremanetan Lehendakariordeari laguntza ematea. d) Kontrataziorako Jaurpide Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren 3. atalean ohartemandako eginkizunak egiteratzea. e) Sailean diharduten langile guztiekiko gaiak administratu eta kudeatzea, aldi baterako lanarien kontratazioa barne sartzen dela, gai horietarako arauek xedatzen dutenari atxikiz. Oro indarrez egotzita bait daude guztientzako direlako Lehendakaritzarenak izan daitezen gaien orotariko elkarkidetza eta egiterapena. Gaiak honako hauek dira: Aurrekontu eta Ondare Araubidea, Artekaritza eta Irizlaritza, barruko Kontuhartzea, Diruzaintza, Estatistika, Antolaketa eta Informatika. g) Lehendakariordeak eta Erakunde-mailako Harremanetarako Idazkariak berari leporatu edo bere esku utz ditzanak. 6. atala.- Kanpoko Komunikazio eta Harremane tarako Zuzendaritzak honako hauek izango ditu eginkizun: a) Lehendakariordearen informazio politika eta adierazpenak aztertu eta lantzea. b) Jendearekiko harremanei begira egin beharreko ekintzak aztertu eta agertzea, eta egun egungo albiste eta eritziei buruzko azterketa edo txostenak gertatzea. c) Gizarte adierazpideekin egon beharreko harremanak antolakidetzea. d) Lehendakariordeak eta Erakunde Harremanetarako Idazkariak berari leporatu edo bere esku utz ditzanak. 7. atala.- Informazio eta Jarraipen Zuzendaritzak honako hauek izango ditu eginkizun: a) Jaurlaritzako Sailen ihardutze egitamu eta ekintzapideak jakinarazi eta jarraitzeko ihardunbideak gertatzea. b) Jaurlaritzako Sailen egitamu eta ekintzapideak egiteratzeko azterlan eta txostenak prestatzea. c) Lehendakariordearen zerbitzupeko liburu eta agiri bilduma aztertu eta antolatzea, dagokion agirisorta banatu eta horren erabilpena antolatzea. d) Lehendakariordeak eta Koordinazio Idazkari Nagusiak berari leporatu edo bere esku utz ditzanak. 8. atala.- Sailarteko Koordinazio eta Garapenerako Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio: a) Jaurlaritzako Sail bat baino gehiago hartzen duten egitarau edo iharduketei buruzko aholkuak ematea, Lehendakariordeak edo Koordinazio Idazkari Nagusiak eskatuta. b) Hobekuntza eta Administrazioak bere gozamenerako dituen baliabideak aztertu eta horietarako saloak egitea Jaurlaritzaren egintza errazteko xedez. c) Jaurlaritzako Sailen iharduketa elkarkidetzeko beharrezko txosten eta ikerlanak egiteratzea. d) Lebeodakariordeak eta Koordinazio Idazkari Nagusiak berari leporatu edo bere esku utz ditzanak. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Idazkari Nagusitarako lanpostua betetzeke egotekotan, edo Idazkaria ez dagoela edo gaisorik dagoela gertatzekotan, organu horri atxikitako eginkizun eta aginpideak beste Idazkari Orokorraren esku geldituko dira. Bigarrena.- Aurrekoez besteko organuetako titularraren lanpostua betetzeke egotekotan, bera ez dagoela edo gaisorik dagoela gertatzekotan, organu horri atxikitako eginkizun eta aginpideak, egoerak dirauen artean eta berarizko araupidetza egon arte, agintemailaz garago dagoenak hartuko ditu bere gain. Hiragarrena.- Idazpuru honetan ezarritakoari jarraituz aginpide bat egiteratzeak aginpide hori erabiltzeko zio den egoera azaltzea baino ez du eskatzen. Laugarrena.- Eginkortasun egokia ahalbideratzeko, Lehendakariordetzak, aurrekontu ondorioetarako eta ez beste edozertaráko, Sailaren maila izango du, hau da, gastua atxikitzeko tegiarena, eta ordezkotza eman ahal izango zaie administrazioa antolakidetze eta arrazoibideratzeko edo beste antzekoetarako eginkizunak egiteratzeko finkatutako sailarteko izaerarekin eratutako Sailarteko baltzuango ihardutze-sailetan. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Dekretu honen aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetuta gelditzen dira eta, berariz, maiatzaren 19ko 189/1987 Dekretua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeari Dekretu hau osabideratu eta betearazteko arauak emateko. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Jaurlaritzako Lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA.