Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

209/90 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, osasunbiderako toki-zerbitzuko funtzionari teknikoak, beren zerbitzuak Osakidetzarentzat betetzen ari diren mediku, praktikante eta emaginen kidegoei adskribaturiko oinarrizko sorospidetzako ekipoetan integratzea araupetzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 2765
  • Xedapen-zk.: 209
  • Xedapen-data: 1990/07/30
  • Argitaratze-data: 1990/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Ekainaren 13ko 1256/86 Errege Dekretuaren bidez araupetu ziren Hauteskunde Sindikaletarako Probintzia Batzordeak eta Batzorde Nagusia osatzerakoan sindikatuen ordezkariak izendatzeko erabili beharreko ordezkatze indarrik handienaren erizpidea Konstititzio Auzitrgiak gaitzetsi zuen urtarrilaren 18ko 7/ 1990 eta otsailaren 26ko 32/1990 epaietan. Auzitegiaren ustez, hauteskundeetan eskuhartzen duten sindikatur'k betetzen duten eginkizuna ez da instituzio mailako ohizko eginkizuna, eginkizun horiek Sindikatuen arteko agintepideetan eta langileek aukera aske gisa duten sindikatuen aniztasunari zor zaion begirunean artezko eragina bait dute; horregatik ez da jotzen ez bidezkoa, ez objetiboa ez eta neurrizkoa ere organu horrek dituen xede eta egitekoekiko, ordezkatze indarrik handiena duten sindikatuek soil- soilik batzorde horietan parte hartzeko aukera izatea, arau horrek gainontzeko sindikatuekiko lehentasunezko egoeran jartzen bait ditu sindikatu horiek eta, egoera hori, nabari denez, ez dago Konstituzioaren babespean eta Espainako Konstituzioaren 14 eta 28.1 atalen aurka doa. Konstituzio Auzitegiak ordezkatze indarrik haundienanaren erizpidea bakar-bakarrik erabiltzea gaitzetzi badu ere, Batzorde ezberdinetan Sindikatuei dagokien ordezkatze atalean Erakunde Sindikal guztiek ordezkariak izatea ezinezkoa dela onartu du; horregatik, nahitaezko gertatzen da batazbesteko erizpidea finkatzea, ordezkatze indarrik handienaren erizpidea baino zabalagoa izateko eta batzordekideen kopurua Batzordeen eginkortasuna murriztu gabe gehitzeko. Izan ere, Euskal Autonomi Elkartearen er rmuan % 10eko ordezkatze indarra lortu duten Erakunde Sindikal guztiei Batzorde Nagusian eskuhartzeko bidea ematea erabaki da eta, halaber, Batzorde Nagusian dauden eta dagokion Lurralde Historikoan %10eko ordezkatze indarra lortu duten Erakunde Sindikalei Lurralde Batzordeetan eskuhartzeko bidea ematea. Guzti horren ondorioz, Euskal Autonomi Elkartean ordezkatze indarrik handiena duten Erakunde Sindikalen aldezko erizpenarekin, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1990.eko irailaren 11n egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau XEDATCI DUT: 1. atala.- Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordeak sortarazten dira honen bidez, Batzorde horiek Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo direnak. Batzorde horien osakera eta iharduera Dekretu honetan oharternandakoaren arauerakoa izango da. 2. atala.- Batzorde Nagusiaz. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea izango da Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordeen ihardutze eremua. 2.- Osakera: Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Batzordearen osakera honako hau izango da: Lehendakari bat, Lan eta Gizarte Segurantzako Administrazioko Sailburuordea izango dena, Lehendakariorde bat, Lan Zuzendaria izango dena, eta bi ordezkari, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan langileen ordezkariak aukeratzeko enpresetan egindako azken hauteskundeetan ordezkatze indarraren ehuneko hamarra lortu duen Erakunde Sindikal bakoitzeko. Lehendakariak Idazkari bat izendatuko du, berha egiteko bidea izango duena baina ez botorik ematekoa. 3.- Eginkizunak: Honako hauek izango dira Batzorde Nagusiaren eginkizunak: hauteskunde sindikalen jarraipen eta artaren eginkizunak antolakidetzea, emaitzak zabaltzeko eritpideak finkatzea eta adierazitako eginkizunekiko beharrezko eritzitako erabakiak hartzea. 3. atala.- Lurralde Batzordeez. 1.- Euskal Autonomi Elkartea osatzen duen Lurralde bakoitzari dagokion lurraldea izango da Hauteskunde Sindikalen Jarraipen eta Artarako Lurralde Batzordeen ihardutze eremua. 2.- Osakera: Laneko Lurralde Ordezkariak izango dira Lurralde Batzordeetako lehendakariak, era Batzorde horietan, halaber, aurreko atalean adierazitako Erakunde Sindikal bakoitzeko bi ordezkari egongo dira, hots, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan langileen ordezkariak aukeratzeko enpresetan egindako azken hauteskundeetan ordezkatze indarraren ehuneko hamarra lorru duen Erakunde Sindikal bakoitzeko. Lehendakariak Idazkari bat izendatuko du, berba egiteko bidea izango duena baina ez botorik ematekoa. 3.- Eginkizunak: Honako hauek izango dira Lurralde Batzordeen eginkizunak: Dagokion Lurraldean egindako hauteskundeen jarraipen eta arta egitea, arlo pribatuan zein publikoan, eta hauteskunde aktak sendestea, emaitzak orohar eta arloka zenbatu ahal izateko. 4. atala.- Batzorde Nagusia hilabean behin bilduko da eta, Lurralde Batzordeak astean behin bilduko dira gutxienez, bilkurak hauteskunde garaian baino ez dira egingo eta Lehendakariak egingo du horietarako deialdia. Nolanahi ere, batzordekideen gehiengoak zioak azalduz eskarzen baldin badute ohizkoez besreko bilkurak egin ahal izango dituzte Batzordeek. 5. atala.- Hauteskunde emaitzak sendesterakoan sinesgarritasun haundiena bermatzeko xedez, Lan era Gizarte Segurantza Sailak sei ikuskari izendaruko ditu: Bizkairako hiru, Gipuzkoarako bi eta Arabarako bat. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Dekretu honen bidez sortutako Batzordeen aldibaterako indarraldia aurtengo hauteskunde sindikaletarako aldi kontagarriak dirauen bitartekoa izango da, Dekretu honetan aitortutako eginkizunak akitu artekoa. Bigarrena.- Baimena ematen zaio Lan eta Gizarte S(·gurantza Sailburuari Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko irailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.Osakidetza Erakunde Autonomoaren sendaketa, sustaketa, prebentzio eta bereoneratze zerbitzuak antolatzeko eta administratzeko ahalmena ematen dio Osasun eta Kontsumo Sailari Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/83 Legearen 3.2 atalak. Eskuduntza horretaz baliatzeak, osasun egituren ikusmolde integral baten pean egon behar du eta ikusmolde hori dela bide, batetik, egitura horien giza eta materialezko baliabide guztiak antolakunde bakar batean bateratu daitezela komeni da eta, bestetik, osatze eta bereoneratze iharduketak eta prebentziozkoak eta sustapenekoak ere bertan sar daitezela. Eskuduntza horretaz baliatzea, nahitaez, oinarrizko sorospidetzako zerbitzuen antolaketari dagozkion araugintzazko xedapenen barruan sartu beharko da eta profesional batzu gure gizarteko baldintzei egokitzearen barruan, horientzat, beren lanbide iharduketaren baldintzetan eraginik izan duten aldaketak, beren iharduketaren esparrutzat daukaten arauterian ez bait dira agertu. Desfase horiek zuzentzera dator Dekretu hau eta herritarren eta profesionalen beharrak eta eskaerak gaurko egunari egokitzera eta profesional horiek beren iharduketa gauzatzen ari direneko baldintzak ere. Osasun eremuak sortzeko mediku eremu batzu batzea gerta dadin kasutan, tokiko osasunbide-funtzionariak, borondatezko eskaintza baten bidez oinarrizko sorospidetzako ekipoetan sartzea aipatzen zuen Urtarrilaren 11ko 137/84 Errege Dekretuaren Aldibaterako Laugarren Xedapenak. Bateratze horiek egin dira jadanik gure Autonomi Elkartearen eremuan. Aldibaterako ordainketa erregimena berariz araupetuz, integrazio hori burutzen den bitartean, antzeko integrazio bati ekiteko legegintza-asmoa dauka uztailaren 6ko 6/89 Legearen Hamabigarren Xedapen Gehigarriak. Hori dela bide eta aurrikuspen horiekin bat eginik eta lehen aipatutako 6/89 Legearen 5.a) atalak Eusko Jaurlaritzari eman dion ahalmena erabiliz, Dekretu honen bidez oirlarrizko sorospidetzako ekipoetan sartzeko borondatezko eskaintza gauzatzeari ekiten zaio. Esandako guzti horrengatik, Aholku Batzorde Teknikoei, Medikuen, Osasunbideko Laguntzaile Teknikoen eta Enfermeritzako Unibertsitate-Diplomatuen Elkarteei eta alor horretako Sindikatu Antolakundeei hitz aukera eman ondoren, uztailaren 6ko 6/89 Legearen 5.a) atalaren, 12.3, xedapen Gehigarriaren, Azken Xedapenetako Lehenengoaren eta Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 9/83 Legearen 3.2.a) atalaren babespean, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990eko uztailaren 30ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren hau,XEDATU DUT: 1. atala.- Toki mailako Osasunbidearen zerbitzura dauden Funtzionari Teknikoak Euskal Autonomi Elkarteari transferitutako Mediku, Praktikante eta Emaginen Kidegoei adskribaturik dauden Oinarrizko Sorosketarako Ekipoei dagokien egituran integratzea eta horien arauketa juridikoa, Dekretu honetan xedatutakoaren pean geldituko dira. 2. atala.- 1. Titularitatez eta behin-betiko destinoz betetzen dueneko lanpostuari dagokion Oinarrizko Sorosketako Ekipoen egituran eta erregimen juridikoan borondatez sartzea eskainiko dio Osakidetzak I. atalean aipatutaku langilegoari. 2. lnkorporazioko eskaintza hori progresiboki gauzatuko da, Osakidetzari adskribatutako Medikuen, Praktikanteen eta Emaginen Kidegoen toki mailako osasunbide-langilegoaren barruko toki-aldaketarako lehiaketa bat egin ondoren, aipatutako lehiaketa horren Erabakitik aurrerako hiru urteko gehienerako epe baten barruan, osasunbide-sorosketako zerbitzuak berrantolatzen doazen heinean eta batez ere egituran integratzeko aldezko borondateari begiratuz eta horren eraginpeko langilegoak erakus dezan Oinarrizko Sorosketako Ekipoen erregimen juridikoari, halaber, alde bakoitzak dituen giza eta ekonomi baliabideen beharrei eta zerbitzu horiek adskribaturik daudeneko biztanlegoari eta Herrialdeko osasunbidebeharrei ahalik eta gehien egokitzeari. 3. Aipatutako erizpide horien arabera egindako integrazio eskaintza bat ukatzen badu bere destinatarioak, errepikatu ahal izango da hori eta, hala gertatuz gero, hirugarren aldiz ere bai, Xedapen honetako lehen apartaduak dioen hiru urteko epea amaitu arte. 4. Aurreko apartaduan xedatutakoa horrela izanik ere, aurrekontuetatik atera gabe, interesatuek edozein unetan aurkeztutako integrazio-eskabide guztiak onartu egingo ditu Osakidetzak. 3. atala.- Dekretu honek dioen langilegoa Oinarrizko Sorosketako Ekipo batean integratzeak, bere lanpostuaren eraldaketa dakar eta, postu horrek, aurrerantzean, ondorio guztietarako, Ekipoko lanpostuaren izaera izango du eta, halaber, lanpostu horri atxikirik dauden sorosketa hori jasotzeko eskubidea dutenen kupoa ere bertan integraturik geldituko da behin-betirako. 4. atala.- l. Plaza baten horrela egindako aldaketak, Oinarrizko Sorosketako Ekipoetan indarrean dauden lan baldintzak horren titularrari atxikitzea ekarriko du eta horietarako egin daitezen toki aldaketarako deietan parte hartzeko eskubidea ere emango dio. 2. Halaber, Ekipoetako bere homonimo den langilegoari ordaintzen zaizkion lan ordainketen parekoak, urteko bere kopuruan, hartzeko eskubidea izango du eta hori, funtzionari bezala dagokion giza-prebisiorako erregimenaren kaltetan izan gabe. Dedikazio esklusiboko osagarri berezia jasotzea, langilego horrentzat, borondatezkoa izango da eta aukera era horretan egin denean bakarrik emango da hori. 3. Nolanahi ere, era horretan Oinarrizko Sorosketako Ekipoetan lanpostuak betetzera sartzen diren funtzionari interinoek eta karrerakoek, beren funtzionari-estatus juridikoa gordetzen jarraituko dute eta horri dagozkion eskubideak edukiz. 5. atala.- 1. Oinarrizko Egiturei buruzko urtarrilaren 11ko 137/84 Errege Dekretuaren 5.1.h) atalean xedatutako ondorioetarako, toki mailako osasunbidefuntzionariak Oinarrizko Sorosketa Ekipoetako egitura eta erregimenera sartzen doazen heinean, ekipo huriei dagokie funtzionari haien egitekoak betetzea eta bereziki hauek: a) Informatu eta beren eskuduntzaren egitekoak garatzean Toki Korporazioek eska dezaten laguntza teknikoa eman. b) Osasunbide-ikuskaritzari dagozkion iharduketak bete. c) Heriotzetako osasunbide-poliziaren egitekoak betetzea. d) Justizi Administrazioak eskatzen dituen laguntza eta kooperazioa eman. e) Eskola Osasuneko lanak bete. f) Kintoen errekonozimendua egitea. g) Eskatzen zaion osasunbidezko eta administrazio teknikoko informaketa eta agiriak betetzea eta osasunbide agintariei bidaltzea. 2. Mediku Koordinatzailearen gainikuskatzez, Ekipoko kide guztiek beteko dituzte egiteko horiek, izan dezaten estatutozko edo funtzionaritzako izaera kontutan hartu gabe eta, kide horiek, Osasunbideari buruzko 14/1986 Lege Orokorraren 42. atalean xedatutakoaren ondorioetarako bakarrik, Udalei laguntzeko lanetan dihardutenean, udal horien zerbitzuko langilegoaren kontsiderazioa izango dute. 6. atala.- Oinarrizko Sorosketako Ekipo bateko egitura eta erregimen juridikora sartzea eskaini zaionean, hori ez onartzea aukeratu duen funtzionariak, bai sorosketa lanak eta betetzen ari den toki-mailako osasunbide plazari atxikita daudenak ere betetzen jarraituko du eta, osasunbide-profesionalen multzoaren iharduketa armonizatua izan dadin, dagokion Oinarrizko Sorosketako Ekipoko Koordinatzaileak ezar ditzan antolaketa erizpideei luturik. 7. atala.- 1. Dekretu honen indarrartze egunean hutsik dauden plazak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren Erabaki baten bidez, Oinarrizko Sorosketako Ekipo bati adskribaturik geldituko dira. 2. Integrazio eskaintza ukatu duen titularrarena izan eta geroztik, toki-aldaketa, jubilazioa, heriotza edo indarrean dagoen legeriak adierazitako beste edozein arrazoiren batengatik hutsik gelditu diren lanpostuetan ere erabiliko da agindu hau. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Oinarrizko Sorosketako Ekipo baten egitura eta erregimen juridikoan integratuta izan delako, azkeneko hamabi hilabeteetan hartu duen batez-besteko guztirakoa begiratuta, bere ordainsarietan beherapen bat jasan duen langilegoak, bere lanpostuari gehitu zaizkion beste plazek eman dutena salbu, aldeagatik, osagarri pertsonal baterako eskubidea izango du eta alde hori, une bakoitzean indarrean dauden Xedapen eta Akordioak erabiltzetik atera dadin erizpideen arabera bakarrik absorbituko da. Bigarrena.- 7. atalean ezarritakoaren ondorioz, dagokion Oinarrizko Sorosketako Ekipoan zerbitzuak hetetzera joan daitezen enplegu interinoa duten funtzionariek, betetzen ari ziren lanpostuak, eduki zeukaten beren interinotasun izaeraz, betetzen jarraituko dute lanpostu horiek arauz betetzen diren arte. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan adierazitakoa betearazteko bidezko diren arauak jartzeko baimena ematen zaio Osakidetzako Zuzendari Nagusiari Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hau argitaratzen deneko egunaren biharamunean hartuko du indarra Xedapen honek. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONlO AADANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.