Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

160/1990 DEKRETUA, 1990.eko ekainaren 5ekoa, eskolako kirolari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 2035
  • Xedapen-zk.: 160
  • Xedapen-data: 1990/06/05
  • Argitaratze-data: 1990/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

  1. IDAZPURUA. KONTSEILUAREN ERAKETA 5. atala.- I.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak honako ihardutsail hauek ditu: a) Lehendakaritza. b) Lehendakariordetza. c) Osoko Bilkura. d) Kontseiluko Idazkaritza. 2.- Halaber, Osoko Bilkuraren erabakiz eta aukeran, Lantaldeak sortu ahal izango dira, erabili beharreko gaietan adituak direnek parte har dezaketelarik. 6. atala.- Honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko Lehendakariari: a) Osoko bilkura bakoitzeko deia egin, zuzendu eta mahaiburu izatea, eginkizun horien ordezkotza Lehendakariordeari egindako kasuetan izan ezik. b) Osoko Bilkura bakoitzeko gazerrenda jartzea. c) Kontseiluaren ordezkapena ondorio guztietarako izatea eta ihardutsailaren zuzendaritza. d) Kontseiluaren iharduerarako beharrezko neurriak hartzea. e) Dagokien HerrAdministrazioei, bere kabuz edo Kontseiluko edozein ihardutsailaren aldetik, agiri edo aurrekinak eskatzea, Kontseiluaren ardura peko gaiak izapidatzeko arrazoibide egokiak euki ditzan. Osoko bilkurak agertutako erizpideen arabera lantaldeen osakera onartu eta euretan aldi baterako parte har dezaketen adituak izendatzea. g) Osoko bilkuraren proposamenez, ario bakoitzeko aditu eta lanbidedunei ikerketak, txostenak, erizpen edo Egitasmoak egitea agintzea. h) Araudi hau eta bere arau osagarriak betetzen direla zaintzea. i) Kontseiluaren Osoko Bilkuraren jarduna bultzatzea, Kontseiluak, aitortu zaizkion aginpideak beteaz, bere txostenak ohartemandako epeetan eman ditzan. j) Indarrean dagoen legediak ematen dizkion beste ahalmen guztiak. 7. atala.- Kontseiluko Lehendakariordeak kanpoaldi, gaisotasun edo karghuts kasuetan ordezkatuko du Lehendakaria, horrelakoetan honek dauzkan egitekoak betez. Lehendakariak eman diezazkion beste eginkizun guztiak ere bete ahal izango ditu Lehendakarikordeak. 8. atala.- Honako hauek izango dira Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide: - Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, Lehendakari izango delarik. - Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea, Lehendakariorde izango delarik. - Funtzio Publikoaren Zuzendaria, idazkari izango dela. - HerrArduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria. - Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaria. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langilegoaren Kudeaketa Zuzendaria. - ForDiputazio bakoitzeko ForDiputatu bana, dagokion Diputatu Nagusiak izendatua. - UdaBatzarren hiru ordezkari, euskal tokierakundeen elkarte edo federakuntzek bakoitzak duen ordezkotzaren heinean izendatuko dituztela. - Sindikatuek euskal HerrAdministrazioetan duten ordezkotzaren heinean izendatuko dituzten hamabi langilordezkari. 9. atala.- Honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurari: a) Funtzio Publikoaren alorreko legegitasmoekiko txostenak gehienez bi hilabeteko epearen barruan egitea. b) Funtzio Publikoaren arloko gaiei doazkienean, Jaurlaritzak onarpena eman beharreko erabaki orokorreko egitasmoei,. KondairLurraldeetako Erakundeek gerta ditzaten ForArau eta ForDekretu egitasmoei eta UdaBatzarrek osoko bilkuran onartu beharreko barnjaurpideko araudiei buruzko txostenak gehienez hilabeteren barruan egitea. Beti ere, aipatu egitasmoek funtzio publikoari buruzko gaiak ikuitzen dituztenean. c) Funtzio Publikoaren arloan Estatuko Administrazioko Legaurregitasmoek, edo Legmailako erabakien egitasmoek edo erabaki orokorren egitasmoek euskal HerrAdministrazioetan izan dezaketen eragina aztertzea eta, hala badagokio, koordinakuntzarako neurri egokiak proposatzea. d) Euskal HerrAdministrazioen lanposteskaintzak onartu eta batera argitaratzeko erizpide eta artezpide orokorrak erabiltzeko proposamena egitea Eusko Jaurlaritzari. e) Legearen 30.2 atalean ezarritakoaren arabera eta HAEEk txostena eman ondoren, karrerako funtzionari eta laitunepeko langilfinko izatera iristeko berdinak izango diren gutxieneko egitarau eta eduki bateratzaileak erabiltzeko proposamena egitea Eusko Jaurlaritzari. f) Eusko Jaurlaritzak edo gainerako Euskal HerriAdministrazioetako agintezko ihardutsailak erabakirik hartu baino lehen, ikastaro bereziak gaindituz edo bestelako baldintza zehatzak betez, norbanako gradua lortzeko ihardunbideei buruzko txostena egitea. g) Sartu ahal izateko titulazimaila eta betebehar beretsuak dituzten Euskal HerrAdministrazioetako kidego eta moten parekatzea finkatzeko erizpideak Eusko Jaurlaritzari proposatzea, mugikortasuna errazteko asmoz. h) Euskal HerrAdministrazioetarako berarizko eta ekoizkortsaun osagarriak finkatzeko erizpide nagusiei huruzko aurretxostena egitea. i) Euskal HerrAdministrazioetako funtzio publikoa eta langilekpolitika elkarri egokitzeko beharrezko diren neurriak eztabaidatu eta proposatzea, honako arlo hauetan bereziki: IangiIerrolda; sarrersistemak; lanpostu zerrendak; funtzionarien prestakuntza; administrazioan gora egitea eta administraziokarrera; funtzio eta lansari mailako kidekaketa eta lanpostuen eskaintza. j) Euskal HerrAdministrazioen zerbitzuko langilegoa euskalduntzerako neurriak proposatzea. k) Euskal HerrAdministrazioen langilego arloko iharduera eta erakuntza eraginkortasuirizpidez hobetzeko neurriak proposatzea. l) Euskal HerrAdminisirazioek edo kontsilukideek Iangilegoari buruz ager diezazkioten arazo oro eztabaidatu eta txostena egitea. Azterketak, azterlanak, txostenak, etabar, dagokion arloko lanbidedun edo adituei agintzeko proposamena Lehendakariari egitea. m) Lege edo arauzko erabakien arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari entzutea derrigorrezkoa duten gaiei buruzko txostena egitea. n) Lantaldeak eratzea erabaki, horiei zeregina izendatu, garatu beharreko egutegia tinkatu, eta adituak izendatzeko eta lantaldeen osakerari buruzko erizpide nagusiak mugatzea. 10. atala.- 1.- Gai zehatzak eztabaidatu, txosten eta proposamenak prestatu. edo erizpenak egiteko lantaldeak eratzea erabaki dezake Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak. 2.- Jarritako zereginaren araberakoa izango da lantaldeen osakera. Osoko Bilkurak emandako artezpideei men eginaz Lehendakariak izenda ditzan kideek osa ditzakete lantaldeak. 3.- Aurreko puntuan ezarritakoaren arabera Lehendakariak izenda ditzan adituek ere esku har dezakete lantaldeetan. 4.- Lantalde orok izango du ZuzendarKoordinatzailea. Lanen nondinorakoa, egutegia eta egiteratzepeak betetzea, gorabeherak, eta gainerakoak jakin eraziko dizkio aldiaaldian ZuzendarKoordinatzaileak Kontseiluko Idazkaritzari. 5.- Euskal HerrAdministrazioek aldi baterako baian betbeteko jardueraz Lantaldeei atxiki diezazkieke bere funtzionariak, gai jakin batzu aztertu edo horiei buruzko txostenak egiteko, baldin eta Kontseiluko Lehendakariak horretarako propio egindako eskaria aurkezten badu. 6.- Lantaldeek, kideetako edozeinen eskariz, Idazkaritzaren bitartez eska dezakete euren helburuak betetzeko beharrezko aurrekin eta txosten guztiak. 11. atala.- Harreman eta jakinerazpenetarako, Eusko Jaurlaritzako funtzio Publikoaren Lege Araubideko Zuzendaritzaren bulegoetan izango da Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko Idazkaritza. 12. atala.- Honako hauek dagozkio Idazkariari: a) Lehendakariak onetsi ondoren, Kontseiluaren gazerrenda prestatzea eta dagozkion deiak egitea. b) Osoko Bilkuren aktak egitea. c) Akta eta erabakien ziurtagiriak egitea. d) Kideen bertaratzea egiaztatzea, kideek hala eskatuz gero. e) Kontseiluaren barne eta kanpoko agiriak izapidetzea. t) Kontseiluko IdazkaritzBulegoaren iharduna zuzentzea. g) Kontseiluaren agiriak zaintzea. h) Ihardutsaílei, beren ihardunerako beharrezko dituztem agiriak, aurrekinak eta txostenak ematea. i) Kuntseiluak hartutako erabaki, txosten, proposamen eta gainerakoen berri ematea dagokien Administraziuei. j) Kontseilura heldu edo berak bidal ditzan espediente eta agirien sarrera eta irteera Erregiostruez arduratzea. k) Urtean behin, Kontseiluaren ekintzei buruzko txostena egitea. Txosten hori Osoko Bilkurak onetsi beharko du. I) Kontseilukideei beharrezko izan dakizkien argibideak eta laguntza teknikoa ematea. m) Aurreko puntuetan adierazi eta Ihardutsailaren Idazkaritzari zuzenean loturiko ihardunak ere bere gain izango ditu. 13. alala.- 1.- Honako hauek dagozkie Funtzio Publikoaren Euskal Kon;seiludieei: a) Beren eritzia azalduz, Osoko Bilkuaren edo Lantaldearen bileretan parte hartzea, bi ihardutsail horietako kide izanez gero. b) Botua emateko duten eskubidea erabiltzea. Botua eman ez, edo hala bdagokio, gehiengoarena izango ez den eta dagokion aktan erasotuko den aparteko botu arrazoitua eman dezakete. Aparteko botoa ager dadin txosten eta erizpenetan, halakorik balitz, ere jasoko da. c) Bilera guztietan itauerreguak egitea. d) Ohizko bideak erabiliz, beren ardurapeko gaiei buruzko aurrekinak, argibideak eta agiriak eskatzea. e) Gazerrendan sartzeko proposamenak eta era bakeskeak idatziz aurkeztea. Idazkaritzako agiriak eta artxiboa erabiltzeko aukera izatea. g) Agindutako latxostenak idaztea eta gauzatzea. Txostengileek lehentasuna izango dute, dagozkion bileretan, beren erizpenak edo txostenak aldezteko. 2.- Kontseilukide izateak ez dakar berekin lansaririk jasotzeko eskubiderik. Uneaunean indarrean dagoen legediak dioenaren araberako egunsari eta joaetorri gastuetarako eskubidea baino ez dute izango. 3.- Erabilitako gaien izaerak hala eskatzen duenean dagokion isiltasuna eta zuhurtzia gorde beharra dute Kontseilukideek, gaion Konstituzioaren 18.1 atalak onartutako eskubideak ikuitzen dituztenean, batez ere. 4.- Kideek Kontseilura bertaratu beharra dute, baldin eta deialdia arauz egin bazaie. 14. atala. - 1.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osoko Bilkurak urtean lau aldiz, hain zuzen ere hiruhilabetez behin, egingo ditu ohizko bilerak. 2.- Kontseiluaren Osoko Bilkurak Lehendakariaren deiaz egin ahal izango du eohizko bilerarik. Lehendakariak bere kabuz edo kideen hérenak behar bezala arrazoituta hala eskatuz gero egingo du deialdia. 15. atala.- 1.- Lehendakariaren, edo hala badagokio, Lehendakariordearen zeregina izango da Kontseiluaren Osoko Bilkuretarako deialdiak egitea. Ohizko bileretarako deia lau lanegun aurretik jakin erazi beharko da, eta bi lehenago eohizkoetarakoa. 2.- Deialdagiri bakoitzari gazerrenda erantsiko zaio eta argi eta garbi adierazio beharko dira bilera non, zein egunetan eta zein ordutan izango den. Era berean, deialdiarekin batera aurreko bilerako aktaren zirriborroa egorriko da, baita agiri egokiak ere, aurretik aztertu daitezen. 16. atala.- 1.- Osoko Bilkura arauz eratu eta erabakiak hartzeko quoruma kideen gehiengo osoa izango da, hots, erdia eta bat gehiago. Lehenengo deialdian eskatutako quorumik lortuko ez balitz, Lehendakariak bigarren bilerarako deialdia egingo du 5 lanegunetako epe barruan. Bilera bigarren deialdian arauz eratzeko, osoko Bilkurakideen herenak bertaratu beharko du. 2.- Kontseilukideak hautatu eta izendatu ondoren, hiruhilabeteroko ohizko Osoko Bilkura baino 15 egun lehenago egin beharko da derrigorrez Kontseilukideren bat ordezkatzeko proposamena. 3.- Osoko Bilkuretan salbuespen gisa baino ez da onartuko Kontseilukide batek beste kide baten bitartez ematea bere botoa. Hori egiteko, propio eman beharko da ordezkotza eta, beti ere, balorazio jakin baterako eta dagokion egiaztagiran hala adieraziz. 17. atala.- 1.- Aurreko akta onartuz hasiko dira bilerak. Ondoren, gazerrendari jarraiki, azterkizun diren gaien berri emango du idazkariak, eta horrela. eztabaidari ekin eta dagokion erabakiak hartuko dira. Lehendakariak eztabaidak zuzendu eta gaiak bototara jarriko ditu. 2.- Osoko Bilkuraren erabakiak gehiengo soilez onartuko dira. 3.- Kontseilukideren batek eskatuz gero, botoemanketa isilpean egingo da. 4.- Gazerrendako ez den gairik ezin izango da erabaki baldin eta, Elkarreango Ihardutsaileko kide guztiak bileran direla, gehiengoaren aldeko botoaz gaia presakotzat jotzen ez bada. 5.- Gazerrendan sartutako gairen bat kentzea eskatzea izango da, akordioa hartzeko ezinbesteko diren altzin, dokumentu edo txostenak erantsi ahal izateko, bertaratuen gehiengo soilak hala erabakitzen badu. 6.- Bileraren akta egingo da. Nortzuk bertaratu diren, bilera non eta noiz egin den, eztabaidagai nagusiak, botemanketa egiteko modua, horren emaitza eta erabakien edukiak jaso beharko dira aktan. 7.- Aktak Idazkariak egin eta izenpetuko ditu, Lehendakariak oneritzia eman eta hurrengo bilera edo bileretan onartuko dira. 8.- Quoruik eta edo beste arrazoiren batengatik Bilerarik egiten ez bada, Kontseiluko Idazkariak bere· izenpearekin onetsitako eginbidez ordezkatuko du bileragiria. Arrazoia, bertaratutakoen eta ezin joana azaldu dutenen izena jasoko dira hor. 18. atala.- 1.- Eratu ondoren bilduko dira Lantaldeak, KontseilIdazkaritzaren bidez Lantaldeko ZuzendarKoordinatzaileak egindako deialdia dela medio. Agiriak, aurrekinak eta gazerrenda erantsiko zaizkio deialdiari. 2.- Lantaldeen txosten, proposamen eta azterketak Osoko Bilkurari bidaliko zaizkio eta ihardutsail honi emandako aginpideak besetzeko erabiliko dira. Halere, lan horien emaitzak aldatu edo Lantaldeari itzultzerik izango da, gaia sakonago azter dezan. ERABAKI GEHIGARRI,A 1.- Behin arauz bilduz gero, Kontseiluaren Osoko Bilkurak derrigorrez eman beharreko txostenak ezarritako epean egingo ez balitu, Kontseiluaren onarpena ulertuko da, ondorio guztietarako. HerrAdministrazioak Kontseiluari bidalitako idazkia jaso eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da lehen aipatutako epea. 2.- Dagokion Administrazioak aurkeztutako egitasmoen eta agirien kopia bidaliko die Kontseiluko Idazkaritzak kideei, haiek jaso eta hurrengo egunean hasitako lau eguneko epearen barruan. AZKEN ERABAKIA 1958ko uztailaren 17ko Administrazio Jardunbidearen Legearen 1I. Atalburuko Lehen Idazpuruan jasotako arauak, Araudi honetan ezartzen direnen osagarri izango dira. Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.SoiKultura eta Kirolari buruzko otsailaren 19ko 5/1988 Legeak lehentasuna ematen die eta oinarrizkotzat jotzen ditu eskuladineko kirol planak eta programak eta, orokorrean bada ere, aipaturiko programa horiek araupetzeko oinarriak ezartzen ditu. Oinarri horien helburuak honako hauek dira: haurraren heziketa eta bere pertsonalitatearen garapena, larriagoak direnean kirolaren praktika ahalbideratzeko baldintza fisiko eta prestakuntza lortzea eta Iehiakeeetatik kanpo zenbait kirol modalitace praktikatzea. Foru Aldundiek eskolako kiroprograma batzu lantzeko oinarrizko arau batzuek ezarriz, goran aipaturiko helburu edo oinarri horiek errealitate bihurtuko dira Dekretu honen oidez. Orokorrean, eskolarteko eta federazioarteko lehiaketa bikoitzari itzuri egin nahi zaio adin horretan; eskolarteko lehiaketak 14 urte bitarte egingo dira eta lurralde esparrua ere mugatu egingo da, horrek, ikasleak kirol ekintzetan gehiago parte hartzea ekarriko duelarik. Eskolako kirol praktika, batez ere, ikastetxeen eta ihardueren laguntza teknikoaren gainean kirol federazioen partehartze aktiboaz egituratzen da. Azkenik, eskolako kiroprogramak lantzen inplikaturiko sektore guztiek parte hartzeko aukera ziurtatzen da Dekretu honen bidez, foru aldundiei programa horiek landu eta burutzeko bidea irekita uzten zaielarik. Hori horrela, Eusko Kirol Kontseiluak txostena egin ondoren eta 1990eko ekainaren 5ean Jaurlaritza Kontseiluak egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez, XEDATU DIIT: 1. atala.- Dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, ikasleek, irakastaldiz kanpoko denboraldian, hezkuntza sisteman sartzen direnetik hasi eta unibertsitate aurreko eskolatze aldia amaitu bitarte, burututako soikirol iharduera jotzen da eskolako kiroltzat. 2. atala.- Eskolako kirolak bere baitan modalitate asko hartzen dituenez, zenbait kirol modalitate praktikatu beharko dituzte ikasle guztiek, aldi desberdinetan, beren gaitasun eta adinaren arabera. 3. atala.- Eskolako kirolean lehiaketak eta lehiaketak ez direnak sartzen dira, beti ere, helburu nagusia prestakuntza delarik. 4. atala.- Eskolako kirola honako maila hauetan antolaturik dago: a) Aurrebenjamimaila: eskolako kiroprograma amaitzen den urtean 8 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maila honetan. b) Benjamimaila: Eskolako kiroprograma amaitzen den urtean 9 edo 10 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maola honetan. c) Kimmaila: Eskolako kiroprogama amaitzen den urtean 11 edo 12 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maila honetan. d) Haumaila: Eskolako kiroprograma amaitzen den urtean 13 edo 14 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maila honetan. e) Kadetmaila: Eskolako kiroprograma amaitzen den urtean 15 edo 16 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maila honetan. f) Gaztmaila: Eskolako kiroprograma amaitzen den urtean 17 edo 18 urte bete ditzaten ikasleak sartzen dira maila honetan. 5. atala.- Eskolako kiroprogrametan aurrikusitako kirol ihardueretan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da foru aldundiko sail aginpidedunak emandako eskolako kirobaimena eskuratzea. 6. atala.- Lurralde Historikoko foru aldundiek eskolako kiroprogrametan aurrikusitako kirol ihardueretan parte har dezaten guztiei ondoren adierazitakoa ziurtatu beharko die honako aseguru modalitate hauetan: a) Osasun Laguntzarako Asegurua, parte hartzaileak beste titulu baten arabera laguntza eskubiderik ez duenean. b) Erantzukizun Zibilaren Asegurua. c) Kalte ordainen asegurua honako kasu hauetarako: anatomi galera eta galera funtzionalak edo, aseguruen legedian ezarritako kasuak, parte hartzailearen heriotza. 7. atala.- 1. Eskolako kiroprogramen iraupena honako hau izango da: a) Programaren hasiera: ezar dadin egunean, ikasturtea hasten den hilabetean edo burrengoan. b) Programaren amaiera: ezar dadin egunean, ikasturtea amaitzen den hilabetean edo aurrekoan. 2.- Forsail aginpidedunak horrela erabaki dezanean, atal honen 1. puntuan aurrikusitako iraupena baino gehiago eduki dezake programak. Nolanahi ere, eskolako kiroprograma hasteko egunari dagokionez atal honen 1. puntuko a) idazatalean ohartemandakoa errespetatu egingo da. 3.- Programaren iraupenaldia gehienez ere urtebetekoa izango da. 8. atala.- 1. Kultura eta Turismo Sailak, Eusko Kirol Kontseiluak bere eritzia eman ondoren, eskolako kiroprogramak lantzerakoan jarraitu beharreko aztertarauak emango ditu, Dekretu honetan aurrikusitakoa garatuz. 2.- Lurralde historikoetako sail aginpidedunek landuko dituzte eskolako beraien kiroprogramak, Dekretu honetan ezarritakoarekin eta Eusko jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak emandako aztertarauekin bat etorriz. 9. atala.- Eskolako kiroprogramak lantzerakoan entzunaldia eman beharko zaie honako hauei, hala eskatzen badute: a) L.urralde historikoan kokaturiko ikastetxeetako eskolbatzordeetako ordezkariei. b) Lurralde historikoko euskal kirol federazio eta lurraldeetako kirol federazioetako ordezkariei. c) Lurralde historikoan helbideraturiko kirol klub eta elkarteetako ordezkariei. d) Lurralde historikoko udal erakundeetako ordezkariei. 10. atala.- Lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko dira eskolako kiroprogramak. 11. atala.- 1. Eskolako kirola praktikatzeko oina rrizko esparru ikastetxeak izango dira. 2.- Aurreko lerroaldian ohartemandakoaz gain, udal, mankomunitate, kirol elkarte eta beste erakunde batzuekin lankidetzarako formulak antolatu ahal izango dira, eskolako kirolaren praktika erraztu asmoz. 3.- Nolanahi ere, programaren burutzapenaz ardura dadin ikastetxe edo erakundeak ikasle guztiek kirola praktikatzeko dagokion prestakuntza, antolakuntza eta administrazio bideak jarriko ditu, eskolako kiroprogrametan ezarritakoaren arabera. 12. atala.- 1. Eskolako kirol ihardueretako arazo teknikoei dagokienez, lurralde historiko bakoitzeko lurraldeko kirofederazioak eta, horien ezean, foru aldundietako sail aginpidedunak izendatutako euskal kirol klub edo federazioak arduratuko dira. 2. Lankidetza hitzarmenen bidez gauzatuko da, gutxienez, honako hauek zehaztu beharko direlarik: a) elkar informatu eta koordinatzeko konpromezua. b) Teknika alorrean federazioek bete beharreko eginkizunak. c) hala balegokio, erabaki daitezen kontraprestazio ekonomikoak. 13. atala. - 1. Aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailetarako ezingo da eskolako kiroprogrametan aurrikusi gabeko kirol lehiaketarik antolatu. 2. Aurreko lerroaldian ezarritakoaz gain, foru aldundietako sail aginpidedunek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak emandako aztertarauen esparruan, eskolako kiroprogrametan aurrikusi gabeko kirol lebiaketak antolatzeko baimena eman dezakete. 3. Kirol federazioek ezin dute atal honen lehen lerroaldian ezarritako mailetarako baimenik izapidetu eta eman, kirol modalitate bat praktikatzeko premiazko arrazoiak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak ezarritako aztertarauen esparruan foru aldundietako sail aginpidadunek baimena eman dezatenean ezik. 14. atala.- Aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailetarako lehiaketak, eskolako kiroprograman sartutakoak, honako esparru hauetara mugatu beharko dira: a) aurrebenjamimaila: Ikastetxea. h) beqjamimaila: Bailara. c) kimu eta hau maila: Autonomi Elkartea. 15. atala.- Eskolako kirol lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak ezar ditzan diziplinarauen bidez araupetuko dira. 16. atala.- Kirol diziplinaren gaineko erantzukizuna, dagokion.aginpide esparruaren barruan, honako hauei dagokie: a) Lehenik, lehiaketen antolakuntza teknikoki garatzeko ardura duen kirol elkarteko diziplina batzordeari. b) Bigarrenik eta azkenik, Kirol Diziplinako Euskal Batzordeari, zeinaren erabakiak administrazio bidea agortuko bait du eta errekurtso gai ahal izango da, ezar daitezkeen lege arauen arabera. ALDIBATERAKO XEDAPENA 13. atalean ezarritakoa betetzeko, aldibaterako aldi hau ezartzen da: a) 90/91 ikasturtea: eskolako kiroprogrametan aurrikusi gabeko kimu eta haur mailetarako kirol lehiaketak antolatu ahal izango dira. Aldi horretan zehar, aipaturiko mailentzako baimenak tramitatu eta eman ahal izango dituzte kirol federazioek. b) 91/92 ikasturtea: eskolako kiroprogrametan aurrikusi gabeko haumailarako kirol lehiaketak antolatu ahal izango dira. Aldi horretan zehar, aipaturiko mailarentzako baimenak tramitatu eta eman ahal izango dituzte Kirol Federazioek. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betetzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko baimena du Kultura eta Turismo Sailburuak. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. HERRlZAlNGO SAlLA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.