Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

157/1990 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Meteorologi Euskal Batzordea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza; Industria eta Merkataritza; Herrizaingoa; Garraioak eta Herrilanak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 1906
  • Xedapen-zk.: 157
  • Xedapen-data: 1990/06/05
  • Argitaratze-data: 1990/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz onartutako Euskal Herrirako Autonomi Estatutuak, bere 10.32 atalean, Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntza esklusibo bezala ezartzen du «Euskal Herriko Meteorologi Zerbitzua, Konstituzioaren 149.1.20 artikuluaren erabakiari kalterik egiteke». Estatutuak eskurantza hau egin eta gero, Jaurlaritzako Sailak sortarazi eta birregituratu, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten zituen martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak, Garraío eta Herrilan Sailaren ihardutze-alor bezala ezartzen du Meteorologi Zerbitzua. Dekretu hau Garraio eta Herrilan Saila organikoki egitaratzen duen maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretuak osatzen du, aipatutako alorreko zuzendaritza eta koordinaketa Garraio Sailordetzari, eta horren barruan, meteorologiaren alorreko iragarpen, azterlan eta informazioa Garraio Zuzendaritzaren eskutan utziz. Eskuduntza hau garatuz, Meteorologiaren alorreko Ihardutze-Planaren idazketa emaitzatzat izan duten zenbait ekintza burutu dira Garraio Zuzendaritzaren aldetik; Plan honetan, Meteorologi alorreko informazio gero eta eskatuagoa hobeto lortzeko helburua duten zenbait ekintza, eta gaurregun gure Autonorni Elkartean dauden beharren azterketa ezartzen dira. Autonomi Elkarteko administrazioen eremuaren barruan doakienen kopurua zabala izanik, eta dagozkien eskuduntzak era egokian burutu ditzaten, Meteorologia bezain garrantzitsua den alor bateko ihardunen eraginkortasunak, aipatu Planean jasotako ekintzen artean, koordinaketa Batzordea sortu beharra nabarmendu arazi du; honetan, meteorologiari buruzko informazio ahalik, eta onena lortzean zuzeneko interesa ageri duten sailak sartzen dira, etorkizunean Meteorologi Euskal Zerbitzuaren ohizko erabiltzaile bilakatuko direnak, hain zuzen. Horiek horrela, Barne, Industria eta Merkataritza, Nekazar eta Arrantza, Garraio eta Herrilan, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko ekainaren 5eko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau,1. atala.- Meteorologi Euskal Batzordea sortzen da, Garraio Sailordetzaren pean, meteorologiaren arloan euskal herri-administrazioen koordinaketa eta aholku ihardutze-sail bezala.2. atala.- Honako hauek izango dira Meteorologi Euskal Zerbitzuaren egitekoak: a) Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioen pean dauden sail eta ihardutze-sail ezberdinek dituzten meteorologi alorreko informazioaren beharrak aztertzea, Garraio eta Herrilan Sailak, bere ihardutze planetan kontutan izan ditzan. b) Helburu ezberdinetarako meteorologi alorreko datuen lortze eta erabileran interesa ageri duten erakundeen arteko elkarlaneko eman daitezkeen erak finkatu eta proposatzea. c) Meteorologiarekin zuzeneko lotura duten edo eguraldiari edo klimari buruzko informazioa beharrezko duten ekintzak garatzeko baliabide berberen erabilera bideratzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko eremuan Meteorologiaren alorreko lan, azterketa eta txostenak burutu daitezen bideak proposatzea. e) Eskatzen zaizkien txostenak ematea. f) Meteorologiaren alorreko ekintzen arteko koardinaketa bultzatzea.3. atala.- Honako hauek osatuko dute Meteorologi Euskal Batzordea: a) Lehendakaria Garraio Zuzendaria izango da, eta hau kanpoan izanez gero, Meteorologi Euskal Zerbitzuaren arduradunak ordezkatu ahal izango du bere egitekoetan. b) Bokalak honako hauek: - Barne Saileko bi ordezkari, bat Herri Babeseko Zuzendaritzakoa, eta Herritarren Segurtasunerako Koordinazio Zuzendaritzakoa bestea. - Energiaren Euskal Entearen ordezkari bat. - Nekazaritza eta Arrantza Saileko bi ordezkari, Nekazaritza Sailordetzako bat eta Arrantza Sailordetzakoa bestea. - Garraio eta Herrilan Saileko hiru ordezkari, hauetako bat Meteorologi Euskal Zerbitzuko arduraduna izango delarik, Lehendakaria ordezkatzen diharduenean izan ezik. - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bi ordezkari, Ingurugiro-Baliabide Zuzendaritzakoa bat eta Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritzakoa bestea. - Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari bat4. atala.- Batzordearen Idazkari bezala, hitzaz eta boturik gabe, Garraio Zuzendaritzako teknikari batek ihardungo du.5. atala.- Batzordeak bidezkoa deritzonean, meteorologiaren alorrean interesa duten gainontzeko sail, administrazio, ihardutze-sail edo erakundeetako ordezkariak, edo gaiaren ezagutzagatik komenigarritzat hartzen dituen pertsonak gonbidatu ahal izango ditu batzarretara.6. atala.- Gutxienez sei hilabetetik behin bilduko da Batzordea, aurrez Lehendakariak deituta.7. atala. - Meteorologi Euskal Batzordea Administrazio Prozeduraren Legearen I. Idazburuaren Il. Atalburuan ohartemandakoari atxekiko zaio bere ihardunean.AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garraio eta Herrilan Sailburuari esku ematen zaio Dekretu hau garatu eta aplikatu ahal izateko beharrezkoak diran xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Barne Sailburua, JUAN LASA JAUREGUI. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ ORUS. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.