Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

94/ 1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio errejistroaren antolakuntza eta funtzionamenduari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1203
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 1990/04/03
  • Argitaratze-data: 1990/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Autonomi Elkarteko Kirol elkarte eta federazioek Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio Errejistroan izena eman beharra daukatela ezartzen du Soin Kultura eta Kirolari buruzko otsailaren l9ko 5/1988 Legeak. Lege hori garatzen duten beste erabaki batzuek auraupetzen dute aipaturiko elkarteen izenemate prozedura. Hori dela eta errejistro egitura eta bidea araubidez finkatzea ezinbestekoa da. Errejistroaren antolaketa eta funtzionamendu egokia Euskal Herriko Autonomi Elkartearen kirol politikaren garapenerako oinarri-oinarrizkoa da, izan ere, kirol elkarte eta federazioen izatea jasotzen eta printzipio demokratikoei jarraiki legez funtzionatzen zutela ziurtatzen bait da. Dekretu honek, zenbait kirol elkarteren izaera kontutan harturik, hiru sekziotan egituratzen du Errejistroa. Bestalde, agiri-bidezko jaurpidea eta erakundeen izenemate, estatutuen aldaketa, desegite eta izenemateak baliogabetzeko prozedura ezartzen da. Abenduaren l9ko 5/1988 Legearen Lehenengo Azken Erabakiak Eusko Jaurlaritzari aitortzen dion aginpideaz baliatuz, Kultura eta Turismo Sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 1990.eko apirilaren 3an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKI DUT: 1. atala. - Kirol Elkarte eta Federazio Errejistroa, bertan izena ematen duten kirol elkarteen izaera eta xedea kontutan harturik, hiru sekzioz osatua dago: a) Lehen sekzioa: klubak. b) Bigarren sekzioa: elkarteak. c) Hirugarren sekzioa: federazioak. 2. atala.- I. Errejistroaren agiri-bidezko jaurbidea honako hau da: a) Errejistro-liburua. b) Elkarte-liburua. c) Liburu osagarriak. d) Agiri-bilduma. A) Errejistro-liburuan, orden kronolojiko eta zenbakera koerlatiboari jarraiki idatziko dira klubek, elkarteek eta kirol federazioek egingo dituzten eskaerak, haiekin batera bidalitako agiriak aipatuz, doakion elkartearen izena eta dagokion liburuan aurkitu ahal izateko behar adina aipamen. B) Elkarte-liburuan, izenematea, estatutu aldake tak, desegite edo etetea eta kirol elkarte bakoitzaren herri-erabilmenerako aldarrikapena jasoko da, Dekre tu honetako hurrengo ataletan aipátutako puntuak erasoz. C) Errejistro bidea errazteko behar adina liburu osagarri edukiko ditu Errejistroak. D) Errejistroari atxikiriko bildumak ere egongo dira eta zenbait ohar egiteko balio dezaten eskabideak eta agiriak artxibatuko dira bertan. 2. Oharrak jasotzat emango dira dagokion Iiburuan idatzi eta Errejistroaren arduradunak izenpetu eta bertako zigilua jarritakoan. 3. Errejistro-liburu guztiek Kiroletako Zuzendariak izenpeturiko irekitze-eginbidea beharko dute, orri kopurua adierazi beharko da eta orri guztiak zenbaturik eta zigilaturik egon beharko dira. 3. atala.- Ondoren adierazitakoak ere Errejistroan jaso beharko dira: a) Elkarte eta federazioen eratzea. b) Estatutuen aldaketak. c) Elkarte eta federazioen etete edo desegitea. d) Klub eta federazioak herri-erabilmenerako aldarrikatzea. 4. atala.- Eratze-lerrokapenetan honako puntu hauek adierazi bebarko dira: a) Aurkezpen-zenbakia b) Izena c) Eratze-agiriaren data d) Elkarte-egoitzaren helbidea e) Praktikatu ditzaten kirol modalitateak f) Errejistro zenbakia eta data 5. atala. - Klub batek, otsailaren 14eko 29/ I989 Dekretuaren 66 a) atalean aurrikusitako legezko nortasundun Elkarteetariko batek edo kirol federazio eratu berri batek Erregistroan izena emateko honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu ale bitan: a)Errejistroan inskribatzeko eskatuz Kiroletako Zuzendariari zuzendutako Eskabide-orria. b) Eratze-agiria. c) Indarrean dauden erabakien arabera idatzitako estatutuak. 2. Otsailaren l4eko 29/1989 Dekretuaren 66 a) atalean aurrikusitako legezko nortasunik gabeko Elkarte eratu berru batek Erregistroan izena emateko honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: a) Kiroletako Zuzendariari zuzendutako idazki bat Erregistroan izena emateko eskaerarekin batera. b) Elkartea sortzailearen aginpidedun organoaren akordio osoaren kopia. c) Iharduera barne-arauak. 6. atala.- 1. Honako hau eraso beharko da lehen aipatutako atalaren 1. ahapaldian aurrikusitako erakundeen estatutuen aldaketak jasotzen dituzten erregistro-oharretan: a) Aldatutako puntua b)Aldaketaren data: dagokion Batzar Orokorrak onartu zuenekoa izango da. c) Estatutuen aldaketaren inskripzio-data. Aldaketa Errejistroan jasotzeko, kideen Batzar Orokorraren Agiriaren aldaki legeztatua aurkeztu beharko da eta onartutako aldaketa argi eta garbi agertu beharko. 2. Lehengo atalaren 2. ahapaldian aurrikusitako erakundeen barne iharduerarako arauetako aldaketetan eraso egin behar da laburpena eta aldaketa egindako eguna, doakion aginpidedun organoaren akordioaren legeztatutako kopia aurkeztuz. 7. atala.- Kirol elkarte edo federazioren bat eten edo deseginez gero, ondoren adierazitakoak jaso beharko dira Errejistroan: a) Etete edo desitearen arrazoia. b) Data. c) Ondarearen legezko ezarpena. d) Etete edo desegitearen inskripzio-data. 8. atala.- Inskribaturiko elkarteak deseginez gero izenemateak baliogabetu egingo dira. Dekretu honetako 9. atalean aurrikusitako eraginak utzeraziko ditu baliogabetzeak. 9. atala.- Izenematea, doain izango delarik, Kultura eta Turismo Sailak eman ditzan onurak jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza da. 10. atala.- Errejistroaren arduraduna Errejistroaren funtzioanemandu egokiaz arduratu behar da, izenematearekin zerikusirik duten agiriak kalifikatu behar ditu, eta lerrokatuak izan daitezkeen erabaki, beraien kirol-izarea kontutan harturik. 11. atala.- 1.Euskal Herriko Kiroi Elkarte eta Federazio Errejistroa publikoa da. 2. Edozein norbanakok edo legezko nortasundunek, publikok zein pribatuk idatziz eskatuz gero, dagozkion izenemateen egiaztagiriak egingo ditu Errejistroaren arduradunak. 12. atala.- Errejistroan izena eman ondoren, arduradunak honako hauei jakin erazi beharko die: a) Elkarteari b)Kiroletako Kontseilu Nagusiaren Kirol Klub eta Elkarteen Errejistro Nagusiari. c)Behar bezala izena emanik duten kirol federazioei, kirol federazioren baten izenemateak eragin diezaienean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Kultura eta Turismo Sailburuari, Dekretu honetan erabakitakoa garatu eta ezartzeko beharrezko izan daitezen arau guztiak emateko baimena ematen zaio. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin biharamonean jarriko indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko apirilak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBllRll.