Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

24/1990 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.»-k partaidetza dueneko Baltzu jakin batzuren izaera publikoa deklaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 487
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 1990/01/30
  • Argitaratze-data: 1990/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorreko Printzipio Antolatzaileei buruzko indarrean dauden lege xedapenen bateratutako Testua onartu zuen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintzazko Dekretuko 19. atalak, hau ezartzen du: Merkataritza Baltzuak, bai Zuzenbide publikoaz, bai Zuzenbide pribatuaz arteztuak direnean ere, beroien kapitalean Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak edo bere Ente Instituzionalek gehiengo partaidetza dutenean, Baltzu Publikoak direla. Baltzu Publikoak sortzeak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak edo bere Instituzio Enteek baltzu horietan gehiengo-partaidetzaren izaera erosteak, Jaurlaritzaren Dekretua behar dutela xedatzen du Lege bilduma horrek berak. «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.» Baltzu Publikoak, zein aurrean aipatutako Legintzazko Dekretuko 7.3 atalaren babespean Autonomi Elkartearen Instituzio Entea baita, gehiengo partaidetza du indarrean dagoen araugintza baino lehenagotik eratutako hainbat Baltzutan eta, horren arabera, horiek Baltzu Publikoen izaera daukate. Hori dela bide, Industria eta Merkataritza Sailburuaren eta Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez eta Jauslaritzaren Kontseiluak 1990.eko urtarrilaren 30eko bere bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala.- «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.»-k horien baitan gehiengozko partaidetza dueneko ondorengo Baltzu hauei Euskal Autonomi Elkarteko Instituzio-Administrazioko partaide diren Baltzu Publikoen izaera aitortzen zaie: - Eusko Jaularitzaren 82/01/18 eguneko Akordioz baimendutako Oñatiko Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 82/06/21 eguneko Akordioz baimendutako Aretxabaletako Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 84/07/17 eguneko Akordioz baimendutako Azkoitiko lndustrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 84/07/17 eguneko Akordioz baimendutako Elgoibarko Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 83/07/18 eguneko Akordioz baimendutako Zarautzko Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 83/07/18 eguneko Akordioz baimendutako Oiartzungo Industrialdea, A.B. - Maiatzaren 14eko 14/1985 Dekretuz baimendutako Lasarte-Oriako Industrialdea, A.B. - Irailaren 24eko 289/1985 Dekretuaren arabera baimendutako Lezoko Industrialdea, A.B. - Abenduaren 10eko 372/1985 Dekretuaren arabera baimendutako Ordiziako Industrialdea, A.B. - Abenduaren 10eko 373/1985 Dekretuz baimendutako Zumarrako Industrialdea, A.B. - Urtarrilaren 21eko 12/1986 Dekretuaren arabera baimendutako Irungo Industrialdea, A.B. - Azaroaren 25eko 261/1986 Dekretuz baimendutako Hernaniko Industrialdea, A.B. 2. atala.- Aurreko atalean aipatutako Baltzuen ekintza guztiei, beraien eraketa unetik atxikiko zaizkie aitorpen honen ondorioak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hori argitara dadineko egun berean hartuko du intiarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.