Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

283/1989 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko 1987-1998 eperako Plan Orokorra onartzen duena. (Jarraipena).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 593
  • Xedapen-zk.: 283
  • Xedapen-data: 1989/12/19
  • Argitaratze-data: 1990/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

  1. ATALBURUA: TEKNIKAZKO ETA SEINALEEI BURUZKO ARAUAK SARRERA Lurralde Historikoen Legeak («Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen Arteko Harreman»ei Buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legea) honako hau ezartzen du bere 7 a) 8. atalean: «Autonomia-Elkarteko errepide-sareen behar bezalako egokitasuna bermatzeko, Kondaira-Lurraldeek, beren bide sareetan, Euskal Herri Osorako Erakundeek onartutako Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta bide seinaleentzako arauak jarriko dituzte indarrean». Bestalde, irailaren 26ko 2769/80 Errege Dekretuak, errepideen alorrean Estatuaren esku zeuden eskuduntza eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskuratzen dizkionak, honako hau dio: «Ahalmen horien egiteratzean, Autonomi Elkarteak, N-I, N-240 errepideen zatiei, eta bere Lurraldetik pasatzen diren Estatu emakida menpe ez dauden gaurregungo autopistei, indarrean dagoen Estatuko legerian jasotako teknikazko eta seinaleei buruzko arauak aplikatuko dizkie. Era berean, Nazioarteko hitzarmen, akordio eta gomendioak aplikatzean, errepideak egin eta iraunerazteko Estatuak orokorki ematen dituen teknikazko arauei atxiki beharko zaio Euskal Autonomi Elkartea, Autonomi Estatutuaren 20.3. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, errepideak egin, iraunerazi eta ustiatzeko, defentsa nazionala dela-eta, arrazoiak adieraziz, Estatuaren argibideei jarraitu beharko die Euskal Autonomi Elkarteak.» Horiek horrela, aipatutako Lurralde Historikoen Legeak dioena betetzeko, Eskualdatzea egiten duen Errege Dekretuan ezarritako minimoak kontutan hartuz, agiri honetan jasotzen dira Euskal Autonomi Elkartean Errepideen Proiektu eta Zainketa egiteko indarrean egon behar duten Teknikazko eta Seinaleei buruzko Arauak Proiektuei buruzko Teknikazko Araua egiterakoan Bizkaiako Foru Diputazioan (BAT) egindako lanak hartuko dira oinarritzat, hortik Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetan aplikatzen diren printzipio eta erizpideak ateratzen direlarik, osotasunari aplikatzen zirelako haietan jasotzen ez zirenekin, eta indarrean dagoen Estatuko legeritik datozenekin bat eginez. Azkenik Iraunerazpenari buruzko Teknikazko Araua egiterakoan ez da Estatu espainiarrean inongo lege aurrerakaririk aurkitu, eta horregatik, atzerrian dauden arauetara jo da: Frantzia, Suiza eta Estatu Batuetakoetara batez ere, helburu nagusitzat teknologiaren gaurregungo egoerarekin bat datorren sistematika praktikan jartzen hastea duen agiri bat egin delarik, hasierako datuak, neurketa gailuak eta errepideen zenbait ezaugarri mantentzeko gutxienezko mailak emandako Zerrenda eta Argibideak ezartzen batez ere, hortarako zeharo konpondu beharrera heldu baino lehenagoko mantentzea egingo delarik, hiru Lurralde Historikoetarako gutxienezko ezaugarri batzuekin. Azpimarratu beharra dago era honetan Euskal Autonomi Elkartearen esku dauden errepideen obretan aplikatzeko baldintzak agiri bakar batetan jasotzea lehenengo aldiz egiten dela. Horretxegatik, agiri hau ez da itxita gelditzen, hobetua izango da indarrean jartzeak ekarri dezan esperientziaren bidez alde batetik, eta lehenengo idazketaren akats eta hutsen zuzenketa eta errepideen alorreko teknologiazko berrikuntzen bidez bestetik. EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEI BURUZKO PROIEKTUETARAKO TEKNIKAZKO ARAUA. EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEI BURUZKO PROIEKTUETARAKO TEKNIKAZKO ARAUA. AURKIBIDEA 1. IHARDUTZE-OINARRIAK 2. TAIUKETA ARAUA 3. FIRMEAK ETA ZELA DURAK 4. ERREPIDEETAKO SEl, ALEEI BURUZKO TEKNIKAZKO ARAUAK 5. NEURKETA PLANA ETA TRAFIKOAREN AZTERLANAK 6. INGURUGIROAREKIKO ERAGINAREN AZTERLANA 7. LANEKO SEGURTASUN ETA HIGIENEARI BURUZKO AZTERLANA 1. IHARDUTZE-OINARRIAK AURKIBIDEA 1.1. Sarrera 1.2. Trafikoaren Plangintza 1.2.1. Oinarrizko trafikoa edo Mugatzailea. 1.2.2. Zerbitzu-mailen arabera onartzen den harmena eta karga. 1.3. Proiektua garatzearen aldiakI.- IHARDUTZE-OINARRIAK. 1.1. SARRERA. Atalburu honetan nahi dena zera da: ihardutzeoinarriak planteatzea eta Proiektua idaztea edo plangintza aldiaren eta Proiektu edo azterlan baten edukin orokorraren aurretiko kontzeptuak ematea. Planaren Gai den Sarean egiten diren obra berriko errepideei buruzko edozein azterlan edo proiektuak betetzea gomendatzen da. Trafikoaren harmenaren neurketak zehatzak ez direnez, beste metodo antzerakoak erabili ahal izango dira, behar den neurrian egiztatuz gero. Guzti hau Euskal Autonomi Elkartearen barruan beti. 1.2. TRAFIKOAREN-PLANGINTZA 1.2.1. Oinarrizko trafikoa edo Mugatzailea. Definizioa.- Oinarrizko trafikoa edo Mugatzailea, bideen azpiegituren (zeharkako sekzioak, bideen zk., e.a.), eta zirkulazioa errazteko beste instalazio batzuen (gurutzeguneak, seinalizazioak, e.a.) nerketa egiteko erabiltzen dena da. Oinarrizko trafiko hau ohi denez ordu zehatz batetan sekzio batetatik pasatzen den ibilgailuen kopurua neurtuz emango da, ordu honek hartuko duen izena: Orduko Zenbateko Mugatzailea (OZM) edo proiektu ordua izango delarik, eta orduko hainbat ibilgailutan emango da, eta zehatzago, orduko ibilgailu arinen zenbatekoaren arabera, ibilgailu arinen eta astunen arteko baliokidetasuna egiten delari k. Hasierako datuak.- a) Bidearen kokapena eta funtzioa. Bide baten trafiko Mugatzailea bidearen kokapenak eta funtzioak ematen dute, eta beraz, zirkulazio moetak. Ondorio hauetarako, gutxienez, bide moeta hauek bereizi ditzakegu: A maila: hiri zirkulazio-bideak. B maila: herri zirkulazio-bideak (udalerri bat maila handiagoko errepide batekin lotzen dutenak) C maila: lurralde zirkulazio-bideak (Lurralde Historiko baten barrukoak) D maila: lurraldeen-arteko zirkulazio-bideak (Lurralde Historikoetan sartu, atera edo zeharkatzen dituztenak) ' E maila: turismo zirkulazio-bideak. Azterlanaren xede den bidezatia zabalik badago 1 eta orduko zenbatekoaren usteko bihurgunea ezagutzen bada, bihurgune horren forma izango da klasifikapena egiterakoan oinarririk onena. Bideen azpiegitura berrientzako bidearen maila kontutan hartutako zatiaren kokapena eta, itxuraz, beteko duen funtzioaren arabera aukeratu beharko da, kasu bakoitzean, zabalik dauden beste bide batzuekin analogia eginez. b) Trafikoaren aldaketa bihurguneak Neurketa toki iraunkorrak dauden bidezatietan bakarrik jaso daiteke urte guztiko egunen orduzorduko informazioa; beraz, azterlanaren xede den bidezatiak denboraldi zehatz bati buruzko (urte, hila, aste, egun) orduz-orduko aldaketa bihurgunerik ez izatea da normalena. Informaziorik eza, gehienetan, honela bete beharko da: 1.- Hartutako zatiarekin antz handiena duen neurketa toki iraunkorra aukeratuko da, horrela urteko orduz-orduko aldaketa bihurgunea lor dezakegulari k. 2.- Gaurregun, hartutako zatiaren muturrak lotzen dituen taiuketa antzeko errepideren bat egonez gero, eskuz edo kontadore automatikoz egindako neurketa batzuk egin beharko dira astebetean zehar, errepide horri dagokion trafikoaren orduz-orduko banaketa ezagutzeko asmoz, eta horrela erreferentzia bezala aukerarutako neurketa toki iraunkorrarekiko antzerakoefzienteak ematen dituen informazioa eskuratzeko. 3.- Aztergai den zatia bide-lotune berrikoa izanez gero, eta gaurregun erreferentzi-errepiderik ez egutera, trafikoaren izendapena egingo zaio dagokion ereduaren aplikazioaren bidez, zati horren urteko egunez-eguneko bataz besteko zenbatekoa (EBZ) jakiteko; hartutako toki iraunkorrari dagozkion datuekin konparaketa eginez urteko orduz-orduko bihurgunea finkatuz. Trafiko Mugatzailearen Kalkuloa. a) Orduz-orduko tratikoa egunez-eguneko bataz besteko zenbatekoaren (EBZ) portzentaia hartuz. Orduz-orduko zenbatekoen urteko bihurguneak, hartutako urte bati dagozkion trafiko handieneko orduak hierarkikoki ordenatzea dakar. Proiektuen neurriak ematean trafiko mugatzailea neurtzeko, OZ 100a erabiliko da, EBZrekiko ehunekotan neurtuta, orduko trafiko zenbatekoa handienetarik txikienera ordenatu eta 100. tokian dagoen orduan emandako zenbatekoari dagokio. Hartutako errepide moeta desberdinei dagokienez, honako hauek dira gutxi gorabehera OZ 100ak, ESZrekiko ehunekotan emanda: 1.2.1. zk.dun TAULA ORDUKO TRAFIKO MUGATZAILEAREN GUTXI GORABEHERAKO BALIOA b) Norabide bietako trafikoa. Bideetan karrilak zirkulazio zentzu bietan daudenean, norabide trafikoaz egingo dira kalkuloak. Emanik gehieneko orduetan norabide neurketarik ez dagoenean, norabide bakoitzari dagokiona aterako dugu, ondoren ematen den taula erabiliz. 1.2.2. zk.dun TAULA NORABIDE BAKOITZAREN ARABERAKO BANAKETA ORDU MUGATZAILEAN ZEHAR BIDE MAILA NORABIDEEN ARABERAKO BANAKETA Hiri zirkulazio-bideak (A) % 50-60 Herri eta Lurralde zirkulazio-bideak (B eta C) % 65-70 Lurraldeen arteko zirkulazio-bideak (D) % 60-65 Turismoaren zirkulazio-bideak (E) % 70-80 c) Ordu laurden mugatzailea Trafiko mugatzaileak normalean orduz-orduko neurketak egiten ditu, nahiz eta ordu batek dituen 60 minutuetan, trafikoaren neurria berdina izan ez, batez ere hiri bideetan. Horrexegatik, bide moeta hauetako neurketak egiteko «emanik gehieneko orduak faktorea» erabiltzen da, eta hau mugatzeko honela jokatuko da: trafiko handieneko 15 minutuetan pasatzen dena bider lau egin eta honek ordubetean duen lotura aztertuko da. Aldizkako hiri-zirkulazioa ematen denetan, normaltzat jo daiteke 0,85 inguruko «emanik gehieneko ordu» bat eta trafikorik handiena duten 15 minutuei ordu laurden mugatzailea deitzen zaio, honen balioa 1.2.1. Taulan emandako orduz-orduko trafikoaren %30aren ingurukoa delarik 1.2.2.- Zerbitzu mailen arabera onartzen den harmena eta karga. - Xedeak eta aplikapenak. Errepideetako bideei neurriak ematerakoan onartzen den trafikoa, trafiko mugatzailearen parekoa edo handiagoa izan dadin eran egiten da, horrela, zirkulazio arin bau bermatzen delarik, urtean zehar erabilerarik gehien duten 100 orduetan izan ezik. Zama onargarria eta bidearen gehienezko harmena finkatzeko era, arau honen xede da. - Definizioak Bide bat erabiltzeko eskaera trafiko mugatzatzaileak ematen dute. Eskeintza, bideak onartzen duen harmena eta kargak ematen du. Harmena (H), ordu betean zehar bide bateko sekzio jakin batetik pasatu daitekeen ibilgailuen gehienezko zenbatekoa da. Honek, hartutako bidezatiak jasan dezakeenaren gehiena adierazten du. Bide bateko zerbitzu-mailak (ZM), gidariek, bide hori zeharkatzean, ibilgailuek harantz-honantza ibiltzeko duten askatasuna adierazten du. Logikoa denez, bide bateko trafikoa bide horrek duen harmenaren ingurukoa denean, era mugatuan zirkulatzen da bertatik, abiadura txikiz, geldialdi ugariez eta tentsiopean gidatu beharra dakar. Zerbitzu maila on bat hartu nahi bada trafikoaren neurria harmena baino txikiagoa izan beharko da, zerbitzu maila edo kalitater bakoitzeko gehienezko kopuru bat onartzen delarik. Onartzen den karga (OK) edo zerbitzu maila bati dagokion Zerbitzu Kopurua (k), erabiltzailearentzat zirkulazioari buruzko baldintza zehatzetan bide bateko sekzio batetik pasa daitekeen ibilgailuen orduzorduko gehienezko zenbatekoa da; baldintza horiek, bidezati horri dagokion zerbitzu-mailak ematen dituelarik. - Etengabeko zirkulazio-bideetako zerbitzu-mailak. A maila trafiko arin baten egoerari dagokiona da, trafikoaren kopurua txikia delarik eta bidearen zernolako fisikoek bakarrik baldintzatzen duten zerbitzu abiadura handikoa. Gidariek askatasun handia dute beren ihardutzerako, eta ez daude, beste ibilgailu batzuek direla eta, abiadura mugatu bat mantentzera behartuak. B maila zirkulazio iraunkor bati dagokio, abiaduraren aldaketa handirik gabe, nahiz eta hau beste ibilgailuek baldintzatua izaten hasia dagoen, aurreratzeak eta karril aldakecak (bidearen moetaren arabera) arazorik gabe egiten dira. C maila ere zirkulazio iraunkor bati dagokio, baina oraingo honetan abiadura eta harantz-honantza ibiltzeko ahalmena, neurri handi batean, gainerako trafikoak baldintzapetzen du. Aurreratze eta karril aldaketak zailagoak dira, nahiz eta ihardutzerako baldintzak onargarriak izan. D maila, aldakorrak izaten hasi diren egoerei dagokie, hau da, abiaduraren aldaketa gogorrak ematen direnetakoa, kola txikiak sortzen dira, aurreratzeak egiteko zailtasunak handiak, eta gidarien harantz-honantza ibiltzeko ahalmena ostantzeko trafikoa dela eta, oso murriztua dago. E maila, trafikoaren, kopurua bideen gehienezko harmenetik hurbil dagoela dakar, eta abiadurak ez dira 40 km/h baino askoz handiagoak. Gelditu beharrak oso maiz ematen dira, nahiz eta denbora gutxikoak, eta kola luzeak sortzen dira, zirkulaziorako baldintzak oso baldintzatuak daudelarik. F maila, bidearen gainezka egiteko eta kolapsoa sortzeko hainako baldintza aldakorrei dagokiena da. Zerbitzu maila bakoitza definitu ahal izateko, «neurri eraginkorrak» izeneko parametro batzuk daude, dentsitatea, zenbatekoa edo kopurua, erabilitako bataz-besteko abiadura eta ehunekotan ematen den atzerapena. Aipatutako maila bakoitzaren ezaugarri diren zerbitzu abiaduraren eta traf;ko kopuruaren baldintzak desberdinak dira bide batetik bestera. Lehenengo erabaki beharko dena da zirkulazioa etengabekoa edo aldizkakoa den. Arau honek etengabeko zirkulazioa bakarrik hartzen du (enborra, autopista eta autobideen loturako bidezatiak eta adarrak eta bi karrileko eta karrilanizdun errepideak) - Bideen harmena baldintza egokienetan. Zerbitzuen zenbatekoak edo kopurua eta harmenak finkatzeko eredu bezala «Highway Capacity Manual» delakoa izango du, bere 1985.eko bertsioan, hori bai, aurrikusteekin bat ez etorriz gero, «Manual» horren 1965.eko bertsiora joko da, edo praktikan erabiltzen den edozein prozedurari jarraituko zaio. 1.3 PROIEKTUA GAUZATZEAREN ALDIAK. Errepideetako bideei neurria emateko behar den xehetasun maila proiektua zein gauzatze aldi hauetan dagoen kontutan harturik egingo da: - Plangintza eta Aurre Azterlana. - Informazio Azterlana eta Aurreproiektua. - Taiutze Proiektua eta Eraikitzeari buruzkoa. Fase bakoitzarentzat, eskeintzari neurriak ematearen xehetasun mailak trafikoaren eskaera emanda dagoen xehetasun mailarekin bat etorri beharko du. A.- Plangintza eta Aurre Azterlanaren aldian aurrez neurriak ematea. a) Xedea: Aurrez neurriak emateak, bide baten beharra edo ez, eta norabide bakoitzean zenbat karrilekin eta bere gutxienezko ezaugarri geometrikoekin, moeta bakoitzeko behar diren bideen kopurua finkatzeko balio du b) Oinarrizko datuak: Eskaera, orokorki, orduko hainbat ibilgailutan emango da, eta gainera, ibilgailu astunen ehunekoa ere agertuko da. Eskaintza, eraikitze eta ihardutzezko baldintza egokienetan dagoela jotzen da, printzipioz. c) Balio adierazleak: Lurraldeen acteko bideei, inguru lauetan C zerbitzu maila lortzeko moduko neurria emango zaie, eta D mailakoa inguru menditsu eta okerrunedunetan. B.- Informazio Azterlana eta Aurreproiektua aldian neurri ematea. a) Xedea: Trafikoaren eraginaren ikuspegitik egindako neurria emateak, errepideen sareko bidezati desberdinetako zirkulazio karrilen kopurua fnkatu ahal izango du, dituen behar bereziei erantzuna emanez. Hiribarruko bidezatientzat neurri bereziak emango dira eta ez ditugu jasotzen arau hauetan. b) Oinarrizko datuak: Orduz-orduko trafiko mugatzilearen (OZM), eta onartzen den karga edo zerbitzu kopuruaren (k) arteko lotura aztertu beharko da, bidezatiarentzat ohartemandako zerbitzu-maila eta baldintza egokienetan emandakoengandik desberdinak izango diren ezaugarri geometrikoak eta funtzionalak finkatu ondoren. c) Metodologia: Azterlanaren xede den bidea, bidezatitan banatuko da, taiuketa plantan eta alzadoan emango delarik, eta baita zeharkako sekzioak eta dagokion proiektu abiadura ere. Bestalde, trafikoaren aurrikusitako konposaketa ezagutu beharko da, arinek eta astunek osatzen dutena alegia, eta bi karriletako eta karrilanizdun errepideetan zirkulazio norabideen arabera sailkatua. Horrela, bidezati bakoitzean onartzen den harmena eta karga,zuzenketagileak aplikatuz jakingo ditugu, baldintza egokienekin konparatu ondoren. d) Balio adierazle orokorrak: Inguru lauarentzat C zerbitzu mailaren eta inguru menditsu eta okerrunedunentzat D-ren abiaduraren gutxienezko limiteak hartzen baditugu erreferentzi modura, bidearen mailaren (autopista, bi karrildun errepidea,...) arabera emango den zerbitzu-kopurua edo gehienezko karga jakingo dugu. Badira balio adierazle teoriko batzuk, baldintza egokienetan emandakoak, galtzada edo karril bakoitzean onartzen den karga edo zerbitzu-kopuru eta harmenari dagozkienak. Benetako baldintzak egokienetatik banatuz gero, «balio adietazle orokorrak» hurrengo e) idazatian emandako zuzenketagilekin edo faktoreekidn bidertu beharko ditugu. e) Onartzen den karga edo harmenean eragina duten faktoreak: - Karrilen zabalera: Zf. Zfl, 3,5 m-takoa izanez gero (3,60 Manual berrian) - Bide-ertzetako oztopoak: Ef. Galtzadaren alboetako edozein bide-ertzeko oztopok, jarri daitekeen 15 cm-tarainoko espaloi bat izan ezik, hestuera sortzen du, nahiko luzeera duen bidezati baten, batez ere abiadura handietan eta tartea 1,8 m baino txikiagoa denean. - Karrilaren zabalera eta bide-ertzeko oztopoen arteko ondorio bateratua (w). Gehienetan aurreko ondorio biak bateratuak ematen dira eta erabiltzen diren zuzenketágileak edo faktoreak (w), bidearen zerbitzu mailaren arabera emanak datoz. - Abiadura zehatza eta alineazioena. Zerbitzu maila bakoitzarentzat hartutako bat baino txikiagoa izanez gero. - Ibilgailu astunak (A). Af faktorea. Harmenaren eta onartzen den kargaren murrizte ondorio bikoitza dakarte ibilgailu astunek; alde batetik, espazio handiagoa hartzeak ibilgailu arinak baztertzea dakar, bidezati batetik pasatu daitekeen hainbat ibilgailu orduko (ordezko ibilgailuak) kopuruaren murriztean ikusten dena; bestalde, galtzadaren luzetarako aldapak eragin txarra du ibilgailu moeta honen abiaduran, bideen harmenetan eragina izan dezakeela. Norabide bakoitzean karril bat baino gehiago izanez gero, ondorio hauek kanpoko aldeko karrilean bakarrik izango dute eragina (astiro zirkultatzeko karrila). C.- Taiutze eta Eraikitze Proiektuari buruzko aldian neurriak ematea. Eraikitzeari buruzko Proiektua aldian, azterlan zehatzago bat egin beharko da, zenbait zerbitzu maila desberdin eta bidezati bakoitzean dauden bidegurutzeen ondorioak kontutan hartuz, horretarako gaurregungo eta etorkizuneko eskaeraren azterketa zehatz-meatza egitea beharrezko delarik. 2. - TAIUKETA ARAUTERIA 2.- TAIUKETA ARAUTERIA AURKIBlDEA 2.1. SARRERA 2.1.1. XEDEA ETA ERABILTZE EREMUA 2.1.1. DEFINIZlOAK 2.1.3. ERREPIDE MOETAK 2.1.4. ABIADURA INTRINSEKOAREN ARABERAKO BALORE LIMITEAK 2.2. PLANTAN EMANDAKO TAIUKETA 2.2.1. ALINEAZIO MOETAK 2.2.2. ALlNEAZIO ZIRKULARRAK 2.2.3. ESTEKAKETARAKO BIHURGUNEAK 2.3. ALTZATUKO TAIUKETA 2.3.1. RANPAK ETA ALDAPAK 2.3.2. SESTREN ARTEKO ESTEKAKETAK 2.3.3. TRAFIKO GELDOARENTZAKO ALBOKO KARRILAK 2.3.4. PLANTA ETA ALTZATUAREN KOORDINAKETA 2.4. ZEHARKAKO SEKZIOA 2.4.1. KARRILEN ZABALERA 2.4.2. KARRILEN PERALTEA 2.4.2.1. Peraltearen transizioa 2.4.3. ARZENEN ZABALERA 2.4.4. ARZENEN PERALTEA 2.4.5. BERMAK, ZABALERAK ETA PERALTEAK 2.4.6. BIZIKLETARIENTZAKO PISTAK 2.4.7. MEDIANA 2.4.8. GALIBOAK 2.5. BIDEGURUTZEAK ETA ESTEKAGUNEAK 2.5.1. KARRILEN ZABALERA 2.5.2. KARRIL BEREZI BATZUREN LUZERA 2.5.3. GALTZADA-ERTZEN GEOMETRIA 2.5.4. ISLETAK ETA TRAFIKOARI DEBEKATUTAKO GUNEAK 2.5.5. ESTEKAGUNE-MOTA ERABILIENAK 2.5.5.1. Hiru adarreko estekaguneak 2.5.5.2. Lau adarreko estekaguneak 2.5.5.3. Estekagune adarren eta bidegurutzen taiuketa eta geometria 2.1. SARRERA 2.1.1. XEDEA ETA ERABILTZE-EREMUA Arau honen xedea, honako hau da: Planaren Xede den Sarearen barruko errepide berrien proiektuan, aurkakoa bidezkoa denean salbu, ez plantan ez eta luzaroko eta zeharkako perfilean ere ezin gainditu beharko diren taiuketako elementu geometrikoen gehienerako balioak definitzea. 2.1.2. DEFINIZIOAK Abiadura espezifikoa Errepide baten kalitatea definitzen duen abiaduraren balioa da, Km/h.-an adierazita eta, hori, organu planifikatzaileak finkatu beharko du honako hau kontutan izanik: - Errepidea non dagoen. - Sarearen barruan, bide horri eman zaion lurralde funtzioa. - Inguruaren baldintzak (topografia, geologia, lurraren erabilpena, ekologia, estrategia, etab.). - Trafikoaren zenbatekoa eta osatze-modua. - Ekonomiazko baldintzak. Abiadura intrinseko puntuala Galtzadaren elementu batek (rebanada elementala), plantako bere erradioaren, bere peraltearen eta luzerako bere pendizaren arabera, zera suposatzen du, hots, Arau honetan finkatzen diren luzetarako marruskaduraren koefizientearen balioak, zeharkako marruskaduraren koefizientearenak eta peralteak konpentsatu gabeko azelerazio zentrifugoarenak gainditu gabe, ibilgailu batek elementu horretatik zirkulatu ahal duen gehienerako abiadura. Abiadura horren balioari, Km/h.-tan adierazita, ematen zaio abiadura intrinseko puntual izena. Galtzadako elementu baten abiadura intrinsekoaren balioa, inoiz ere ezin izango da errepidearen abiadura espezifikoa baino beheragokoa. Horrez gain, segurtasun eta erosotasun aldetik begiratuta, taiuketaren kidekotasuna bermatuko duten proportzio jakin batzu gorde beharko dituzte euren artean bata bestearen ondorengo elementuen balio intrinsekoek. Funtsean, aurreko lerroaldiko proportzioak, biragune zirkularrei eta estekaketa bertikalei buruzkoak dira eta, justifikaturik dagoenean salbu, honetan konkreta daitezke, hots, taiuketako bata bestearen hurrengo bi elementu, orduko 20 Km baino gehiagoko abiadura intrinsekoaren ondorioz ez dezatela elkarrekiko alderik izen. Erizpide hori erabiltzekoan, 140 Km/h. da gehienerako abiadura intrinsekoa. Taiuketa berriko errepideetan, abiadura intrinsekoa 20 Km/h.-ko baino gehiagoan aldatzea gerta dadinean, 20 Km/h.-ko mailatan egitera joko da, horrela, maila bakoitzari dagokion azpi-bidezatiak, L = 4 V + 150ko gutxieneko luzera izan dezan, horretan: L = Luzerarik txikiena metrotan dela V = abiadura intrinsekoa Km/h.-tan Hori hamabost segundoko ibilgune bati gehi egon daitekeen seinale baten luzerari dagokio. Aztatutako bataz-besteko abiadura intrinsekoa. Galtzadaren banakako elementuak (transizio luzeak barne) hartu eta bakoitzaren abiadura intrinsekoak eta errepidearen luzera guztiaren arteko biderketen batuketaren koefiziente beiala azaltzen den balioa definitzen da aztatutako bataz-besteko abiadura intrinseko lez. Oso abiadura intrinseko handiko elementuen kasuan, edo bidezati artezen kasuan, lehen definitutako numeradorearen batuketa lortzeko, abiadura intrinsekoaren ordez, lehen aipatutako 140 km/h gehienerako abiadura erabiliko da. Dudarik gabe, aztatutako bataz-besteko abiadura intrinsekoak, abiadura espezifikoa baino handiagoa izan beharko du. 2.1.3. ERREPIDE MOETAK Errepide moetaren eta lurraren ezaugarrien arabera, abiadura espezifikoak, koadroan ematen diren mugen artetik jasotakoak izan beharko du (km/h-an). Lur Laua malda- malkar- Oso moeta tsua tsua malk. S. «Gorria» Err. 120 120/100 100/80 80/60 S. «Laranja» Err. herrietakoak: 100 100/80 80/60 60/50 hirietakoak: 80 80/60 60/40 40 S. «Berdea» Err. herrietakoak: 100/80 80/60 60/40 40 hirietakoak: 60 60/40 40 40 Aukeratutako bidezati baten naturalak ez diren oztopoak egoteak (hiri guneak, industri guneak, trenbideak, e.a.), lurraren malkartasun maila handiagotzea ekar dezake, ekonomiasen ikuspegitik Proiektua aurrera eramateko bezalakoa izan dadin. Lurren malkartasun maila zenbaki zehatzetan emateko, ondorengo erizpideari jarraitu beharko zaio: Behin-behineko eje bat plantan hartuta, batetik bestera tarte berdin-antzeko hiru puntu hartuko dira kilometroko honen gainean. Puntu horietako bakoitzaren erditik, 100 m-ko erradioa duten zirkuluak egingo dira, eta horietako zirkulu bakoitzean, honek hartzen duen neurri handienen eta txikienen artekoari hi deituko zaio. Hartutako kilometroaren hiru hi-en arteko bataz-besteko balio aritmetikoari H deituko zaio. - H 5 m edo gutxiagokoa bada, lurra lautzat joko da. - H 5 m-tik gorakoa, eta 20 m edo gutxiagokoa bada, lurra maldatsutzat joko da. - H 20 m-tik gorakoa, eta 50 m edo gutxiagokoa bada, lurra malkartsutzat joko da. . - Hren 50 m-tik gorako balioak, lur oso malkartsuenak izaten dira. Zeinketa moeta hauek, 1 : 5.000 eskalakoak edo handiagoak diren lurren planoen gain egingo dira gehienbat. Kasu berezietan, 1 : 10.000 eskalako planoetan ere egin ahal izango dira, eta orduan, emaitzak zerbait aldatu ditzazketen neurrien balio-emate bat eskatuko da. Luzera handiko errepide-moten sailkapena aldatu egin ahal izango da beren luzeran zehar, baina 5 kmko luzerako bidezatiak jartzeko erizpidea mantendu beharko da, malkartasun maila beretsua eta aurreko bidezatiaren maila, edo bat gehiago edo gutxiagokoa dutela gutxienez. 2.1.4. ABIADURA INTRINSEKOAREN ARABERAKO BALORE LIMITEAK Arau honi dagozkion ondorioetarako, luzetarako edo zeharkako marruskadurarako, peralteak konpentsatu gabeko azelerazio zentrifugorako, eta denboraren araberako aldaketarako hartzen dira ondorengo baloreak. Balore guzti hauek oinarrizkoak dira geroago zenbait elementuren muga geometrikoak finkatzerakoan. Zeharkako eta luzetarako marruskadura koefizienteei emandako baloreak ez direla itxiak jakinarazi behar da, ez bait dira abiaduraren arabera bakarrik ematen, baizik eta biragunetako erradioa eta firmearen egoera bezalako faktoreen arabera. Balore hauek taiuketaren baldintza onenei dagozkie, eta beraz baliteke horietaraino ez iristea. TAULA 2.2. PLANTAN EMANDAKO TAIUKETA 2.2.1. ALINEAZIO MOETAK Gehienetan, plantan emandako taiuketa transizio bihurguneek elkarlotzen dituzten alineazio zuzen eta zirkular batzuek osatuko dute. Bihurguneok, printzipioz, klotoidal moetakoak izan beharko dute (luzerarekin batera lerroan aldatzen den bihurguunea). Beste taiuketa moeta batzuk ere onartuko dira, garapenaren arabera bihurguneen aldaketak eta hartutako peralteekin duten loturak, taiuketa hori Arau honen mugen barruan kokatzen dutela ziurtarzen den guztietan. 2.2.2. ALINEAZlO ZIRKULARRAK Gutxienezko erradio absolutu bezala, %7ko peraltearekin batera, zeharkako marruskadura koefizientea eta peralteak konpentsatu gabeko azelerazio zentrifugoa gainditu gabe, proiektuaren ahiadura bakoitzran zirkulatzeko ahalmena ematen duena definitzen da. Erradio horren balioak honako hauek dira: GUTXIENEZKO ERRADlO ABSOLUTUAK (Peraltea %7) V (Km/h) 40 50 60 70 80, 90 100 110 120 R7 (m) 45 80 125 180 250 335 425 530 650 Abiadura bakoitzarentzat indar zentrifugoaren herena hartzen duena definitzen da %2ko peralteari atxikitako erradio lez. Honako hauek direla horren balioak: %2K0 PERALTEARENTZAKO ERRADIOAKV (Km/h) 40 50 60 70 80 90 100 110 120 R2(m) 210 330 475 645 840 1060 1310 1580 1890 Balore bien artean eta abiadura bakoitzarentzat aldatzezko matematika lege bati jarraituz gero, 1 irudiko bihurguneak ematen dira. Taiuketaren praktikazko ondorioetarako hiruga rren balore bat ematen da, hots, gutxienezko erradio normala, %5 peralteari dagokiona, eta bere balioak honako hauek direlarik: GUTXIENEZKO ERRADIO NORMALA (%5 Peraltea)V (Km/h) 40 50 60 70 80 90 100 110 120 R5(m) 70 120 180 255 345 450 560 700 850 Euskal Herriko eguraldiaren baldintza zehatzak direla eta, gutxienezko peralte bezala %2 balioko peraltea hartzea gomendatzen da, gaineko uren ustuketa azkarra eta eraginkorra bermatzen duten xedapen berezietan esaten dena izan ezik. Proiektu guztietan, gutxienezko normala bezala definitu den gutxienezko erradioaren balioa mugatu beharko da. Erradio txikiagoak hartzeko, gutxienezko absoluturartekoak, proiektuaren agirietan aurkeztu beharko dira zehatz-meatz arrazoiak. Gutxienezko normala baino erradio txikiagoak hartzea, errepidearen ezaugarrien maila galtzea da, segürtasunaren mugak gainditu ez baditu ere eta ez dira erabiliko, ahal izanez gero, batez ere errepide berrien proiektuetan. ERRADIOAK TAULA 2.2.3. ESTEKAKETARAKO BIHURGUNEAK Bihurgune baten eta bihurgune zirkular baten arteko estekagunea edo batabestearen ondorengo bi bihurgune zirkularren arteko estekagunea, klotoide erako arku baten bidez gauzatuko da. Honako hauetarako bide ematen du horrek: - Konpentsatu gabeko ateleraketa zentrifugaren denborazko aldaketaren balioa mugatzea, honek, konforra gehitzen duela eta gehiago eskatzen duela abiadura handitzen den heinean. - Kaltzadaren alabeoari arrazoizko mugen barruan eustea (gehienera %3koa segunduko). - Gidariak taiuketaren berri zehatza izan dezala beri. Aukeratu behar den «A» parametroak, honako baldintza hauek bete behar ditu, konpentsatu gabeko azeleraketa zentrifugaren aldaketa mugatu ahal izateko: GUTXlENEZKO BALOREA, ABIADURAREN ARABERA V (Km/h) 40 50 60 70 80 90 100 110 120 A (m) 35 50 70 90 120 150 180 225 275Horietaz aparte, R0/3 d/10 betetzen den guztietan lortzen da hau, d-a, aztertutako ertzaren eta peraltearen bira ardatzaren arteko tartea dugularik, m-tan emandakoa. (i-ren balioa, ordez, gehienezko balio bati mugatu beharko zaio arrazoi dinamikoak eta estetikoak direla eta. Balio hori, abiaduraren arabera, honako hau izango da:V (Km/h) 40 baino txik. 40-80 80tik gorak. (i (%) 1,5 1,0 0,8 Gehienezko eta gutxienezko baloreak beren artean bate-agarriak direnean, peraltearen bira ardatzaren kokapena berraztertu beharra izango da, eta oso kontutan hartu beti lurgeaineko uraren hustuketak garrantzi handiagoa duela (segurtasunean du eragina) dinamikak edo estetikak baino (konfortean du eragina). Hori dela eta, beti bete beharko da (i-ren gutxienezko baldintza, nahiz eta gehienezko baüoarena gainditu. Peraltearen biraketa ardatza, orohar, galtzadaren ardatzarekin bat etorriko da (medianarik gabeko errepideetan), nahiz eta biraren ardatza ertzetatik edozein edo galtzadaren ardatzetik paralelo dihoan rekta bat, irtenbide lez onar daitezkeela. Galtzada bananduak dituzten errepideetan, peraltearen bira ardatza, bakoitzaren ertzetatik edozeinekin etorri daiteke bat, edo edozein puntu izan, medianaren ardatzetik tarte berdinera egon dadila gomendatzen da, guzti hori honen forma eta zabaleraren arabera, eta galtzadak maila berdinean egotea edo ez egotearen arabera. Plantan emandako transizio bihurgunerik ez egotera, rekta eta bihurgune zirkularraren arteko peraltearen transizioa honela egingo da: bonbeo sekziotik rektaren, luzeran zehar, peralte batera (p-2)% eta peraltetik (p-2)% bihurgune zirkular baten (p)%ra pasatzen. Gomendagarriak ez diren bi bihurgune zirkularren kasuan, bai zentzu berdinekoak zein desberdinekoak izan, tangentzia punturako, bien baturaerdi algebraikoa egingo da, eta bihurgune zirkular bakoitzaren barruan egingo da transizioaren zati bat. TAULA 2.4.3. ARZENEN ZABALERA Arzenen zabalera, honako hau izango da: - V = 120 Km/h eta 3,75 m-ko zabalerako karrilarentzat, arzenaren zabalera 2,50 m-koa izango da. - 120 km/h. eta 50 Km/h-ko abiadura eta 3,5 mko karrilaren zabalerarako, arzena 2,50, 2,00, 1,50 edo 1,00 m-koa ahal izango da, abiaduraren eta lur moetaren arabera. - 40 Km/h-ko abiadura eta 3,00 m-ko karrilaren zabalerarako, arzenak gutxienez 1,00 m-ko zabalera izango du - Trafiko geldoarentzako alboko karrilen ertzeko arzenak 1,50 m-koa izan beharko du, eta kasu berezietan, 1,00 m-koa. - Banandutako galtzadadun errepideetan bigarren arzen bat jarri beharko da, madianaren alboan, 1,00 m-ko zabaleraz. Gutxienezko zeharkako sekzioa 2.4.3. koadroan emandakoa izango da 2.4.4. ARZENEN PERALTEA Arzenaren peraltea, alineazio zuzenean, %4ekoa izango da, zelaiduraren kanpo alderantz. Bihurgunedun alineazioetan: - -%3 eta +%4 arteko alboko karrileko peraltraren baloreentzat arzenaren peraltea %4koa izango da, kanpo alderantz. (- zeinuak, peraltearen kontrako zentzua adierazten du) - %4a baino alboko karrilaren peralte handiagoetan, arzenak peralte berdina izango du. - Alboko karrileko peraltea -%3a baino handiagoa bada (%7ko angelu konbesoa) arzenak transizio bidezati bat izango du, karrilaren peralte berdina hartu artekoa. - 1,50 m baino zabalera gutxiagoko arzenek alboko karrilak duen peraltearena bera izango dute beti. - Ezkerreko arzenak, banandutako galtzadadun errepideetan, alboko karrilaren peraltea bera izango du beti. - Fabrika-obretan alboko karrilak duten peraltea bera izango dute arzenek. 2.4.5. BERMAK, ZABALERAK ETA PERALTEAK Terraplenean egindako sekzioaren kasuan, V = 120 Km/h-rako, kanpora aldeko %8ko aldapa eta 1,00 m-ko zabalera duten bermak jarriko dira arzenen alboan; 0,50 m-koak 100 km/h. eta 50 Km/h arteko abiadurentzat, eta 0,25 m-koak V = 40 Km/h-ko abiadurentzat. Mendi-ebaketak izan dituzten lurren sekzioan, erabili den luzetarako drenaiak bereganatuko du berma. 2.4.6. BIZIKLETARIENTZAKO PISTAK Bizikletarientzako pistak bi gurpildun eta abiadura txikiko ibilgailuentzat gordetzen diren aldeak dira (kontzeptuak ziklomotore txikiak ere hartzen ditu), errepidearen galtzadatik fisikoki bereiztuak edo ez, eta osotasunaren barruan ibilgailu moeta horren ehunekoa garrantzitsua denetan, helburutzat segurtasuna eta harmena areagotzea dutenak. Fisikoki bereiztuta ez dauden kasuetan, seinalizazio horizontal argia jarriko da, autoen gidariek pista horien helburua zein den jakin dezaten. Pistek zabalera hau izango dute: - 1,75 m-tik 2,50 m-artekoa fisikoki bereziak daudenean eta zirkulazioaren norabide bakarra izatera. - 2,50 m-tik 3,00 m-artekoa aurreko kasuan eta zirkulazio norabidea bikoitza denean. - 1,00 m-tik 1,50 m-artekoa fisikoki bereziak ez egon ezkero, kasu honetan beti norabide bakarreko zirkulazioak izango direlarik: alboko karrilari dagokiona. Ranpa eta aldapen baloreak hauek izango dira: - %3 mugatu gabeko luzeraz. - %4 eta, gehien jota, 200 m-ko luzeraz. - %5 eta, gehien jota, 50 m-ko luzeraz. Muga horiek gainditu ezkero, bizikletaria oinez joan beharko da. Kontu berezia hartuko da, pista hauek bidegurutzeetan antolatzerako orduan, arau orokorrik ematea ezinezkoa delarik. 2.4.7. MEDIANA Berezitako galtzadak dituzten errepideetan madiana bat (lehen definitu ditugun ezkerreko arzenak honen zabalerak hartuko dituelarik jarriko da, eta honen zabalera proiektu bakoitzean definituko da (ikus 2.4.3. irudia) Gutxi gora-behera, eta gainetikako pasuak bertan euskarrituta egon ezkero, medianak gutxienezko zabalera hau izango du: - 3,00 m + habeen zabalera, hesi ezmalgugarriz babestuta daudenean. - 3,60 m + habeen zabalera, hesi semimalgugarriz babestuta daudenean. Medianaren zabalera fabrika-obra guztietan mantendu beharko da, hutsik gelditu ahal izango delarik, beharrezko babesketaz, tableroen kostoak ekonomizatzeko asmoz. Medianaren zabaleraren aldaketa beharra izan ezkero, zabaleraren transizioa bihurgune zirkularrean zehar egin beharko da, rektan egitera izango zukeen itotze eragina ebakitzeko. 2.4.8. GALIBOAK Euskal Autonomi Elkarteko errepideetako bidegurutzeetan egiten diren obretako galibo bertikalak gutxienez 4,5 m izango ditu. Errepideen azpian bidegurutzeetako obren zabalera zera izango da: azpiko sekzioarena gehi 1,25 m-ko zabalerako bi espaloi, izatez oinezkoentzat eta kondukzioen pasua ere egin ahal izango delarik. 2.5. BIDEGURUTZEAK ETA ESTEKAGUNEAK Beren artean sekanteak edo tangenteak izan daitezkeen bi zirkulazio bideren arteko maila berdineko estekatze-puntuari esaten zaio bidegurutzea. Bi zirkulazio bideren loturari eta maila desberdinean egindako gurutzeari esaten zaio estekagunea. Estekagune guztiek, maila desberdinean gurutzatzen diren bide nagusien eta elkarlotzeko balio duten loturazko bi-norabideko adarren arteko zenbait bidegurutze sortzen dituzte. Dauden aukeren sorta oso zabala da eta argibide bat edo besteren bat aukeratzea aldagai askoren arabera dago, horietatik oinarrizkoak hauek direlarik: trafikoaren zenbatekoa, bai bide bietakoa eta bai batetik besterako bira mugimenduetan, batez ere ezkerrerako birena; inguruko topografia, maila desberdinean gurutzatzeak erraztu edo eragotzi ditzakeena; bideetako sestren aldaketa zailagotu edo ezinezkotu egiten duten lurraz baliatzeko ezaugarriak, alboko funtsetara sarbideen galtzearekin, e. a. Ez da ahaztu behar, gainera, mailako gurutzebide zabalaren eta maila desberdineko estekagunearen artean, askotan, semaforoz araututako behin-behineko edo behin-betiko gurutzebidearen aukera dagoela. Bidegurutzeetako proiektuentzat gomendagarri diren arau orokorrak jasotzen ditu atalburu honek, edozein zirkulazio bideren segurtasunarengan eragin handiena duten eta puntu zailenak direnak. 2.5.1. KARRILEN ZABALERA Bidegurutze guneetako karril guztien zabalera, dagokion sarbidearen berdina izango da eta bere gehizabalerak arau orokorrari jarraituz kalkulatuko dira. Kasu berezietan, eta arrazoiak emanda, bakarrik jarri ahal izango dira zabalera txikiagoak. Karril bakarra eta zirkulazio norabide bakarra duten adarretan, gutxienez zolatutako zabalera 6 mkoa izango da; galtzada eta arzenen arteko bereizketa bideetako marken bidez, erarik egokienean, egingo deiarik, karrilaren zabalerareu, plantan emandako erradioaren eta gehizabaleraren baloreen arabera. Matxuratutako ibilgailu bakar batek ezingo du, horrela, adarreko zirkulazioaren itomena sortu. 2.5.2. KARRIL BEREZI BATZUREN LUZERA Dezelerazio karriletan eta ezkerrerako biretarako aurreselekzioa egiten dutenetan, hiru gune desberdin bereizi daitezke, zirkulazioaren norabidean: - Bereizketa gunea - Dezelerazio gunea - Biltegi gunea Gune hauetako azkena ez da behar izango ibilgailuen irteera debekurik gabekoa izatera; ez da gertatuko horrela ezkerretarako bira eta paretik datozenekin gurutzatzea tokatzen den bideetan, edo dezelerazio bideetan, eskubirako bira eta irteeratik hurbil semaforoa dutenetan. Bereizketa gunearen plantak hirukiaren forma izango du, bere zabalera hasieran hutsekoa delako, eta karril normal baten formakoa azkenean. Bere luzera, bi puntu hauen artekoa, errepideetako abiaduren arabera emango da eta balore hauen artekoa izango da: .V (km/h) 40 60 80 100 120 L (m) 20 40 40/60 50/80 60/90 Dezelerazio guneak, zabalera bakarra eta karril batenaren berdina duena, Luluzera bat izango du, 0,75 V-ko balioa emango zaion (V, bidearen abiadura espezifikoa) (VE) sarrera abiaduraren arabera, (VS) irteera abiaduraren arabera (hutsa izango da biltegi gunez egon ezkero), eta (j) bataz-besteko dezelerazioaren eta (i) bidearen aldaparen arabera: FORMULA (TAULA) VE eta VsKm/h-tan i 1-eko hainbatetan (+ igotzen, - bajatzen) j-rentzat 1,5 m/sg.2 eta 2 m/seg.2 arteko haloreak har daitezke Gutxienez 10 m-ko luzera izango du, eta gehien jota 200 m-koa, kasurik aldezko eta kontrakoenetan, hurrenez hurren. Biltegi gunea, dagoenean, 20 m-tik eta 40 m-ra artekoa izango da, erabiliko duten ibilgailu kopuruaren eta horien konposaketaren arabera (ibilgailu astunen ehuneko handiago edo txikiagoa) Irteeraren antolaketa semaforoen bidez egiten denean, argi gorriaren aurrean geldirik dauden ibilgailu kopuruaren azterlan sakon bat izango da gune horrek beharko duen luzera finkatzeko erabiliko den oinarria Azelerazio karrilek ere hiru gune dituzte, zirkulazio norabidean emanda: - Azelerazio gunea - Egokitze gunea - Bateratze gunea Azelerazio guneak LAluzera izango du, (VE) sarrera abiaduraren arabera (hutsa semaforo baten ondoren badoa), (Vs) irteera abiaduraren arabera, dezelerazio bideetan bezala, 0,75 V-ko balioa ematen zaiolarik, eta (a) bataz besteko azelerazioa eta (i) aldaparen arabera: FORMULA(TAULA) Vs eta VE Km/h-tan a m/seg.2-tan (orohar, a = 1 m/seg.2). i 1-eko hainbatetan (+ igotzen, - bajatzen). Dena dela kalkuloak emandako balioa, LA-ren balioa ez da 150 baino handiagaa izango. Egokitze guneak, bide nagusiarekin bat egin nahi duen gidariari bere abiadura beste hortara egokitzen utzi beharko dio, eta bere maniobra bukatzeko bi ibilgailuren artean hutsune bat bilatzen. Gune honentzat 150 m-ko luzera bat gomendatzen da, gutxitu ahal izango dena, V 15 TONELADA) dituzten zamentzat azterlan berezi bat egingo da, firmearen kapen gogordura eta forma aldaketen egoera aztertuz, eta antzerako eguraldiko aldeetan gehizamaketa berdintsuak jasatzen dituzten firmeen jokaera kontutan hartuz. Zenbaterainoko lodiera izango duten finkatzerako orduan, ez dira kontutan hartuko astunak ez diren ibilgailuen jasatzeak. Tandem ardatzak baliokide diren ardatzetan bihurtzerakoan, ondorengo erlazioa hartuko da kontutan: P (toneladak) pisua duen tandem ardatz batek P/2 (toneladak) pisua duten 1,8 ardatzen balioa du. Berdintasuri horrek kasu honetan izango du balioa: Tandem ardatzaren pisua (25 tonelada Tandem ardatzeko balio hori baino handiagoak dituzten zamentzat azterlan berczi bat egingo da, firmearen kapen gogordura eta forma aldaketak zehaztuz, eta antzerako eguraldiko aldeetan gehizamaketa berdintsuak jasatzen dituzten firmeen jokaera kontutan hartuz. 13 TONELADAKO ARDATZ BALIOKIDEEN KOPURUA TAULA Ardatz bakoitzari dagokion zamari buruzko datu zehatzik ez izatera, honako baliokidetasuna emango da: Ibilgailu astun 1 = 13 toneladako 0,8 ardatz Eta ondorengo mugapen hauPk batera ematen direnean bakarrik izango du balioa baliokidetasun horrek: 1.- Firmeak jasan beharko duen gehienezko karga ardatz bakunarentzat, 15 tonelada, eta tandem ardatzarentzat 25 tonelada baino txikiagoa, izan dadila. 2.- Gehien jota, ardatzeko, legezkoak ( 13 tonelada ardatz bakunean, 25 tonelada tandem ardatzean) diren zamen %15a baino handiagoak izan daitezela. Aipatutako mugapenak betetzen ez badira azterlan berezi bat egingo da. Gainera, trafikoaren hazkundearen nondik-norakoa eta karriletikako banaketatari buruzko datu zehatzik ez dagoenean, honako hauek onartuko dira: 1.- Proiektua egiteko epealdian, trafiko astunaren urteko hazkundea %4ean finkatzen da. 2.- Bi karrileko eta zirkulazio norabide bikoitzeko galtzadetan, ibilgailu astunen %50ak du eragina proiektu karrilean. 3.- Norabide bakoitzeko bi karrildun galtzadetan, hartutako norabidean zirkulatzen duten ibilgailu astunen %100ak du eragina proiektu karrilean. 4.- Norabide bakoitzeko hiru karril edo gehiagodun galtzadetan, hartutako norabidean zirkulatzen duten ibilgailu astunen %85ak du eragina proiektu karrilean. 3.1.2. idazatian ezartzen den Arau honetako firmearen egituren zerrenda erabiltzeko, bost trafiko maila ematen dira, proiektua egiteko epealdian proiektu karrila ustez erabiliko duten 13 toneladako baliokidetasuna duten ardatzen kopuru batuaren arabera sailkatuak daudenak. TAULA Ohartemandako trafiko, batutakoa 107 ardatz baliokide baino handiagoa denean, instrukzio bereziak eskatuko dira. Aldizka egiteratzea egin ahal izango denean, lehenengo aldiari dagokion trafiko maila ezingo da proiektua egiteko epealdiari dagokiona baino gradu bat txikiago edo gehiago. Gainera, kasu hauetan, Arau honetan ezarritako bigarren aldian gehitu beharreko zoladuraren lodiera, argitasun bezala hartuko da bakarrik, eta egiteratu aurretik bera finkatzeko behar diren azterlanak egin beharko dira. B) Zelaidura Firmeari neutriak emateko orduan zelaiduraren bi maila emango dira, laborategian finkatzen den CBR neurriaren bidez emandako karga jasatzeko duen ahalmenaren arabera: TAULA Emandako bi maila hauetako batean sailkatu ahal izateko, kontutan hartuko diren erizpideak 1 zk.dun irudian azaltzen dira Karga jasatzeko ahalmenari dagokionez, lurrei CBR neurrian balore hauek eskatzen zaizkie sailkatuak izan daitezen: CBR > 3 duen lursail onargarria (CBRa 3 baino handiagoa) CBR > 8 duen lursail egokia (CBRa 8 baino handiagoa) CBR > 20 duen lursail aukeratua (CBRa 20 baino handiagoa) Karga jasatzeko ahalmenaren ezaugarri honetaz gain, lursailek, aipatutako mailetan sailkatuak izan daitezen, Teknikazko Arau Orokorren Pleguan jasotako granulometria, zabalkortasun, harrotzea, e. a.en beharrak bete beharko dituzte. Onargarriei eskatzen zaizkien gutxienezko arauak betetzen ez dituzten lursailak ez egokitzat joko dira. Terraplen eta pedraplenetan, aipatutako maila bietako baten sailkatuko da zelaidura (1 ZELA. edo 2 ZELA.), burutzean erabilitako materialaren ezaugarrien arabera. Terraplena burutzeko ontzat ematen diren lurrak, honako hauek dira: - Egokiak. - Aukeratuak. , - «In situ» gogortutako onargarriak, karez edo porlanez, gutxienezko 25 cm-ko lodiera baten, horrela, 1 ZELA.an sailkatu daitekeen zelaidura dugularik horrela. - «In situ» gogortutako egokiak, karez edo porlanez, gutxienezko 20 cm-ko lodiera baten, horrela, 2 LAUTean sailkatu daitekeen lautada bat dugularik horrela. Mendi-ebaketak egindako lursailetan, lautada, honen arabera sailkatuko da: - Lurraren berezko ezaugarriak, gutxienez 60 emko sakontasunean. - Erabilitako materialaren ezaugarriak eta lodiera, berez dagoen lurra «in situ» ordezkatu edo gogortzen denean. Garaiera gutxiko terraplenetan egindako sekzioetan indusketa bat gehitu beharra izango da, batzutan, lautada eraikitzeko. Terraplena egokia ez den lursailean oinarritua badago, bere gutxienezko lodiera 1,30 m-tik gorakoa izango da. Terraplena eta mendi ebaketak, biak, egindako sekzioetan, terraplenean egin ahal izango da sekzioa, batasun, eraikuntzaren erraztasun eta drenaiaaren ondorioz. Haitzean egindako mendi ebaketetan, urak gordetzen dituzten zokoguneak porlanezko hormigoiaz betetzea gomendatzen da. Halore, lan hauek eraikitzeko zailtasuna eta garestitasuna adierazi du esperientziak, eta horregatik, irtenbide alternatibo lez, haitzaren gainean, hezetasunaren gai ez den lurrra jartzea planteiatzen da. Lautadaren gainak, gutxienez, kapa freatikoaren ustezko puntu altuenaren gainetik metro batetara gelditu beharko du beti, hortarako beharrezko diren neurriak hartuko direlarik, lurrazpitikako drenak jartzea, sestrak jasotzea, arekak sakontzea, eta abar...... Firme eta arzenetako kapetatik zehar sartutako uraren hustuketa segurtatzea garrantzitsua da, hortarako, lautada, egokiak diren batasun, berdintasun eta aldapekin eraikiko delarik. Idazati honetan jasotzen ez diren kasuak, eta aipatutako materialen artean jasotzen ez direnekin egindako lautaden proiektua, azterlan berezi baten bidez argituko dira. c) Firmeen materialak Urrutitik ekarritako materialen erabilera, orohar, garrio kostu handiak direla-eta ezinezkoa egiten den ezkero, neurri handi edo txikiagoan Euskal Autonomi Elkartean dauden materialak bakarrik kontutan harturik, aztertzen dira firmearen kapa desberdinak Arau honetan. Bestalde, kontutan hartutako obra unitate bakarrak, Euskal Herriko eguraldi, trafiko eta orografia baldintza berdintsuetako beren jokaeretan esperientzia kontrastatua dagoenekoak dira. Halore, errepideen alorrean ematen den aurrerabide teknikora moldaketa etengabekoa egiten jarraitu ahal izateko, Arau honen izpirituak, ustezko material berri eta obra unitateen pausuz-pausukako erabilera bat egitea uzten du, laborategian bere azterketa eta ezaugarriak finkatzea, eta entseiu bidezatietan duen jokaeraz oharrematea egin ondoren, beharrezko eta ezinbesteko kontuak harturik. Firme Malguen Zerrendan jasotako obra unitateak honako hauek dira: - Nahaste bituminosoa. - Legarra-porlana. - Lurra-porlana. - Legarra-zepa. - Lastra artifiziala. - Lastra naturala - Zepa geldoak. - Azaleko tratamenduak. Material eta obra unitateen egiteratzezko ezaugarri orokorrak, Betekizun Tekniko Orokorren Pleguaren dagozkien ataletan definituak datoz, eta behar denean, obra bakoitzaren Betekizun Tekniko Partikularren Pleguko zehaztasunekin osotua. 3.1.2. Firmearen egitura sekzioen zerrenda. Zoladura bituminosoa duten firmeen egitura sekzioen sorta bat definitzen da ondorengo irudietan. Zerrendaren aurkezpena, zelaidura maila bakoitzarentzat eman daitezkeen irtenbide desberdinak birzatitzen egiten da: 1 ZELA (8 20) Teknikazko, ekonomiazko eta eraikuntzari buruzko arrazoiak direla batetik, eta errepideetako firmeen jokaeraz ohartematetik bestetik, legarra-porlanezko oinarria duten sekzioak ez dira egokitzat jotzen T3 eta T4 trafiko mailentzat (erditsutik beherakoa Pta arina, hurrenez-hurren). Bestalde, legarra-porlanezko hasea duten lurraporlanezko kapetan oinarritutako sekzioek, azalean erretrakzio pitzaduren isladaperta ahalbideratzen dute, pitzadura horien zabalera porlanaren ezaugarrien, aridoen tipologiaren trafikoaren, ingurugiro baldintzen eta eraikuntza alderdien araberakoa delarik. Beharrezko diren azterlanen ondoren, sartutako ura, zelaiduraren edo firmearen beste kapen ezaugarriak aldatzeko gai den kasuetan, beste irtenbide alternatiboren bat aukeratzea gomendatzan da (legarra-zepa, Olurra-porlana, lastra artifizialak edo zepa geldoadun oinarriak, edo bituminosoak). Firmearen jokaeran erabateko eragina duten inprimatze, atxekidura eta apainketa arregaketen egiteratze egokiari garrantzi herezia emango zaie. Bi egitura sekzioen talde bakoitzaren barruan, irtenbide alternatiboen sorta bat eskeintzen da, eta horien artetik, tekrtikazko, ekonomiazko eta eraikuntzari buruzko alderdiak kontutan harturik, egokiena aukeratuko du proiektugileak. Aurrerago jaso den bezala, oinarri hidraulikodun egitura sekzioren bat aukeratu ezkero, ez da gomendatzen aldiz-aldiko zoladuraren egiteratzea Aldiz-aldiko eraikuntza egiten denetan, lehenengo aldirako proiektuan jasotako firmearen azpiko kapak, proiektu guztiaren epealdiari dagokion trafiko mailarentzat aurrikusitako egiturari egokitu beharko zaizkio. Baseko eta base-azpiko kapek, alde bakoitzetik, hurrena gainean dituztenek baino 15-30 cm arteko zabalera handiagoa izango dute. Nahaste bituminosoko kapa bat bota, edo azaleko tratamendua egin aurretik, zera bota beharko da: - Inprimatze arregaketa bat, oinarrian dauden kapak bituminosoak ez izatera. - Atxekidura arregaketa bat, kapa bituminosoen gainean izan ezkero. Izaera hidraulikodun kapen gainetik (legarra-porlana, lurra-porlana), apainketa arregaketa bat bota beharko da, inprimatze ezaugarria ere izan dezakeena. Halaber, legarra-zepadun kapen gainean ere arregaketa bera egingo da. ZELAIDURAREN MAOLA: ZE 2 ( CBR> 20) TAULA 3.1.3. Arzenak ' Arautegi honetako xede diren taiuketa berriko errepideetako arzen guztiak galtzadako zoladurarekin kontrastatuz (kolorea, tankera, e.a.) izango dira zolatuak. Ondorertgo erizpide hauek izango dira kuntutan: a) Trafikoko T1, T2 eta T3 mailentzat, zoladura galtzadakoaren berdintsuko den nahaste bituminosolodierak osatuko du. Oinarrizko kapa bezala, ondorengo irtenbide hauek onartuko dira: a1) Kapa granular bat, zelaiduraraino sakonduko dena, oinarri era oinarri-azpi funtzioak betetzen dituena. Euskal Autonorni Elkartean oinarri-azpi granularrik ez dagoenei, Araban izan ezik, erabiliko direr: materialak lastra artifizialak edo tokiku antzerako materialak izango dira (zepak) gehienetan, T2 eta T3ren kasuetan lastra naturalak ere erabiltzen dira, galtzadarako ere hauek jartzen direlarik. a2) Hidrauliko edo puzulaniko moetako kapa bat, gutxienez 20 cm-km lodiera duena. Azpi-oinarriko kapa bezala, zelaidurara heItzen den arteko behar den lodierarekin, lastra artitiziala, zepa geldoa edo lastra naturala erabiliko dira. b) T4 tratiko mailarentzat, nahaste bituminosoaz gain, azaleko tratamendu bikoitz bat erabili ahal izango da arzenaren zoladuratzat. Oinarrizko kaparentzat ondorengo irtenbideak ematen dira: b1) Zoladura azaleko tratamendu bikoitz bat denean, oinarrizko kapa material granularrekoa izango da, eta gutxienez 15 cm-ko lodierakoa. Azpi-oinarriko kapatzat, zelaidurara heltzen den arte, material granular bat erabiliko da, edo lursail aukeratua. b2) Zoladura nahaste bituminosuak osatzen duenean, b1-ean jasotakoez gain, moeta hidraulikodun (lurra-porlana) oinarriak onartuko dira, gutxienezko 15 cm-ko lodierarekin. Dena den, irtenbide guztien artean, galtzadaren tirmearekin eraikuntza eta tipologiaren aldeetatiko elkargarritasunaren ikuspegitik egokiena aztertu beharko da. Era berdinean, irtenbide egokiena aztertuku da, baita ere, etorkizunean hori zabaltzeko proiektuaren bat aurrikusten bada. Metro bateko zabalera duten arzenak proiektatzen diren bideetan, arzenaren firmeak, eraikuntza arrazuiengatik, galtzadarenaren berdintsua izateko aukera izan beharko du, dagozkien azterlan tekniko eta ekonomikoak egingo direlarik. Firmearen azpi-oinarriko kapak drenatzaileak izan ezkero, terraplenaren drenaia edo aldapa egiteko gailuak arzenaren azpitik arekara heldu arte luzatuko dira, edozein kasutan, sartutako uren hustuketa egin ahal izateko. Arzenaren azalak, gaineko uraren hustuketa azkar bat egiteko, egokiak diren aldapak izan beharko ditu 3.1.4. Zelaiduraren eta firmearen kapen albotarako aldapak. Zelaiduraren albotarako aldapa, bere luzetarako aldaparen balorearen arabera definituko da, drenaiaren diseinurako erizpide egokiak kontutan hartuz. Azaleko albotarako aldapa eta zelaidurari dagokion aldaparen arteko desberdintasunak, lodiera aldakorretan bihurtuko dira, zeharkako sekzioan, tirmearen azpiko kapetako bat edo gehiagotan. Lodieren aldakortasun hori ez da onartuko zoladuraren kapetan, kontrakorik justifikatu ez ezik· Zirkulazio norabide bakoitzeko bi karril edo gehiago dauden bideetan, eman daitezkeen lodieraren desberdintasunak proiektu karrilaren alde erabakiko dira, ibilgailu astunek erabiltzen dutena izatearren. Egitura sekzioen zerrendan ematen diren lodierak galtzadaren eskubiko ertzari buruzkoak dira. Hidrauliko (legarra-porlana, lurra-porlana) edo puzolaniko (legarra-zepa) moetako kapak direnean, zeharkako sekzioaren edozein puntutan, lodierak ez dira inoiz egitura sekzioen zerrendan jasotakoak baino txikiagoak izango, material hauen jokabidearen aipatutako arrazoiak direla-eta jartzen da mugapen hori. 3.2. FIRME EZMALGUGARRlAK 3.2.1. Zenbatekogileak Gogarpen orokorrak Firme ezmalgugarri baten kapen izarra eta neurriak ematean eragina duten aldagai biak trafikoaren tipologia eta zelaiduraren maila dira, ondoren zehazten den eran: - Trafikoak, hau da, proiektu karriletik ustez zirkutatuko duten ihilgailu astunen kopuru eta ezaugarriak, bere menpe bakarrik dagoen hormigoi lauzaren lodiera mugatzen du, lauza honek tratikoarekiko erresistentzi misio ia osua betetzen duelako (eta lauzaren beraren aldaketa termikoekikoa), azpiko kapetara bidaltzen dituen tentsioak oso txikiak direlarik. Eta era berean, oinarriko kaparen beharrari eta izaerari buruzko eragina ere badu, honek ez bait du erresistentzi mekanikoaren misioa betetzen ia, trafiko astunentzat lauzaren oinarri izateko batasun eta higadurarekiko erresistentziarena baizik, harri xeheen arrastea dela eta, uraren ondorio txarrak uxatuz. Zoladura lauzaren lodiera, tratikoaren arabera, balore kritiko edo hertsiak bainu zertxobait handiagoc·tan finkatzea komeni da, taiuketa berriko errepide zatietan horrek hasierako inbertsioaren garrantzi txikiko gehitze erlatiboa suposatzen duelako; eta bestalde, Euskal Herriaren ezaugarri industriala dela eta, ardatz bakoitzeko zamaketa handidun merkatal trafikoaren kopuru handia jasan beharko duen firmearen egitura segurtasun koefizientea nahiko handitzen da. Alderdi hau, bestalde, laster eginbeharreko konponketak suposatzen duen ekonomi kostua eta teknikazko zailtasuna direla eta, garrantzitsuagoa da firme ezmalgugarri baten kasuan. - Zelaiduraren kalitateak, azpiko oinarri kapa baten beharra tinkaczen du, jasan dezakeenarena baino zabalkortasu ezaugarrien arabera gehiago dagoena, jasateko kapazitate txikiak: lur heterogeneoak edo aldaketen menpe daudenak, e.a. ekar ditzakeen beste moeta bateko arazoak direla eta, azpiko oinarri kapa honek gutxienezko balore batzuk gainditzen dituen guztietan. Beraz, firmearen azpiko kapei neurriak ematerako orduan, ez dira erresistentzia mekanikoa edo jasan dezaketenaren erizpideak jarraitzen, baizik eta aipatutako besteak (materialen arraste edo sorketaren ondorioen aurre-hartzea, eta abar..) Horiek horrela, kontutan hartuko diren faktoreak ondorengoak ditugu: A) Trafikoa Lehenago aipatu den bezala, proiektuak irauten duen bitartean eta proiektu karriletik ustez zirkulatuko duten ibilgailu astunen kopuru eta ezaugarrien arabera finkatuko da firmearen egitura. Denboraldi hau 30 urteko izango, Azterlan Aginduak besterik esaten ez duen bitartean. Trafikoari buruzko azterlanak, kopuruen eta ardatzeko zamaktrten neurketa eginda, eta trafikoa aurrikusteko dauden datuak hartuko dira oinarritzat; aztertuko direnak, beraz: - Trafiko astunaren kopurua. - Ibilgailu astunen ardatzen tipologia. - Ardatz bakoitzeko zamaketaren banaketa. - Proiektu epealdian zehar trafikoaren hazkunde tasa. Era beream, trafikoaren bilakaera eta karril bakoitzari dagokionari buruzko datu zehatzik eskuratzerik ez dagoenetan, ondorengoa onartuko da: 1.- Proiektu epealdian zehar trafiko astunaren urteko hazkunde tasa %4koa da. 2.- Bi karril eta zirkulazio norabide biko galtzadetan, ibilgailu astun guztien %50a jasatzen du proiektu karrilak. 3.- Zirkulazio norabide bakoitzeko bi karril dituzten galtzadetan, hartutako norabidean zirkulatzen duten ibilgailu astunen %100a jasatzen du proiektu karrilak. 4.- Zirkulazio norabide bakoitzeko hiru edo karril gehiago dituzten galtzadetan, hartutako norabidean zirkulatzen duten ibilgailu astunen %85a jasatzen du proiektu karrilak. Trafiko maila karrilean eta epealdian 13 toneladako baliokidetasuna duten ardatzen kopuru batuaren arabera ematen da. Hori bai, firme ezmalgugarrien kasuan, ardatzeko zamaketa desberdinek 13 toneladako ardatz bakunarekin duten baliokidetasunen zerrenda bat egitea bereziki zaila gertatzen da, lodieraren neurri txikiegiaren edo gehizamaketen aurrean duten hauen egitura jokaeraren ezaugarri kritikoa dela eta. Egia da, 13 toneladatik gorako zamaketentzat, hormigoizko zoladurak har dezakeen gehienezko trakzio absolutuaren eragina handiagotu egiten dela, zama txikiagoen errepikapenarekin egituraren nekezko ahultzearen ondoan. Beraz, zoladuraren lodieran duten eragin kritikoagatik, eman daitezkeen gehienezko gehizamaketa absolutuen garrantziaren aurrean, ibilgailu astunen kopuru. guztiak baino eragin handiagoa izan dezaketen ardatzeko zamaketen gehiengo maila horren ezaugarriak aurretik guztiz ezagutzea komeni da. Guzti horregatik, ardatzeko 15 toneladako zamaketak arte, proiektu karriletik benetan zirkulatuko duten karga sorta 13 toneladako baliokidetasuna duten ardatzetara aldatzea, ondorengo baliokidetasun erlazioaren bidez egingo da. n = (P/13)8, P ( 15 t-entzat balio duena. P toneladako pisua duen ardatzaren baliokide diren, 13 toneladako ardatzen zenbatekoa delarik n hori. Ardatz bakuneko 15 t.tik gorako zamaketak daudela jakiten bada azterlan berezi bat egingo da, lauzan dauden tentsio eta deformazioen zenbaterainokoa egiaztatuz eta firmeari neurriak ematerakoan, trafikoaren maila handiago bat hartzearen aukera aztertuz. Astunak bezala definituak ez dauden ihilgailuen jasatzeak ez dira kontutan hartuko. P pisuko tandem ardatz bakoitza, P/2 pisuko 2,5 ardatz bakunen baliokidetzat joko da. 25 t.tik gorako P pisu batentzat azterlan berezi bat egitea gomendagarri izan daiteke. Ardatzeko zamaketen antolaketari buruzko datu zehatzik ez izatera, ondorengo baliokidetasuna emango zaie: Ibilgailu astun 1 = 13 t.ko 0,70etik 0,90 ardatz Hauen artean dagoen balore bat trafiko astunaren tipologiari buruz ezagutzen diren ezaugarri orokorren arabera aukeratuko da, eta legezkoak direnak baino gehizamaketa handiagoak ezagutzen diren kasuetan 0,90eko gehieneko balore hortara iritsiz. Balore normala 0,80kua izango da. 0,90ko gehienezko baliokidetasuna hartu ezkero ere, muga bi hauek batera bete beharko dira: - Ardatz bakunean 15 t.tik eta tandem ardatzean 25 t.tik beherako ardatzeko gehienezko zamaketak. - Legezkoak direnak (13 t. ardatz bakunetan eta 21 t. tandern ardatzetanl bainu ardatzc·ko zarnaketa handiagoen gehienezko %15eko portzentaia. Bestela, azterlan berezi bat egin beharko da. Trafiko mailen definizioa: Firmearen egitura sekzioen zerrenda erabiltzeko, bost trafiko maila ematen dira ondoren, proiektua egiteko epealdian eta proiektu karrilean ustez ibiliko diren 13 toneladako baliokidetasuna duten ardatzen kopuru bamaren arabera. Proiektu epealdian eta kaTraliko rrilean 13 t.ko baliokidetasumailak . Deitura neko ardatzen kopuru batua T0 Oso astuna 107 baino handiagoa T1 Astuna 5.106 - 107 T2 E tik G koa 106 - 5.106 T3 Erditsutik Beherakoa 105 - 106 T4 Arina 105 baino txikiagoa B) Zelaidura Firmeari neurriak emateko orduan zelaiduraren bi maila emango dira: 1 ZELA : CBR = 8-20 2 ZELA : CBR > 20 Alboko irudian azaltzen dira hauek sailkatu ahal izateko kontutan hartuko diren erizpideak. Terraplen eta pedraplenetan, burutzean erabilitako materialen ezaugarrien arabera egingo da zelaiduraren sailkapena, 8-20 bitarteko CBRetan harri-xehe zabalkorrak egotea edo eza kontutan hartuz. Burutzea egiteko material ontzat ematen dira lur egokiak eta aukeratuak, baita, gutxienezko 25 eta 20 cm-ko sakontasunean, hurrenez-hurren, karez edo porlanez «in situ» gogortutako lur onargarriak eta egokiak ere. Mendi-ebaketak egindako lursailetan, zelaiduraren maila gutxienez 60 cm-ko sakontasunean lurraren berezko ezaugarrien eta erabilitako materialaren ezaugarri eta lodieraren araberakoa izartgo da berez dagoen lurra «in situ» ordezkatu edo gogortzen denean. Garaiera gutxiko terraplenetan egindako sekzioetan zelaidura eraikitzeko, batzutan, indusketa bat gehitu beharra izango da. Terraplena egokia ez den lursail baten oinarritua badago, bere gutxienezko lodiera 1,30 m-koa izango da. Terraplena eta mendi ebaketak, biak, egindako sekzioetan, terraplenean egin ahal izango da sekzioa, batasun, eraikuntzaren erraztasun eta drenaia beharrek horrela gomendatzen dutenean. Berezko lurraren ordezkatzea egitea ekonomikoki ezinezkoa den hainako sakontasunean egokia ez den lurrek osatua dagoen ebaketetan, zelaiduran eragina izango duten ezarkuntzen eta bolumen aldaketen arriskurik ez dagoela egiaztatu beharko da, aipatutako ordezkatze edo gogortze gutxienezko lodierak errespetatuz. Bestela, azterlan berezi bat beharko da. Haitzean egindako mendi ebaketetan, urak gordetzen dituzten zokoguneak H-50 moetako porlanezko hormigoiaz betetzea gomendatzen da. Halere, lan hauek egiterakoan eraikitzeko zailtasuna eta garestitasuna azalduko direla uste bada, batez ere kalitate txarreko haitzean, irtenbide desberdin bezala, haitzaren gainean, hezetasun gai ez diren ezaugarridun lur bat jartzea ematen da. Zelaiduraren gaina, gutxienez, kapa freatikoaren ustezko puntu altuenaren gainetik m. lera gelditu beharko du beti. Honetarako eta beharrezko denean, zelaiduraren sestrak jasotzea, arekak sakontzea, lurrazpitiklk.o drenak jartzea, e.a. bezalako neurriak hartuko dira. Batez ere arzena eta galtzadaren arteko eta zoladuraren juntetatik zehar sartutako uraren hustuketa segurtatuko da beti, hortarako, zelaidura, egokiak diren batasun, berdintasun eta aldapekin eraikitzea garrantzitsua delarik, haitzean egindako ebaketetan ere xehetasunok zainduko direlarik. Zelaidurak aipatutakoen artean ez datozen materialekin proiektatzen direnean (zepak, airetikako hautsak, e. a.), ahal den neurrian analogiaz sailkatuko dira, eta bestela, azterlan berezi baten bidez. C) Firmearen materialak. C.1. Guztientzakoak. Arautegi hau idazterako momenturaínoko obra unitate erabilienetatik eta zerbitzuan jokaera ezaguna dutenetatik gain, teknikaren azken aurrerabide eta joeren arabera erabiltzen hasi direnak hartu dira kontutan, baita tokiko bertako materialen eta fabrikazio azpiproduktuen (zepa granulatu eta kristalduak, eta airetikako hautsak) onura handiago bat ahalbideratzen dutenak ere, eta bestalde, Euskal Herrian, Araban izan ezik, legar naturalen eza kontutan hartuz. Lehenengoentzat, materialen ezaugarri orokorrak eta obra unitateen egiteratzea BTOP-aren (MOPUaren Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren Errepide eta Zubien Obretarako Betekizun Tekniko Orokorren Plegua, PG-3/75) dagozkion ataletan datoz definituak, eta besteak beharrezkoa den Betekizun Teknikoen Pleguan jaso beharko dira, azpiproduktudun unitateen kontu bereziaz, normalean nondik datozenaren arabera, azterlan berezi bat beharko dute. Era berean, eta errepideen alorrean ematen den teknikazko eboluziora moldaketa etengabekoa egiten jarraitu ahal izateko, Arau honen izpirituak, eman daitezkeen material berri eta obra unitateen pausuzpausukako erabilera bat egitea uzten du, laborategian bere azterketa eta ezaugarriak finkatzea, eta entseiu bidezatietan duen jokaeraz oharrematea egin ondoren, beharrezko eta ezinbesteko kontuak harturik. Horren jarraian, Proiektuaren Betekizun Tekniko Partikularren Pleguan, zenbait obra unitateentzat, ezarri beharreko zenbait betekizun gehigarri ematen dira, hartutako unitateen zerrenda osoa egiten delarik, arzenei dagozkienak barne. C.2. Hormigoizko Zoladura. Aipatzen diren hormigoi moetak BTOParen 550. atalean jasotakoak dira (lehenago aipatutako PG-3/ 75). BTOP horren arabera, zoladura hormigoietan erabiliko den arido xehea mugarrezko hondar naturala izango da, Betekizun Tekniko Partikularren Pleguak hesterik esaten duenean izan ezik. Baina edozein kasutan arido xehe horien mugarrezko partikulen portzentaia ehuneko hogeitamarrekoa (%30) baino handiagoa izango da. T0, T1 eta T2 trafiko mailentzako zoladuretan, HP-45 edo HP-40 hormigoi moetak erabili ahal izango dira. T3 eta T4 trafiko mailentzako zoladuretan, HP-40 edo HP-35 hormigoi moetak erabili ahal izango dira. Juntei dagokienez, Arautegi honen 3.2.3. atalburuak dioena hartu beharko da, gainera, kontutan. Orohar, zoladura ore hormigoi lauzezkoa izango da. Halere, zenbait kasutan eta arrazoi tekniko eta ekonomikoak direla eta komenigarritasuna ikusten den guztietan, juntak dituen hormigoi armatuko zoladurak proiektatu ahal izango dira (arrazoi nahikoa ematen den kasuetan bakarrik, atzeraka bait doaz, eta abantaila bakarra kontrakzio junten arteko tarte handiagoa dutenak) edo etenik gabeko hormigoi armatuko zoladurak (armaduraren koste gehigarriaren zati bat juntak keutzearekin eta lauzaren lodieran gutxitze txiki batekin erdibanatzen da). Kasu hauetan ondorengoa hartu beharko da kontutan: a) Juntak dituen hormigoi armatuko zoladurak: T0 eta T1 trafiko mailentzat bakarrik izango dira. Metro karratuko altzairuaren gutxienezko erabateko pisua ondorengoa izango da: TAULA b) Etenik gabeko hormigoi armatuko zoladurak: Orohar, T0 trafiko mailentzat bakarrik izango dira, eta kasu berezietarako. Galtzadaren zeharkako sekzioan luzetarako armaduren gutxienezko zenbatasun geometrikoa ondorengoa izango da: TAULA Zoladuraren adarretan eta beharrezkoa duten sekzio berezietan, behar diren lurrarekiko ainguratzeak jarriko dira. Azalaren tankera: Tankera luzetarakoa edo zeharkakoa ahal izango da, bi zentzuetan ere konbinatu ahal izango delarik, ildaskatu (mikrotankera) eta bitarteduna (makrotankeral. Erabiliko den azaleko tratamendu moeta Betekizun Tekniko Partikularren Pleguak finkatuko du, edo honek ez bada Obra Zuzendariak, kasu zehatz bakoitzeko zirkunstantzien arabera eta ondorengoak kontutan hartuz: - Luzetarako moetako tankerek hau suposatzen dute: . * Errodadura zarata gutxiagokoa. * Zeharkako atxekidura hobea (bihurgune itxiko bidezatietan eta zoladura bustiarekin istripuen estatistikek murriztuz). * Iraunkorragoa, seguraski. * Euri uraren zeharkako hustuketa txarragoa, luzetarako irristaduraren aurrean erresistentziaren murriztearekin eta txipristinen gehiagotzearekin. - Zeharkako moetako tankerek kontrako ezaugarriak agertzen dituzte, hau da: * Errodadura zaratatsuagoa. * Trafikoaren eta neumatikoen higaduraren ondorioz kiskaldura handiagoa. * Euri uraren hustuketa hobea, lehenago aipatutako eragozpenekin bukatuz. Eraikuntza xedapen bereziak - Fabrika-obren tableroen gaineko zoladura: nahiz eta orohar nahaste bituminosoko kapa bat, beroan, proiektatuko den (C.10 atalburuak dioenez), zenbaitetan, eta obraren garrantzitasunak eskatu ezkero, zoladura hori konpresio kapa bera izatea eman daiteke, 5 cm-tan gehitua, bukaera-emale gailu egoki batekin burutzea beharrezkoa delarik. - Fabrika-obretarako sarbiderako azken zoladura lauzan, ore hormigoizkoa bada, proiektuan mugatuko den azpiko armadura bat jarriko zaio, transizio lauza bezala; haien estriboak haitzaren gainean ez daudenean, gainera, firmearen kapen azpian, estriboan oinarritutako beste transizio lauza bat jartzearen kaltetan gabe. - %7 baino ranpa handiagoetan, eman daitezkeen lauzen zamalkatzeak gerta ez daitezen, gutxigorabehera 100 m. bakoitzeko, metro bat baino zabalera handiagoko zarpa bat jarriko da, alboetako lauzei ziriekin lotuta, eta zelaiduraren azpian 0,30 m-ko gutxienezko barneratze batekin. C.3. Hormigoi pobrea Hormigoi pobre bibratuak, beste batzuen aurrean, higadurarekiko erresistentzia abantaila agertzen du, trafiko astun, eguraldi euritsu, drenaia gutxiegi edo ziri gabeko juntadun lauzak, hauek guztien ondorio bateratu bezala azpi-zuloen agertzea eta beren mailakatze eta apurtzea baztertuz. Era berean, obraren trafiko berarentzako ere onuragarria da eta bere kosto handiagoa aztertzerakoan, hormigoizko zoladurarentzat erabili ziren ekipo berdinak erabiltzea kontutan hartu behar da bestalde, bai fabrikazioan eta bai obran jartzerakoan. Guzti horrengatik, T0 eta T1 trafiko mailentzat honen erabilera kontutan hartu behar izango da, nahiz eta juntetan ziriak jartzea beharrezkoa izango den, baita T2 trafikoarentzat ere, ziri horiek jartzen ez badira. Eman daitekeen jatorri zehatzeko airetikako hautsen gehitzea ere aztertu ahal izango da, bakoitzaren azterlan baten bitartez, porlana ekonomizatzeko asmoz eta lanerako erreztasun handiagoa eta hidratazio bero bajuago bat lortzeko. C.4. Legarra-porlana. BTOParen 513. atalean jasorakoak jokatuko du (PG-3/75). T0 eta T1 trafiko mailentzat eta T2arentzat juntetan ziriak jartzen ez badira, galtzadaren oinarrizko kapa bezala erabiltzen denetan, porlanezko gutxienezko %4,5eko edukina eskatuko zaio, higiduragarritasun handienaren puntu kritiko bezala ezagutzen dena. Fraktura aldeei buruzko betekizuna ez betetzea ahal izango duten GC 1 moetako granulometriak erabiliko dira. Arzenetan GC2 moetako granulometriak ere erabili ahal izango dira. Zenbait kasutan, porlanaren ordez, airetikako hautsen eta karearen eman daitekeen erabilera aztertu ahal izango da, emaitza on batzuen berme diren azterlan zehatzak daudenean. C.5. Legarra-zepa. BTOParen 515. atalak jokatuko du (PG-3/75), zepa granulatuen jatorriaren arabera beharrezko diren betekizun gehigarriekin. Higidurarekiko erresistentzia frogatuz kontrakoa arrazoitu ez ezik, ez da T0 trafikoentzat galtzadetako oinarritzat erabiliko. Zepa kristaldua arido geldo bezala erabili ahal izatea ere aztertu ahal izango da. C.6. Material iragazkor tratatua. Sailkapen honen barruan hormigoi pobre poroduna eta legar-emultsio poroduna sartzen dira, bai galtzadan azpi-oinarri drenatzaile bezala edo bai arzenen azpitikako alboko drenaia edo drenaia erreten bezala erabili ahal izango direnak. C.7. Lastra artifiziala. BTOParen 501. atalak jokatuko du (PG-3/75). 3.2.4. atalburuan jasotako kasuetan arzenetan erabili ahal izango da. C.8. Harri-xeherik gabeko lastra artifiziala. Bere erabilera material iragazkor tratatua baino kalitate gutxiagoko galtzadaren azpi-oinarri drenatzai le bezala hartuko da kontutan, eta arzenetako alboko drenaia kapa bezala, luzetarako drenaiarako beste biderik ez dagoenetan (erreten drenatzaile eta zirrikituak dituzten hodiak). C.9. Lastra naturala. BTOParen 500. atalak jokatuko du (PG-3/75), BH > 30 betekizun gehigarrierekin. T3, T4 eta .T5 trafikoei dagozkien egitura sekzioentzat kalitate gutxiagoko azpi-oinarriaren irtenbide alternatibo bat izango da. Arzenetan ere erabili ahal izango da, 3.2.4. atalburuan jasotako kasuetan trafiko maila guztientzat. C.10. Nahaste bituminosoak. BTOParen 541. eta 542. atalek jokatuko dute (PG3/75). 3.2.4. atalburuan definitutako kasuetan arzenetako zoladura bezala erabiliko dira. Era berean, fabrika-obretako zoladuretan ere erahiliko dira, gutxigorabehera 5 cm-ko lodierako D edo S moetako nahaste bituminosoa, beroan, botako delarik, tableroaren iragazkaitzaketa egoki batekin osocurik (beirazko fibradun mastik biturninosoa, bikeepoxya, e. a.); C.2. atalburuan jasotako kasu berezian izan ezik. C.11. Azaleko tratamenduak Arzenetako zoladurentzako BTOParen 532. atalak jokatuko du (PG-3/75), 3.2.4. atalburuan definitutako kasuetan. C.12. Beste obra unitate batzuk - Apainketa arregaketa: bai hormigoi pobrezko oinarri kaparentzat, bai zoladurarentzat, produktu tilrnogeno bereziekin egin beharko dira, merkatuan daudenen arteko petrolio-erretxinen bidez, hauen aukeraketa oso garrantzitsua delarik, BTOParen 285. ataleko (PG-3/75) betekizunak bete beharko direlarik. Legarra-porlana edo Iegarra zepazko oinarrientzat, arregaketa nahasle bituminoso batekin egingo da. - Atxekiduraren kontrako arregaketa: oinarriaren gainean, zoladura bota aurretik, pitzadurak harcatik honetara transmititu ezin daitezen erretxin eta parafindun produktu batekin egin beharko delarik. T1 eta T2 crafiko mailentzat eraikitze orri edo polietilenozko orri batek ordezkatu dezake, nahiz eta hain gomendagarria izan ez. - Inprimatze arregaketa: arzenetako lastra artitizialaren gainean, irtenbide hau ematen zaien arzenetan, aglomeratua bota aurretik, BTOParen 530. ataleko (PG-3/75) arauak bete beharko direlarik. - Zirrikituak dituzten drenaiarako hodiak: galtzada-arzenaren juntaren azpitik proiektatzeko, dagozkien erreten drenatzaileak bilduta, azpi-oinarri drenatzailea ez dagoeneko kasuetan eta errepide garrantzitsuak direnez, arzenetako kapa drenatzaileen bidez zeharkako drenaia aukeratu beharrean, beste irtenbide hau aukeratzera eramango duen bide drenatzaile horien zaintze egoki bat kontutan hartu dadin kasuetan bakarrik. - Geotestila: eho gabeko feldroa, harri-xeheak dituzten kapa edo zelaidurekin, eta xeheon kutsadura eman ez dadin, kontaktuan dauden arzenetako kapa edo drenaia erretenetako material iragazlearen