Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

283/1989 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko 1987-1998 eperako Plan Orokorra onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 261
  • Xedapen-zk.: 283
  • Xedapen-data: 1989/12/19
  • Argitaratze-data: 1990/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Lehenengoa- Euskal Autonomi Elkartean egiten diren odol-emaitza guztietan, indarrean dauden legeek ezartzen dituzten analitika-saioez gainera, C Hepatitisaren birusa somatzeko saioa egingo da, antiHCV antikuerpoak dauden egiaztatuz. Bigarrena.- 1.- Egiten diren somatze saioen emaitzak jaso ondoren, dagokion erasoketa eta egiaztaketa egin behar izango da kasu bakoitzean. 2.- Odola eta haren osakaiak dituen ontzietako etiketetan agindu honetan ezarritako saioa egin dela eta saioa egin duen saiaketategiaren izena adierazi behar izango dira. Hirugarrena.- Saioak baiezkoak izatekotan, egindako ateraketan lortutako odola ezin erabili izango da transfusioak egiteko, eta deuseztu behar izango da, aztertu, arakatu edo ikertzeko beharrezko gertatzen badira salbu. Laugarrena.- Agindu honetan ohartemandako ondorioetarako, anti-HCV somatzeko saioak egiteko, Hematologia eta Hemoterapiako Batzorde Aholkuemaileak zehaztu eta Osakidetzak proposatutako sistematika eta metodoei eutsiko zaizkie, eta osasun agintari eskudunek eroandako eta indarrean dagoen osasun lizentzia duten reaktiboak erabili behar izango dira saio horietarako. Bosgarrena.- Agindu honen xede diren saioak ezezkoak izan direla egiaztatu ondoren baino ezin egin izango dira odol-transfusioak Euskal Autonmi Elkartearen esparruan. Seigarrena- Saioak egiterakoan eta bai saioen ondorioz egiten diren iharduketa guztietan ere, isilpekotasun-oinarriari eutsiko zaio beti, Osasunaren Lege Orokorraren 10.3 atalak agintzen duen arabera. Zazpigarrena.- Agindu honetan ezarritakoa ez betetzeak dagokion zigor-espedientea hasiaraztea ekarriko du. AZKEN ERABAKIA 1990.eko apirilaren lehenean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 22. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MAUEL FREIRE CAMPO.Maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, «Euskal Herriko Errepideei buruzko Plan Orokorra Araupetzen duenak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Arteko Harreman»ei buruzko 27/1983 Legearen 7 a 8). atalaren bigarren eta hirugarren parrafoetan aipatzen den Planari dagokion erregimen juridikoa ematen du. 2/ 1989 Legearen 12.1 atalak dioena burutu ahal izateko, gaia kontutan hartuz horretan agintea zuen Eusko Jaurlaritzako Sailak, Euskal Herriko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Batzordearekin bat eginda, Planaren Aurrerapenaren testua egin zuen, Batzorde horren informea jaso eta gero, Garraio eta Herrilan Sailaren 1989.eko uztailaren 6ko eta irailaren 1eko Aginduen bitartez jendaurrean jarri zelarik. Egin ziren alegazioak aztertuta, Garraio eta Herrilan Sailaren 1989.eko urriaren 27ko Aginduaren bidez egin beharrekoak ziren aldaketak egin eta gero, eta Errepideei buruzko Plan Orokorra araupetzen duen Legeko 12 ataleko 1etik 6ra bitarteko parrafoetan eta Lege bereko Aldibaterako Xedapenetatik bigarrenean ezartzen diren prozedura-baldintzak bete ondoren, Lege horretako 12.7 atalak dioena betetzeari ekiten zaio. Era berean, Errepidei buruzko lehenengo Plan Orokorra onartzerakoan, honako hau hartu zen kontutan, hau da, Foru Aldundiek bideekiko ekintzei dagozkienetan burutu dituzten ihardunak Plan horretako Programei egokitu dizkietela 1987. urtetik hasita. Azkenik, ihardutzeen arteko lehentasunen behartze indarreko izaera alde batetik, eta Foru organoen aldetik, Plana indarrean dagoen bitarteko programa bakoitzean jasotako ihardutze guztiak (programa hoietan ezarritako 2/89 Legearen 15.2 atalean jasotako ordena jarraituz) nahitaez betetzea bestetik bateragarri egiteko beharra ere kontutan hartuko da, horretarako Herrilanen izaera berezia kontutan harturik, hauek burutzeko kontratazio prozedura luze eta, urteko aurrekontu bakoitzeko azken 6 hilabeteetan burutzen direnez, aro-bateko ezaugarrien baldintzapean. Horiek horrela eta nahitaezko desjabetzapenei buruzko legerian eta Errepideei buruzko Plan Orokorra araupetzen duen Legeko azken xedapenetatik hirugarrenean ezartzen denaren arabera, beharrezkoa da, Plan horretan sartzen diren obrak direla eta, nahitaezko desjabetzapenak hartzen dituen ondasunez presaz jabetu behar dela deklaratzea. Horren ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluaren 1989.eko abenduaren 19ko batzarren eztabaidatu eta onartu ondorenXEDATU DUT 1. atala.- Euskal Herriko Errepideei buruzko Plan Orokorra onartzen da, Xedeak, Programak eta Teknikazko eta Seinaleei buruzko Arauak atalburuek osatua, Dekretu honen Eraskinean jasota datorrelarik. 2. atala.- Euskal Herriko Errepideei buruzko Plan Orokorrak hamabi urtetako iraupena izango du, 1987 eta 1998 bitartekoa, Euskal Herriko Errepideei buruzko Plan Orokorra araupetzen duen 2/1989 Legearen 8. ataleko bigarren apartaduan dioenaren kaltetan gabe. 3. atala.- Araupetze Lege horren arabera, behartze indarra izango dute, Lurralde Historikoetako organu foralentzat, Xedeak, Programak eta Teknikazko eta Seinaleei buruzko Arauak izeneko atalburuek. Teknikazko eta Seinaleei buruzko atalburuaren behartze indarra, aipatutako Legearen 11. atalak dioena betetzeko, errepideen arloan titularrak diren Euskal Herriko udal Administrazioetara ere hedatzen da. 4. atala.- 2/1989 Legearen 8.3 atalean ezarritakoari buruz, aldakuntza arruntzat hartuko dira Teknikazku eta Seinaleei buruzko Arauei eta programatutako ihardutzeen lehentasunari dagozkienak. 5. atala.- Dekretua irdarrean sartzen denetik, eta Plana araupetzen duen Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Hirugarrenak dionarekin bat etorriz, Euskal Herriko Errepideei buruzkn 1987-1998 Plan Orokorrean jasotako obrak burutu ahal izateko nahitaezko desjabetzapenaren eraginpeko ondasunen presazko jabetzea deklaratzen da. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sar dadinerako burututa dauden edo burutzen ari diren Planaren Xede den Sarean egiteko ihardurzeak, eta Planaren Programen behartze indarreko edukinarekin bat datozenean, Planaren burutzean egiteratutzat joko dira 2/1989 Legeko 15. atalean ezartzen diren ondorioetarako. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko abenduak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.ERASKINA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEI BURUZKO 1987-1998 ALDIRAKO PLAN OROKORRA. 1987-1998 I ATALBURUA: HELBURUEZ Hiru apartadu ditu atalburuak. Lehenengoan, lurraldeekiko helburuei buruzkoan, antolabide baten bidez, hau da, errepideekiko politikaren bidez, lor daitezkeen lurralde-antolaketarako aldeak jasotzen dira. Eta, hori, zera kontutan hartuz: Euskal Autonomi Elkarterako kanpotikako sarbideak bermatuta daudela eta, ondorioz, barne mailako bideei eman zaiela lehentasuna, ihardunak egokiro burutzeko eragozpenbide diren bilguneak kenduko liratekeela. Bigarrenean, helburu funtzionalei buruzko apartaduan, Plana burutzeak Errepide-Sarearen gain izango duen berehalako eragina aurrikusten da, hau da, sarearen nolakotasunari buruzko plangintza, zerbitzuaren mailari eta kalitateari dagozkienetan, nola egin den ezartzen da helburu funtzionaletan. Azkenik, helburu instrumentalei buruzko apartaduan, Plana Plan denez zertarako balio duen definitzen da. Lurralde Helburuak: LI- Estatuarekiko eta Europarekiko sarearekiko komunikabideak hobetzea, Irun-Madrid, Irun-Oporto eta Lisboa, Kantauriko Erlaitza eta Ebroko ibarra. L2- Lurralde Historikoen eta beroien hiriburuen arteko komunikabide aproposak. L3- Eskualdeen arteko bideak hobetzea. L4- Euskal Autonomi Elkarteko errepideak, taiuketa, sekzio eta firme mailako gutxienezko baldintzez eta seinalizazio homogeneoei buruzko arauez hornitzea. Helburu funtzionalak F1- Sarearen zerbitzu-maila, garraio eskabideei egokitzea. Plangintzaren gai den Sare osoa bereziki, D mailako (batazbesteko fluikortasuna) zerbitzuz hornituko da gutxienez, proiektua egiterakoan. F2- Bideetako segurtasuna hobetzea, istripu arriskuak gutxiagotuz eta arriskudun merkantziak hiriguneetatik ez daitezela igaro eginez. F3- Zirkulazio baldintzak homogeneizatzea ibilbide osoei dagozkienetan. F4- Kalitate-mailari eustea zerbitzuan, egoki kontserbatuz eta mantenduz. Helburu Instrumentalak I1- Lurralde Historikoek burutu beharreko ekintzak koordinatzea. I2- Beste garraio-modu batzurekin koordinatzea. I3- Lehentasunak ezartzea ekonomi-baliabideen emankortasunik onena kontutan hartuz, gizarte, ekonomia eta ingurugiro mailako faktoreen ebaluaketa eginez. I4- Mugakide diren Autonomi Elkarteen eta Administrazio Zentralaren planekiko koordinakuntza egitea. I5- Legebide ekokiak jartzea, hirigintzarako antolabideak burutu ahal izateko.II ATALBURUA: EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEI BURUZKO PLAN OROKORREKO PROGRAMAK Planean jasotzen diren ekintza guztiak, programetan banatu dira 2/1989 Legeko 10.2 atalak dioenaren arabera eta, hori, hainbat baldintza kontutan hartuz: Nolabaiteko barne-homogeneitatea izan dezatela dekumentuek eta obra bakoitzerako jarriko diren baliabideen indikatzaile izan daitezela. Honela, hiru programa ezberdin definitu dira: Obra nagusia, egokiketa eta hiri-saihesbideak, Planaren gai den Sareari dagozkionetan. Peajedun autopistetan egingo diren obrei dagozkienetan, aparteko ardura hartzen da maiatzaren 30eko 2/1989 Legeko 20.1 ataleko 2. parrafoan ezartzen denaren arabera. Programa bakoitzeko obra bakoitza, ondoren datozen zutabeetan ematen diren datoez inforrnatzen da. helburu teknikoak jasotzen dituztela: Hierarkia: Errepidearen rnaila ematen du: N (Lehentasunezko Interesa duena) eta A (Oinarrizkoa). 1998. urterako aurrikusitako zerbitzu maila: Burutuko den obrak eskaini behar duena. Zeharkako sekzio: Bi alde: Kaltzada (karrilak)/ Esplanada (karrilak + ertzak). Istripu-arriskuak kentzea: Arriskutasuna bereziki kentzea nahi denean. Merkantzia arriskutsuak garraiatzrak duon eragina: Egin beharreko bideek, hiriguneetatik igarotzea urrutiratu beharra baldin badakarte. Sarbideak hobetzea: Eskualderen edo lurralderen bat desorekatzea ekar dabezake obrak. Ekintzak koordinatzea: Beste Lurralde Historiko batenak direnekin edo beste bide bateko obrekin edo beste erakunde batzuren ihardunekin koordinatu behar baldin bada Aurrekontua: 1987. urteko pezetaren balioari dagokiena eta, gutxi gorabeherakoa, behin-betiko gintzaren balioari dagozkionetan. Definizio maila: Obra-proiektuak duen egoera Plana indarrean jartzean Lehentasunak Bi zenbaki bidez emango dira aditzera. Lehenengoak, zenbaki erromatarrez enrango denak, lehentasun-taldea emango du aditzera eta derrigorrezkotasun maila du eta, bigarrenak, lehentasun-taldearen barruan lortzea nahi deneko prelazioa emango du aditzera. Obren banan-banako zerrenda ematen da programa bakoitzean, lehentasunen arabera. Hainbat rrizpideen arabera ezartzen dira lehentasunak. Errepide bakoitzean aurrikus daitekeen trafikoari irtenbide egoki bat lortzea da lehentasunik nagisiena, hau da, ematen diren heinean, irtenbidea ematea arazoei. Gaitasun-arazoari irtenbideak emateak duen presatasunaren eta onura/kostearen arteko eralazioaren zernolakoen arabera jartzen da lehentasuna. Burutzeko behar diren urteak: Aldundi Foralek kudeaketa egoki bat burutzeko gutxigorabehera behar dituztenak. Obra Nagusiari buruzko Programa. Honako hau hartzen da obra nagusitzat: Hirien arteko bidezatien taiuketan aldaketak sartzea taiuketan eta/edo gaitasunean funtsezko aldaketak eginez, edo hiriguneetako barianteak errepidearen egoera nabarmenki hobetzea dakartenak, ibilaldi oso batetan. Egokiketa Programa. Honako hau da programa honen helburua: Sareko zati guztietarako lortzea nahi deneko baldintza geometrikorik onenak lortzea, arriskukortasun handia duten edo abiadura txikiz ibili behar deneko puntuetatik arrisku-egoera hori kentzeko. Bi egokiketa moeta bereizten ditugu programa honetan: Puntuala, halako edo holako leku batetan dagoen arazo zehatz bati irtenbideak ematea eta, egokiketa orokorra, nahiko luzeera handia duen errepide-zati bati irtenbideak ematea har dezanean programak. Hiriguneetako Saihesbideei buruzko Programa. Obra nagusiei buruzko programetan sartu ez eta hiri batetik igaro beharrari irtenbideak emateko obrak sartzen dira arlo honetan, halako eta holako baldintzak bete daitezenean. Orohar, obra moeta hauek, hiriguneetan ingurubideak egitean dautza. EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEN PLAN OROKORRAREN PROGRAMA