Arautegia
Inprimatu236/1989 DEKRETUA, urriaren 17koa, minusbaliodun pertsonak garraiatzan dituzten ibilgailuentzako estazionamendu txartela sortuz eta berorren ezaugarriak ezarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 2976
- Xedapen-zk.: 236
- Xedapen-data: 1989/10/17
- Argitaratze-data: 1989/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Murriztapen fisikoren bat jasatzen duten pertsonek, bereziki bere behealdeko gorputz adarren higudurarako funtzioek larriki jasatzen dutena bada hori, eguneroko ekintza asko egiteko desabantail haundi bat daukate beste pertsonekiku eta, bereziki, komunitateko zerbitzu eta tokietara heltzeko eta beren bizitzako ohizko igurumarian gutxienezko erosotasun batez ihardutzeko. Agintedun publikoek, ezindutako pertsonei, beren murriztapenek sortzen dizkieten arazoak gutxitu edo konpontzeko baliabideak erraztu behar dizkiete. Konkretuki, Euskal Autonomi Elkartearen barruan, «Gizarte Zerbitzunei buruzko maiatzaren 20 6/1982 Legeak, Euskal Autonomi Elkartean diharduten Administrazio Publikoek bete beharreko aginduak ezartzen ditu. Ildo horri jarraituz, martxoaren 13ko 59/1981 Dekretuko 13. atalak eta «Arkitektura oztopoak kentzeko Arautegiaori buruzko abenduaren 19ko 291/1981 Dekretuko 4. atalak, komunitateko toki eta zerbitzuetara heltzea minusbaliodunei erreztu asmotan, bai kanpokaldeko zein barruko aparkalekuek bete beharreko zernolako nagusiak xedatzen dituzte. Halaber, Udalen ihardunaren bidez, Euskal Autonomiaren barruan, ikur jakin batzu ezarri ohi dira, beren helburua, oraingo arau honen helburuekin bat datorrela. Guzti hori dela bide, minusbaliodun pertsonen mültzoak gizarteratzeko laguntzari jarraitu nahian, arau bat ematen da, aurrean aipatutako Legeko 8. atalean Eusko Jaurlaritzari eskuratu zaion Gizarte Zerbitzuen Plangintza Orokorrerako ahalmenean oinarritua eta, horrek, bere aldetik, Euskal Herrian dauden administrazio instantzia ezberdinen autonomia errespetatu egiten du eta, horiei, galdetu egin zaie aurretik. Horren ondorioz, Dekretu honen bidez, pertsonal eta inorenganatu ezineko den agiri bat sortzea xedatzen da, horren titular denari, bera daraman ibilgailua, ohituraz debekatua dagoeneko leku edo aldietan, Udal Ordenanzetan berariz adieraz daitezen mugaketez estazionatu ahal izatea emango diona. Agiri hori, bakarra izango da eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osorako balioa duena eta, horren bidez, onuradunen mogikortasunerako gaitasuna ahalik eta gehien hedatzea nahi da eta, bide batez, zirkulazioko langileei eta gainerako herritarrei, lizentria horren identifikazioa erraztea eta horrek baimentzen dituen salbuespenak. Hori dela bide, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak mila bederatziehun eta laurogeitabederatzigarreneko urriaren 17ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zeraXEDATU DUT: Lekenengo atala.«Minusbaliodunen Gizarteratzeanri buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legeko 60. atalean eta «Gizarte Zerbitzuak»i buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko 3. atalean xedatutakoa gauzatuz Udalek har ditzaten neurrien onurez Minusbalioak eta mugikortasunerako arazo larriak izan eta Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten pertsonek baliatu ahal izateko, ibilgailuen estazionamendurako txartela sortzen da pertsona ezinduentzat eta, txartel hori, xedapen honetako eraskinean adierazitako eredu eta ezaugarriei egokituko zaie. Bigarren atala. Dekretu honetan adierazitako prozedurarekin bat eginik, Udalek emandako txartel horrek, Autonomi Elkarteko udalerri guztietan izango du balioa eta kre ditapena emango dio titularrari, dagozkien Udalek, beren Ordenantzetan ibilgailuen ordenamendu eta zirkulaziorako gaietan ezarririk dauzkaten onura espezifikoak lortzeko. Hirugarren atala. Minusbaliodun pertsonak garraitzen dituzten ibilgailuak estazionatzeko txartela, bi ereduzkoa da, bata ibilgailuan begien bistan azaldua izateko eta bestea, titularrak eramateko. Laugarren atala.1.°.- Estazionamendurako txartela, pertsonala da eta inorenganatu ezina eta titularra ibilgailu horretan garraiatua denean bakarrik erá'bili ahal izango da edo, berak eramaten duenean ibilgailua. 2.°.- Txartelaren titularrak, Udaltzainaren edo gai horretan agintedun den Agintariaren oharrak bete beharko ditu. Bosgarren atala. Erabilpen baldintzak ez betetzeak, Udaltzainak edo agintedun Agintariak konstatatuak, horri dagokion kontraesanezko prozedura baten bidez, txartelaren indargabetzea ekar dezake eta, hori, horri legozkiokeen udal zigorren kaltetan izan gabe. Seigarren atala. Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Ungizate Zuzendaritzaren bidez, bere gain hartuko du txartel horiek argitaratu eta dohainik banatzeko ardura eta beroien beharrezko uniformitatea lortu ahal izateko, udalei eskatzeko eskabide-inprimakiena ere. Zazpigarren atala. Horretan interesduna denak egoitza dueneko Udalari dagokio Txartela hori ematea, ondorengo prozedura honen arauera: 1.° Interesdun denaren eskabidez hasiko da espedientea, jasoko den araututako inprimakiaren bidez eta, inprimaki hori bete ondoren, eske egilearen egoitza dueneko Udalean aurkeztuko da. 2. Eskabidearen kopia bat bidaliko die Udalak, Udala kokatuta dagoeneko Lurralde Hiscorikoari dagokion Foru Aldundietako Gizarte-Ongizate arloan agintea duten Departamenduei, honako honetarako: Txartela emateko arauzko eta baztertze-indarreko ebazpena eman dezaten Baloraketa-Unitateek alegia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Gizarte-Ongizate Zuzendaritzaren proposamenez eta Gizarte-Ongizate Euskal Kontseiluaren txostena jaso ondoren, batera ezarriko diren baloraketa erizpideen arabera. 3. Baloraketa Unitateak emaIidako ebazpena, espedienteari erantsiko zaio eta Udalak txartela emateari buruzko ebazpena emango du espedientearen edukina ikusi ondoren. Zortzigarren atala. 5 urtetik 5 urtera berritu beharko da txartela titularra bizi deneko Euskal Autonomi Elkarteko Udaletxean, epe hori amaitu baino lehen murrizketaren baloraketan aldaketak egon daitezenaren kaltetan gabe. Txartela berritzeko, 7. atalean ezartzen den prozesuari jarraituko zaio. Bederatzigarren atala. Udalek, estatistika mailako ondorioetarako, eman diren txartelei, ukatu direnei eta, behar bezala erabili ez direlako, kendu direnei buruzko berriak emango dizkiote aldian-aldian Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Gizarte-Ongizate Zuzendaritzaren bidez. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetan ezartzen diren baimenen antzeko udal-baimenak gaurregun izan ditzaten pertsonek, txartel berriez aldatu ahal izango dituzte antzeko baimen horiek, bertan ezartzen diren baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean. l.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak hartzeko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. 2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko urriak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_142_1547265649_515' for POST of 7096 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586