Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

183/89 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartearen industri jabetzapekoak diren hainbat titulu «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen ondarean sartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 2391
  • Xedapen-zk.: 188
  • Xedapen-data: 1989/07/27
  • Argitaratze-data: 1989/09/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Sailak

Testu legala

II Eraskinean, honen ondoren ematen diren eta Gipuzkoa Lurralde Historikoan dauden Ikastetxeak sartu behar dira: Udala: Donostia Herria: Donostia Kode zenbakia: 20003777 Izena: «Centro P. de Educación Preescolar y E.G.B. Egia» Egoitza: Z/g.ko Ametzagaña Etorbidea. Hornitze erregimena: Ohizkoa Aurrekontuan kendutakoa: gaztelerazko Txikitxoetatik unitate bat, euskerazko O.H.O.ko unitate bat, gaztelerazko O.H.O.ko 8 unitate, gaztelerazko Hezkuntza Bereziko unitate bat eta ikasletaldea duen Zuzendaritza. Udala: Hondarribia Herria: Hondarríbia Kode zenbakia: 20001549 Izena: «Centro P. de E.G.B. Pedro Aguinagalde» Egoitza: z/g.ko Baserritar Ibilbidea Hornitze erregimena: Ohizkoa Aurrekontuan kendutakoa: gaztelerazko O.H.O.ko unitate bat Gaurregungo osakera: euskarazko O.H.O.ko 2 unitate, gaztelerazko O.H.O.ko unitate bat, euskarazko Hezkuntza Bereziko unitate bat eta ikasletaldea duen Zuzendaritza. Gasteiz, 1989.eko maiatzak 26. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Euskadiko ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko Gehigarrizko Xedapenetatik Hirugarrenak horretarako baimena ematen duenez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak kudeatu eta irrati zein telebistaren zerbitzurako diren ondasunak eta eskubideak, «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen ondarean edo horren kudeaketa-Baltzuetan sar daitezke, Herri Erakunde hori sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 46. atalean jasotakoa beteaz horrela. Dekretu honen ondorioz eta aipatutako Gehigarrizko Xedapenarekin bat etorriz, 1982. urteaz geroztik Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak erosi i eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ondasunak eta eskubideak «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen ondarean sartzeari buruzko martxoaren 12ko 76/84 Dekretuz aipatu Erakunde horretan sartu ez ziren industri jabetzapeko eskubideak sartzen dira Erakundearen Ondarean. Hori horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak 1989.eko uztailaren 27an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko Gehigarrizko Xedapenetatik Hirugarrenean eta «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundea sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 46. atalean ezarritakoa betez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak erosi eta Herri Erakunde horrentzakoak ziren industri jabetzapeko eskubideak sartzen dira «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen Ondarean: a) «Radio Araba» Marka, 1.020.384 (2) zenbakiduna, 9. sailean erregistratua. b) «Radio Araba» Marka, 1.020.385 (6) zenbakiduna, 35. sailean erregistratua. c) «Radio Araba» Marka, 1.020.386 (9) zenbakiduna, 38. sailean erregistratua. d) «Radio Euskadi» Marka, 1.020.387 (7) zenbakiduna, 9. sailean erregistratua. e) «Radio Euskadi» Marka, 1.020.388 (5) zenbakiduna, 35. sailean erregistratua. «Radio Euskadi» Marka, 1.020.389 (3) zenbakiduna, 38. sailean erregistratua. g) «Radio Araba» Marka, 1.020.483 (0) zenbakiduna, 9. sailean erregistratua. h) «Radío Araba» Marka, 1.020.484 (9) zenbakiduna, 35. sailean erregistratua. i) «Radio Araba» Marka, 1.020.485 (7) zenbakiduna, 38. sailean erregistratua. Bigarren atala.- «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen Zuzendari Nagusiak, Erakunde horren kudeaketarako Baltzu Publikoei eskura diezaieke jabetza-eskubideen titularitatea. Hirugarren atala.- Industri jabetzapeko eskubideak sartzeari buruz Dekretu honetan ezartzen ez denetan, «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen ondasunak eta eskubideak sartzeari buruzko martxoaren 12ko 76/1984 Dekretuan eta horren kudeaketa-araudian agindutakoa aplikatuko da. AZKEN XEDAPENA Euskal Hierriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1989.eko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOlTI ZABALA.