Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

101/89 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Zumarragatik Zumaiarako (Urolako T-) trenbidea desegiteko baimena ematen duena eta, ondorioz. ustiaketa uztea erabakitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 1175
  • Xedapen-zk.: 101
  • Xedapen-data: 1989/04/11
  • Argitaratze-data: 1989/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urolako Trenbidearen zerbitzua, ondasunak, eskubideak eta betebeharrak Eusko Trenbideak Erakundeari atxikitzea erabaki zen 1986.eko apirilaren 29an Eusko Jaurlaritzak egindako batzarrean hartutako Akordioaren bidez, trenbidearen ustiaketari eutsi ahal izateko bere ibilbide osoan zehar. Aldi berean, inbertsio-programak egin zitzala eta zerbitzuaren kalitatearen eta trenbidearen emankortasun muritza konpontzeko beharrezko ziren, eraketa, administrazio eta kudeaketa mailako neurriak zeintzuk ziren azter zezala eskatu zitzaion Elkarteari. Zumaiaren eta Zumaiako Portuaren arteko adarra, hau da, 34.6976 kilometrotik 36.6504 kilometrora arteko adarra 175/86 Detretuz kenduz eta Euskal Autonomi Elkarteko Trenbideei buruzko Ekintza-Plan bat Eusko Jaurlaritzak onartuz, osatu zen trenbideen norabidera tzepolitika. Aipatutako Plan horretan jaso diren aholkuak kontutan hartuz eta, norabideratzeneurriak hartu izan arren, aipatutako Trenbide horren ustiaketa, ez gizarte mailan eta ez ekonomi mailan ere, bideragarria ez denez, bidezkoa da honako hauek egitea: Eusko Jaurlaritzak 1988.eko otsailaren 2an hartutako Akordio-bidez ezarri ziren eta iadanik burututa dauden ekintzen jarraipen gisa, trenbidea desegitea eta zerbitzua kentzea eta, aldi berean, neurri horiek eragina izan dezaketen ondasun eta eskubideei buruzko ikerketa-prozesu bati ekitea. Neurri hauek, bestalde, honako honetarako izango lirateke, hau da, Eusko Trenbideak bere esku duen trenbidezko zerbitzu publikoaren ustiaketatik kanpo utzi behar diren ondasun eta eskubideak zehaztea eta, gero, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/83 Legeak eta aplikagarri izan daitezkeen gainontzeko xedapenek ezartzen dutenaren arabera antolatu. Horiek horrela, Garraio eta Herrilan Sailburuaren eta Ogasun eta Finantza Sailburuaren baterako proposamenez, Lehendakaritzak aurre-onarpena eman ondoren eta ,Jaurlaritza Kontseiluak apirilaren 11an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Zumarragatik Zumaiarako (Urolako Trenbidea) trenbidea desegiteko baimena ematea eta, ondorioz, ustiaketa utz dadila erabakitzea. Bigarren atala.- Euskal Autonomi Elkartea horren jabe izan edo horren kudeaketa Euskal Auotonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak eta Instituzionalak egin eta garraio-zerbitzu publiko hori egiteko beharrezkoak ez diren ondasun higiezin eta lurren ikerketa eta mugaketa egin beharko dute horretan agintea duten organuek, Ogasun eta Finantza Sailak desatxikipena egin eta iare utzi ditzan ondasun horiek gero. Hirugarren atala Probetxatzeko moduan egon daitezen materiale finko eta mugikorrak, Elkarteak bere pean dituen beste ustiaketa-bide batzutan erabili ahal izango ditu. Soberan gel daitezen eta antzeko zernolakoak dituzten beste materiale batzuk, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/83 Legeak eta aplikagarri izan daitezkeen gainontzeko xedapenek ezartzen dutenaren arabera erabiliko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Ogasun eta Finantza Sailari eta Garraio eta Herrilan Sailari esku ematen zaie, Dekretu honetan ezartzen dena garatzeko beharrezko izan daitezen Erabakiak eta Aginduak eman ditzaten, bakoitzak dituen aginte-eremu barruan. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko apirilak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTlN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.