Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 10eko 7/1989 DEKRETUA, kirol-disziplinari buruzko Arautegia ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 225
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 1989/01/10
  • Argitaratze-data: 1989/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak 1988.eko otsailaren 19an egindako osoko batzarrean, Soin-Kulturaren eta Kirolaren Legea onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1988.eko martxoaren 17an argitaratuz, indarrean sartu zen Lege hori. Aipatutako Legeko V. idazpuruak zigor-errejimenaz dihardu, idazpuru horretako 1. atalean kirolari buruzko Disziplina-Errejimena arautzen dela eta Il. atalburuan administrazio-legehauspenak eta zehapenak tipifikatzen direla. Zioen adierazpenean, Lege hori «Oinarri-Lege» bat zela esaten zenez, bere helburua, arauen bidez geroago garatu beharko diren funtsezko eta ezinbesteko elementu edo kontzeptuak ezartzea da. Azken Xedapenetatik Lehenengoan, Autonomi-Elkarteko Jaurlaritzari espreski ematen zaio esku, Lege hori garatzeko eta hori bete dadineko bideak jartzeto, horretarako beharrezko diren xedapenak eman beharko dituela. Ildo horretan, honako hau da Dekretu honen helburua, hau da, agindu hori betetzea, horretarako, Legean ematen diren oinarrizko kontzeptuak jaso eta zehazten dira kirol-disziplinari dagozkionetan, kirol-ihardunak dituen ñabardurei buruzko prozedura-sistema egoki bat arautzen dela eta, aldi berean, legebideak errazten direla ahal den neurrian eta Dekretu honek haien gain eragina izan dezaneko pertsonen defentsabideak ahalik eta gehien bermatzen direla. Azkenik, Soin-Kulturaren eta Kirolaren Legeko 66-5 atalean esaten denari jarraituz, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, kirol-disziplinari dagozkionetan, Goreneko Mailako Organua den Kirol-Disziplinako Euskal Komitea sortze, horren ihardutze eta horrek dituen aginteei buruzko arauak zehaztu eta garatzen dira. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1989:eko urtarrilaren 10ean egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau xedatzen dut:I IDAZPURUA ' I Atalburua: Guztientzako Xedapenak: 1. Atala: Otsailaren 19ko Soin-Kulturaren eta Kirolaren 5/1988 Legeko V Idazpuruan orohar arautzen den kirol-disziplinaren errejimena, bai Arautegi honen bidez eta kirol-moeta bakoitzarentzako ematen diren gainontzeko arauen bidez garatzen da, zehapen-zuzenbideak ematen dituen printzipio orokorren araber . 2. Atala: n-Kulturaren eta Kirolaren Legean jasotzen diren xedapenen arabera, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Kirol-Zuzendaritzak behar bezala onartutako kirol-klub, baterakunde eta federakundeek emandako xadapenen bidez tipifikatzen diren hauspenak hartzen ditu kirol-arautegi honen aginte-eremuak, hauspen horiek joku edo lehiaketari eta kirol-harremanetako jarrerei buruzko arauak hartzen dituztela.II Atalburua: Hauspenak. 3. Atala: 1. Jokua edo lehiaketa egiten den aldian, horietakoren bat ohi den bazala burutzen ez uztea edo nahastea da, joku edo lehiaketari buruzko arauak haustea 2. Honako hauek dira kirol-harremanekiko jarrerarekiko hauspenak, hau da, kirol-harremanen ohizko garapenean kalte egin edo eragozpenak sor ditzaketen eta aurreko apartaduan sartzen ez diren ekintzak edo omisioak gauzatzea. 3. Lurralde mailako eta Euskal Herri mailako kirol federakundeek, bakoitzak haren ardura dueneko kirol-moetari aplikagarri zaion eta disziplina-erejimenari dagokion guztia arautu eta garatu behar dute beren estatutu eta arautegietan, ondoren aipatzen diren alde hauek argi eta garbi jasoko direla Arautegi honetan ezartzen diren baldintza orokorrei jarraituz: a) Honako hauek jasoko dituen eta hauspenei buruzko tipifikatutako sistema bat, hau da, sailkapena larritasunaren edo arintasunaren arabera; aplikagarri zaizkien zehapenak; erantzukizuna kendu, astunagotu edo arintzen duten inguruabarrak eta erantzukizuna amaitu dadineko kasuak; honako debeku-printzipio hauek egiatan beteko direla berma dezaten arau hauek ere jaso behar dira, hots, tipifikatu gabeko eta hauspena egin baino lehen ez dela ezarriko zigorrik, ekintza berarengatik ez direla ezarriko bi zehapen, zehapenen proportzionaltasuna kontutan hartuko dela eta atzeraeragina duten aldezko ondorioak aplikatuko direla. b) Zehapen-inposaketarako prozedura, aurre audientzia, defentsa eta errekurtso-eskubideak bermatu beharko zaizkiela interesatuei bertan. 4. Atala: Oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke kirol mailako hauspenak. 2. Honako hauspen hauek hartuko dira oso larritzat: a) Agintekeriak. b) Erasoak, bortxakeriak eta mehatxuak. c) Ezarpenaren gai izan diren zehapenak ez betetzea. d) Froga edo lehiaketaren emaitza aurrez finkatzea xedetzat duten ekintzak. e) Kirol-moeta baten garapen eta praktikaren oso aurkakoa izan daitekeen beste edozein jarrera. 3. Honako hauek joko dira hauspen larritzat, oso larriak izan ez daitezenaren baldintzapean: a) Haserrezko eraso, irain eta gaitzespen nabarmenak. b) Gauzatzen den kirol-ihardun edo egitekoarekin bateragarri ez direla deklaratuta daudeneko ihardunak egitea. c) Agintedun pertsona eta organuek eman ditzaten aginduak, akordioak eta oharrak ez betetzea. d) Argi eta garbi kirolak merezi duen errespetu eta duintasunaren aurkakoak diren ekintzak. e) Kirolari buruzko arauen aurkako jarrera. 4. Honako hauek joko dira hauspen arintzat, hau da, nagikeriaz edo zabarkeriaz, kirolei buruzko arauak edo aginduak ez betetzea dakarten ekintzak eta omisioak edo nolabait ezegokia den jarrera. 5. Atala: 1. Federakundeen estatutuetako xedapenek, hauspen bakoitzari aplikagarri zaizkion zigorrak jaso beharko dituzte, zigor horien artean honako hauek azaldu beharko dutela: a) Ohartarazpen edo zentzarazpenak. b) Aldibatez gaieztatzea eta ahalgabetzea. c) Federakundeak emandako lizentzia kentzea aldibaterako edo betirako. d) Betirako gaieztatzea. e) Kirol lekua istea. Halaber, ekonomia mailako zigorrak ere ezarri ahal izango dira, hausleak, bere iharduna dela eta, soldata, prezioa edo ordainketa jaso dezanean; legeek ezartzen dituzten mugen barruan egingo da hori eta aurreko zerrendan aipatu direnen osagarri gisa. Froga edo lehiaketa baten emaitza aldatzea edo aurrez finkatzea gerta dadineko kasuetan, agintea izan dezan disziplina-organuak, hauspenak ekarri dituen ondorio guztiak deuseztatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu. 2. Zigorra betetzean, hiltzean, hauspenak edo zigorrak preskribitzean eta indultoa edo amnistia emaitzean, bukatu egingo da kirol-disziplinarekiko erantzkizuna. 3. Aplikagarri den disziplina-errejimenean oso larri, larri edo arintzat tipifikatuta dauden hauspenek, hiru urtera, urtera edo hilera preskribatuko dute hurrenez hurren. Oso larri, larri edo arintzat jotako hauspenei dagozkien zehapenak, hiru urtera, urtera edo hilera sartuko dira preskribapenpean. Honako era honetan kontatuko dira preskripzio epeak: a) Hauspen kasuetan, hauspena egin den egun beretik hasita. Preskripzio horrek etena izango du, zigor-prozeduraren berri hausleak jaso dezanean; eta preskripzio aldiak berriro ere aurrera egingo du, zigorra ezarri gabe, prozedura hori amaitu dadinean edo prozedura gelditu dadinean. b) Zehapen kasuetan, zehapen-erabaki irmoa eman dadin egunetik edo hori hautsi dadin egunetik hasita, betetzeari ekin bazaio. Preskripzioak etena izango du eta igarotako aldiak ez du indarrik izango, preskripzioa osatu baino lehen hausleak beste hauspen bat burutuko balu, preskripzioak aurrera egin dezanaren kaltetan gabe. ` 4. Kirol mailako desziplina-zehapenekiko indulto edo amnistien harmena eta ondorioak, horiek eman ditzaten xedapenez erregulatuko dira hala behar izan dadinean. 5. Era berean, birgaiketa eskatzeko ahalbidea ematen zaie zehapekoei, honako epe hauen barruan egin beharko dela hori, zehapena bete dadin egunetik hasita kontatuko dela epea eta, ondorioz, aurrekinak kenduko liratekeela: a) Sei hilabetetara, hauspen arin bat dela eta, ezarri bada zehapena. b) Bi urtetara, hauspen larri bat dela eta, ezarri bada zehapena. c) Lau urtetara, hauspen oso larri bat dela eta, ezarri bada zehapena. Zehapena ezarri zuen organu beraren aurrean eskatuko da birgaiketa, judiziamendurako eta hauspenaren zehapenerako erabili zena bera izango dela prozedura, errekurtso berdinak egingo direla. 6. Honako inguruabar hauek joko dira inguruabar salbuesletzat: a) Erotasun edo buru-nahaste iragankor egoeran hauspena egitea, egoera horrek iraun dezan aldian hausleari kirol-iharduna garatzeko gaitasuna ken dakionaren kaltetan gabe. b) Zilegi den ekintza bat burutzean, halabeharrez. kulparik gabe eta hauspena egiteko intentziorik gabe, legehauspena egitea. c) Beharra, eutsiezinezko indarra edo gainditu-ezinezko egoera ematea. d) Eginbehar bat betetzearren edo obligaziozko obedientziaren eraginez, jokatu izana. 7. Honako inguruabar hauek joko dira inguruabar arintzailetzat: a) Aurreko zenbakian aipatutakoak, erantzukizunetik salbu uzteko beharrezko diren baldintzak eman daitezenean izan ezik. b) Hauspena egin aurre-aurrean, nahiko zirikaketa handia eman denean. c) Disziplina-espedienteari hasera eman zaionaren berri izan aurretik, bestegabeko damutasuna eman baldin bada hauslearengan. 8. Honako inguruabar hauek joko dira inguruabar astungarritzat: a) Agintekeriaz edo konfidantzakeriaz jokatzea: b) Errepikatzaile edo berrerorle izatea. Honako kasu honetan ematen da errepikapena, hau da, Arautegiak, zentzabide berdintzat edo handiagotzat jotzen duen beste ekintza bat dela eta, edo Arautegiak zentzabide txikitzat jotzen dituen beste hauspen batzuk direla medio, norbait zehatua izan denean denboraldi beraren barruan alegia. Honako kasu honetan ematen da berrerorketa, hots, zentzapenaren gai izan den ekintza analogo bategatik, norbait zehatua izan denean denboraldi beraren barruan alegia.III Atalburua: Kirol-Ihardunaren Disziplina mailako Antolaera. 6. Atala: Honako hauei dagokie disziplina-agintea erabiltzea, bakoitzari bere aginte-eremu barruan: a) Epaile eta arbitroei. b) Kirol klubei eta baterakundeei. c) Lurralde eta Euskal Herri mailako federakundeei. d) Kirol Disziplinako Euskal Komiteari. 7. Atala: Lehiaketak edo frogak burutzen diren bitartean erabiliko dute disziplina-agintea epaileek edo arbitroek, kirol-moeta bakoitzerako ezarrita dauden arauei atxikiz eta, hala behar izan dadinean, halako edo holako lehiaketa edo frogarako ezarri direnei atxikiz. 8. Atala: 1. Bazkide, afiliatu, kirolari eta teknikarien gain erabiliko dute klubek eta baterakundeek beren disziplina agintea, Estatutuek, Araudiek eta kirolari buruzko gainontzeko arauek diotenaren arabera. 2. Kirol mailako klubek eta baterakundeek, aipatutako eremu horren barruan, honako kasu hauetan erabiliko dute beren disziplina-agintea eta lehen-instatziz: a) Lehiaketa edo frogek, barne izaera edo maila izan dezatenean bakarrik. b) Kirol mailako beste klub eta baterakunde batzutako kirolariek parte hartzen baldin badute ere, lehiaketaren edo frogaren sustapena eta antolaera halako edo holako klub edo baterakundeari dagokionean eta, lurralde eremuan edo Autonomi Elkartean, ofizialki homologatuak izan ez daitezenean horien emaitzak. 9. Atala: 1. Bere egitura organikoko parte izan eta beroiei atxikitako klubetako eta baterakundeetako kirolari eta teknikari diren pertsonen gain erabiliko dute beren disziplina-agintea Lurralde-Federakundeek, klub eta baterakunde horien gain eta bai, orohar, federatuta egon eta Federakunde horri dagotion kirol-moeta praktika dezaten pertsonen gain ere. 2. Lurralde mailako Federakundeek, aipatutako aginte-eremu horren barruan, honako kasu hauetan erabiliko dute beren disziplina-agintea eta lehen-instatziz: a) Lehiaketa edo frogek, barne izaera edo maila izan dezatenean bakarrik. b) Dagokion Lurralde Federakundeak emandako lizentzia duten kirolariek bakarrik parte hartu dezatenean lehiaketa edo frogetan. c) Beste edozein Federakundek emandako lizentziadun kirolari batzuk parte hartzen baldin badute ere, lehiatetaren edo frogaren sustapena eta antolaera Lurralde Federakundeari dagokionean eta, Autonomi Elkarte edo nazioarte mailan, ofizialki homologatuak izan ez daitezenean horien emaitzak. 10. Atala: 1. Honako hauen gain erabili ahal izango dute Euskal Federakundeek beren disziplina-agintea: Hauen egitura organikoko kide diren pertsonen gain, Lurralde Federakundeen egitura organikoko kide diren pertsonen gain, Lurralde Federakundeen gain, kirol mailako klub eta federakundeen gain eta hauei atxikita dauden kirolari eta teknitarien gain eta, orohar, Euskal Federakundeari dagokion kirol-moeta garatu dezaten eta federatuta dauden pertsona guztien gain. 2. Aginte-eremu horren barruan, aurreko ataleko 2. zenbatiak hartzen ez dituen kasu guztien gain eta lehen-instatziz eta, bigarren instantziz, Arautegi honetan eta kirol-moeta batoitzari buruzko Estatutu eta arauetan aurrikusten diren kasuetan. 11.Atala: Euskal Federakundeek beren disziplina-agintea haien erabiltzen duteneko pertsona .eta Entitateen gain izango du agintea, Euskal Herriaren eremuan kirol-disziplina arloan goreneko mailako organua den Kirol Disziplinako Euskal Komiteak eta bai Federakundeen gain ere, ofizioz tratatzea egokitzat jo, errekurtso-bidez bere pean jarri eta Eusko jaurlaritzako Kirol-Zuzendaritzak edo agintea izan dezan beste edozein erakundek estatutako arazoei ebazpena emango diela administrazio mailako azken maila denez. 12. Atala: Eusko Jaurlaritzako Kirol-Zuzendaritzak, ofizioz edo norbaitek hala eskatuta, jo ahal izango du kirol-klub eta baterakundeetara, Lurralde Federakundeetarako, Euskal Federakundeetara eta Kirol Disziplinako Euskal Komitera, kirol-disziplinaren aurkako hauspenak direla eta, edo, horien ondorioz, denuntziak egiteko edo horiei buruzko espedienteei hasera emateko. 13. Atala: Aurreko ataletan aipatzen diren disziplina-organuen artean arazoen tramitapen edo ebazpenei buruz sor daitezkeen gatazka positibo eta negatiboen ebazpena, goragoko mailako organuak egingo du hierarkoki elkarren artean lotuta baldin badaude edo, bestela, guztien gainetik dagoen organuak.II. IDAZPURUAI Atalburua: Disziplina-Prozedurari buruzko Printzipio Orokorrak. 14. Atala : 1. Kirol-moeta bakoitzari buruzko estatutu eta arautegi mailako xedapenek, disziplina-errejimena aplitatzeko prozedura-sistemak ezarri eta arautu beharko dituzte, Idazpuru honetan ezartzen diren printzipioen arabera. 2. Disziplina-Organuen iharduera arin eta emankorrerako bideak eskaini beharko dituzte prozedurek eta, aldi berean, interesatuek audientzia izateko, beren buruak defendatzeko eta erreturtsoa egiteko dituzten eskubideak jaso beharko dituzte. 3. Espedienteak artez hartzen dituen pertsona eta entitateez aparte, honako hauek ere interesduntzat joko dira kirol-disziplina arloan, hau da, eman daitezkeen xedapenek haien gain eragina izan dezaketeneko pertsona guztiak alegia, pertsonek dituzten legezko eskubide edo interesetan, aldezko edo kontrako ondorioak ekar bait ditzakete xedapen horiek. 15 Atala.- 1. Hiru aldi izango ditu kirol-disziplinako prozedurak: a) Hasera ematea. b) Espedientea instruitzea. c) Ebazpena ematea. 2. Agintedun disziplina-organuak emango .dio hasera prozedurari, ofizioz, horretan interesa duenak hala eskatuta, agintea duen Erakundeak edo Instituzioak, arrazoi eta guzti, egindako denuntziaz edo eskabidez. 3. Arautegi honetako 1.1.ean aipatzen diren xedapenez erregulatuko da espedientea instruitzea eta espedienteari ebazpena ematea, Idazpuru honetan jasotzen diren arauen arabera. 4. Ofizioz bultzatuko da espedientea bere tramitapenaldi guztietan. 16. Atala: Kirol mailako disziplina-organuek, espediente-metaketa erabaki ahal izango dute, tramitapen eta ebazpen bakarrez baliatzea eska dezaketen arrazoizko eta behar hainbateko, subjetibo edo objetibo mailako identitate edo analogia inguruabarrak eman edo bateratu daitezenean. 17. Atala: 1. Kirol mailako disziplina-organuek, espedienteari hasera ematerakoan, honako hau ere erabaki ahal izango dute, hau da, ebazpenaren emankortasuna bermatzeko edo konponezinezko kaltea edo kalte-galerak alboratzeko beharrezkoak` izan daitezkeen zuhurtasunezko neurriak hartzea alegia. Nuerri hauek indarrean iraungo dute, espedientearen tramitapen-aldian eta ebazpena eman arte, interesatuei horien berri eman behar zaiela egokitzat jotako errekurtsoa egiteko ahalbideak izan ditzaten interesatuek. 2. Ezin hartu edo aplikatu ahal izango da, legez babestuta dauden eskubideak galtzea ekar dezakeen zuhurtasunezko neurririk. 18. Atala: 1. Interesatuek, prozeduraren edozein alditan, auzi-uztea egin ahal izango dute, auzi-uztea aurkeztu duenarekiko bakarrik ekarriko baldin baditu ere ondorioak. 2. Agintedun organuaren aurrean egin beharko da auzi-uztea, nahiz idatziz, nahiz hitzez bere aurrean azalduz, egoki izan dadin diligentzia egin edo suskribatu beharko dela azken kasu honetan. 3. Disziplina-espedientea amaitzea eta artxibatzea ekarriko ditu auzi-uzteak, gisa horretako eskabiderik egin ez duten beste interesatu batzuk egon daitezeneko kasuan izan ezik edo, gehiengoaren interesak direla medio, prozedurari jarraitzea dagokion Organuak erabaki dezanean salbu. 19. Atala: 1. Kirol-arauak haustea bere baitan daramaten ekintza edo jarrerek delitu-kutsua izan dezatenean, espedienteari hasera emateko , gaitasuria duen kirol-disziplinako Organuak zehazpen-jurisdikziora pasatu beharko du egon daitekeen kulpa-aldea ohizko prozeduren arabera, disziplina-espedientea etenda geldituko dela dagokion epailaritzak ebazpena eman arte eta, aldi horretan, zuhurtasunezko neurriak hartu ahal izango direla eta interesatuei horren berri emango zaiela probidentzia-bidez. 2. Pena-kausaz zehapenpean gel daitekeen ekintza bera, ezin daiteke berriro sekula izan disziplina-erantzukizundun espedientearen gai.II Atalburua: Disziplina-Prozedura Orokorra 20. Atala: 1. Atalburu honetan arautzen den kirol-disziplinako prozedurari, horretan agintedun organuak emango dio hasera probidentzia bidez Idazpuru honetako 15.2 atalean ezartzen diren kasuetan, espedienteari tramiteak eginaraztea bere gain izango duten Instruktorea eta Idazkaria jasoko direla probidentzia horretan. 2. Probidentzia horren berri emango zaie, bai interesatuei eta bai 14.3 atalean aipatzen diren gainontzeko pertsonei ere. 21. Atala: 1. Administrazio-prozedura orokorrerako indarrean dauden legeek ezartzen dituzten abstentzio eta ezespen kausak, aplikagarri izango zaizkie Instruktoreari eta Idazkariari. 2. Disziplina-espedientea ebazteko gaitasuna duen Organuaren aurrean erabili ahal izango da ezespen-eskubidea, izendapen-probidentziaren berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasi eta hiru asteguneko epearen barruan. 3. Agintedun Organuak dagokion akordioa hartuko du Zuzenbideko Printzipioek diotenaren arabera eta bost asteguneko epearen barruan, murtziloak egin ahal izango direla espedientearen ebazpenaren aurka egon daitezkeen errekurtsoak egiterakoan. 22. Atala: 1. Espedienteari hasera eman ondoren, eta Agintedun Disziplina-Organuak, beharrezko izan dadinean, ezinbestekotzat jotako zuhurtasunezko nerriak, Instruktorearen . proposamenez, hartu ondoren onarpen aldiari emango dio hasera Instruktoreak; epe horren iraupena, hogei egun baino gutxiagokoa eta bost egunetik gorakoa izango da eta, epe horren barruan, ekintzak aztertzeko eta ekintza horiek ekar ditzaketen arantzukizunak finkatzeko beharrezko izan daitezen froga-diligentziak burutuko dira. Instruktoreari dagokio egin behar diren froga-diligentziak zehaztea, berak hala eskatuta edo interesatuek, aurreko parrafoan aipatutako epearen barruan, idatziz aurkeztutako eskabide edo proposamenez, aginduaren edo onarpenaren gai izan diren frogak gauzatuko direneko leku, egun eta orduaren berri emango zaiela interesatuei. 2. Espedientearen tramitapenerako eta ebazpenerako ekintza nabarmenenak, legeek diotenaren arabera onargarri diren edozein froga-bidez egiaztatu ahal izango dira. 3. Frogak egitea onartze edo ukatzeari buruz Instruktoreak har ditzan erabakien aurka, ezin sartu ahal izango da inolako errekurtsorik, ebazpena eman aurreko audientzia-tramite aldian eta erabaki horren aurka bidezko izan daitezkeen errekurtsoetan, interesatuak, errekurtso-eskabidea egiteko duen eskubidearen kaltetan gabe. 23. Atala: 1. Burutu diren ekintzak kontutan hartuz, ' Instruktoreak, egozpenaren gai izan diren ekintzak, burutu diren frogen emaitzak eta espedientearen ebaz te-proposamena jasoko dituen kargu-plegua aurkeztuko du. Interesatuei horren berri emango zaie, beren eskubi de eta interesak defendatzeko egokitzat jo ditzatenak, kargu-pleguaren berri eman dadin egunetik hasi eta hamar asteguneko epearen barruan, aurkez ditzaten. 2. Kargu-pleguak eta ebazpen-proposamenak erantzuna jaso ondoren edo, interesatuek tramitea bete gabe, lehen aipatu den epea igaro ondoren; Instruktoreak, agintedun organuari bidaliko dio espedientea ebazpena eman diezaion, haserako ebazpen-proposamenari eutsiz edo, hala behar izan dadinean, aurkeztu diren alegazioak direla medio, proposamena aldatuz, aldaketa horretan arrazoiak eman beharko direla. 24. Atala: 1. Agintedun organuaren ebazpenak amaiera emango dio espedienteari, Instruktoreak espediente hori bidali zueneko egunaren biharamunetik hasi eta hamabost asteguneko epearen barruan eman beharko dela ebazpen hori. 2. Interesdunak proposatu zituen froga-diligentziak egin zitezela bere garaian eskatu eta, Instruktoreak eskabideari uko egin ziolako edo proposamengileari inputatu ezin dakizkiokeen beste edozein kausa dela medio, burutu ez ziren froga-diligentziak egiteko agindu ahal izango du ebazpena emateko agintea duen Organuak, ebazpena eman baino lehen. ,III Atalburua: Ezohizko edo Presatasunezko Prozeduraz. 25. Atala: 1. Kirol modalitate bakoitzeko estatutuek eta arautegiek, Arautegi honetan agertzen diren arauen barne, presatasunezko disziplina-prozedura oharteman beharko dute kirol-probetan, -partiduetan eta -lehiaketetan edo horien ondorioz egindako arau-hausteen berri izateko eta horiek zigortzeko; eta hori, arau-hausteok, aipatu saioen ohizko bilakaera bermatu xedez, disziplinazko Organuen berehalako parte hartzea eska dezatenean. 2. Hori doakienen aldi bereko alegazio-izapideak burutu ditzakete disziplinazko Organuek horrelako kasuetan, idatzizkoaren ordez berbazkoa izatea ere erabaki dezaketela, eta frogen praktika-izapideak ere -horien artean, partiduko arbitruaren aktak eta federazioko ordezkariaren eta Organuaren ordezkariaren erizpen-txostenek izango dute berebiziko garrantzia-; eta probak edo lehiaketak aurrera jarraitzeko beharrezkoak diren erabakiak beharrezko presatasunaz hartuz. 3. Aldibaterako ahalgabetzezko edo bidezko irudi dakion aurrehartzezko beste neurriren bat har dezake disziplinazko Organuak. 4. Kontutan hartu beharko da beti hori doakienei aldez-aurretik eskeini beharreko hizpidea; eta horiek duten eskubidea, hartutako akordioen aurka, horretarako dauden instantzien bidez egiteko. IV. Atalburua: Jakinarazpenak eta Errekurtsoak 26. Atala: 1. Kiroleko disziplina-prozeduretan emandako probidentziak eta erabakiak zioztatuak izan beharko dute eta hori doakienei emango zaie horren berri, -kasu bakoitzean ematen diren ebazpenak edo akordioak eta murtziloak edo errekurtsoak adieraziz-, horiek hartutako egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneto gehienezko epearen barruan. 2. Jakinarazpena hori doakienen etxera edo baltzu-egoitzara bidaliko da karta egiaztatuaren bidez, telegramaz, telex bidez edo hartu dutenaren egiaztapena adieraz dezaketen bestalako komunitabidez. 3. Akordioaren edo erabakiaren garrantziak edo eraginak aholkugarria egin dezanean, disziplina-Organuak edo hori atxikita dagoeneko Erakundeak, Elkarteak edo Fedenkundeak hori argitaratzeko, zabaltzeko edo jendaurrean jartzeto agindua eman dezake, indarrean dauden legeen arabera pertsonek ohorerako eta intimitaterako duten eskubidea gordez. 27. Atala: Arautegi honetan edo horretazko estatutuetan edo xedapen arauemaileetan murtziloak edo errekurtsoak egiteko eperik ez baldin bada ezartzen espreski, bost asteguneko epearen barruan tartejar ditzakete hori doakienek euren murtziloak edo errekurtsoak akordio edo erabaki espresoak direnean, eta horien ezean hogeitamar asteguneko epearen barruan. 2. Aurreko idazatian adierazitako lehenengo epea, murtziloa edo errekurtsoa sartzearen gai den akordioaren edo erabakiaren berri formaz emandako egunaren biharamunean hasiko da; eta bigarrena, murtziloaren edo errekurtsoaren ukapena emandako egunaren biharamunean, atal honetan xedatutakoa kontutan hartuz. 3. Aurreko zenbakietan xedatutakoaren ondorioetarako, eta Araudi honetan edo estatutuetan zein xedapen arauemaileetan ez bada espreski eperik jartzen horretarako, kirol-disziplinaren alorrean egindako murtziloak ' edo errekurtsoak aintzakotzat ez hartuak edo ukatutakotzat joko dira horiek tartejarri ziren egunetik hiru hilabete pasa ondoren; halaz guztiz, horrek ezingo dio galerazi agintedun Organuari behar-beharrezkoak zaizkion akordio edo erabaki espresoak emateko. 28. Atala: 1. Murtziloak edo errekurtsoak, horien berri izateko eta ebazteko, idatziz formalizatuko eta aurkeztuko dira beti agintedun organuaren etxean edo egoitzan edo administrazio prozedura orokorreko xedapen arauemaileetan aurrikusitako lekuetan. 2. Horietan murtziloak edo errekurtsoak formalizatu daitezeneko idazkiek, honako hauek jasoko dituzte: a) Murtziloegilearen, errekurtsoegilearen eta gai horretan interesaturik dauden gainerakoen identifikapen xehapenak, horren legeztapen aktibo edo pasiboaren zuriztapenarekin batera. b) Murtziloak edo errekurtsoak jaso dituzten ekintza, akordioa eta erabakia argi eta garbi adieraztea; azkeneko bi kasuetan, espresoak izan balira, horien kopia ere aurkeztu beharko dela. c) Murtziloaren edo errekurtsoaren zio izan diren alegazioen eta horiek oinarritzen direneko fundamentuen eta manuen azalpena. d) Praktikarako proposatzen diren frogen eginbideak. e) Formulatzen diren uzien adierazpen konkretua eta zehatza. Bigarren edo ondorengo errekurtsoak izango balira, aldez-aurreko derrigorrezko instantziak bete direla egiaztatu beharko da. 29. Atala: 1. Kirol-disziplina alorrean klubek eta baterakundeek hartutako akordioen eta erabakien aurkako errekurtsoa, bazkide direneko lurralde federakunde-antolakundearen aurrean sar daiteke. 2. Lurralde Federakundeek hartutako disziplinazko akordio eta erabakien aurka errekurtsoa sar daiteke Antolakunde hori partaide deneko Euskal Federakundearen aurrean; eta modalitate horretako Euskal Federakundea sortu gabe balego, Kirol Disziplinako Euskal Komitearen aurrean. 8. Euskal Federakundeek emandako disziplinazko akordioen eta erabakien aurka errekurtsoa sar daiteke Kirol Disziplinazko Euskal Komitearen aurrean. 4. Kirol Disziplinako Euskal Komiteak emandako disziplinazko akordioek eta erabakiek agortu egiten dute adminitrazio bidea; eta aplikaguriak diren jurisdikzio erregeka arabera, errekurtsoa sar daiteke horien aurka. 30. Atala.- 1. Murtsiloaren edo errekurtsoaren erabakiat sendetsi, aldatu edo indargabetu egingo du errekurtsoaren gai izan den akordioa edo erabakia; aldatuko balitz eta murtziloegile edo errekurtsogile bakarra izatea gertatuz gero, hori doakionak ez du kalterik jasan beharko. 2. Murtziloaren ea errekurtsoaren berri izateko eta ebazteko agintedun organua gai izango da espedientean formazto akatsen bat egon denaz ohartzeko eta ofizioz aitortzeko; horrelakoetan, ez-arauzkotasun hori gertatu zen unerarteko edo izapidea gauzatu zenararteko atzera-indarra izan dezakeela, eta hori erabakitzeko formula espreski adierazi beharko dela.III. IDAZPURUA 1. Atalburua: Kirol disziplinako Euskal Komitea. 31. Atala: Kirol Disziplinako Euskal Komitea, kirol-disziplinako alorrean organu gorena da Euskal Herriko eremuan. Klubekiko, baterakundeekiko, federakundeekike eta erakundeekiko atxekipenik gabe jarduten du bere aginteez baliatzen denean. 32. Atala: Honako hauek ezagutzca ,eta, administrazio mailako azten instantziz, ebazpena ematea dagokio Kirol Disziplinako Euskal Komiteari: a) Eustal Herriko Federazioek, disziplina-arloan hartutako akordioen aurkako errekurtsoak sartzea. b) Lurralde Federazioek disziplina-arloan hartutako akordioen aurkako errekurtsoak sartzea, dagokion kirol-moetako Euskal Herriko Federakundea sortuta egon ez dadinaren kasuan. c) Eskola-kirol, unibertsitate-kirol edo bereziki araututa dagoen kirol baten arloan agintea duten disziplina organu ezberdinek hartutako akordioen aurkako errekurtsoat sartzea. d) Ofizioz edo, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak edo agintedun beste instituzio batzuk eskatuta, ezagutzea eta ebazpena ematea egokitzat jo dezaneko arazo guztiak eta kirol-disziplina mailakoak direnak bakarrik. 33. Atala: Kirol Disizplinako Euskal Komiteak eman ditzan erabakiek, administrazio-bidea amaitzen dute eta errekurtsoaren gai izan daitezke, aplikagarri diren jurisdikzio-arauen arabera. 34. Atala; Kirol Disziplinako Euskal Komiteak hartu ditzan erabakiak, Eusko Jaurlaritzako Kirol-Zuzendaritzak gauzatuko ditu, berez edo dagokion federazio-erakundearen bidez, eta, aplikagarri den administrazio -prozedurako arauen arabera, zehatz-mehatz bete daitezenaren ardura hartuko duela.II. Atalburua: Komitearen Osakera, Kideen Izendapena eta horien Egitekoak. 35. Atala:1. Bost kide titularrek osatuko dute Kirol Disziplinako Euskal Komitea; eta, behar balitz, ordeazko kide bat ere izango da, horiek ez egoteagatik edo horien gaisotasunaren ondorioz gerta daitezen baja ofizialak betetzeko. Kide titularrek eta ordeazkoak berak ere Zuzenbidean lizentziadunak izan beharko dute eta kirol alorrean aitortutako esperientzia izan beharko dute. 2.Komiteak idazkaria izango du, Zuzenbidean lizentziaduna eta hitzegiteko eskubidea bai baina botorik izango ez duena. 3. Komite-Burua eta Buruordea Komiteko kide titularren artetik aukeratuko dira, atalburu honetan ezartzen den moduan. 36. Atala- 1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari atxikita daudeneto Sailaren Buruak izendatuko ditu Kirol Disziplinako Euskal Komiteko kideak, honako modu honetan: a) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak proposatutako bi kide. b) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Abokatu Kolegioek proposatutako hiru kide, Lurralde Historiko bakoitzeko bat. 2. Horiez gain, honako hauek dagozkio Sailburuari: a) Komiteak proposamena egin ondoren, ordeazko kidea izendatzea. b) Komiteko kideek proposatu ondoren, Komite-Burua eta Buruordea izendatzea. c) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak proposatu ondoren, Idazkaria izendatzea. 37. Atala: 1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak proposatu ondoren izendatutako Komite-kideen aginte-iraupena lau urtekoa izango da, eta bi urtekoa gainerakoena, ordeazkoa barne; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian izendapenak argitaratutako eguna izango da epealdi horren lehena. 2. Komite-Buru izendatutako kidearen aginte-aldia lau urtekoa izango da beti. 3. Bai kide batzuen .zein besteen agintea amaitu baino hirurogei egun lehenago ofizioak bidaliko dizkie Komiteko Idazkariak Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari eta atxikita dagoeneko Sailburuari, zernolako horren berri emanez eta aurreko atalean ezarritako sistemaz kide horien berrikuntza burutzeko. 4. Kide berrien berrikuntza eta horien izendapena edozer gauza dela eta atzeratuko balitz, jurisdikzio-luzapen egoeran sartuto dira besterik gabe utzitakoek, eta kide berrien izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu artean jarraituko dute euren egitetoak burutuz. 38. Atala: 1. Kirol Disziplinako Euskal Komitearen karguak ohore-izaerakoak izango dira, burutzen ari diren ihardunari dagozkien dietak bakarrik ordainduko zaizkiela. 2. Honako hauek izango dira bateraezintasunezko kariak Komiteko kide izatearekin: a) Funtzionari lez edo lan-kontratuz Euskal Administrazio Publikoari dagokion kirol-izaerako edo alor horretan aginteak dituen organuari edo erakundeari atxikita egotea. b) Euskal Herriko kirol-klub, -baterakunde edo -federakundeko disziplina-organuko partaide izatea. c) Euskal Herriko kirol-federakunderen bateko batordekide edo teknikari izatea, edo kirol-modalitateren bateko arbitroen edo epaileen kolegioko partaide izatea. d) Indarrean dauden legeek hartzen dituzten beste lako baterautntasunak orohar: ' 3. Indarrean dauden legeetan aurrikusitako absten tzio eta: ezespen kariak ere aplikatuko zaizkie komiteko kideei. 39. Atala.- 1. Honako egiteko hauek dagozkio Kirol Disziplinako Euskal Komiteko Buruari: a) Komitearen bilereterako dei egitea eta horien buru izatea, eztabaidak zuzenduz. b) Komiteak hartutako erabakiak eta izapide hutsetoak izan ez daiteun gainerako jakinerazpenak eta agiriak sendestea bere izenpeaz. c) Komitearen ordezkari izatea edozein eratako ekintzetan eta edozein Erakunde, Organismo, Entitate edo pertsonaren aurrean. d) Kide titular bat ofizialki ez egotea edo gaisorik egatea gertatuz gero, horren ordeazkoa jartzea. e) Komitearen jotabide zuzenaz eta gobernuaz arduratzea, bere agintepeko alorra erregulatzen duten arauak eta xedapenak bete: eta betearaziz, horren ihardun ona eta gaiak arauzkotasunez gauzatzea berma dezaten erabakiak hartuz, eta komiteko guztiek euren obligazioak behar-bezala bete dezatenaren arta eginez. 2. Aurreko zenbakian zerrendaratutako egitekoak, Komiteburua ez dagoenean, Komiteburuordeak egiteratuko ditu behin-behingotasunez. -40. Atala: Honako egiteko hauek dagozkio Kirol Disziplinako Euskal Komiteko ldazkariari: · a) Organu honi eskura dakizkion lanetan behar-hainbateto laguntza eskeintzea Komiteari eta berorren kideei. b) Korrespondentzia ofizialaz eta hori erregistratzeaz arduratzea. c) Bidezkoak diren ziurtagiriak eta iharduketei eta erabakiei buruz hori doakionak eskatutako aitormenak eta kopiak ematea, Komiteburuaren oneritzia izan ondoren. d) Izapidetze hutsekoak diren jakinarazpenak izenpetzea eta ematea. e) Komitearen bileretarako deialdiak bideratzea, eguna eta ordua adieraziz eta gai-zerrenda emanez. f) Izapide guztiak xehatz-mehatz beteko direla zaintzea eta gerta daitezkeen akats guztiei buruzko oharrak luzatzea. g) Espedienteen apuntaketak laburbilduz eta behar-bestean prestatzea, horien berri Komiteko kide guztiek izan dezaten. h) Komiteto bazkideen artean gaiak banatzea eta ponentzien izendapena egitea, ezarrita izan dezaten txanda-sistemaren arabera. i) Komiteko zigilua, agiriak eta artxiboa gorde eta zaintzea.III Atalburua- Komitea Sortzea eta bere Iharduera. 41. Atala: 1. Komiteburua edo, hori ezean, Komiteburuordea eta, gutxienez, bertako bi kide bahintzat bertan egon daitezenean, baliotasunez osatuta geldituko da Kirol Disziplinako Euskal Komitea. 2. Komiteko kide guztiek dute batzarretara joan beharra. Hori ezineskoa izan dakienean, Idazkariari emango diote horren berri aurrez Komiteburuak arauzkoa den ordezkaria bertan egon dadila egin dezan. 3. Komitearen egoitzan egingo dira batzarrak, halako edo holako batzar berezi egiteko Komite .ruak beste lekuren bat izenda dezan kasuetan izan ezin. 42 Atala - Gaizerrendan sartutako arazo edo gaiak eztabaidatu eta horiei buruzko akordioak bakarrik hartu ahal izango dira Komitearen batzarretan. Salbuespenez, Komiteburuaren eta bertan dauden kide guztien baterako onarpenez, presatasunez aztertzea komeni deneko beste gai batzuk erabili ahal izango dira. 43. Atala.- Horien berri Komiteari eman behar zaieneko gaien izapideketa, Arzutegi honetako II. ldazpuruan finkatutato erizpideak kontutan izanik burutuko da. 1. Errekurtsoa aurkeztu edu espedientea eskuratu ondoren, horren apuntaketa egingo du Idazkariak, eskatu diren formazko eskakizunak bete diren eta aldez-aurreko bidezko instantziak kontutan izan diren espreski erasota utziz. 2. Apuntaketa egin ondoren, ponentzia gauzatzea dagokionari entregatuko zaio espedientea, komiteak finkatuta duen banaketa-sistemari jarraituko zaiola horretarako; ponentzigileak, espedientea entregatutako egunean hasiko den hogeitamar astegunekoa baino luzeagoa izango ez den epealdian egingo den hurrengo bileran, erabakitzezko proposamena egingo du eztabaidatua eta ebatzia izan dadin; proposamen hori, honako aukeretetatik baten araberakoa izango da: a) Ez da errekurtsoaren izapideketarik egingo, prozeduraren funtsezko eskakizunak bete ez direlako, aldez-aurreko instantziak agortu ez direlako edo Komitearen aginteen ardurapekoa ez delako. b) Errekurtsogileari edo murtzilogileari honako hau eskatzea, hots, aurkeztutako agiriak osatu ditzala edo murtziloaren zein errekurtsoaren izapideketa ukatzekoa modukoak ez diren formazko akatsak zuzendu ditzala hamar asteguneko epearen barruan; horrela jokatuko ez balu, iharduketak artxibatu egingo direla oharteraziz. .t c) Errekurtsouen edo murtziloaren izapideketa onartzea, errekurtsouen edo salaketaren gai izan denari horren berri emanez, hamabost asteguneko epearen barruan alegazio-idazki bat aurkeztu dezan, eta bidezkoak derizkion froga-eginbideak proposatuz behar izanez gero. 3. Nahiko izango da, lehenengotan, hori doakienei audientzia ematezko izapidea betzea, espedientea erabakitzezko proposamena egiteko. Ponentzigileak, aurrez esandakoaren kaltetan gabe, eta ofizioz edo hori doakionak hala eskatuta, beharrezkoak derizkion froga-eginbideen praktika egitea agindu dezake, ekintzak guztiz argitu asmoz eta Komiteak, behin-betiko erabakia eman aurretik, horien berri zehatzagoa izan dezan. Froga-praktikarako epealdia ez da hamabost astegunekoa baino gehiagokoa izango, Komiteko kide ponentzigileak hori onartu edo eskuratutako egunetik kontatzen hasita. 4. Aipatu izapideak bete ondoren, horretazko behin-betiko erabaki-proposamena aurkeztuko du ponentzigileak, eztabaidatua izan dadin eta horri buruzko ebazpena emateto. 5. Ofizioz edo Eusto Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzaren zein agintedun bestalako organismoren estabidez Komiteak hasiarazitako espedienteentzat ere aplikagarria izango da atal honetako aurreko zenbakietan ezarritako protedura. 6. Aurrez adierazitako prozedurari jarraiki horien berri izateak eta horiek erabakitzeak konponduezineko kalteak ekar baditzake, presatasunezko izapideketa mana daiteke Ponentzigileak ondo baderitzo, eta honako arau hauek kontutan izanik: a) Idatzizko audientzia-izapideketaren ordez berbazkoa eskeintzea hori doakienei. b) Audientzia-izapideketarekin batera egingo den froga-praktika. c) Espedientea berehala edo horren guztizko eragin kortasunerako behar den epearen barruan erabakitzea. 7. Aurreko zenbakietan aurrikusitako kasuetan, Komiteak, hori doakionak eskatu ondoren ede, ofizioz, espedientea gauzatzeaz arduratutako Ponentzigileak propesatu ondoren, badaezpadako neurriak hartzeko agindua eman dezake espedientearen ebazpena eraginkorra izan dadin edo konponezinezko kalteak eta kalteak galerak eragozteko. Espedientearen izapideketak diraueno jarraituko dute neurri horiek, horren behin-betiko erabakian berretsi edo ondoriorik gabe utzi artean. 44. Atala.- 1. Kirol Disziplinako Euskal Komitearen erabakiak eta akordioak. gai bakoitza eztabaidatu eta botatu ondoren. horren bileretan hartuko dira, hartuta ko akordioen akta adierazlea egingo dela. 2. Komitearen erabaki guztiak ziopekoak izango dira, epaia bidezkotzat jotzen duten lege-ekintzak eta -fundamentuak laburbilduta adieraziz. 3. Komiteak hartutako erabakien eta akordioen baliozkotasunak bilerara doazen kideen gehiengoaren aldezko botoa eskatzen du; berdinketa gertatuz gero, Komite-Buruaren botoak ebazte-indarra izango du; eta bat ez datozen eskubidea, euren boto partikularra akordioan edo erabakian sartzekoa alegia, errespetatu egingo da beti. 4. Komiteak, hori doakionak hala eskatuta eta argitu beharreko akordioaren edo erabakiaren berri emandako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi asteguneko epearen barruan eskabidea idatziz egin ondoren, hartutako akordioak eta erabakiak argitu ditzake. 5. Komitearen erabakiak Arautegi honetako 34. ataIean ezarritako moduan burutuko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENAK - Dekretu honek indarra hartzeko unean izapideketa-bidean izan daitezen kirol-disziplinako espedienteak, aldez-aurretik indarrean zeuden xedapen arauemaileen arabera izapidetuko dira gero ere, hori doakienen aldekoak izan daitezkeen ondorioak salbuetsiko direla agiango horretatik. -Aurreko Xedapenek aipatzen dituzten egokitzapenak gertatu artean, Dekretu honetan ematen diren erispideak lehentasunez aplikatuto dira. - Euskal Herriko kirol-klubetan, baterakundeetan eta federakundeetan disziplia-organuak eratu arte, Kirol Disziplinako Euskal Komiteak burutuko ditu horiei dagozkien agiateak eta egitetoak. - Dekretu honek indarra hartzerakoan izan ditzakeen kide kopuruaz egiteratuko ditu bere egitekoak Kirol Disziplinako Euskal Bomiteak, Arautegi honetan ezarritako denboran eta moduan horien berriketa egitea egokia gertatu artean. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Arautegi honetan xedatutakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko eta apalagoko xedapen erregelaemaileak indargatuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Kirol Federakunde, Klub eta Baterakundeek sei hilabete izango dituzte euren Estatutuak eta Arautegiak hemen emandako arauei egokitzeko, Dekretu honek indarra har dezanetik hasita. Bigarrena: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra Detretu honek. Gasteiz, 1989.eko urtarrilak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.