Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 12ko 107/1988 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren ihardutze-egitura antolatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 978
  • Xedapen-zk.: 107
  • Xedapen-data: 1988/04/12
  • Argitaratze-data: 1988/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren beharrezko birrantolapenak, irakaskuntzen eraberriketa-egitasmoa gertatze, egiteratze eta garatzeari darizkien beharrei batean bilduta erantzuteko xedez, eta bestetik, hezkuntza-bidearen epe laburrerako egitamugintzari eta garapenari artez ez datxezkien zerbitzuak Sailburuaren Teknika-Urgazlaritzan biltzeak, beharrezko egiten zuten aspalditxotik Sail honetarako ihardutze-egitura berri bat antulatzea, esandako erizpideekin bat. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzaren onarpenaz, Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Apirilaren 12an aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta lkerketa-Sailak, bere agintepeko gaietan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren ekintzapideak proposatu, arteztu eta egiteratzen ditu. Bigarren Atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak Sailaren iharduna arteztu, antolakidetu eta zaintzen du. Honek ondorengo ihardutze-sailen bitartez betetzen ditu bere egitekoak: - Hezkuntza-Sailordetza, Irakaspide-Berrikuntzaren Artezkaritza eta Ikastegien Artezkaritza menpe dituela. - Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza, Unibertsitate-Artezkaritza eta Zientzia-Politikarako Artezkaritza menpe dituela. - Eta Hezkuntza-Arduralaritzako Sailordetza, Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkaritza, Baliapide-Artezkaritza eta Lanarigo-Eraentzako Artezkaritza menpe dituela. Hirugarren Atala.- Sailburuak Teknika-Urgazlaritza baten artezko laguntza du, Urgazlaritza honetan ondorengo ihardutze-alorrak sartzen dira: Lege-Aholkularitza, bertan honako hauek sartzen direla, Lege-Aurregitasmo eta Saloei buruz eta Sailaren agintepeko gaietango edozein mailako arau-manuei buruzko erizpenak ematea; Sailaren ihardutze-sailek hartutako erabakien aurka egin daitezen jazarpenekiko biderapenak, erizpenak eta erabaki-saloak aurkeztea; Jaurlaritza-Batzarrean aztertzeko gaiak bideratzea eta Legebiltzarrarekiko harremanak, Lehendakaritza eta Zuzentza-Saileko dagokion ihardutze-sailaren bitartez; irakaskuntza-Iraskundeen Babesgoa eta erroldea; eta Sailaren ihardutze-sailek, bere agintepeko gaietan, eskatu diezazkioten lege-erizpenak ematea. Albistaritza, Argitalpenak eta Zabalkuntza, bertan, honako hauek sartzen direla, Sailaren izen ona eta kanpo-harremanak jarraitu eta zaintzea, Sailaren bozeramalea izatea, eta Sailaren argitalpen, aldizkari eta iragarkien eraentza egitea. Jokabide-Egitamugintza, Azterlanak eta Argipide-Sistemak, hots, hezkuntza-sistemaren gizaki eta gauzazko eskuarteen epe artein eta laburrerako garapena, Sailaren azterlanak arteztu eta egitea, eta Sailaren argipide-sistema eta informatika-Egitamua, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren informatika-Egitamu eta argipide-sistema orokorretako zati direnez, zehaztu, garatu eta zaintzea. Teknika-Urgazlaritzaren menpe egongo dira honako Arduralaritza-Atal hauek: - Lege-Aholkularitza. - Albistaritza, Argitalpenak eta Zabalkuntza. - Azterlanak eta Agiri-bideak. - Argipide-Sistemak. Laugarren Atala.- 1. Behin-behingozko zerbitzutan egon daitezen Sailburuaren Aholkulariak Teknika-Urgazlaritzari atxikita egongo dira. 2. Teknika-Urgazlaritzako Buruak Artezkari-maila izango du. Boskarren Atala: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua Artezte-Batzarburu izango da, Batzar horrek Sailaren politika eta diruegitamuak gertatzen lagunduko dio; Saileko Sailburuordeek eta Teknika-Urgazlaritzako Buruak osatuko dute Artezte-Batzarra eta esandako azkenak Idazkari-egitekoak beteko ditu. Aztertu beharreko gaiagatik beharrezkoa izanez gero, Sailburuak izendatutako beste lagun batzuk ere egon ahal izango dira Artezte-Batzarrean. Seigarren Atala: Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko eta agintezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lanarigoarekiko goren-buruzagitza eta zaingoa egitea eta Arduralaritza-Atalen barne-jaurpideari dagokion guztia erabakitzea. b) Sailaren Diruegitamuaren Aurregitasmoa antolakidetu eta gertatzea, eta gainontzeko Sailekin, Erakunde eta Izaikiekin antolakidetzaile gisa ihardutzea, ondare eta diruegitamu-gaietan. c) Sailordetzaren menpeko ihardutze-sail eta Artezkaritza guztien egitaraugintza, bultzatze, artezte, antolakidetze eta zaingoa. d) Jaurlaritza-Batzarrak eta Batzorde eskudunek aztertu beharreko gaien berri ematea Sailburuari, eta bai ekonomia-eragina izan dezaten erabaki, ekintza edo hitzarrnen guztiei buruzko erizpena ematea ezinbestez. e) Sailordetzaren Arduralaritza-Atalen eta atxikita dituen Arduralaritza-Atalen ihardunerako oharpide, adierazpen eta erabakiak ematea. f) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. g) Eta indarreango lege-manuek ematen dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egitekoetan aritzea. h) a) eta b) idazatietan aipatzen diren egitekoak betetzeko beharrezko eritzi diezaien erizpen, xehetasun eta agiri guztiak eskatu ahal izango dizkie Sailaren Arduralaritza-Atalei. i) Sailordetzaren eta honi atxikitako Artezkaritzen ekintza eta helburu-egitamuen gertatze eta eraentza arteztea, lan-egitasmoak onartuz eta haien tegi eta idazguetango ekintzapideen antolakidetze eta ikuskatzearen ardura bere gain hartuz. Zazpigarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak Diruegitamu eta Eraentza-Egitamuko Lantalde bat izango du bere menpe; Lantalde honek laguntza emango dio Sailaren diruegitamuaren Aurregitasmoa gertatzen, eraentza-egitamuaren arta egiten, diruegitamu-egitarauak gauzatzen eta zuzentze-arauak eta beharrezko ekonomia-erizpenak ematen. Zortzigarren Atala.- Halaber, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordearen menpe egongo da Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusia. Zerbitzuen Ikuskaritzako Buruzagitza aukerango izendapen bidez, deialdi irekia eginda, beteko da Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordearen saloz; Buruzagitza honek, bere araudiak eman diezaionaren kaltetan gabe, honako egiteko hauek izango ditu funtsean: a) Sailaren menpeko Arduralaritza-Arzlen, Erakundeen eta Tegien erakuntza eta ihard -moduaren Ikuskaketa, bereziki lanarigoari, bideei, diru-jaurpideari, antolapide eta hornidurei dagokienetan. Aurreko idazatian aipatzen diren egitekoak, eskuduntzea eginda eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Saileko Zerbitzuekin bere agintepeko alorretan antolakidetuz beteko dira. b) Itunepeko ikastegiek Irailaren 8ko 293/ 1987 Dekretoa eta erabilgarri dituzten gainerako arauak betetzen dituztenaren Ikuskaketa, bereziki, herri-diruen zertarakoari, ikaste-sariak jasotzeari eta Eskola-Batzordeak benetan eratze eta agitz ihardutzeari dagozkienetan, dirubide-ekonomiazko zaingoaren alorrean Herriogasun eta Dirubide-Sailak dituen ahalmenen kaltetan gabe. Bederatzigarren Atala.- Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkariak, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a) Bere Artezkaritzako ihardutze-sail guztien egitarauketa, suztapen, artezte eta zaingoa, ekonomia-eraginik izan dezaten Sailaren diru-sarreren eta xahupenen diruegitamuaren eraentza-gaietan; ekonomia-kontaduritzazko jarraipena; Sailaren Tegi eta idazguen goste-azterpena; Sailaren Arduralaritza-Atalen egitura eta ihardutze-modua arrazoibideratzea; Jaurlaritzaren Ekonomia-Batzordean aztertu beharreko gaiak bideratzea; Herriogasun eta Dirubide-Sailak artekaritza-zaingoari buruz, bere agintepekoa denez, ematen dituen arau eta artezpideak betetzearen jarraipena; Sailaren eta menpeko erakundeen erakuntza-egitamuak eraendu, antolakidetu eta garatzea. b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak. Hamargarren Atala: Hezkuntza-Arduralaritzako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Diruegitamuak eta Ekonomia-Zaingoa. - Barne-Erakuntza eta Eraentza. , - Gosteak eta Dirubideak. Hamaikagarren Atala: Baliabide-Artezkariak, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a) Hezkuntza-sistema behar bezala garatzeko azpiegitura-horniduren eraentza; Sailaren agintepideen barruan, etxeen eraikintza, haundiagotze eta hobekuntzari datxezkien akurapenak eta gainerako ihardupideak bideratzea eta egiteratzea, eta bai etxe horien horniketa ere; aukera-berdintasuna bermatzera jo dezaten ezein moetako laguntzak aztertu eta horien eraentza egitea. b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak. Hamabigarren Atala: Baliabide-Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Eraikintzak. - Hornidurak. - Aukera-Berdintasunerako Babesgoa. Hamahirugarren Atala: Lanarigo-Eraentzako Artezkariak, lanarigo-gaietan Sailak dituen agintepideen ba rruan, honako egiteko hauek beteko ditu, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak eskuratu ahal diezazkionen kaltetan gabe: a) Sailak ohartemandako lanari-beharra betetzea, egin beharrekoa deialdi eta lehiaketetarako egitasmoak gertatuz, horiekiko ekintzapide guztiak eginez, norgehiagoka eta lehiaketetarako epaimahaiak izendatuz; irakaskuntzako lanari berriak akuratzeko irizpide eta artezpideak ematea; lanariei izendapenen, lanorduen, oporraldien, lansarien, zigorren etabarren aldetatik doazkien egoera guztiekiko arta eta eraentza egitea; lanariekiko xehapen-txarteldegiko xehapenei unean-unean eustea eta arta egitea, eta gizakizko eskuarteen aldakuntzekiko jarraipena egitea; lanarien mediku-azterketen ardura hartzea. Halaber, antolakidetze-harremanak izatea Osasunketa-Sailarekin Euskadiko Eskola-Osasun Legeak dioenaren ondorioetarako; harremanak izatea herrilanarien eta lan-itunepekoen sindikaritza-erakundeekin, dagozkien hitzarmenbideetan eskuhartuz; laguntza ematea Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkariari, irakaslegoa hobetzeko, gaurkotzeko eta birgaitzeko. b) Sailak bere menpeko lanariekiko dituen agintepideak egiteratzea. c) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. d) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak. Hamalaugarren Atala: Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal izango ditu: - Lansariak. - Lanarigo-Eraentza. - Lanari-Horniketa. - Sindikaritza-Harremanak. - Medikua. Hamabosgarren Atala: Hezkuntza-Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango dita) Unibertsitatekoez besteko irakaskuntzarako hezkuntza-politika taiutzea. b) Politika hori ikastegi guztietan egiteratzeko egitamuak egitea. c) Unibertsitatekoez besteko irakaskuntzen antolapen, birrantolapen eta berrikuntzari buruzko ekintzapideak arteztea. d) Gauzazko eta gizakizko eskuarteak banatzea unibertsitatekoez besteko irakaskuntzetan. e) Ikastegien lege, ekonomia eta arduralaritza-antolaketarako irizpideak finkatzea. f) Sailordetzaren Artezkaritza guztien iharduna ikuskatze eta antolakidetzea, egitamuak behar bezala betetzeko. g) Sailordetzaren Zerbitzuen eta hari atxikitako arduralaritza-atalen ihardunerako artezpideak, adierazpenak eta erabakiak ematea. h) Ikasliburuak onartzea. j) Jaurlaritza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea. k.) Sailaren ikastegien kokatze-tokien egitamuketa egitea. l) Ikastegiak irekitzeko baimena ematea. Il) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. m) Indarreango lege-manuek aitortzen dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egiteko guztiak egiteratzea. Hamaseigarren Atala: Hezkuntza-Sailburuordeak Teknika-Ikuskaritzaren burugoa du; Ikuskaritza hau agintez eta ihardutzez Sailordetzaren menpe egongo da eta, bere ihardunetarako, teknika-lantalde batez Iagundutako Ikuskari Nagusi bat atxikita izango. Ikuskari Nagusiaren lantokia, deialdi irekia eginda, aukerango izendapenez beteko da. Hamazazpigarren Atala.- Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkariak, Hezkuntza-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: - Unibertsitatekoez besteko mailetako irakaskuntzaren egitamuketa, bultzatze eta garapenari datxekien guztia, irakaskuntzen birrantolapena, hezkuntzaren berrikuntza, irakaslegoaren birgaitze eta hobekuntza eta irakaspideen antolapena barne. Sailak berenez egindako euskerazko irakaskuntza-gai eta ikasliburugintzaz eta kanpokoa ikuskatze eta bultzatzeaz arduratzea; Euskararen Gaitasun Agiriak emateko eskakizunak jarri eta dagozkion zehaztapidetzak erabakitzea, jendeak erabiltzeko agiri egokioak emateko xedez, Kultura eta Turismo-Sailari (HABE) entzun ondoren; irakasleak euskalduntzeko egitarauen eraentza eta antolakidetzea; Euskeraren Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea eta hori garatu dezaten lege-manuak edo Hezkuntzaren alorreango horien ordezkoak egiaz eta eginkortasunez egiteratzeko beharrezko izan daitezen ekintzapide guztiak aurrera eramatea, eta bai euskeraren mintza-irakaskuntzaren alorrean hizkuntzaren ezagutza aztertzeko eta hobetzeko nahiz agintaritza eta norbanako-alorreko erakundeen euskerarekiko lanak antolakidetzeko eta suztatzeko bide eman dezatenak ere. Hori guzti hori, Hizkuntza-Politikarako Idazkaritzarekin. elkarlanaren kaltetan gabe, hizkuntzaren egitamuketa orokorrarekin antolakidetzeko bermapide. - Hezkuntza-berriuntzari gagozkiola; Artezkaritza honen ardurakoak izango dira ondorengoak: unibertsitatekoez besteko irakaskuntzan teknikabide berrien erabilera aztertzea eta arian-arian sartzea, eta Irakaspide-Aholku eta Eskola-Laguntza Tegiak suztatzea, bai kanpoko irakaspide-eskuarteak zuzentzeari bai ikastegien barneko eskola-laguntzari dagokionetan. Eta honako hauek izango ditu xede: Gorputz-Heziketa, Berarizko Hezkuntza, Urrutira-lrakaskuntza eta Gara-adinekoen Etengabeko Irakaskuntzaren egitarauak egiteratzea, ezberdintasunak orekatzea Osagarrizko Irakaskuntza-Egitamuen eta Ihardutze-bidezko Hezkuntza-Egitarau berezien bitartez, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailaren lagun tzaren kaltetan gabe, Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzaren alorreko antolakideketa bermatzeko bide. - Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkaritzak unibertsitatekoez besteko mailetako hezkuntza-saioak ere onartuko ditu. Hamazortzigarren Atala.- Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: 1) Euskera. 2) Ikasketa-Antolapena. 3) Irakaspide-Berrikuntza. 4) Irakaslego-Hobekuntza. 5) Berarizko Hezkuntza. 6) Osagarrizko, Ihardutze-bidezko eta Gara-Adinekoen Hezkuntza. 7) Gorputz-Heziketa. Hemeretzigarren Atala.- Ikastegien Artezkaritzak, Hezkuntza-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: - Unibertsitatekoez besteko ikastegiei buruzko egitamuketa, horien kokatze-tokiak finkatzea ta irakaskuntzako nahiz besteko lanari-beharrak zehaztea Lanarigo-Artezkaritzarekin elkarlanean; ikastegien agizko ihardunari datxekion guztiari buruzko erizpenak emanez. - Ikastegiak eta ikasgelak sortarazteko, eraldatzeko edo kentzeko saloak egitea. Hezkuntza-alorreko giza-talde ezberdinek ikastegien ihardunean esku hartzeko bultz egitea. - Horniketa eta gauza-eskuarteen beharren berri ematea. - Ikastegien ihardun egokia bermatzeko arduralaritza-neurriak hartzea. - Ikastegien Jaurtze-bideak zaintzea. - Norbanako-jabetzapeko ikastegien Itune-Deialdietarako saloei eta ikastegi horien baimenei buruzko erizpenak ernatea. - Arte-lrakaskuntzako Ikastegiak eta Hizkuntza-Eskola Ofizialak deritxenetan, irakaskuntza berezien egitamuketa eta horiek jartzeko eta garatzeko taiuketa egitea. Hogeigarren Atala.- Ikastegien Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: 1) Eskolaurreko eta OHO-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa. 2) BBB eta UBl-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa. 3) LH-ko ikastegien eta horniketen egitamuketa. 4) Berarizko Irakaskuntzak. Hogeitabatgarren Atala.- Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko eta agintezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Sailaren unibertsitate-politika taiutzea. b) Jaurlaritzako Sail berezien ikerketa-alorreko ekintzak bultzatzea eta antolakidetzea. c) Sailordetzaren eta berari atxikitako artezkaritzen ekintza eta helburu-egitamuen gertatze eta eraentza arteztea, lan-egitasmoak onartuz eta haien tegi eta idazguetango ekintzapideen antolakidetze eta ikuskatzearen ardura bere gain hartuz. d) Jaurlaritza-Batzarraren nahiz Batzorde Eskudunen aurrera eraman beharreko arazoak Sailburuari aurkeztea. e) Sailordetzaren menpeko ihardutze-sail eta Artezkaritza guztien egitaraugintza, bultzatze, artezte, antolakidetze eta zaingoa. f) Sailordetzaren Arduralaritza-Atalen eta atxikita dituen Arduralaritza-Atalen ihardunerako artezpide, adierazpen eta erabakiak ematea. g) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. h) Indarreango lege-manuek e en dizkioten gainontzeko ahalmen, eskubide eta egitekoetan aritzea. Hogeitabigarren Atala.- Zientzia-Politikarako Artezkariak, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a) Jaurlaritzaren zientzia eta teknikabideen alorreko antolakidetze-bideak sortarazteko eta jarraitzeko saloak egitea, ikerketa eta teknikabide-garapenerako egitarauak gertatzea, ikerketa-egitarauak balio-neurtzeko, aukeratzeko eta jarraitzeko irizpideak finkatzea, ikerketa-egitarauetarako eskuarteen saloak egitea, I.D. xehapen-biltegia eratu eta horren eraentza egitea, ikerlari-gaikuntzarako egitarauak egitea, ikasketa-saridunen lanak gertatuz eta ikuskatuz, eta Ikerketa eta Garapen-alorreko Erresumaren politika erabakitze-erakundeetan esku hartzea Sailaren izenean; halaber, aldez-aurreko iritzia eman beharko du ikerketa-tegi eta institutoak sortarazteari, teknolojia-ikerketarako babespeko erakundeek beste erakundeekin egin ditzaten elkarlan-ituneei eta ikerketa eta garapen-alorreko Erresumarekingo elkarlan-ituneei buruz, eta ikerketarako laguntza eta diru-laguntzetarako deiak finkatu eta zehaztuko ditu. b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak. Hogeitahirugarren Atala: Zientzia-Politikarako Artezkaritzak, bere egitekoak betetzeko, honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Ikerketa-Oinarrizkoa. - Berarizko Ikerketa. - lkerketa-Egitasmoak. Hogeitalaugarren Atala: Unibertsitate-Artezkariak, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordeak utzi diezazkionez gainera, honako egiteko hauek izango ditu: a)Unibertsitateak eta unibertsitate-mailako ikastegiak sortarazteko saloak eta norbanako jabetzapeko unibertsitateak eta horien unibertsitate-ikastegiak ontzat ematekoak aztertu eta horiei buruzko iritzia ematea; unibertsitatearen araudiaren eta ikastegi eta erakunde bereziak unibertsitateari eratxikitzeko ituneen legezkotasunari buruzko iritzia ematea; unibertsitate-alorreko ikaste-sari eta laguntza-jokabidea egiteratu eta horren eraentza egitea; unibertsitateko lanari-erroldea sortarazi eta unean-unean horri eustea; unibertsitatearentzako urteko diru-laguntza, bere diruegitamuak eta norbanako-jabetzapeko goi-mailako ikastegientzako laguntza-zehaztapidetzak aztertu eta balio-neurtzea; unibertsitate-alorreko gaikuntza eta aholkatze-egitarauak gertatu eta egiteratzea; unibertsitateko nahiz unibertsitate-ingurualdeko azpiegitura sortzeko ekintzak aurrera eramatea. Guzti horretarako honako Arduralaritza-Atal hauek izango ditu: - Unibertsitate-Antolapena. - Ikastegiak eta Artezkaritzarako Teknika-Laguntza. - Irakaslegoa eta P.A.S. - Ikaslegoarentzako Laguntza. b) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan. c) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak. TOKIAN-TOKlKO ZERBITZUAK Hogeitabostgarren Atala: 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bat egongo da Kondaira-Lurralde bakoitzean. 2. Lurralde-Ordezkaritzak, artez, Hezkuntza-Sailordetzaren menpe egongo dira. Hogeitaseigarren .Atala: 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bakoitzak Ordezkari bat izango du buru, eta honen egitekoak honako hauek izango dira: - Diruegitamuetan ohartemandakoak, egitarauak eta Sailaren agintepideei datxezkien manuak dagokion Kondaira-Lurraldearen barruan bete daitezenaz arduratzea. - Sailaren ordezkotza egitea beste agintari eta erakundeekiko harremanetan. - Sailaren Lurralde horretango arduralaritza-zerbitzuen Goren-Artezkaritza izatea. - Sailak eman eta lurralde horretan bete beharreko agindu eta artezpideez arduratu, eta hoiek bideratzea. - Sailari bidaltzea bertako agintariek eskatu diezazkioten nolanahiko argipide, azterlan eta saloak. - Lurralderako izendatutako Saileko herrilanariei lantokiaren jabetza ematea eta bertatik kentzea. - Sailaren Tegi, Zerbitzu edo idazguetan egin daitezen ihardunez arduratu eta, hala badagokio, horiek onartzea, norbanakoek edo Sailaren menpeko ez diren erakundeek suztatutakoak izan daitezenetan. 2. Ordezkariarekiko artezko menpekotasunez, honako ihardutze-sail hauek daude: - Diruegitamuen eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitza. - Baliabideen Lurralde-Buruzagitza. - Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Buruzagitza. - lkastegien Lurralde-Buruzagitza. Hogeitazazpigarren .Atala.- 1. Honako egiteko hauek ditu Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Bunrzagitzak: - Lurralde-Ordezkaritzan eta bere menpeko Tegietan, diruegitamu-arau guztiak erabiltzeaz arduratzea eta hori ikuskatzea. -Ordezkaritzaren eta bere menpeko Tegien Diruegitamua gertatzeko, ikuskatzeko eta arta egiteko ihardun guztiak aurrera eramatea. - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Tegiei ekonomia eta diruegitamu-aldetikako aholkuak ematea. - Sailaren Tegi eta idazguen ihardun eta eginkortasunarekiko goste-azterlanak egitea. . - Sailak Ordezkaritzaren Tegi eta Idazguetarako zehaztutako erakuntza-egitarau eta ekintzapideak bete daitezena ikuskatzea. - Lurralde-Ordezkaritzaren idazgu eta atalen gauzazko eta gizakizko eskuarteak aztertu, horien egitamuketa egin eta antolatzea. - Lurralde-Ordezkaritzaren idazgu eta atalen barne-eraentza eta behar bezalako iharduna ikuskatzea. - Lurralde-Ordezkaritzaren izen onari eta kanpo-harretnanei bideak egitea, Argipide-sailaren bitartez. - Argipideei eta xehapen-biltegiari datxezkien zerbitzuert eraentza. - Argipideen informatikazko erabilera eta erabilera honen garapena ikuskatzea, Ordezkaritzaren atal eta idazguetako lanari darizkion horretazko beharrak zehaztuz. - Lurralde-Ordezkaritzaren atal eta idazguetako elebitasunezko arduralaritzaren arian-ariango garapena ikuskatzea. 2. Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzaren Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Ekonomia-eraentza. - Barne-Erakuntza eta Eraentza. - Argipide-Erabideak. - Orotariko Argipideak. Hogeitazortzigarren Atala: 1. Baliabideen Lurralde-Buruzagitzak honako egiteko hauek ditu: - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Hezkuntza-lrakaskuntzaren alorreko lanarigoarekiko arduralaritza-ihardunak egitea. - Lurralde-Ordezkaritzako eta honen menpeko Tegietako lanarigoa ikuskatzea eta horrekiko barne-jaurpidezko neurrien saloak egitea. - Lansari-agiri eta ordainsarien Arduralaritza-Eraentza egitea. - Lansari eta Lanarigoaren xehapen-txarteldegietako xehapenei eustea eta horiek unean-uneangotzea. - Ikasketetara aukera-berdintasunez iritsi ahal izateko eta jarraian aipatzen direnei datxezkien ekintzapideekiko Arduralaritza-Eraentza egitea: - Ikasleen Ikaste-sari, Laguntza eta Suztapena. - Garraio eta Jantokia. - Hezkuntza-Ituneak. - Akuratutako lanak ikuskatzea, horien egiterapenaz arduratzea, eta dagozkion ihardutze-sailek akurapena egin dezateneko zehaztapidetza bideratzeko beharrezko arduralaritza-lanak egitea. -Lurraldeko ikastegien eraikintzekiko eta lurrekiko azpiegitura-mailako antolapideei eta ekintzapideei buruzko txostenak egitea. 2. Baliabideen Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek ditu bere menpe: - Lanarigoa. - Beharren aintzin-ezagutza. - Eraikintzak. Hogeitabederatzigarren Atala: 1: Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu: - Indarreango legeek irakaskuntzako ikasketa-antola penari buruz agintzen dutena lurralde-mailan bete dadina ikuskatzea eta horretaz arduratzea. - Hezkuntza-Berrikuntzaren egitamuei eta Irakaslegoaren Hobekuntzarako ihardunei bultz egitea. - Hezkuntza-Egitarauen garapen eta egiterapenari datxezkien alderdi guztiak elkarri egokitzea, batipat saio-bidezko eta euskerari buruzko egitarauenei datxezkienak. - Irakaspide-Aholku eta Eskola-Laguntza Tegiak Lurraldean suztatzea. -Gorputz-Heziketa, Berarizko Hezkuntza, Urrutira-Irakaskuntza, Gara-Adinekoen Etengabeko Irakaskuntza eta Osagarrizko Irakaskuntza bezalako egitarau bereziak egiteratzea. 2. Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Berarizko Hezkuntzaren Eraentza. - Osagarrizko, Ihardutze-bidezko, Urrutirako eta Gara-Adinekoen Irakaskuntzaren Eraentza. Hogeitamargarren Atala: 1. Honako hauek dira Ikastegien Lurralde-Buruzagitzaren egitekoak: - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Ikastegietango Hezkuntza-Sistemaren gauzazko eskuarte eta antolapide-beharren egitamuketa-lanak egitea. - Lurraldeko Ikastegien lanari-erroldearen egitamuketan aritzea. - Herri-lkastegiak kentzeko, sortarazteko, eraldatzeko eta haundiagotzeko arduralaritza-bideak egitea, eta bai Lurralde-Ordezkaritzan ikastegien erroldea sortu eta horri eustekoak. ere. - Ikastegien Artezkarien ekintzetan aholkuak ematea eta haiek antolakidetzea. - Norbanako-jabetzapeko Ikastegiek egin ditzaten Lurralde-mailako Itune-Deialdietarako saloei buruzko erizpena ematea. - Lurralde-mailako Ikastegien Jaurpidearen arta egitea. 2. Ikastegien Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Eskolaurreko eta OHO-ko gauzazko eta gizakizko eskuarteen egitamuketa. - Irakaskuntza Arteinetako gauzazko eta gizakizko eskuarteen egitamuketa. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko arauak emateko, eta bai Arduralaritza-Atal mailako edo apalagoko ihardutze-atalak biltzeko, sortarazteko eta kentzeko ere, honek, beti ere, diruegitamuetan ohartemanda ez dagoen gastu-gehitzerik ekarri ez dezanaren baldintzapean eta beharrezko erizpenak ikusi ondoren. Bigarrena: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuari dagokio, lantoki-zerrendetan horrela aginduta egonez gero, aukerango-izendapenez bete beharreko lantokien jabeak izendatzea eta kentzea. Hirugarrena.- Hezkuntza-Arduralaritzaren Sailburuordeari eskuratzen zaio arduralaritza, herri nahiz lan-alorreko nolanahiko hitzarmenak Sailaren izenean izenpetzeko eta horretazko arazo guztiak ebazteko ahalmena, Sailburuordearen erabakien aurkako goradeiak ebaztekoa salbu. Laugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkariei eskuratzen zaie azkar egin beharreko eta Zazpirehun eta Berrogeita hamar mila (750.000,-) pesetatik gora jo ez dezaten konpontze arin, euspen edo iraunazpen-lanak Sailaren izenean akuratzeko ahalmena. ALDlBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa: Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren lantoki-zerrendak onartu ez daitezen bitartean, eta zerrenda horietan esan dadinaren zai eta kaltetan gabe, Dekreto honen Zortzigarren eta Hamaseigarren atalaek aipatzen dituzten Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusiko Buruzagitza eta Ikuskari Nagusiaren lantokiak aukerango izendapenez beteko dira behin-behingoz. Bigarrena: Dekreto hau indarrean sartzerakoan, betetze-moduaren aldaketaren gai izan diren lantokietan egon daitezen lanariak lantoki horietan bertan aritzen jarraituko dira. Hori dela eta, orain arteko Lurralde-Buruzagiak Dekreto honetan sortzen diren Lurralde-Buruzagitzei atxikiko zaizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren Aginduz. Lanari horien kargu-uzteak bere izendapenerako erabili ziren arauak eurak izango ditu erabilgarri eta, nolanahi ere, jakineko aldi baterako izendapena egin bazen, kargu-uztea dagokion aldia bukatzerakoan gertatuko da berez eta besterik gabe. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Indargabetu egiten da Ekainaren 25eko 194/ 1985 Dekretoa, eta Dekreto honetan agintzen denaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak. AZKEN ERABAKlA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1988.eko Apirilak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DlEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.