Arautegia
InprimatuMartxoaren 1eko 50/1988 DEKRETUA, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Oinarrizko Egitura Organikoari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuaren Aldaketa partzialari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 569
- Xedapen-zk.: 50
- Xedapen-data: 1988/03/01
- Argitaratze-data: 1988/03/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Ingurugiro-hezkuntzarako politikaren eta baliabide naturalei erabilpen hobea ematea zabaltzeko ekintzen artean dagoen lotura sakonak, bi iharduera-alor horien koordinazio egokia lortzea beharrezkoa egiten du. Arrazoi horregatik, eta alor horietako erizpide eta ahaleginak bateratzea bidezko egin dezan egitura finkatzeko xedez, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Oinarrizko Egitura Organikoari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuko II Atalburuko lehenengo sekzioa aldatu beharrekotzat jotzen da, Lehen Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritza zenóren eginbeharrak birregituratuz, Dekretu honen arauera, Ingurugiro-Baliabide eta Hidrauliko-Administraziorako Zuzendaritza izena hartuko duelarik, adierazitako helburuak lortzeko beharrezkoak izan daitezen ahalmenen bidez. Halaber, Sailaren Lurralde Ordezkaritzei atxikitako zenbait Periferi-Zerbitzuren izena aldatzea ere bidezkotzat jo da, horien eginbeharren edukiari egokitzeko xedez. Hori horrela eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza-Batzordeak 1988.eko Martxoaren 1eko bileran onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua. Dekretu honen bidez, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuan esaten den Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritzaren izena, Ingurugiro-Baliabide eta Hidrauliko-Administraziorako Zuzendaritza izenagatik aldatuko da. 2. Artikulua.- 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko Apirila ren 22ko 138/1987 Dekretuko 7. Artikuluko 6 eta 7 idazatien arauera Ingurugiro-Kalitatearen Zuzendaritzari dagozkion eginbeharrak, Ingurugiro-Baliabide eta Hidrauliko Administraziorako Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio. 2. Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuko 8 artikulua aldatuta gelditzen da bere idazketa honako hau izanik: 8. Artikulua.- Ingurugiro-Baliabide eta Hidrauliko Administraziorako Zuzendaritzari honako hauek dagozkio: 1. Baliabide eta probetxamendu hidraulikoen plangintza orokorra, uren kalitatearen zainketa eta hobeketari dagozkionetan. 2. Garraio eta Obra Publikoen Saileko Obra Publikoen Zuzendaritzak egin ditzan obra hidraulikoen plangintzaren eta gestioaren ingurugiro-zainketa. 3. Arau-proiektuak lantzea, Ur-arloari dagozkionetan. 4. Ingurugiroaren zainketarekin bat letorkeen eta lurralde-amolaketa erraztu dezan ingurugiro-datoekiko base bat gertatzea. 5. Baliabide naturalen erabilkera hobe bat eta kutsadura gutxiagoko energia-iturrien erabilkera bultzatzea. 6. Ingurugiroarekiko eraginaren eta medio naturalaren zainketaren ebaluaketa. 7. Administrazioaren ekintzak bailabide hidraulikoen erabilkerari dagozkionetan, beroien kalitatea gorde eta hobetu ahal izateko. 8. Ingurugiro-hezkuntzarako politika orokorra prestatu eta bultzatu. 9. Ingurugiro-politikaren berri eman jende guztiari, eta gizartea sentsibilizatu eta hiritarrak parte hartzera bultzatu, alor honi dagokionean. 3. Artikulua. -1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Oinarrizko Egitura Organikoari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuko 14 eta 17 artikuluetan esaten diren Etxebizitza Lurralde Zerbitzuek, beren izena Etxebizitza eta Arkitektura Lurralde Zerbitzuak izenagatik aldatuko dute. 2. Aurreko idazatian adierazitakoaren ondorioz, Etxebizitza Lurralde Zerbitzuei atxikitako eginbeharrei buruzko 138/1987 Dekretuko 1 7 artikulua aldatuko da, horren idazketa honako hau izango delarik: 17. Artikulua.- Etxebizitza eta Arkitektura Lurralde Zerbitzuei honako eginbehar hauek dagozkie: Ordezkaritzari izendatu eta etxebizitza eta arkitekturari buruzko espedienteak egitea, horiei bideak eginaraztea, informatzea eta formulatzea. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Lerrun bereko edo bajuagoko xedapenak, Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoa esaten duten guztian, indarrik gabe geratzen dira. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko Martxoak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.