Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

47/88 DEKRETUA, Martxoaren lekoa, Gizarte eta Kulturarako Zuzpertze-Eskolen onarpena arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 566
  • Xedapen-zk.: 47
  • Xedapen-data: 1988/03/01
  • Argitaratze-data: 1988/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzaintzaren plantilan destino batzuk deuzezten zituen eta Egitura Funtzinal berria onartzen zuen Herrizaingo Sail honen 1988.eko Urtarrilaren 18ko Aginduaren (Otsailaren 2ko 21 zbk.dun E.H.A.O.) testuan eta I Eraskinean hutsegite eta uzketak egon direla ohartuta, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arauera, hori zuzendu egin behar da. Beraz, zera XEDATZEN DUT: Lehenengoa.- Herrizaingo Sail honen 1988.eko Urtarrilaren 18ko aipatutako Aginduko 3. artikuluko c apartaduko testua, hemen ondorenean transkribatzen denez osatuko da: «Lehen esandakoa horrela bada ere, lanpostu hutsei dagozkiem horniketetan, Herrizaingo Sailak aipatutako diploma hori eduki beharra barkatu ahal izango die aipatutako lanpostu horiek eskatzen dituztenei, aipatutako dokumentu horren bidez egiaztatu nahi den iharduketa edo ezagutzak Ertzaintzaren Ikastegian ikastaro espezifikoren bat egitetik ez datozenean.» Bigarrena.- I eraskineko azalpen izenpurua, ondorengo honako honetaz aldatu beharko da: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzaintzaren plantilatik kentzen diren destinoen zerenda. Hirugarrena.- I eraskinean, kenketaren xede diren destinoen zerrendatik ondorengo honako lanpostu hauek kentzea: 052LD / JUEGO BIZKAIA / BILBO / JEFE UNIDAD / SARGENTO / INSPECTOR / LIBRE DESIG / 1 052ME / JUEGO BIZKAIA / BILBO / FRTZAINA / C. MERITOS / 8 071LD / SOS-D. ARABA. / GASTEIZ / JEFE CENTRO / SARGENTO / INSPECTOR / LIBRE DESIG / 1 072LD / SOS-D.BIZKAIA / BILBO / JEFE UNIDAD / S. MAYOR / SARGENTO / LIBRE DESIG / 1 072LD / SOS-D.BIZKAIA / BILBO / JEFE CENTRO / SARGENTO / INSPECTOR / LIBRE DESIG / 1 073LD / SOS-D.GUIPUZ / DONOSTIA / JEFE CENTRO / SARGENTO / INSPECTOR / LIBRE DESIG / 1 Laugarrena.- I Eraskinean kenketaren xede ageri diren destinoen zerrendan honako hauek sartzea: 192SC / INST. BIZKAIA / BILBO / INSPECTOR / TURNO ANTG / 1 191LD / INST.ARABA / GASTEIZ / JEFE CENTRO / SARGENTO / INSPECTOR / LIBRE DESIG / 1 Bosgarrena.- Delako Bizkaiko Jokua osatzen dutenak izan eta Inspektore eta Kaboaren enplegoari dagozkienak, I Eraskinean kenketaren xede ageri diren lanpostuen zenbatekoa aldatzea, aipatutako eraskin hori esandako lanpostu hutsei buruz, honako testu honekin geratzen dela: 052ME / JUEGO BIZKAIA / BILBO / INSPECTOR / C. MERITOS / 1 052ME / JUEGO BIZKAIA / BILBO / CABO / C. MERITOS / 4 Seigarrena.- II eraskinean adierazitako plantilako plaza batzuren zenbaki-izendapena aldatzea, hemen jarraian esaten den modura zehazturik gelditzen direla: .080 / TRAFICO ARABA / GASTEIZ / INSPECTOR / TRAFICO / T. ANTIG / 10 092 / TRAFICO BIZKIA / BILBO / INSPECTOR / TRAFICO / T. ANTIG / 10 104 / TRAFICO GIPUZKOA / DONOSTIA / INSPECTOR / TRAFICO / T. ANTIG / 10 Gasteiz, 1988.eko Otsailak 21 Herrizaingo Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA IBARGÜENGOITIA.Zioen adierazpena. Euskal Herriko Autonomia Estatutoak, bere 10.39. artikuluan, Garapen Komunitarioaren, Emakumezkoen Egoeraren, Haur eta Gazte-Politikaren eta Hirugarren Adinaren gaietan aginte esklusiboa ematen dio Euskadiko Autonomia Elkarteari. Irailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekrétuaren indarrez aginte horiek guztiak Euskal Autonomia Elkarteari besteganatu zitzaizkion eta Eusko Jaurlaritzaren egiteko eta iharduketa-eremuak erabakitzeari buruzko maiatzaren 11ko 27/1987 Dekretuak, Kultura eta Turismo Sailari adskribatu zizkion. Delako Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko Legearen 7.C.2 artikuluak dio, gai horietan, Lurralde Historikoei dagokiela beren Lurraldearen barruan Elkarte Osorako Erakundeei buruzko legeria betetzea, Euskal Herriko Elkarte Osorako Erakundeek gai horiekiko izan dezaten iharduketa zuzenaren kaltetan izan gabe. Euskal Herriko Autonomia Elkarterako araugintza-esparru espezifiko bat jartzen du haurren eta gazteen asti librerako irakasle-eskolen onarpena arautzen zuen urriaren 22ko 343/1985 Dekretuak eta horrek, haurren eta gazteen asti librerako entitate eta ekintzetarako monitore eta zuzendarien gaitze eta gertakuntzari, bidea ematen dio. Gizarte eta kulturarako zuzpertze alor ezberdinetako esperientzia batzurekin zerikusia duten asti librerako inizitiba berriak agertzeak, gizarte eta kulturazko zuzpertzaileen asti libreari buruzko pedagogian ikastea eta gaitzea bermatuko duen arau-esparru bat jartzea beherrezko egiten du. hori horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Gobernuko Kontseiluak 1988.eko Martxoaren 1eko bere bileran aztertu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioak bere lurralde-eremuan diharduten gizarte eta kulturazko zuzpertze-eskolak zein baldintzetan izango diren onartuak arautzea du xedetzat Dekretu honek, halaber, beroientzako erabilgarri izango zaien esparru juridiko bat sortzea ere. Bigarren artikulua.- Haur eta Gazteen Asti Librerako Eskola gisa onarpen ofizialaren jabe izan eta arau bidez zehaz daitezen baldintzen barruan Asti Libreko Pedagogiatik hartuta irakaskintza-ihardupen egoki bat egiaztatzen duen edozein pertsona fisiko zein juridikoak, pribatu zein publikoak eskatu ahal izango du aurreko artikuluak dioen onarpen hori. Hirugarren artikulua: Gizarte eta kulturarako zuzperketarako eskolatzat onartuak izatez interesaturik egon daitezen Entitateek, beren egoitza kokaturtik dagoeneko Lurraldeari dagokion Foru Diputazioko Kultura Sailaren aurrean edo, beren Lurralde Ordezkaritzen bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Gazteen eta Iharduketa Komunitarioaren Zuzendaritzaren aurrean eske-idazki bat aurkeztu beharko dute, ondorengo honako dokumentu hauekin batera: a) Eskatzen duen pertsona edo entitatearen nortasuna egiazta ditzatenak, Haur eta Gazteen Aldi Librerako Eskolaren onespen ofiziala eta Tegia zuzenduko duten Estatutoak ere. b)-Monitore eta Zuzendari gisa titulatutakoen behar adinako maila bati eutsiz, Urriaren 22ko 345/1985 Dekretuari egokituz etengabeko irakask.untza iharduna ziurta dezatenek. c) Eskolaren hezkuntza projektua, organigrama, Eskolaren eta irakaslegoaren egituraketa (sail edo areak eta gestio-organoak. d) Egiturari eta dituen baliabideei buruzko txostena. Lokalak gutxienez honako hauek eduki behar ditu: Jendea hartzeko toki bat, ikasgela, artxibategirako toki espezifiko bat eta irakaslegoarentzako bilera areto bat. e) Bere iharduketa garatu nahi duenako geografizko eremuan dagoen gizarte eta kulturazko ikastaroak egin beharraren arrazoiztutako justifikabidea. f)- Eskolak erantzun nai dion eskaeraren ikerlana eta gutxienez iharduketaren hiru lehenengo urteak hartuko dituen ekonomiazko ikerlena. g) Eskolak ikasleei eskainiko dizkien praktikak burutzeko posibilitateen justifikazio eta ziurtapen-dokumentazioa. h) Gai bakoitzari eskainitako orduak espezifikatuz eta tituludun irakasleen zerrendarekin batera, gaikuntza-egitarauak. i)-Etapa ezberdin bakoitzeko prozedura eta ebaluaketarako tresna konkretuak. 2: Ikastegia arteztuko duten Estatutoek gutxienez honako zerauek hartu beharko dituzte: a)- Eskolaren izena eta egoitza. b)- Helburu eta xedeak. c)- Beren iharduketak gauzatuko ditueneko lurraldearen eremua. d)- Ordezkatzeko, zuzentzeko eta administratzeko organoak. e)- Baliabide ekonomikoak. f)- Eskolaren iharduketaren arauketa. 3.- Onartutako Eskolek, gerta daitezen unetik hasi eta 2 hilabeteko gehienezko epe baten barruan, Estatutoetan jasotako edozein zirkustantziri dagokion aldaketa guztien berri emango diete artikulu honetako 1. esaldiak diozen Entitateei. Laugarrena artikulua.- 1.- Aurkeztutako dokumentazioak okerrik baldin badu edo osotua ez bada, eske idazkia izenpetu zuenari, berri emate-egunetik hasi eta hamar eguneko epe baten barruan, hutsa bete dezala edo agindutako dokumentuak bidal ditzala eskatuko zaio eta zera oharteraziko, horrela egiten ez badu, beste tramiterik gabe espedientea artxibatu egingo zaiola alegia. 2.- Aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoenean eta dokumentazio horrek, gizarte eta kulturazko Zuzpertze-eskolen onarpenerako Dekretu honek eskatutako betekizun guztiak badaudela behar bezala egiazta dezanean, horri dagokion Kultura Diputatuak edo, hala izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, eskatzen duen entitateari erabaki bat emango du onarpen ofiziala emanez. 3.- Erabaki horretan honako hau espreski konstarazi behar da, hots, Dekretu honetako bere 5., 6. eta 7. artikuluetan ezartzen diren betekizunak esandako eskola horrek betetzeari baldintzaturik gelditzen dela onarpen ofizial hori. 4.- Autonomia Elkartea osatzen duten Lurralde Historikoetako Kultura Diputatuek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, gizarte eta kulturarako Zuzpertze-Eskolak onartzeko eman ditzaten Erabaki guztien berri emango diote elkarri. Dekretu honek adierazten dituen prozedurak tramitatzerakoan sor daitezkeen iharduketa ezegoki edo koordinaketa-akatsei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak eta horri dagozkion Foru Diputazioetako organoek, Administrazioen arteko elkarrenganako elkarlanerako printzipioak, beharrezko izan dadin informazio guztia pasatuz, ardura berezi batez begiratuko dituzte. Bosgarren artikulua.- 1: Eskola horiek, onartuak izan ondoren, onarpena eman zieten Diputazioko Kultura Sailaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzako Gazteen eta Iharduketa Komunitarioaren Zuzendaritzaren aurrean, emateko ikasturtearen projektua aurkeztu beharko dute eta horiek, projektu bakoitza, Dekretu honeten eta geroko bere garapenetan egongo diren eskakizunei egokiturik dagoela egiaztatuko dute. Egokiturik ez badaude, zirkustantzi hori, projektua aurkeztu izan zenetik kontatzen hasi eta gehienezko hamabost eguneko epe. baten barruan, interesdunari jakinaraziko zaio. 2: Aurreko lerroaldian adierazitako ikasturtea amai dadin unetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko gehienezko epe baten barruan, Eskolek, Eusko Jaurlaritzako Gazte eta Iharduketa Komunitarioaren Zuzendaritzaren aurrean egitarauketa akademikoa, irakasleen zerrenda eta amaitutako ikasturteko iharduketen txosten bat aurkeztu beharko dituzte, halaber, ikastaro horretan zehar positiboki ebaluatuak izan diren ikasleen zerrenda, ebaluatze erizpideak ere eta hori ikusita, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, horri dagozkion titulu edo diplomak emango ditu. 3.- Ikasle bakoitzaren gaitze-prozesua, espediente pertsonal batean jasoko dute eskolek eta ikasturte bakoitzari dagozkion aktak egingo eta horietan, ikasleen zerrendaz gain, ikasturteko etapa bakoitzaren ebaluaketen emaitzak eta azken ebaluaketarenak adieraziko dira. 4: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saila izango da Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurralde-eremuan Dekretu honen bidez onartuak izan daitezen eskolek emandako ikastaroei dagozkien titulu edo diploma ofizialak emateko ardura izango duen organo bakarra. Seigarren artilulua.- 1.- Onartutako Eskola guztiek Zuzendari bat izango dute eta berak: a)- Izango du Entitatearen goreneko ardura eta bera izango da Organismo moeta guztien aurrean horren ordezkaria. b)- Nahitaez unibertsitate mailako titulazioa izango du eta Haurren eta Gazteen Asti Librerako Iharduketen Zuzendariarena ere. 2.- Eskolek, Zuzendariaz gain, eman ditzaten gaietako irakasle espezialisten klaustro bat ere izango dute. Eskatutako titulazioa eta klaustro hori osatuko duen gutxieneko irakasle kopurua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak erabakiko ditu. 3.- Eusko Jaurlaritzak emandako titulu edo diploma bat lortzea ematen duten Dekretu honen bidez araututako ikasturteetan, emandako irakaste orduen %75a Eskolako irakasle-klaustroak emana izan beharko du. 4.- Beren euskal hiztunen portzentaiak horrela eska dezan eskualde eta lurraldeetan, Autonomia Elkarteko bi hizkuntz ofizialetako irakaskuntz iharduketa bermatu egin beharko du irakasleen klaustroak. Zazpigarren artikulua.- 1.- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turisma Sailak jarriko ditu onartutako eskolek ikasturte bakoitzean eman beharko dituzten gaikuntzarako gutxienezko egitarauak. 2.- Edozein kasutan, eskola bakoitzak betebehar gehiago jarri ahal izatearen kaltetan izan gabe, gizarte eta kulturarako zuzpertze-ikastaroan matrikulatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da: a)- Gutxienez 21 urte izatea. b)- Haur eta Gazteen Asti Librerako Zuzendari-tituluaren jabe izatea eta Goimailako Batxilergokoa edo bigarren graduko Lanbide Hezkuntzakoa edo baliokidea; 25 urtetik gorakoak betegizun horietatik salbu geratzen dira. c)- Asti Libreko hezkuntza edo zuzpertze alorrean edo kultura lanean, esperientzia ziurtatzea, Entitate edo Instituzio batetan gutxienez etengabeko lau urteko ihardunekoa izan behar duelarik edo sei urteko etendun iharduketan. d)-- Eusko Jaurlaritzako Gazte eta Iharduketa Komunitarioaren Zuzendaritzak homologatu ondoren, Eskolek eratu eta erabilitako ikasketetarako eta funtzio pedagogiko eta zuzperketarako gaitasun saio bat gainditzea. Zortzigarren artikulua.- 1: Dekretu honetako 4-3. artikuluak diozen betekizunak bete ez ditzaten onartutako Ikastegiei, ohar bat egingo zaie, hots, bere jarrerari eusten badiote, onarpen ofiziala kendu ahal izango zaiela alegia. 2: Horri dagokion oharra eginda ere, onartutako Eskolaren batek, eskola hori homologatzeko eman zen Erabakian adierazitako betekizunak nabarmenki bete gabe jarraitzen badu, berari dagokion Lurralde Historikoko Kultura Diputatuak, edo, hala izanez gero, Kultura eta Turismo Sailburuak, horretan interesdun entitate horrek dioena entzun ondoren, Erabaki baten bidez onarpen ofizial hori kentzea xedatu ahal izango du. ALDIBATERAKO XEDAPENA Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak jarriko ditu Dekretu honek indarra hartu baino lehenago lortutako Gizarte eta Kulturarako Zuzpertze titulu edo diplomak konbalidatzeko beharrezko izan daitezen prozedura eta baldintzak. INDARGABETZE XEDAPENA. Dekretu honetan agindutakoaren aurka dauden maila berdineko edo apalagoko xedapen guztiak Euskal Herriko Autonomia Elkarteko eremuaren barruan indargabeturik gelditzen dira. AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Dekretu hau garatzeko eta gauxat eko beharrezko izan daitezen arauak emateko ahalmena ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko Martxoak 1. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.