Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

53/1988 DEKRETUA, Otsailaren 23koa, Babes Ofizialeko etxebizitzen hitzarmendutako sustapenei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 583
  • Xedapen-zk.: 53
  • Xedapen-data: 1988/02/23
  • Argitaratze-data: 1988/03/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Etxebizitzei buruzko administrazio-politika, errentaren maila urriak dituzten sektore sozialen erosketa-ahalmenak sustatzeko asmotan, erabat Publikoak diren Sustapenen eta, bai sustatzaileari zein bereziki erosle indibidualei emandako finantz eta ekonomiazko laguntzez, iniziatiba pribatuak burututako Sustapenen arteko bereizkuntzan oinarriturik ibili ohi da. Planteamendu hori, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Politikari buruzko Urriaren 31ko 31/1978 Erret-Dekretuaren oinarria da, geroztik, dekretu hori, 1981-1983 Hirurteko Egitasmoaren bidez eta 1984/1987 Laurtekoaren bidez garatua, halaber, planteamendu hori, Abenduaren 4eko 1984/1987 Erret Dekretuan projektatua da. Hala ere, finantz-ahalegin horrek eta 1987.eko Otsailaren 11ko Aginduaren bidez geografiazko areak zehaztea ekarri zuen zuzenketak ez dio erantzunik eman Euskal Herriko zenbait aldetan dagoen eskaintza pribatuaren urritasunari. Hori horrela, egon dagoen babes-erregimenaren osagarri gisa, bai babestutako etxebizitzaren merkatuaren hedaketa zein, Konstituzio Espainoleko 47. artikuluak agintzen duen arauera, etxe duin eta egoki bat edukitzeko posibilitateak gehitzea ere ekar ditzaketen entitate publikoen eta iniziatiba pribatuaren arteko elkarlanerako formula berriak jarri beharra planteatzen da. Dirulaguntza berezi hauen onura jaso dezaketenen kopurua gehitu egiten da, halaber, familia osakideen eta . sustapena egiteko asmoa izan dadin lur-eremuaren araberako diru-sarreren ponderazio-mekanismoen bidez eta, azken batean, Etxebizitza-Kooperatibak sortzea eta irabazte-xederik gabeko elkartze-formulak bultzatuz, bai sustapen-ihardunean baita eraikitako etxebizitzen erabiltzaileenean ere. Hori horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1988.eko Otsailaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- Helburua eta Eremua.- 1. Babespen Ofizialeko Etxebizitzen hitzarmendutako sustapenetan arau izango diren onurak, lankidetza-sistema, esleipen-prozedura eta erabilpen-erregimena erregulatzea da Dekretu honen helburua. 2. Dekretu hau aplikatzerakoan, honako hauek har daitezke hitzarmendutako sustapentzat: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioak eragindakoak eta ekimen pribatuak suspertutakoak izanik, sustapen-deialdiaren unean indarrean zegoen lanbidearteko gutxienezko alokairua bezalakoa edo hori baino hiru bider eta erdi gutxiagokoa, urteroko familia-errenta ponderatua, duten erosleentzat Babespen Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea helburu dutenak. Erosketarako erregimen orokor hau, etxebizitzaren behar berarizkoak betetzekoak diren sustapenen deialdi publikoan aldatuta azal daiteke, eta hori, lanbidearteko gutxienezko alokairua bezalakoa edo hori baino hiru bider eta erdi gutxiagokoa duten erosleen familia-errenta gehinezkoak finkatuz. 3. Familia-unitateak izandako diru-sarrera gordin guztiak hartuko dira urteko familia-errentatzat; eta horrelakotzat hartuko da, dagokion salerosketa gauzatzearen aurreko urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren araupidetzan agindutako moduan zehaztuta. Diru-sarreren ponderazioa, kontutan hartutako familia-unitatearen osakide-kopuruari eta sustapenak kokatu behar dueneko lur-eremuari dagozkien bi koefizienteren arabera burutuko da, eta aitortutako diru-sarrera gordinak orain aipatzen diren koefizienteekin biderkatzean datza. a) Ponderazio-koefizientea, familia-osakeraren arabera. OSAKIDE-KOPURUA KOEFIZIENTEAK 4 osakiderarte 1 5 0,875 6 edo gehiago 0,778 b) Gehienezko ponderazio-koefizientea, sustapenaren kokamenaren arabera: 0,833. Koefiziente hau deialdi publiko bakoitzean mugatuko da zehazki, adierazitako gehienezkoa ezin izango duela gainditu inoiz. 4. Hitzarmendutako erregimen honi jarraiki eraikitako etxebizitzen esleipen edo salmentako gehinezko prezioa, lehenengo eskualdaketan, gaurregun indarrean dagoen Babespen Ofizialeko Etxebizitzen legedian ezarritako gehienezko prezioa -arau honen babespean eta berori aplikatuz sustatzaileak lortutako luguntzaren diru-kopuru berean- gutxituz ateratakoa izango da. 5. Deialdiak hartzen duen sustapenaren gai diren etxebizitzek, lehenengo eskualdaketan, duten gehienezko esleipen edo salmenta prezioa adieraziko da egin dadin deialdi publiko bakoitzean. 2. Artikulua.- Onurak. 1. Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, honako onura hauek eman diezazkieke hitzarmendutako sustapenei: a) Bere jabetzapeko lurrak uztea, ordainbidezko azalera-Eskubidea eginez, eta hori horrela egingo da, Lur-Erregimenari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege-Dekretuko 171. eta hurrengo artikuluetan eta indarrean dagoen Araudi Hipotekarioko ló,lean finkatutako terminoetan eta baldintzetan. b) Hirigintzatze-gostearen zatikako eta guztizko dirulaguntza, poligonoaren edo hirigintza-unitatearen heineko zatiari dagokionean zein eraikintzari erantsitako obrei dagozkienean. c) Teknika-sorospidetzaren gostea dirulaguntzaren gai izan dadila zati batetan edo guztiz, arkitektura eta hirigintzatze-proiektua erredaktatzearen eta obra-zuzentzearen gosteak kontutan hartuz horrelakotzat. 2. Esandako onuraren bat edo guztiak bateratzea, sustapen bakoitzerako burutu dadin deialdi publikoaren baseetan eta baldinza-zerrendetan zehaztuko da. 3. Onura hauek jasotzea, Babespen Ofizialeko Etxebizitzei buruzko indarrean dagoen legedian finkatutako dirulaguntzekiko lotura-gabea eta horiekin elkargarria da. 3. Artikulua.- Entitate publikoekin eta pribatuekin lankidetza egiteko sistema. 1. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Dekretu honek ar aupetutako sustapenak burutzeko xedez, Lankidetza-Ituneak hitzarmen ditzake, bai Tokiko Entitateekin zein irabazterik xederik gabeko bestalako Erakunde Publiko edo Pribatuekin. 2. Arau honetan jasotako onurak ematean izandako parte-hartzeak zehaztea eta eskuratu beharreko kontraprestazioak dira Itune hauen xede; lankidetza ematen duen Entitateak, onura horiek Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egindako deialdi publikoaren hartzaileari emateko hitza hartzen duela. 3. Lankidetza-Ituneak gauzatzea deialdiaren aurretikoa da eta horren termino berberetan egingo dira deialdiaren baseak eta baldintza-zerrenda. 4. Artikulua.- Deialdia. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Zuzendariak, Babespen Ofizialeko Etxebizitzen hitzarmendutako sustapenen proposamenak aurkezteko deialdi publikoa egingo du. 2. Deialdi bakoitzean, E.H.A.O.-ean eta sustapena proiekta dadin Lurralde Historikoko egunkari tirada haundienekoan argitaratuz egindakoan alegia, honako idazpuru funtsezko hauek agertuko dira espreski: a) Sustapena burutuko deneko lurra zeinkatzea eta deskribatzea, honako gutxienezko xehapenak adieraziz: - Kokamena. - Azalera. - Hürigintza-egoera, zernolakoak, proiektatutako eraikuntzaren hirigintza-parámetroak eta, lurren izaera bereziaren arabera, sustapen-proposamena burutzeko beharrezkoak izan daitezen gainontzeko zernolako guztiak. b) Oinarrizko proiektua edo sustapenaren zernolako teknikoak, horiek, Babespen Ofizialeko Etxebizitzetarako indarrean dauden ordenantzei egokitu beharko zaizkiela. c) Jadanik dauden eraikineri oinarrizko proiektua edo zernolako teknikoak eta, hala behar izanez gero, eraikintzarekin batera egin diren hirigintzatze-obrak. d) Eraikiko diren etxebizitzen gehienezko kopurua. e) Garaje-plazak eta sustapenean sartuko diren merkatal-lokalen azalera, eta horien eskualdaketaren errejimena. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxibizitza eta Ingurugiro Sailaren eritziz horren egiterapena sustapenaren tzat beharrezkoa edo egokia izan dadinean jasoko da idazpuru hau baseetan, eraikintza-proiektuaren bideragarritasun ekonomikoak berak, eskualdearen honelako horniketa-hutsuneak, edo indarrean dagoen hirigintza-araudiaren inposaketak bidezkotua alegia. Burutze eta hirigintzatzearen Proiektua aurkezteko, erakintza-obrak hasteko, eta sustapena guztiz burutzeko gehienezko epeak. g) Sustapenaren gehienezko goste erabatekoa, kontzeptu guztiengatik. h) Aurreneko eskualdaketan hartutako esleipenaren edo salmentaren gehienezko prezioa, etxibizitzaren azalera erabilgarriko metro karratuka, arau honetako 1,5 artikuluan adierazitakoaren arabera. i) Proiektatutako sustapeneko onurak, Dekretu honetako 2.2 artikuluan adierazitakoaren arabera. j) Egon dauden Lankidetza-Ituneak eta horietan esandakoa. k) Azalera-Eskubidea egitearen Administrazio-Klausulak. 1) Hala behar balitz, Erosketaren erregimen berezia, Arau honetako 2. parrafoko 1.2. artikuluan ezarritakoaren arabera. m) Erosleen familia-errentaren ponderazio-koefizienteak, familiaren osakera eta sustapena kokatu dadin lur-eremua kontutan izanik, eta hori, Dekretu honetako 1,3 artikuluan adierazitakoaren arabera. n) Proposamenak aurkezteko epea, deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. 3.- Deialdi hauetara pertsona naturalak eta juridikoak, espainiarrak zein atzerritarrak izan, aurkez daitezke; pertsonok, iharduteko gaitasun osoa izan eta euren erregimen juridikoetako arau erregulatzaileen arabera osaturikoak izanik, Estatuko Kontratapenerako Araudi Nagusiko 23. artikuluan eta hurrengoetan eskatutako baldintzak bete beharko dituztela. Deialdi publiko honetara aurkeztu nahi duten Koperatibek, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Legean xedatutakoari eta gainontzeko arau osagarriei egokitu beharko diete euren erregimen juridikoa eta, halaber, dagokien Erroidan inskribatu. 5. Artikulua.- Proposamenak. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztuko dira proposamenak, deialdi bakoitzean adierazitako epean, eta honako agiri hauek jasoko dituzte gutxienez: a) Estatuko Kontratapenerako Araudi Nagusiko 25. artikuluanadierazitako terminoetan, proposamen-egilearen eta, hala behar balitz, horren ordeazkoaren nortasuna egiazta dezana. b) Aipatu Araudiko 23. artikuluan aurrikusitakoaren arabera, zergarekiko ordaindu-beharrak beterik dituela egiazta dezana. c) Lanbide aztura eta proiektuaren gai den sustapena burutzeko beharrezko den ekonomia eta teknika mailako gaitasuna ziurta ditzaten agiriak. d) Sustapenaren ezaugarriei buruzko eta teknika, hirigintza eta arkitektura mailako balorapena egiteko bide eman dezan deskribapena. e) Eraikiketa materialaren eta sustapenak guztira ekar ditzan kosteak. f) Etxebizitzak eta elementu bereziak edo probetxagarriak izendatzeak edo saltzeak izango duten prezioa, sustapena kortutan hartu gabe. g) Estatutoak eta barne-funtzionamendurako errejimena Kooperatiba, Elkarte edo Iraskunderen batek egin dezanean sustapena, sustapenaren hartzaileak (Errenta, Talde Soziala eta abar), eta kideak onartzeko aplikatuko den baremoa. 6. Artikulua.- Izendapena. 1. Proposamenak egiteko epea amaitu dadin egunaren hurrengo hogeita hamar egunen barruan, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza-Zuzendariak, ebazpena emango du deialdia osatzen duten onurak abantailarik ugarien ekar ditzakeen proposamenari eskainiz edo emateke gelditzen dela deklaratuz. 2. Onuren izendapena egiteko, aurkeztu diren proposamenen baloraketa egingo da honako erizpide hauen arabera: a) Eraikiketa materialean jarri dena eta sustapenaren osotasunean kudeaketa-kosteek banan-banan izan duten eragina. b) Proiektuaren gai izan den sustapenak eskaintzen dituen hirigintza eta arkitektura mailako irtenbideak. c) Salmentak edo etxebizizten izendapenak, sustapeneko materialen kalitatearekin eta instalazioekin duten lotura. d) Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzen sustapen-arloan duen kaudimena eta aztura profesionala. e) Elkarte edo Iraspen, edo Etxebizitza-Kooperatiba bidezko irabazte xederik gabeko sustapen-sistema. f) Sustapen bakoitzaren zehaztasunen arabera, Etxebizitza Zuzendaritzak deialdi bakoitzerako ezar dezakeen beste edozein erizpide. 7. Artikulua.- Onurak eskuratzea. 1. Honako agiri hauek, deialdia izendatu ondorengo 36 hilabateko epearen barruan eta justifikapenez eman daitezkeen epe-luzapenekin, aurkez daitezenaren eta Etxebizitza Zuzendaritzak gero onarpena eman diezaionaren baldintzapean egingo dira, bai deialdi publikoaren hartzailearen aldeko superfiziearen Eskubidearekiko eskritura publikoaren formalizaketa eta bai Jabetza-Errejistroan hori inskribatzea ere: a) Etxebizitzen salmenta edo izendapenarekiko kontratuak, superfizearekiko baldintzapeko eskubidea dagoela zehaztuz eta horretan agintea duen administrazio-organoak bisatuta egon beharko dutela kontratu horiek, eta Dekretu honetan oinarri hartuz sustatzaileak lortutako eta etxebizitzan jarritako egiazko zenbatekoa erasota utziko dela beroietan. b) Erosleen edo hartzaileen urteko familia-errentaren behar bezalako egiaztagiria, Dekretu honetako 1.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. c) Saldu edo izendatu ez diren etxebizitzak eta kenezinezkoak diren eraskinak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren esku sustatzaile hartzaileak utziko dituenaren hitzarmen formala, gero saldu ahal izateko. d) Etxebizitzak eraikitzeko eta, hala behar izan dadinean, horien urbanizaketa proiektua. e) Jaso den zenbatekoa eta horri dagozkion legezko interesak itzuliko direnaren behar bezalako abal-bidezko bermea edo aseguru-kontratua, etxebizitza eskuratu eta salmentarekiko eskritura publikoa formalizatu arte. 17 Superfiziearekiko Eskubidea ordaintzeko ezartzen den kontraprestaketaren ordainketa edo, hala behar izan dadinean, aseguramendua egitea, abal edo aseguramendu-bidez. g) Arrisku guztien aurka eraikintza aseguratzea, arauz ezar dadin mantenimendu-epez. 2. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean obra egin izanaren egiaztapenak eurkez daitezenaren baldintzapean egingo da sustapenaren urbanizaketaren kosteetarako izendatutako laguntzaren ordainketa. 3. Arkitektura eta, beharrezko izan dadinean, urbanizaketa proiektuaren kosteetarako emandako laguntzaren ordainketa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, deialdian ezar dadin epearen barruan, proiektu horri onarpena eman ondoren eta koste hori minuta-bidez ziurtatu ondoren, egingo da. Obra-zuzendaritzari dagokion kostearen ordainketa, obra egin izanaren azken ziurtagiria eta minuta-bidez hori ziurtatu ondoren, egingo da. 8. Artikulua.- Superfizie-Eskubidearen Indargaltzea. Lurraren Errejimen eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testua onartzen duen Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege Dekretuko 173.1 artikuluan zehazten direnaz aparte eta konstituzio-tituluan ezartzen direnaz gainera, honako hau izango da superfiziearekiko eskubidea galtzeko kausa, hau da, Dekretu honek ezartzen duenaz baliatuz bultzatzen den sustapena erabat deskalifikatzea hain zuzen. 9. Artikulua.- Erabilpen errejimena. 1. Urriaren 31ko 31/1978 Errege Dekretu-Legeak eta hori garatzen duten erabakiek Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzentzako ezartzen duten errejimenpean egongo dira itunepeko sustapen baten bidez egin daitezen etxebizitzak. Etxebiz'stzen jabetza, zertarakoa, erabilpena, zaintza eta probetxamentiua Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzei buruz indarrean dauden legepean egongo dira, errejimen horrek indarrean dirauen bitartean, . 2. Behin-betiko kalifikapena eman zenetik hasi eta hamar urteko epearen barruan arau honetaz baliatuz egindakó etxebizitzek dituzten lotura guztiez saldu ahal izateko, Euskao Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzaren baimen espresoa behar izango da, dagokion Lurralde Historikoan. Aipatu den baimen hori eman ahal izateko, beharrezko izango da, lortutako onura guztiak eta horiei dagozkien legezko interesak itzultzea horretarako eskea egin duenak. Ondorio hauetarako, honako hauek hartuko dira onuratzat, hau da, sustatzaileak, etxebizitza saltzerakoan edo izendatzerakoan jarritakoak Dekretu honetako 7.1.a) artikuluak ezartzen duenaren arabera, eta bai Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzen Errejimen Orokorraren eraginez erosleak jasotakoak ere prezio-beherapenaren ondorioz. Dekretu honek ezartzen dituen baldintza orokorrak eta deialdi bakoitzean ezar daitezenak bete ditzaten erosleen alde egin daitezen lotura guztizko transmisioei ez zaizkie ezarriko aurreko parrafoan aipatzen direnak; horretarako, beharrezkoa izango da horiek betetzen direla ziurtatzea eta epigrafe honetako lehenengo parrafoan aipatzen den eskabidea egitea. 3. Baimen hau emateak ez du ekarriko, beste gabe, etxebizitzaren deskalifikapenik. 4. Baimen hori eskuratu ondoren edo aipatu den hamar urteko epe hori igaro ondoren, transmisioa egin dadin unean indarrean dauden legeek Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzentzako ezar dezatena izango da bigarren eta geroagoko transmisio bidez egin dadin salketaren gehienezko prezioa. Artikulu honetako 2. epigrafeko azken parrafoan jasotzen den kasuan, honako hau izango da bigarren eta geroagoko transmisioen gehienezko salmenta-prezioa, hau da, Laguntza Ofizialpeko Etxebizitzei orohar ezarritako eta sustatzaileak, lehenengo transmisioan, Dekretu honetako 7.1.a) artikuluak ezartzen duenaren arabera, horiei kendutako onurak gutxituz gel dadina hain zuzen. 5. Etxebizitzarekiko atxikimendurik ez duten merkataritza-tegien eta garageen transmisioei ezarriko zaien lege eta ekonomia mailako errejimena, dagokion deialdiko baseek eta baldintza-pleguak ezar dezatena izango da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau betetzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen erabakiak emateko esku ematen zaio, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu honek jasotzen dituenen aurkako, kontrako eta bateraezinezko izan daitezen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak, ez dira aplikagarri izango Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremu-barruan. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.