Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 16ko 39/1988 DEKRETUA, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzaren egitura eta eginteei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 485
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 1988/02/16
  • Argitaratze-data: 1988/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Herriogasun eta Diribideetarako Sailaren egiteko eta egitura Aprilaren 7ko 106/87 Dekretuaren indarrez zehaztuta gelditu dira, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioko Jaurlaritzaren eraketa berria zehazten duen Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak dioenaren arabera . Ondare eta Kontratapen arloan Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari dagozkion agintepideak zehazten ditu aipatutako Dekretuko 12. artikuluak, horien artean, Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari dagozkionak zehazten direla 29. artikuluan. Zuzendaritza honek bete behar dituen zerbitzu-oparotasunak, zerbitzu horiek arautzen dituzten hainbat Dekretu sortarazi ditu urteetan zehar, horren agintepideei dagozkien arauak hainbat eta hainbat arauetan sakabanatuta daudela gaurregun. Bestalde; Dekretu horien bidez, bete beharreko zerbitzu eta egiteko ezberdinen erakeca zehatz bat sortu da, ekintza funtzional eta operatibo mailako eremu bat une honetan ezarri ahal izatea ekarri duela ondorioz. Horiek kontutan izanik eta Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzaren ekintza-eremua argiagotzeko eta gehiago zehazteko xedez, egokitzat jotzen da, horren agintepideei buruz sakabanatuta dauden eta Zuzendaritza horrekiko eragina duten arau guztiak testu bakar batetan biltzea, aldi berean, Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari atxikita dauden organo kolejiatuei realitatearekin adostasuna duen eraketa berri bat ematen zaiela. Ondareari dagozkionetan, ondoren aipatzen diren Legeek Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari arlo honetan izendatzen dizkioten egiteko guztiak banan-banan bildu dira, hau da, Euskal Herriko Herriogasun Nagüsia Eratzen duten Printzipioei buruzko Ekainaren 22ko 12/1983 Legea, Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legea, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren Araudi Organikoa onartzen duen Apirilaren 7ko 106/ 1987 Dekretua. Kontratapenei dagozkienetan, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuak aurrikusten duen Kontratapenetarako gaurregungo Errejimen Organikoak dioenaren arabera eratu da Zuzendaritza hori, Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari atxikitako organo kolejiatua den Kontratapenetarako Batzorde Nagusian aldaketa batzuk sartu direla. ' Organu kolejiatu bakar honek, elkarren artean erabat ezbardinak diten bi eratako egiteko hartzen ditu bere baitan Kontratapen-Mahai eta Aholku-Organo denez, konposaera ezberdina ezartzen dela kasu bakoitzerako. Horrek ekar lezakeen nahaspilak, bi egitekoak bi organu kolejiatu ezberdinetan banatzea eskatzen du, Kontratapenetarako Batzorde Nagusia Kontratapen-Mahai gisa antolatzen dela eta, aholku-egitekoetarako, beste organu kolejiatu bat, hau da, Administrazio-Kontratapenetarako Junta Aholkuemailea izena duena. Horiek horrela, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1988.eko Otsailaren lóan egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. Artikulua: Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen da Dekretu honen bidez, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren egitura organikoa onartzen duen Apirilaren 7ko 106/1987 Dekretuak dioenarekin bat etorriz. 2. Artikulua: Artez eta hierarkikoki Dirubideetarako Sailordetzaren pean dagoen Zuzendaritza-Zentru bat da Ondare eta Kontratapen Zuzendaritza eta honako egiteko hauek ditu betebeharreko, hau da, Euskadiko Autonomia Elkarteko Ondarearen kudeaketa eta zainketa, horrek dituen arriskuen kudeaketa eta asegurantza eta bai Administrazio-Kontratapenaren garapen eta koordinakuntza ere, hurrengo artikuluetan zehazten diren ñabarduraz eta harmenez. 3. Artikulua: Honako egiteko hauek betetzea dagokio Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari: 3.1. Ondarea. 3.1.1. Euskadiko Autonomia Elkartearen Administrazioaren errejimen publiko edo pribatupeko ondasun eta eskubideei dagozkienetan: a) Ondasun mugiezinak zerbitzu publikorako jartzea eta hortik kentzea eta bai horiek errentan jartzea ere, Euskadiko Ondare Legeak ezartzen duenaren arabera. b) Euskadiko Autonomia Elkartearen Admisnistrazioaren errejimen pribatupeko ondasun eta eskubideen kudeaketa eta administrazioa, horien erabilketa edo ustiaketa beste organu edo pertsona batzuri izendatuta egon ez dadinean. c) Ondasunen erabilketa edozein eratako tituloz izendatuta duten Sailek, Erakunde Autonomoek, Errejimen Pribatupeko Izaiki Publikoek, Gorporazioek eta errejimen publiko edo pribatupeko pertsonek Euskadiko Ondarearen ondasun eta eskubideetaz egiten duten erabilkerari buruzko ikerketa egitea. d) Edozein eratako enpresa eta elkarteetako partaide denez Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioari dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organu bati espreski aurrez izendatu ez zaizkionaren baldintzapean. e) Euskadiko Ondarekoak izan daitezkenaren ustezko ondasun eta eskubide guztien ikerketa; mugaketa eta mugarriak jartzea; babestea, defendatzea eta reibindikatzea; eta bai zigor-ahalbideak eta erantzukizunak eskatzea ere horiei dagozkienetan. f) Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren Ondasun eta Eskubideei buruzko Inbentario Orokorra egitea eta gaurkotzea; horien baloraketa egitea; egoera fisikoa eta juridikoa gaurkotzea eta bai dagozkien Errejistro Publikoetan inskribatzea ere. g) Euskadiko Autonomia Elkarteko Admiaistrazioaren Ondarearen ondasunak eta eskubideak jaso ditzaten edo materializa daitezeneko agiriak, eskriturak eta baliodun tituloak edukitzea eta zaintzea. h) Euskadiko Ondarearen ondasun eta eskubideei buruzko jabetza-egintepideak erabiltzea, horien ordezkotza eta defentsa egitea epaiz, kanpo, Ondare-Legeak beste erabakiren bat espreski eman ez dezan kasuetan eta atxiki edo eman dakizkiokeen errejimen publiko edo pribatupeko ondasunekiko beste Organu edo Izaiki batzuk izan ditzaketen egiteko eta erantzukizunen kaltetan gabe. i) Euskadiko Ondareareari dagozkionetan ezagutu ditzakeen eta delitu edo faltagai izan daitezkeen ekintza guztien berri, zigor jurisdikzioari ematea. j) Jaurlaritzak Euskadiko Ondareari buruz hartu ditzan Ekordioak eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak eman ditzan. Erabakiak betetzea, Ondare-Legeak beste gauza bat ezarri ez dezan kasuetan. k) Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren egintepeko diren prozedimendu guztiei bideak eginaraztea eta horiei dagozkien agiriak egitea Ondare arloari dagozkionetan. l) Kendutako ondasun eta eskubideen birreskuraketarako Batzordearen agintepeko diren espedienteei legebideak eginaraztea. m) Erabaki eta arau mailako disposizio-proiektuak lantzea Ondare arloari dagozkionetan. n) Indarrean dauden legeek arlo honen gain eman diezaioketen beste edozein agintepide. 3.1.2. Euskadiko Ondare Legeko gehigarrizko erabakietatik bigarrenak, Ondare arloari eta, zehazki, etxebizitza eta lurraren sustapen publikoari dagozkienetan, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari ematen dizkion aginteak ez dira sartzen aurreko apartaduan. 3.2. Kontratapena. a) Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari dagozkion administrazio kontratapenak ekar ditzakeen aginteak orohar eta indarrean dauden legeek arlo honen gain eman diezaioketen beste edozein agintepide. b) Kontratapen Batzorde Nagusiaren agintepeko izan daitezkeen administrazio-kontratapen espedienteei bideak eginaraztea. Beste Kontratapen-Mahai bati izendatu ez zaizkion honako kontratapen hauek dagozkio enunziazio mailan: - Obra-kontratapenak. - Zerbitzu publikoko kudeaketa-kontratapenak. - Apirilaren 4ko 1005/ 1974 Dekretuaz baliatuz egin daitezkeen Teknika-Urgazlaritza kontratapenak. - Uztailaren l7ko 1465/.1985 Dekretuz araututa dauden pertsona fisikoekiko kontratapenak. - Administrazio kontratapen bereziak, ondare mailakoak eta arriskuei erantzutezkoak izan ezik. - Legeetan errejimen berezirik ez duten kontratapen atipiko edo izengabeak. - Kontratapen Errejimen Organikoari buruzko arauek Kontratapen Batzorde Nagusiari izenda diezaioten beste edozein aginte. c) Kontratapen Batzorde Nagusiaren peko diren eta, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko Gehigarrizko Erabakiak edo hori ordezka dezan beste edozein arauek diotenaren arabera, Euskadiko Autonomia Elkartean eratuta dauden edo eratuko diren Kontratapen-Mahai ouztietan partaide izatea. d) Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratapen eta Kontratisten Erresjitroa artikulatzen duen Urriaren l4ko 223/ 1986 Dekretuari darizkionak. e) Kontratapen Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa eskaintzea bere egitekoak betetze-lanetan, Dekretu honetako 13. artikuluak dioenaren arabera. f) Aholkularitza eta koordinakuntza-lanak egitea, administrazio-kontratapen eta kontratapen pribatuei dagozkienetan. g) Administrazio-Kontratapen Junta Aholkuemaileari dagozkionetan Dekretu honetako 23. eta 24. artikuluek kontratapen-zerbitzuari izendatzen dizkiotenak. h) Erabaki eta arau mailako proiektuak lantzea, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazio barruko kontratapenei dagozkienetan. i) Indarrean dauden legeek arlo honetan izenda diezazkioketen beste edozein agintepide. 3.3. Arriskuen eta aseguruen kudeaketa. Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioko langilego, ondare eta jardunen gain eragina izan dezaketen arriskuen analisia, baloraketa, kudeaketa eta bermaketari buruzko Urriaren 22ko 346/1985 Dekretuak Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari izendatzen dizkionak orohar. Honako aginte hauek dagozkio zehazki: a) Euskal Herriko Hazienda Nagusiarenak diren eta Euskadiko Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideek izan ditzaketen arriskuak aztertzea eta horien baloraketa egitea, adskribapen zehatza kontutzn hartu gabe. b) Gizarte-Segurantzak betetzen ez dituen eta Errejimen Publikoari atxikita dauden Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioko Organu eta Izaikien zerbitzura dauden pertsonen integritate fisikoan edo beren ondareetan eragina duten arriskuen analisia eta baloraketa egitea, eta Administrazioak egin behar duen arrisku horien bermaketa konbentzioz edo legez ezarrita egon dadinean. c) Beren ekintzak edo funtzionari edo agente diren ordezkarienak direla eta, aurreko b) apartaduan aipatzen diren pertsonei ezartzen zaien posiblezko erantzukizunaren arriskuen analisia eta baloraketa. d) Arriskuak aurrikustea, kontrolatzea, kudeatzea, ezabatzea, txikiagotzea, tokiz aldatzea edo kanpo-babesa sortzea xedetzat duten ikerketa ekonomikoak lantzea, egoki diren Aseguru Pribatu mailako Polizak eginez. e) Errejimen Pribatupekoari beren jarduna atxiki eta Euskadiko Autonomia Elkarteko Instituzio-Administrazioko Izaikiek horretan agintea duten organoen iniziatibaz hasera emandako analisi eta baloraketa proiektuetan parte hartzea. f) Itunearen gai izan diren Aseguru-Polizek ekar ditzaten indemnizazio eta prestazioei onarpena ematea, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioari dagozkionak eskuratzea, finikito erako saldoekiko ordain-agiriak ematea eta erabateko aske-boterea duten ekintzei uko egitea epaiketa-eremutik kanpo. g) Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egitea epaiketez kanpo, honako hauekiko harremanetan: Arrisku eta Aseguruen kudeakecak ekar ditzakeen ekintzetan, edozein titulo dela medio, parte har dezaketen Aseguratzaile, Birraseguratzaile, Agente Artekari, Errebista-Tasatzaile, Matxura-Komisaria eta Likidatzaile, Aseguruen Konpentsazio-Elkarte, Administrazio-Organu eta pertsona fisiko edo juridikoei dagozkienetan. h) Arrisku eta Aseguru arloari buruz Jaurlaritzak eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak har ditzaketen Erabakiak betetzea. 4. Artikulua. Artez eta hierarkikoki Dirubide-Sailburuordearen pean dagoen Ondare eta Kontratapen Zuzendaria da Zuzendaritzaren goi mailako organua. 5. Artikulua: Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzak honako zerbitzu hauek izango ditu, bere eginteak burutu ahal izateko: Aholkularitza eta jabetza berezien kudeaketarako izango den eta zerbitzu ezberdinen koordinaketa-egitekoak izango dituen Teknika Idazkaritza bat. 5.2. Honako izen hauek emango zaizkien hiru zerbitzu: - Ondare Zerbitzua. - Kontratapen Zerbitzua. - Arrisku eta. Aseguruen kudeaketa-zerbitzua. 6. Artikulua: Honako hauek hartzen ditu Zuzendariaren aginte-eremuak: a) Zuzendari maila bera edo goragokoa edo baliokidekoa duten organu eta erakundeek hartu beharreko erabakiekiko proposamena egitea. b) Erabakiak hartzea Zuzendaritzaren aginteei dagozkienetan. c) Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzarenak diren aginteen ondorio diren ekintza eta kontratapenak egin daitezeneko publiko eta pribatu mailako agiriak ematea, Euskadiko Autonomia Elkartearen Administrazioaren izenean. d) Dekretu honetako 3.1 d) artikuluan aurrikusitako moduan, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioari dagozkion bazkide-eskubideak gauzatzea. e) Zuzendaritzako zerbitzuen eta horri atxikitako langilegoaren buruzagitza eta horien ikuskaritza orokorra, gai horretan Lehendakaritza eta Zuzentza Sailari eta Herriogasun eta Dirubide Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari leporatutako aginteen kaltetan gabe. f) Zuzendaritzako zerbitzuak zuzpertzea eta horien gidaritza egitea. g) Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioa, Erakundeen, agintarien, funtzionarien edo pertsona fisiko zein juridikoen aurrean ordezkatzea, eta hori, agintea duten organuek Ondareari, Administrazio-Kontratapenari eta arriskuen Kudeaketari buruzko alorretan -Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaritzari izendatutakoetan alegia hartutako erabakiak betetzerakoan. h) Arrisku eta Aseguruak Kudeatzeko alorrean, Dekretu honetako 3.3 artikuluaren f eta g letrez adierazitakoak. i) Zigorbidezko Jurisdikzioaren aurrean azaltzea, Dekretu honetako 3. artikuluko 3.1.1. idazatiaren j) letran adierazitako agintea betetzerakoan. j) Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari atxikita dauden organu kolejiatuen buru izatea. k) Zuzendaritzak ordezkaturik egon beharko duen Organu Kolegiatuetan, horren ordezkotza izango duten bokalak izendatzea, baita Organu horien Idazkaritzak ere, horren izendapena Ondarea eta Kontratapen Zuzendaritzari dagokionean. 1) Ordanamendu Juridikoak eman diezazkion egitekoak. 7. Artikulua: Aurreko artikuluko c), g) eta j) letrez adierazitako aginteak, Zuzendaritzako zerbitzuetako arduradunek bete ahal izango dituzte, hurrengo artikuluetan ezartzen den eraginaz. 8. Artikulua. Idazkari Teknikoak, Zuzendaritzako alor guztietan, eta hiru zerbitzuetako arduradunak, euren alorretan, eta Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendariak emandako erabakiz horretarako gaitu ondoren, honako egiteko hauek bete ditzakete: a)-Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioa, Erakunde, Agintari, funtzionari edo pertsona fisiko zein juridikoen aurrean ordezkatzea, eta hori, Ondareari, Administrazio-Kontratapenari eta arriskuen Kudeaketari buruzko alorretan agintea duten organuek hartutako erabakiak betetzerakoan. b)- Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren izenean, agintea duten organuek, Ondarea alorretan, emandako erabakiei doazkien ekintza edo kontratuak egin daitezen agiri publikoak edo pribatuak ematea. 9. Artikulua: Kontratuak izenpetzea, horien berri izatea Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaritzari atxikitako organu kolegiatuei dagokiela: l. Kontratapenerako Batzorde Nagusiarentzat izapidetutako kontratuetarako, Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaria, Idazkari Teknikoa eta Kontratapen Zerbitzuko arduraduna, aukeran. 2. Arriskuak Aseguratzeko Kontratapen Mahaiarentzat izapidetutako kontratuetarako, Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaria, Idazkari Teknikoa eta Arrisku eta Aseguruen Kudeaketa-Zerbitzuko arduraduna. 10. Artikulua.-- Ondarea eta Ko:rtratapenerako Zuzendaria ez izatea, ez egotea edo ezindurik gertatuz gero, horren egitekoak eta aginteak, honako organu hauek burutuko dituzte: 1. Ohizko egitekoak, hurrengo parrafoan adierazitakoak salbu, Zuzendaritzako Idazkari Teknikoak bereganatuko ditu. 2. Dekretu honetako 6. artikuluaren a), b), c) eta d) letretan adierazitako aginteak, hierarkikoki Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendariaren gainetik dagoen hurrengoari dagozkio, eta horren ezean, hierarkian gainetik dagoen lehenenegoari. 3. Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaritzari atxikitako organu kolegiatuen lehendakaritza, honako pertsona hauek beteko dute: a)- Kontratapenerako Batzorde Nagusiko Kontratapen Zerbitzuko arduradunak. b)- Arriskuak Aseguratzeko Mahaiko Arrisku eta Aseguruen Kudeaketarako Zerbitzuko arduradunak.II ATALBURUA ORGANU KOLEGIATUAK 11. Artikulua: Honako Organu hauek daude Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaritzari atxikita: A) Kontratapen alorrean: - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioaren Kontratapenerako Batzorde Nagusia. B) Arrisku eta Aseguruen alorrean: - Arriskuak Aseguratzeko Kontratapen Mahaia. C) Ondarea alorrean: - Bahitutako Ondasun eta Eskubideak Itzultzeko Batzorde Izapidetzailea. 12. Artikulua: Aholku-Organu gisa, Administrazio-Kontratapenaren Junta Aholku-emaile bat izango da, Dekretu honetako 2letik 26rarteko artikuluetan xedatutakoa arau izango duela. KONTRATAPENERAKO BATZORDE NAGUSIA 13. Artikulua: Kontratapenerako Batzorde Nagusiak, Dekretu honen 3.2 b) artikuluan aipatutako kontratuetarako, Kontratapenerako Mahaiari dagozkion aginteak izango ditu, honako xehekapen hauen arauera: a) Indarrean dauden arauei jarraiki, kontratapen-espedienteak bere-baitan dituen agiripaperak egiaztatzea. b) Aldez-aurreko onarpena duten lehiaketetan eta enkanteetan aldez-aurreko onarpena gauzatzeko, Kontratapen Organuari bidali beharreko derrigorrezko informeak egitea, baita mugatutako prozeduraz izapide daitezen lehiaketetan eta enkanteetan aldez-aurreko aurkeraketa gauzatzeko aurretikoak ere. c) Lege-mailako agiriak eta jasotako proposamenak aztertzea, horien onargarritasunaz eta onartezintasunaz ebaztea. d) Proposamenak agertarazteko ekintza puhlikoan lehiatzaileek aurkez ditzaten gaiez ebazpena ematea. e) Kontratapen Organuari, kontratuak esleitzeko proposamenak bidaltzea. 14. Artikulua: Aurreko artikuluan adierazitako aginteak burutzeko, honako hauek izango dira Kontratapenerako Batzorde Nagusiko osakide: - Lehendakaria: Herriogasun eta Dirubide Saileko Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaria. - Kontratapen Zerbitzuko arduraduna, bokal izanik. - Bokal bat, Artekaritza Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikari, bere Zuzendariak izendatua. - Horretan interesaturik egon dadin Saileko hiru ordezkari, bokalak izanik. Sail bat baino gehiago balego horren eragina izan duena edo horretan interesatutako legokeena, Kontratapenerako Batzorde Nagusiko Lehendakariaren eritziz, horietariko bakoitzeko bi ordezkarik parte hartuko dute Batzordean. - Bokal bat, Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria, Zuzenbidean Lizentziaduna dela, Idazkaria izango delarik -hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. ARRISKUAK ASEGURATZEKO KONTRATAPEN MAHAIA 15. Artikulua Analisi, balorapen, kudeaketa eta Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoaren arrisku-bermeen alorretan, Arriskuak Aseguratzeko Kontratapen Mahaiak, honako aginte hauek izango ditu: a) Kontratapen Mahaia denez, Apirilaren 4eko 1005/1974 Dekretuaren, Uztailaren l7ko 1465/1985 Errege Dekretuaren edo 1985.eko Urriaren 22ko 346 Dekretuan sartutako arau berebizikoen babespean izapidetutako espedienteetan lehiatzaileek aurkeztutako eskaintzak aztertzea, Mahaiko Bokal-Idazkariaren txostena jaso ondoren, onartezintasunari, esleipenari edo betetzeke uzteari buruzko prosamenak bidaliz Kontratapen Organuari. - b) Aholku-Organua denez, aldez-aurrez eta halabeharrez informatzea, honako hauetaz: 1. Gainerakoekin egindako kontratapen-proposamenez, 1985.eko urriaren 22ko 346 Dekretuaren hirugarren artikuluko 1 idazatian xedatutakoaren babespean izapidetutakoez alegia. 2. Hitzarmendutako aseguruei buruzko kontratuak borondatez erabakitzezko edo luzapena salatzezko proposamenez. 16. Artikulua: Aurreko artikuluak aipatzen dituen egitekoak burutzeko, Arriskuak Aseguratzeko Kontratapen Mahaia, honako osakide hauez osatuko da: - Lehendakaria, Herriogasun eta Dirubide Saileko Ondarea eta Kontratapenerako Zuzendaria izango da, edo legez hori ordezka dezana. - Bokal bat, Artekaritza Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria, bere Zuzendariak izendatua. - Bi bokal, Sailburuak edo kontratuan zuzeneko interesa izan dezar Erakunde-mailako Entearen Legezko Ordezkariak izendatuak. Bi bokal, Sailburuak edo kontratapenean artezko interesa duen Instituzio-Izaikiko Legezko Ordezkariak izendatuak. Administrazioko Organu edo Ente bat baino gehiago baldin badaude kontratuaren eraginpean, horietariko bakoitzak Bokal bat izendatuko du, horrez gain, Antolakuntza Zuzendaritzaren Bokal-Ordezkari bat ere Batzordekide izango dela. - Bokal bat, Ondarea eta Kontratapen Zuzendaritzako Goi-mailako Teknikaria, Zuzenbidean Lizentziaduna dena, Idazkaria izango dela -hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe 17. Artikulua.- Aurreko artikuluek aipatzen dituzten organu kolegiatuen lehendakariak, honako egiteko hauek izango ditu: 1. Organu Kolegiatuen ordezkotza izatea. 2. Batzar-buru izatea eta eztabaidak gidatzea. 3. Organu kolegiatuen akordioak burutzea. 4. Administrazio Prozedurako Legeak Organu Kolegiatuetako Lehendakariei eskuratzm dizkieten gainontzeko egitekoak. 18. Artikulua: Honako hauek dira Bokal-Idazkariaren egitekoak: a) Organu Kolegiatuak hartutako akordio eta erabakiak egiaztatzezko egitekoa. b) Horretarako izapidetutako espedienteetan lehiatzaileek aurkeztutako azal-itxien edukiaren berri ematea ekintza publikoan. c) Aurkeztutako eskaintzak eta agiriak aztertzea, horretarako, eta gaiak hala eskatuta, organu kolegiatuko beste kide batzuen edo agintea duten administrazio-zerbitzuen lankidetza eska dezakeela; halaber, organu kolegiatuak akordioa hartu ondoren, egokitzat eritzitako argibideak eska dakizkieke lehiatzaileei, edo, gainontzekoei, aurkeztutako eskaintzen edozeri buruz diktamenak eskatu, dagokion informea emanez. d) Bidezkoak diren Akten bidez, eztabaiden garapenaz eta emaitzaz eta organu kolegiatuaren akordioez aitorpena egitea. e) Zeharo juridikoak diren gaietan informeak ematea, organu kolegiatuak hala eskatuta. INKAUTATUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ITZULKETARAKO BATZORDE INSTRUKTOREA. 19. Artikulua. Ekainaren l8ko 256/ 1985 Dekretuan agindutako tramiteak betez, Urriaren 30eko 2/1984 Legez sortutako Inkautatutako Ondasun eta Eskubideen Itzulketarako Batzorde Instruktoreari dagokio aipatutako Lege horren babesean sor daitezkeen espediente guztiak eramatea. 20.1: Artikulua: Honako hau izango da bere osakera: - Lehendakari, Herriogasun eta Dirubide Saileko Ondare eta Kontratapenetarako Zuzendaria. -Bokal bat, Aholkulari Juridikoa, Ondare eta Kontratapenetarako Zuzendaritzako Letratua. - Bokal bat, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Saileko ordezkaria. - Bokal bat, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Interbentziorako Zuzendaritzaren ordezkaria. - Bi bokal, Itzulketa eskatzen zaioneko ondasun edo eskubidea adskribaturik dagoeneko Sail edo Instituziozko Entearen ordezkaria. - Batzordeko Lehendakariak, eskabide hori Administrazioko Organo bati baino gehiagori dagogokiola uste izango balu, horietako bakoitzetik bokal batek Batzordeko bileretan parte hartu ahal izatea xedatu ahal izango luke. - Idazkari bat, Goimailako Teknikaria, Ondare eta Kontratapenetarako Zuzendaritzako Letratua, hitza bai baina botorik gabe. 2. Nolanahi ere, Lehendakaria ez egotea edo bere eintasuna gertatzen bada, Bokal-Letratuak beteko du bere ordezkotza. ADMINISTRAZIOZKO KONTRATAPENERAKO JUNTA AHOLKU-EMAILEA. 21. Artikulua: Administraziozko kontratapenaren gaietan, Administraziozko Kontratapenetarako Junta Aholku-emaile da Euskadiko Autonomia Elkarteko Organo Aholku-emaile. 22. Artikulua: Administraziozko Kontratapenetarako Junta Aholku-emailearen eskumenak, ondoreneko honako hauek izango dira: 1. Sailek eta Organismo Autonomoek aztertzeko aurkez ditzaten Administraziozko Kontratapenaren gaiei buruz informeak ematea. 2. Manuzko izaeraz, honako hauei buruz informeak egitea: a) Administraziozko Klausula Orokorren Pleguei buruz eta horietan agindutakoaren aurkako klausularen bat sartzea proposa dezaten Administraziozko Klausula Partikularrenei, Gobernuko Plenoak edo dagokien kontratapen-organoak hori onartu aurretik. b) Administraziozko kontratapenaren gaietan egitamu arautzaileei. c) Kontratapen-Mahai berriak sortzeko egitamuei. d) Kontratapen-Zerbitzuak proposa ditzan zirkular eta abiabideei buruz. e) Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratu eta Kontratisten Erregistroak artikulatzen dituen Urriaren l4eko 223/1986 Dekretuko 32. artikuluaren babesean irekitako administraziozko espedienteei buruz. f) Indarrean dagoen legeriak erabaki ditzan gainontzeko gaiei buruz. 3. Administraziozko kontratapenaren gaietan indarrean dagoen legeria benetan betetzeaz arduratzea eta, bereziki, publizitatearen eta konkurrentziaren printzipioekiko begirunetaz eta egin ditzan kontratoetan Administrazioaren onurabideetaz. Eskumen hori erabiltzean, Junta horri honako hau dagokio: a) Modu orokorrean edo gai zehatz batzuri buruz, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren Sail eta Organismo Autonomoen kontratapenari buruz enkuesta eta analisiak egitea. b) Aipatutako enkuesta eta analisi horietan oinarrituz, bidezkotzat jo ditzan aholkuak Kontratapen Organoei azaltzea. c) Euskadiko Autonomia Elkartearen Administrazioaren kontratu-gestioa, bere alderdi administratibo, ekonomiko eta tekniokoan, aztertzen duen Txosten bat, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren bitartez Jaurlaritzari aldika bidaltzea eta bertan, sistema hobetzeko egoki diren neurriak proposatzen direla. 4. Indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein. 23. Artikulua: Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzako Kontratapen-Zerbitzuak, Administraziozko Kontratapenerako Junta aholku-emaileak bere Lehendakariaren bidez eskatuta eta junta horren abiabideen arauera, informe, aholku eta txostenak gauzatuko ditu eta Juntaren eskumen diren enkuestak burutuko ditu, gero junta horrek azter eta onar ditzan. 24. Artikulua: Beren garrantzi berezia dela zio, Junta Aholku-emailearen epai bat eska dezaten kontratoak tramitatzean sortutako galderak, Administraziozko Kontratapenerako Junta Aholku-emaileari azterkatzerako jarri ahal izango dizkio Ondare eta Kontratapenerako Zuzendaritzak. 25.1: Artikulua: Honako hauek izango dira Administraziozko Kontratapenaren Junta Aholku-emailea osatuko dutenak: Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapen Zuzendaria, Lehendakari kargua daukala. Ondare eta eta Kontratapen Zuzendaritzako Kontratapen Zerbitzuaren arduraduna. Bokal bat, Goimailako Arkitekto titulua duena, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Zuzendaritzaren ordez. Bokal bat, Goimailako Teknikaria, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Interbentzio Zuzendaritzaren ordez. Bokal bat, Letratua, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapen-Saileko Zuzentza eta Lege Garapenerako Silordetzaren ordez. Bokal bat, Letratua, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko Zuzentza eta Lege-Garapenerako Sailordetzaren ordezkotza egingo duela. Kontratapenetarako Batzorde Nagusiko Idazkariak eta Euskadiko Aurtonomia Elkarteko Administrazio eremuan dauden Kontratapen Mahaietako Idazkariek bokal gisa hartuko dute parte Junta Aholku-emailean. 1. Idazkari bat, Goimailako Teknikaria, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapenerako Zuzendariak proposatuta, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak izendatutako Letratua, hitza bai baina boturik gabe. 2. Junta Aholku-emaileak Sail edo Organismo jakin bati dagokion gai bati buruz ari denean, Sail edo Organismo horren ordezko bokal batek bere titular edo legezko ordezkariak izendatutakoak, parte hartuko du bertan. 3. Halaber, nahiz eta eztabaidatzeko gaia esklusiboki eta zuaenki Sail horiei dagokiona ez izan, Lehendakariak beroien ordezkariak egotea intereskotzat jo dezanean eta horretarako eska diezaienean, Sail horietako bakoitzeko ordezkari batek, dagokion Sailburuak izendatuak, parte hartu ahal izango du bilera eta eztabaidetan. 26. Artikulua. Junta Aholku-emaileak jarriko ditu bere ihardunerako arauak eta Eusko Jaurlaritzaren Plenoak onartu ondoren, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu egingo dira. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa: Kontratapenetarako Batzorde Nagusikoa izan ez eta kolegiatutako organo horretako Lehendakaritza Ondare eta Kontratapenerako Zuzendariak betetzen dueneko Kontratapen Mahai guztietan izango du eragina 10. artikuluko 3 a) apartaduan adierazitako ordezkaketak. Bigarrena: Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratu eta Kontratisten Erregistroen Arautegia onartzen duen 223/1986 Dekretuko 32. artikulua, hemendik aurrera, ondorengo modu honetan idatzirik geldituko da: - Administraziozko Kontratapenerako Junta Aholku-emailearen aginduzko informearen ondoren eta, doakiona entzunez, administraziozko espedientea eratu ondoren, faltsukerian jausitako datu eta dokumentu erregistragarriak izan, nabarmenezko okertasuna eduki edo aurreko artikuluan manuzko gisa ezartzen diren komunikapenak egin ez diren kasuan, kontratistaren inskribapenaren aldibaterako edo, hala izanez gero, behin-betiko etena emateko ahalmena izango du Ondare eta Kontratapenerako Zuzendariak. INDARGABETZE-XEDAPENA Indarrean iraun eta aipatzen diren honako xedapen hauek Dekretu honen eraginpean gelditzen dira, hemen jarraian esaten dena salbu: - Kontratapenaren Antolakuntza-Erregimenari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretua, geroztikako xedapenak beregan sortu dituzten aldaketak komtutan izanik: a) 5. eta 6. artikuluak eta 7.eko c) letra indargabetu egiten dira. b) Bere Xedapen Gehigarrian Kontratapenerako Batzorde Nagusiari buruz egiten den aipamena, Administraziozko Junta Aholku-emailearentzat emana bezala ulertuko da. - Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratu eta Kontratisten Erregistroak artikulatzen dituen Urriaren l4eko 223/ 1986 Dekretua: a) Kontratu eta Kontratisten Erregistroak Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapen-Zuzendaritzako Kontratapen-Zerbitzuaren esparruan sartuta gelditzen dira, beraz, 1 artikuluan Kontratapenetarako Batzorde Nagusiari buruz egiten den aipamena indargabeturik gelditzen dela. b) 16., 17. eta 18. artikuluek Kontrataziotarako Batzorde Nagusiari ematen dizkioten aginteak, Administraziozko Kontratapenerako Junta Aholku-emaileari ematen zaizkio. c) Xedapen Gehigarria indarganbetu egiten da. -Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren langilego, ondare eta iharduriari dagozkion arriskuen analisi, balio-neurtze, gestio eta bermeari buruzko 1985.eko Urriaren 22ko 346 Dekretoa: 2. artikuluko 3. puntuko i) letrako edukina, 5. artikulua 6. artikuluko 1, 2 eta 3 puntuak eta III kapitulo osoa indargabeturik gelditzen dira. Autonomia Elkarte honetan, indargabetze-xedapen honek espreski indargabetzen ez dituen maila bereko arau guztiak indarrean ihardungo dute. AZKEN XEDAPENAK. l. Dekreto honen edukina garatzeko eta, berriak sortuz edo egon daudenak aldatuz edo kenduz, Ondare eta Kontratapenerako Zuzendaritzaren Zerbitzuak birregituratzeko, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuak beharrezko izan daitezen Agindu eta Erabaki guztiak eman ahal izango ditu; guzti hori, Ondare eta Kontratapenetarako Zuzendaritzaren eskumenen esparruan eta indarrean dagoen araugintzak jarritako mugen barruan. 2. Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.