Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 9ko 23/ 1988 DEKRETOA, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Alor-Batzordeak sortaraziz. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuari buruzko Maiatzaren 19 10/1983 Legeak, 4. atalean, herriak eskuhartzeko ihardutze-sailetan sartzen ditu Alor-Batzordeak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 375
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 1988/02/09
  • Argitaratze-data: 1988/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, besteak beste, Musika-lrakaskuntzen garapena, eta araupetutako irakaskuntza mailan nahiz Musika-Irakaskuntzetarako Berarizko Ikastegien mailan zaingoa eta antolakuntzarako agintepidea hartu zuen bere gain Autonomia-Estatutoaren 16. atalaren bidez. Musika-iharduna, euskal herriaren kultura eta izaerarentzat alderdi nabaria dela eta Autonomia-Elkarte honetan Musika-lrakaskuntzetarako ikastegiak ugaltzen ari direla argi dago. Irakaskuntza hauen eskea gero eta haundiagoa denez, eta aitzitik ere, araupidetza akatsdun eta aspaldikoa dagoenez, irakaskuntza hauei buruzko gai guztietan bere ekintzen antolakideketa eta eginkortasunik haundiena lortzeko beharrezko tresnak eman behar zaizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari lehen adierazitako agintepidea egiteratzerakoan, Jaurlaritzak alor honetan duen agintepidearen ihardutze-saila bait da. Helburu hori lortu nahian sortarazi da Musika-Irakaskuntzen Aholku-Batzordea eta egitekorik garrantsituena zera izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari Euskadiko musika ikasketen araupeketa, egitamuketa eta antolakideketari buruzko aholkuak ematea, araupetu nahiz araupetu gabeko irakaskuntzei buruzkoak, etorkizunari begira luzarora gabe antolatzeko xedez. Egiteko nagusi honen barruan, maila guztietan ikasketa hauen egitarau zehatzetarako saloa egitea izango da bere egitekoa, eta bai giza eta gauzazko eskuarteak aztertu eta horien zenbatekoa eta banaketa ere, egitasmo hau aurrera ondo eramateko eta Euskadiko hiritar guztiek, beren zudua edo zaletasunaren eretzean kultura-modu hau jaso ahal izateko moduan. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkeeta-Sailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzak 1988.eko Otsailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala: Musika-Irakaskuntzen Aholku-Batzordea sortarazteri da, Musika-Irakaskuntzen alorrean Hezkurtza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren ihardunerako aholku-saila delarik. Ihardutze egituraz Hezkuntza-Sailburuordearen menpe egongo da. Bigarren Atala: Musika-Irakaskuntzen Aholku-Batzordearen ihardutze-sailak, honako hauek izango dira: - Batzorde-batzarra. - Berarizko Lantaldeak. Hirugarren Atala: Batzordearen Batzarra honako era honetan osatuko da: a). Batzordeburua: Hezkuntza-Sailburuordea. Dena dela, honek eritzitako norbaiten esku utzi ahal izango du Lehendakaritza, noiznahi. b) Zortzi etengabeko batzordekide, Dekretu honen Laugarren Atalak dioenaren arauera izendatuko direlarik, honako talde hauen artetik: - Hiru kide, Musika-Etxeetako edo Musika-lrakaskuntzetarako Sendetsitako Ikastegietako Artezkarien artetik. . - Hiru kide, Musika-Etxeetako edo Musika-Irakaskuntzetarako Sendetsitako Ikastegietako Baimendunen artetik. - Bi kide, Musika-munduan izen oneko pertsonen artetik. c) Idazkaria: Batzordeko bilkuretan azalduko da, berba egin ahal izango du baina ezin izango du botorik eman. Hezkuntza-Sailburuordeak izendatuko du Saileko zerbitzu nagusietako lanarien artetik. Nolanahi ere, bilkuretan berarizko gaiei buruz berba egiteko asmoa egon dadinean, Batzordeburuak, norba nakoei edo erakunde edo taldeen ordezkariei deitu ahal izango die, herri nahiz jabetzapekoak direla, Batzordearekin elkar lana egin dezaten, honen aztergai aurkeztutako gaiei buruzko aholkuak emanez. Laugarren Atala: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren Aginduz izendatuko dira etengabeko batzordekideak, Hezkuntza-Sailburuordearen saloz. Bosgarren Atala.- Etengabeko batzordekideak bi urtetarako izendatuko dira eta berriz ere izendatu ahal izango dira beren karguetan aldi berdinetarako eta epe-mugarik gabe. Seigarren Atala: 1. Batzordekideek ondoren adierazten diren zioengatik utzi behar izango dituzte beren karguak: a) Izendapenari dagokion epea bukatu eta berriz ere izendatu ez izateagatik. b) Izendapen hau sortarazi zuen kargua edo egoera galdu izateagatik. c) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren Aginduz beren izendapena indargabetuta gelditu izanagatik, Hezkuntza-Sailburuordearen saloz. d) Haiek eskatuta. e) Batzorde horretako Barne Jaurpiderako Araudian oharteman daitezen gorabeherengatik. 2. Izendapenari dagokion epea bukatu baino lehen gerta daitezen kargu-uzteak, ordezko mahaikideek beteko dituzte eta hauek, Dekretu honen Laugarren Atalean adierazitako moduaren arauera izendatuko dira. Kargua uzten duenari zegokion epea bukatu dadinerarte izendatuko dira ordezkoak. Zazpigarren Atala: Dekretu honetan eta Batzorde horretako Barne Jaurpiderako Araudian ohartematen ez denerako, Arduralaritza-Bideari buruzko Legearen Lehenengo Izenpuruaren Bigarren Atalburuan ohartematen denari jarraituz egingo du bere iharduna. Zortzigarren Atala.1. Batzorde-Batzarrari dagokio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari urgaztea, honako gai hauetan: a) Helburuak, edukiak, ekintzapideak, irakaspideak, birgaikuntza-egitamuak eta gazteen Musika-irakaskuntzari datxezkion guztiak, nahitaezko irakaskuntza-al-dian. b) Musika-Irakaskuntzako maila ezberdinen egituraketa eta egitarauak, berarizko Musika-Ikastegietan. c) Helburu orokorrak eta Musikarekiko ekintzapide zehatzak, eskolatik kanpoko ihardunen barruan. d) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko musika-ikastegien mapa, geografia, demografia eta irakaskuntza-mailak kontutan hartuz. 2. Halaber, honako hauek ere dagozkio Batzorde-Batzarrari: a) Batzordeburuak eskatuta, norbanako nahiz lege-nortasundunen saloz aurkeztu daitezen ihardun edo irakasgai berriak aztertzea. b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak onartu baino lehen, beharrezko eritzitako saloak egitea, hauek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua zen Aginduz Hezkuntza-Sailburuordearen saloz onartu beharreko Barne Jaurpideari buruzko Araudian sartu daitezen. c) Aurrean jarri dakizkion gaiei buruzko eritzia ematea. d) Dagokion egunean onartu dadin Barne Jaurpideari buruzko Araudian eta unean-uneango indarreango araupideetan aitortu dakion beste ezein egiteko. Bederatzigarren Atala: Honako hauek dagozkio Musika-Irakaskuntzetarako Aholku-Batzordeburuari: a) Batzorde-Batzarrerako deia egitea. b) Eztabaidaketen agizkotasuna eta eginkortasuna bermatzea, bertan hizpide-emalea dela. c) Norbanakoek zein lege-nortasundunek aurkeztutako ekintza edo irakasgai berriak aztertzeko saloa egitea, interesgarri eritzi diezaienetan. d) Batzordearen izeneko izatea edozein norbanako edo herri nahiz norbanako-erakunderen aurrean. e)Batzarretako Gai-Zerrenda onartzea. Hamargarren Atala: Honako hauek izango ditu Idazkariak bera egiteko: a) Batzordearen bilkuretarako deiak jakinaraztea batzordekideei. b) Batzarretarako Gai-Zerrenda gertatzea. c) Batzordearen batzar-Agiriak egitea. d) Gerta daitezen txostenak, Taldeen lanak eta norberarenak jaso eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari bidaltzea. e) Batzordearen ihardunak sortzen dituen lan, argipide eta orotariko agirien arta egitea eta horiek gordetzea. f) Batzordeburuak agindu eta Batzordearen BarneJaurpideari buruzko Araudian onartu dakizkionak. Hamaikagarren Atala: Berarizko Lantaldeak sortu ahal izango dira Batzorde-Batzarraren erabakiz, gai zehatzei buruzko lanak edo txostenak egiteko. Batzorde horien ihardunaren iraunaldia agindutako lana egiteko beharrezkoa izango da eta sortzezko erabakiak dioenari egongo zaizkio bere ihardunean. Hamabigarren Atala: Musika-lrakaskuntzetarako Aholku-Batzordea sortzetik erator daitezen xahupenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Diruegitamuaren pentzutan egongo dira. Aholku-Batzordekideek finkatutako edo araudiz fika daitezen bidai-gastu eta egun-sarietarako eskubidea izango dute. ERABAKI GEHIGARRIA Esku ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari Dekreto hau erabiltzeko eta garatzeko beharrezko erabakiak hartzeko. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Batiorde horien osatze-modu eta egitekoei buruzko erizpideak Euskal Osasun-Batzordearentzat jarritakoen antzerakoak izan behar dira. Irailaren 8ko 298/87 Dekretoaren Aldibaterako Erabakiak dioenaren arauera eta Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1988.eko Otsailaren 9ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala: Irailaren 8ko 298/1987 Dekretoaren Aidibaterako Erabakiak dioenaren arauera, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Alor-Batzordeak sortarazten dira. Batzorde hauek, hurrenez-hurren, Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dute bere egoitza. Bigarren Atala: Hiru Alor-Batzorde horietako bakoitzak ondorengo osatze-modua izango du: Batzordeburua: Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren dagokion Kondaira-Lurraldeko Alor-Artezkaria. Batzordekideak: - 4 kide dagokion Kondaira-Lurraldeko ordezkotza gehien duten Sindikaritza-Erakundeen izenean. Ordezkotzaren heina finkatzeko, Ekainaren 27ko 136/83 Dekretoan Euskal Osasun-Batzorderako erabilitakoen antzerako erizpideak erabiliko dira. - 4 kide enpresa-Erakundeen izenean, dagokion Kondaira-Lurraldeko enpresa-Elkarteak izendatuta. - 2 kide dagokion Foru-Diputazioaren izenean. - 2 kide dagokion Kondaira-Lurraldeko Udalen izenean. - Kide 1 dagokion Kondaira-Lurraldeko bezero-Elkarteen izenean. - Kide 1 dagokion Kondaira-Lurraldeko Medikuen Lanbide-Elkartearen izenean. - Kide 1 O.T.L.. edo E.D.-en Lanbide-Elkartearen izenean. Hirugarren Atala: 1) Sindikaritza eta enpresa-Erakundeen izeneko batzordekideen kargu-aldia 2 urtekoa izango da, berriz hautatu ahal izatearen kaltetan gabe. 2) Herri-Arduralaritzen izeneko batzordekideen kargu-aldia ordezko direneko Erakundean dagokien aginte-aldia bera izango da. 3) Bezeroen eta lanbidedunen izeneko batzordekideen kargu-aldia 2 urtekoa izango da. Aginte-aldia bukatu ondoren, izendatu zituzten Erakundeek berriz hautatu ahal izango dituzte edo bukatu gabe ordezkatu, horren berri emanez, beti ere, dagokion Alor-Batzordeari. Laugarren Atala: 1. Alor-Batzordeek, beren kideetatik, lehendakariorde bat eta idazkari bat aukeratuko dute, eta ihardutze-Araudia finkatuko. Araudi hori Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuak onartu beharko du. Araudia onartzen ez den bitartean, Arduralaritza-Bideari buruzko Legearen I Izenburuko II Atalburuan ohartemandakoaren arauera jokatuko da. 2. Hiruhilabetez behin gutxienez bilduko da eta, nolanahi ere, lehendariak dei egin edo batzordekideen herenak eska dezan bakoitzean. Bosgarren Atala: Batzordearen ihardutze-gastuak Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren dagokion Osasun-Alorraren Diruegitamuaren pentzutan egongo dira. Seigarren Atala: Honako hauek izango dira Alor-Batzordearen egitekoak: a) Osasun-Alorreko ekintzak osasunketa eta ekonomia-politikaren arauekin eta artezpideekin bat datozen ikuskatzea. b) Alorraren osasunketa-artezpideak bideratzea, horretarako saloak eta txostenak aurkeztu ahal izango dizkiete Artezkaritzei. c) Osasun-Alorrean egiteratu beharreko neurriak aurkeztea, bertako osasunketa-arazo bereziak eta lehentasunak aztertzeko xedez. d) Herriaren eskuhartzea suztatzea, Osasun-Alorraren barruan. e) Alorraren Osasun-Egitamuaz nahiz urteroko egokitzeez arduratu eta erizpena ematea. f) Osasun-Alorraren urteko Txostenaz arduratu eta erizpena ematea. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa: Dekreto hau argitaratu eta 30 eguneko epearen barruan bukatuko da Alor-Batzordekideen hautaketa edo izendapena. Hautatu edo izendatutako batzordekideen izenak Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuari jakinaraziko zaizkio. Bigarrena: 3garren atalean jarritakoa gora behera, lanarien ordezkaritarako hauteskunde berriak egitekotan, aldatu egingo da dagokion Alorreko Osasun-Batzor dearen osatze-modua, hauteskunde horien ondorengo bi hilabeten barruan eta atera dadin ordezkari-heinaren arauera. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Esku ematen zaio Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuari Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko. Bigarrena: Dekretoa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1988.eko Otsailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.