Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

14/ 1988 DEKRETUA, Otsailaren 2koa, Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Tegi Koordinatzailea sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 304
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 1988/02/02
  • Argitaratze-data: 1988/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

  1. artikuluan zera dionean: lurpean zera esan behar du: edo lurpean bederatzigarren artikuluan zera dionean:baimena eman dezaion. Egoki iruditzen bazaio, publikatu ahal izango du. zera esan behar du: hori bidezkotzat joz gero, argitaratua izan dadin.Garapen Komunitarioaren, Emakume-Egoeraren, Gaztetxo, Gazte eta Hirugarren Adinaren Politikaren gaietan Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutoaren 10.39 artikuluak, Euskadiko Autonomia Elkarteari eskumen esklusiboa ematen dio. Eskumen horren ihardunari adskribatutako administraziozko zerbitzu, langilego eta baliabide materialak, Irailaren 26ko 3089/ 1980 Errege dekretuak transferitu zizkion Euskal Autonomia Elkarteari. Geroztik, Gazteriaren gaiari buruzko eskurantza-esparrua, Gobernuaren ihardunaren egiteko eta alorrak erabakitzeari buruzko Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuaren indarrez Kultura eta Turismo Sailari atxikita gelditu zen. Sail horrek zera uste du, gaikuntza eta sustapen integralaren edozein prozesutan nahitaez burutu behar diren aukerak egiteko oinarri izango zaion informaziora sartzeko erraztasuna gazteriari ematea, badela gazte mundua indartzeko eskumendun den edozein Organismo Publikoren funtsezko egitekoetako bat. Hori horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Gobernuko Kontseiluak 1988.eko otsailaren 2an egindako bere bileran aztertu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua: Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Tegi Koordinatzailea sortzen da, Kultura eta Turismo Saileko Gazteria eta Iharduketa Komunitarioaren Zuzendaritzari adskribaturik gelditzen dela hori. Bigarren artikulua: Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Euskadiko Tegi Koordinatzaile horren egitekoak izango dira honako hauek: a) Autonomia Elkartean Informazio eta Dokumentazio zerbitzuen sorketa sustatzea. b) Gazteen Informaziorako Zerbitzuen irekitze eta iharduketaren baldintzak arautzea. c) Zuzenki Tegi horren pean dauden eta .horri, Elkarlanerako Hitzarmenen bidez, loturik dauden Gazte-informazioarako eta Dokumentaziorako Zerbitzuak koordinatzea. d) Gazteen Informazio eta Dokumentaziorako Programak egiterakoan, Estatuko Administrazio Nagusiarekin kooperatu eta beste Autonomia Administrazioekin kooperatzea. e) Aurreko apartaduetan adierazitakoarekin zerikusirik izan eta Sailburuak edo indarrean dauden xedapenek agintzen dioten beste edozein. Hirugarren artikulua: Gomendatzen dioten egitekoak behar bezala gauzatzeko, beharrezko izan daitezen baliabide pertsonal, material eta aurrekontuetakoak izango ditu Tegiak. AZKEN XEDAPENA Dekretu honetako xedapenak garatzeko eta gauzatzeko, eskumena ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari eta, bereziki, Tegiaren peko sareari adskriba daitezen Zerbitzu moeta guztiak finkatzeko eta horietako bakoitzak bete beharko dituen gutxienezko baldintzak ere. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARAMBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.