Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

393/ 1987 DEKRETUA, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren Abenduaren 15ekoa, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osakerari eta ihardutze-erregimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 4
  • Hurrenkera-zk.: 26
  • Xedapen-zk.: 393
  • Xedapen-data: 1987/12/15
  • Argitaratze-data: 1988/01/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Kultura Sailaren 1984.eko ekainaren 8ko Aginduak ezartzen du Euskaltegi Publikoek eta Pribatu Homologatuek maila ertaineko titulazio akademikoaren jabe dadin irakaslegoa beharko dutela derrigorrean, eta, era berean, irakasle horiek EGA edo maila bereko beste tituluren bat ere beharko dutela. Aipaturiko xedapenak halaber ezartzen du Zentru horietako irakasle-lanpostuak deialdi publikoz bete beharko direla. Alabaina, Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek eskakizun hauek denak beren osoan betetzeko aurkitu dituzten oztopoak direla eta, HABE Erakundearen Zuzendaritza-Batzordeak beharrezko jotzen du gai horretan egokipen-arau batzuk ematea, HABEren diru-laguntza duten Euskaltegietan gero eta gehiago diren euskara-ikasle helduen eskaririei erantzuteko. Ondorioz, EBAZTEN DUT: Lehenengo artikulua.- Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek Irakasle Laguntzaileen zerbitzuak kontrata ditzakete, orduka aritzeko, irakasle titularren bidez bete ezin diren eskariei erantzuteko. Bigarren artikulua.- Irakasle Laguntzailetzat hartuko da 1984.eko ekainak 8ko Aginduak ezarritako titulaziorik gabe Euskaltegietan euskara irakasten ari den irakaslea. Hirugarren artikulua: Irakasle Laguntzaileek emandako klase-orduen kopurua ez da Euskaltegian eman daitezenen %25a baino gehiago izango. Laugarren artikulua: HABEk Irakasle Laguntzaile horiengatik Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuei emango dien diru-laguntza Euskaltegi Pribatu Libreei ematen diena hainbatekoa izango da. HABEren Ikuskatzailetzak ikus baleza Euskaltegiren batean Irakasle Laguntzaileak hirugarren artikuluan aurreikusten den %25a baino gehiago direla, Euskaltegi hori Euskaltegien Erregistrotik ezabatuko luke ondorio guztietarako. Bostgarren artikulua.- Azaldu diren premiazko arrazoiak direnak direlako, era horretako Irakasle Laguntzaileak izatea behin-behinekotzat jotzen denez, 1988.eko irailetik aurrera, irakasle tituludunak bakarrik izango dituzte Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek, eta, beraz, ez Irakasle Laguntzaiterik, oraingoz indarrean dauden legezko betebeharren kalterik gabe. Seigarren artikulun.- Dena dela, HABEren Ikuskatzailetza Sailak ez du onartuko Euskaltegien Erregistroan idatzi gabeko irakasle-laguntzaile berriren inolako sarrerarik, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian inclarrean jarri egunetik aurrera. XEDAPEN GEHIGARRIA BaIiogabe uzten da, ondorio guztietarako, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen 1984.eko azaroaren 26ko Ebazpena (E.H.A.A. 203 zenb., 1984.eko abenduak 1). . BEHIN-BEHINEKO XEDAPENA Ebazpen honetako boskarren artikuluan xedatutakoa ez da 1990.eko irailera arte indarrean jarriko gaurregun Laudioko Udal-Euskaltegi dihardt··en monitoreei dagokienean, bertako Udalaren eta HABEren Zuzendaritza honen artean salbuespen gisa sinatutako akordioari jarraiki. Gasteiz, 1987.eko abenduak 17. HABEren Lehendakariak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osakerari eta ihardutze-erregimenari buruzko Maiatzaren 9ko 93/ 1983 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/ 1982 Legea garatzen du, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluari dagokionean alegia (19, 20 eta 21 artikuluak). Formalki osatu geroztik Kontseilu horren ihardueran izandako esperientziak, aholkugarrI egiten du osakeran eta ihardutze-erregimenean aldaketak egitea, bere egitekoa operatiboagoa eta eraginkorragoa bilakatzeko. Hori horrela, Lan eta GIzartesegurantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Arlikulua.- Lan eta Gizartesegurantza Saileko Gizartesegurantza eta Lan Harremanetarako Sailordetzaren menpe dagoen Gizarte OngIzaterako Euskal Kontseiluak Gasteizen du bere egoitza eta honako organu hauez osatua dago: a) Osoko Bilkura. b) Batzorde Iraunkorra. c) Teknika-Batzorde espezializatuak. 2. Artikulua.- Honako hauek osatzen dute Kontseiluaren Osoko Bilkura: A. Administrazio Publikoaren aldetik. a) Lan eta Gizartesegurantza Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaria, Lehendakaria izango dela. b) Bokal bat, Lan eta Gizatesegurantza Sailaren ordezkotza eginez, Lehendakariordea izango dela. c) Bi bokal, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren ordezkotza eginez. d) Hiru bokal, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren ordezkotza eginez. e) Bokal bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkotza eginez. f) Bokal bat, Kultura eta Turismo Sailaren ordezkotza eginez. g) Bokal bat, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ordezkotza eginez. h) Hiru bokal, Lurralde Historikoetako Foru Diputazio bakoitzeko ordezkotza eginez. i) Hiru boka?, Autonomia Elkarteko Udalen ordezkotza eginez. B. Baliatzaileen eta profesionalen antolakundeen aldetik. a) Euskal Herriko Jubilatu eta Zaharsarituen Lurraldeko Federazioaren ordezkari bat. b) Subnormalen aldeko Elkarteen Euskal Federazioko ordezkari bat. c) Autonomia Elkarteko Elbarrituen Koordinakundeetako ordezkari bat. i d) Euskadiko Bezeroen Elkarteko ordezkari bat. e) Autonomia Elkarteko Gizarte-Lanean Diplomadunen eta Gizarte-Sorozlarien Kolegio Ofizialetako hiru ordezkari, bat Lurralde Historiko bakoitzeko. f) Hiru Lurralde Historikoetako Hezitzaile Espezializatuen Elkarteetako ordezkari bat. g) Sor ozlaritza-lanetan eta gizarteak baztertutako pertsonen eta kolektiboen gizarte-zerbitzuen suztatze eta kudeatze- anetan jarduten duten erakundeetako bi or dezkari, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuak izendatuko dituela. h) Sei bokal, bi Lurralde Historiko bakoitzeko, dagozkien Gizarte-Ongizateko Lurraldeko Kontseiluek aukeratuta euren kideen artetik. Kontseiluko bokaletariko bat izango da Idazkaria, Kontseiluburuak izendatuta. 3 Artikulua.- Honako era honetan izendatuko dira bokalak: a) Jaurlaritzako Sailetako bokal ordezkariak, dagozkien Sailburuek izendatuko dituzte. b) Foru Diputazioetako bokal ordezkariak, dagozkien Gorporazioen ihardutze-arauekin bat etorriz izendatuko dira. c) Udalen bokal-ordezkariak, entitate horiei Gizarte-Ongizateko Lurralde , Kontseiluetan dagozkien kideek izendatuko dituzte, bat Lurralde Historiko bakoitzeko, aipatutako ordezkaritza horretako kide bat izango dela izendatua. d) Gizarte-Ongizateko Lurralde Kontseiluetako sei bokalak, horiei dagozkien Kontseiluek aukeratuko dituz te. Aukeratuak, dena dela, bezeroen eta profesionalen antolakundeetako ordezkariak izango dira. 4. Artikulua: 2. Artikuluko A idazatiak aipatzen dituen bokalen karguaren iraupena, horiek ordezkatzen dituzten erakundeetan izandako agintaldiena bera izango da. Artikulu bereko B idazatiak aipatzen dituen bokalen karguaren iraupena hiru urtekoa izango da, agintaldia amaitu ondoren birraukeratuak zein eurek izendatu dituzteneko erakundeek amaitu baino lehen aldatuak izan daitezkeela, Gizarte-Ongizateko Euskal Kontseiluak horren berri izanez gero. 5. Artikulua: Honako hauek dira Gizarte-Ongizateko Euskal Kontseiluaren Osoko-Bilkuraren egitekoak: a) Gizarte-zerbitzuen plangintzari buruzko proposamenak egitea Jaurlaritzari. b) Gizarte-zerbitzuen alorreko aurrekontu-proiektua gertatzean hartu beharreko erizpideak proposatzea JaurIaritzari. c) Gizarte-zerbitzuen kudeaketaren berri izatea eta horiek aztertzea. d) Aholkuak ematea eta Gizarte-Ongizateko Lurralde Kontseiluen egitekoen koordinaketa. e) Diktamenak, txostenak eta azterlanak gertatzea, bai bere kabuz baina Legebiltzarrak edo Jaurlaritzak hala eskatuta ere. f) Legeek edo Araudiek gainera diezazkion gainontzekoak. 6. Artikulua: Batzorde Iraunkorraren osakera honelakoa da: a) Kontseiluburua, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dela. b) Kontseiluburuordea, Burua ez egotea gertatuz gero, Batzorde Iraunkorreko Buruaren egitekoak beteko dituela. c) Osasunketa eta Kontsumo Sailaren ordezkotzako kide den bokal bat. d) Diputazioetako ordezkari den bokal bat, bertoko bokal-ordezkariek aukeratua. e) Udaletako bokal-ordezkari bat, bertoko bokal-ordezkariek aukeratua. f) Bezero eta profesionalen antolakundeetako bost bokal-ordezkari, horien ordezkotza duten kideek aukeratuak. 7. Artikulua.- Batzorde Iraunkorrak delegatutako izaera izango du, eta ondorioz, bere egitekoak eta ihardutze-erregimena, Kontseiluaren Araudian erregulatuko dira. 8. Artikulua: Espezializatutako teknika-Batzordeen eraketa, osakera, helburuak eta ihardutze-arauak Kontseiluko Plenuaren agintepidea dira. Iraunkorki edo aldian-aldirako osa daitezke horiek. 9. Artikulua: Kontseiluko Osoko Bilkurari dagokio bere ihardutze-Araudia gertatzea eta aldatzea, Lan eta Gizartesegurantzako Sailburuak onartu beharko duela. 1O. Artikulua: 1: Kontseiluko Plenua sehilabeterik behin bilduko da gutxienez, edo Buruak bere kabuz horretarako dei egin dezanean edo ihardutze-Araudiak ezarritako zernolakoren bat gerta dadinean. 2. Batzorde Iraunkorra eta espezializatutako teknika-Batzordeak euren Buruak dei egin ondoren bilduko dira, Kontseiluko Araudiak finka ditzan zernolakoetan. 11. Artikulua: Kontseiluak bere ekintzen txostena gertatu eta aurkeztu beharko du urtero Lan eta Gizartesegurantza Sailaren aurrean. 12. Artikulua: Gizarte-Ongizateko Euskal Kontseiluaren ihardunari buruz Dekretu honek erregulatu gabeko gainontzekoetan, Administrazio Prozedurako Legearen I Idazpuruko II Atalburuan aurrikusitakoa izango da aplikagarria. 13. Artikulua: Kontseiluaren iharduketa-gastuak, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren aurrekontuetan sartuko den partidaren pentzutangoak izango dira. 14. Artikulua: Kontseilukideek, Irailaren 17ko 307/1985 Dekretuan eta indarrean dauden gainontzeko araueetan xedatutakoari jarraiki, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuak finka ditzan diru-kopuruak eskura ditzakete, dieta eta kalte-ordain gisa. XEDAPEN GEHIGARRIA Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezen Xedapenak emateko eskuematen zaio Lan eta Gizartesegurantza Sailburu Jn. T. Gorenari. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa: Maiatzaren 9ko 93/ 1983 Dekretua indargabetu egiten da. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizartesegurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.