Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

329/1987 DEKRETUA, Urriaren l3koa; Eusko Merka, A.B. Baltzu Publikoaren ezabaketa baimenduz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 2288
  • Xedapen-zk.: 329
  • Xedapen-data: 1987/10/13
  • Argitaratze-data: 1987/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Eusko Merka, A.B. Baltzu Publikoak, udal agintepekotzat azaldutako tegi eta instalazioak suztatzea eta horietan parte hartzea zuen lehentasunezko helburutzat bere eratze-Estatutoetan, baita merkataritza azpiegitura ko ikasketak egitea eta horretan aurkitzen diren hutsen eta akatsen azterketa ere. Merkataritza egituren alorrean gaurregun dauden norabideek, Europako Ekonorrtia Elkartean sartu ondoren, alor horietan administrazioaren parte hartzea murriztea aholkatzen dute, ekonomian gertatzen ari den joera askatzaileak kontutan hartuz, horretarako, dituzten mekanismo erregulatzaileak erabiliz, merkataltze-biderik egokienak ezar ditzatenak merkatuko indar propioak izan daitezen utziz, merkatal tegi eta instalazio horiek Administrazioak zuzenean suztatzearen eta horietan parte hartzearen beharrizenik gabe. Era berean, merkataritza azpiegituraren ikerketak egiteko diren jardunei eta bertan nabaritzen diren akatsei buruzko analisiari dagozkienetan, emankortasun arrazoiek zera eskatzen dute, hau da, administrazio jarduna Industria eta Merkataritza Sailak egin dezala alegia. Horiek horrela, Eusko Merka, A.B. Baltzua desagertaraztea komenigarritzat jotzen da, Baltzu horrek berak bakarrik hartzen zuela, helburu sozial gisa, lehen aipatu diren jardunak burutzea. Ondorio hauetarako, Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 24. artikuluko hirugarren parrafoak, Baltzu Publikoen ezabaketa-baimenak Jaurlaritzak eman behar dituela Dekreto bidez, ezartzen du. Halaber, aipatutako 24. artikuluko bigarren parrafoko a) apartaduak zera zehazten du hots, Baltzu Publikotzat sailkatutako Merkataritza-Elkarte baten ezabaketa, ezabaketa-kasua dela alegia. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1987.eko Urriaren 13an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT:I. Artikulua.- Eusko Merka, A.B. Baltzu Publikoa disoluzioz ezaba dadineko baimena ematea, egoki diren legebideak Baltzuak bete ondoren. 2. Artikulua.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Urriak 13. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MERCOS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.