Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 6ko 306/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 2184
  • Xedapen-zk.: 306
  • Xedapen-data: 1987/10/06
  • Argitaratze-data: 1987/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Madril eta Toledoko zenbait hustirakuntzatan eridendako zaldi izurriaren kasuen bilakaera nolakoa den jakin ondoan, gaitza kontrolpean eta haren hedadura galerazi dela kontutan izanda; bidezko da izurriaren aurkako aurrikuste-neurriak bertan-behera uztea. Ondorioz, eta indarrean dauden gai honi buruzko arauak betez, honako hau XEDATZEN DUT: Lehendabizi: 19871ko irailaren lóan Sai1 honen Aginduaren bigarren atalean ezarricako zaldi izurriaren aurkako aurrikuste-neurriak bertan-behera uztea xedatzen da. Bigarren: Agindu honek indarra hartuko du, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaracua izan dadin egunean. Gasteizen, 1987ko urriaren 7an. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.Martxoaren llko 28/1987 Dekretoz, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza sortu zen, Lehendakariaren artezko menpekotasunez eta berari laguntzeko ihardutze-sail. Halaber, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren menpeko diren ihardutze-sail guztiak biltzen dira Idazkariaren goren-artezkaritzaren menpe. Beraz, beharrezko da Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzak, azkenik hartzen duen egitura zehaztea, sortu berriak diren ihardutze-sailak osatuz eta lehendik zeudenak bertan sartuz. Hori dela eta, Lehendakariaren saloz, Jaurlaritzak 1987.eko Urriaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala: 1. Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzaren Buruak, Jaurlaritzaren Batzarkide ez izan arren, Sailburu-maila izango du, eta bere goren-artezkaritzaren menpe, Idazkaritzak beteko ditu, Lehendakariaren politika eta teknika-laguntzarako ihardutze-sail denez, bere dituen egitekoak, ondorengo goreneko ihardutze-sail hauek direla horretarako bide: a) Azterpen eta Jokabide-Idazkaritza Nagusia. b) Adierazpide eta Kanpo-Harremanetarako Idazkaritza Nagusia. c) Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusia. d) Drogazalekeria-gaietarako Idazkaritza Nagusia. e) II Euskal Mundu-Biltzarrerako Idazkaritza Nagusia. f) Teknika-Idazkaritza Nagusia. ' g) Albiste eta Zabalkunde-Artezkaritza. h) Kanpo-Harreman eta Jendetasun-Artezkaritza. Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/ 1981 Legeak dioenaren ondorioetarako, a), b), c), d) eta e) zatietan aipatzen diren Idazkaritzetako buru direnek Sailburuorde-tnaila izango dute, eta f), g) eta h) zatietako Idazkaritza eta Artezkaritzakoek Artezkari-maila. 2. Halaber, Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez, Lehendakaritzaren Segurantza-Buruzagitza sortzen da. 8. Idazkaria buru dela, Artezkaritza-Batzorde bat egongo da, Idazkaritzaren Lan-Egitamua gertatzeko eta egiteratzeko laguntzaile. Atal honetako 1 txatalean aipatutako ihardutze-sailetako buruek osatuko dute Batzorde hori, eta bai, Idazkaritzakoa izan eta Idazkariak izendatutako teknikari batek, honek Batzordeko Idazkari ihardungo du, hizpidez bai baina boto ematerik ez. Lehendakaritzareñ Idazkariak, aztertu beharreko gaiak direla eta, beharrezko eritzi diezaien lagunei dei egin ahal izango zaie bilkuretara joateko. 2. :Atala: Lehentiakaritzaren Idazkariak, haren Zerbitzuei gagozkiela, Sailburu batek dituen ahalmenak heurak izango ditu, hots: a) Lehendakaritzaren egitura eta arduralaritza-erakuntza berritzeko edo aldatzeko saloak egitea, Lehendakariak onartu ditzan. b) Lehendakaritzaren Diruegitamuaren aurregitasmoa aurkeztea. c) Lehendakaritzako lanarien goren-buruzagitza izatea, eta horiekiko arazo guztiak konponczea, beste ihardutze-sail batzuei berariz aitortutakoak salbu. d) Lehendakaritzaren Segurantzako goren-Buruzagitza izatea. e) Lehendakaritzari atxikita dauden etxe, tegi eta erakundeen ikuskaritza bere gain hartzea. f) Lehendakaritzaren zerbitzu nagusien barne-jaurpidearekiko guztia erabakitzea, eta dagozkien zehaztapidetzak ebaztea. g) Lehendakaritzak bere dituen xahupideak erabiltzea, beste ihardutze-sail batzuei aitortzen zaien gaitasunaren kaltetan gabe. h) Lehendekaritzaren eta Jaurlaritzako Sailen eta Lehendakaritzarckin zcrikusia duten crakundccn arteko elkartzepide izatea, hori, Jaurlaritzari buruzko Ekain:tren 30eko 7/1981 Legeak dioenaren arauz, Sailbteruek Lehendakaritzarekin duten harreman zuzenaren kaltetan gabe. i) Konfiantzazko lanariak izendatzea, Diruegitatnuan horretarako ohartemandako diru-kontuen barruan, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. atalak dioeneantxe. j) Indarrean dauen manu-arauek ematen dizkioten gainerako ahalmen, eskubide eta egitekoak egiteratzea. 3. Atala: 1. Azterpen etaJokabide-ldazkaritza Nagusiak, aginte-mailaz fauriaritzako Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egitekoak betetzeko, politika eta teknika aldetik, beharrezko izan daitezen argipide guztiak biltzea eta gertatzea, bereziki, jaurlaritza-Batzarrak aztertu beharreko gaiekikoak eta legebiltzar-ekintzapideari dagozkionak. b) Sailen ekintza-egitamuei eta ihardunei buruzko argipideak, diruegitamu-eraentzari eta araugintzari buruzkoak ere barne sartuz, emateko moduak sortzea eta horiei eustea, Lehendakariak, Jaurlaritzaren iharduna hobeto antolakidetzeko moduan. c) Lehendakariak Legebiltzarrean egin ohi dituen hitzaldietarako beharrezko izan dezan laguntza eskatzea Jaurlaritzako Sailei. d) Jaurlaritzako Lehcndakaritza, gizarte-egoeraz eta Jaurlaritza-ihardunaren alorretango gizarte-aurrerabideaz jakituna izateko moduan beharrezko izan daitezen azterlan, argipide-txosten edo ekintza guztiak egitea. e) Lehendakaritzaren Idazkariak eman diezaizkion beste guztiak. 2.- Ondorengo arduralaritza-lantalde hauek osatuko dute Azterpen eta jokabide-Idazkaritza Nagusia: a) Argipide eta Aholkularitza. b) Azterlan eta Jokabideak. 4. Atala: Adierazpide eta Kanpo-Harremanetarako Idazkaritzak, ihardutzez eta egituraz, artez, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkariaren menpekoa dela, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakaritzaren berri ematezko politikabideak egiteratzea, Jaurlaritzako I.ehendakaritzaren Idazkariari dagozkion artezte eta antolakidetze-ahalmenen kaltetan gabe. b) Herritarrenczat interesgarri izan eta Jaurlaritzaren ihardunarekin lotuta egon daitezen gaiei buruzko argipide-ekintzaldietarako saloak egitea. c) Jaurlaritzako Letiendakaritzari dagokionean, Jendetasun-jaurpidea egiteratzea, eta Lehendakaritza partaide izan dadineko ekitaldi ofizialak antolatzeko eta gauzatzekoak ere. d) Jaurlaritzako Lehendakaritzaren kanpo-harremanen alorrean beharrezko izan daitezen ekintzez arduratzea. 2. Honako hauek osatzen dute Adierazpide eta Kanpo-Harremanetarako Idazkaritza Nagusia: a) Albiste eta Zabalkunde-Artezkaritzak. b) Kanpo-Harreman eta Jendetasun-Artezkaritzak. 3. Halaber, honako hauek ere izango dira Idazkaritza Nagusi honen menpeko: a) Jaurlaritza-Bozeramalearen Idazgua. b) Jaurlaritzako Albiste-Idazgua. c) Zabalkunde-Zerbitzua. 5. Atala: 1. Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusiak, aginte-mailaz Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez; honako egiteko hauek izango ditu: a) Hizkuntza-Politikabideen antolakidetze-alorrean, hizkuntzarekiko egitamu orokorra finkatuko du. Horri dagokionean, Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusiak, honako hauek izango ditu bere: 1. Hizkuntza-Politikarako arauak finkatze, aldatze edo egiteratzeari buruzko orotariko edo berarizko saloak egitea. 2. Autonómia-Elkarte osorako ekintza-egitamuak gertatzea, Jaurlaritzak aztertu eta onartu ditzan. 3. Eusko Jaurlaritzaren menpe egon eta Hizkuntza-Politikari artez acxikita egon daitezen zerbitzuen antolaketa, egitura eta ihardutze-moduari buruzko saloak egitea, eta horretazko aholkuak ematea Diputazioei edo Udalei, heurek eskatuta. 4. Euskeraren Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen 14.2 eta 20.2 Atalek dioten arauera, bi hizkuntza ofizialak edo euskera ezagutzea beharrezko izan dezaten lantokiak zehazteko erizpideak finkatzea, eta bai esandako Legearen 14.3 atalak aipatzen dituen lantokietarako euskeraren ezagutze-maila zehaztekoak ere. 5. Euskera Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Ardurlaritzetan erabiltze eta arauzkotzeari buruzko Azaroaren 25eko 250/1986 Dekretoak dioenarekin bat etorriz, aldian-aldian zehaztea Herri-Arduralaritzetako lantokien hizkuntza-beharrak. Eta doakien Arduralaritzei laguntza ematea, behar horiei egokitzeko egitamuak gertatzen eta Dekreto horretan jartzen diren helburuak betetzen. b) Hizkuntza-irakaskuntzaren eta ikerketaren alorretan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailarekin lankide izango da, hizkuntza-aldetiko irakaskuntzaren egitamuketa gertatzen, hizkuntzaren egitamuketa orokorrarekin erakidetzea bermatzeko moduan. c) Hizkuntza-Politikaren alorrean gaitasundun izan daitezen herri-agintaritza guztien elkarlana suztatzea, elkar hartutako ekintzak bermatzeko moduan. d) Euskeraren Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea eta osagarri izan ditzan manuak edo garatzeko eman daitezenak ere betetzeaz eta egiteratzeaz arduratzea, eta Jaurlaritzaren ihardunari darizkiokeen aholkuak edo oharpideak betearaztea ere. e) Behar denez, Euskeraren Erabileraren Arauzkotzeari lotuta eman daitzen arauen egitasmoei edo aurregitasmoei buruzko erizpenak ematea. f) Euskeraren Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen Erabaki Gehigarrietatik Bigarrenak dioenaren ondorioetarako, Euskal Herriko gizarte-hizkuntzazko egitamuketarako mapa gertatzea eta, aldián-aldian, birraztertzea, Jaurlaritzak onartu dezan. 2. Bere egitekoak behar bezala betetzeko, Hizkuntza-Politikarako Ida.zkaritza Nagusiak, Euskeraren Erabilera Arauzkotzeari Uuruz, beharrezko eritzitako argipide guztiak eskatuko dizkie Jaurlaritzako Sailei eta bestelako herri-agintaritzei, bereziki, azkeneko hauek alor horretan izan ditzaten ekintzei buruzkoak, eta beharrezko uste izan ditzan elkartze-bideak jarriko ditu. Harremanek berri emate hutsa izango dute xede, eta, beraz, Agintari edo Erakunde bakoitzak bere zerbitzuaren eraentzan izan dezaten artezko erantzukizunaren kaltetan gabe egingo dira. 3. Hizkuntza-Politikarako ldazkari Nagusia, Euskeraren Aholku-Batzordeko Idazkari ere izango da. 4. Honako Lantalde hauek osatzen dute Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza Nagusia: a)Ikerketa eta Balioztapena. b) Argipideak. c) Egitamugintza. d) Egiterapena eta Jarraipena. 6. Atala: 1. Drogazalekeria-gaietarako Idazkaritza Nagusiak, aginte-mailaz Jaurlariczako Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakaritzari aholkuak ematea, Drogazalekeria-gaietan. b) Lehendakaritzaren laguntzazko eta aholku ematezko ihardutze-sail izatea, honek, 5ailek, Drogazalekeria-gaietan dituzten helburuak eta ekintza-egitarauak antolakidetu, ikuskatu eta bete daitezenaren zaingoa egin ahal izateko moduan. c) Drogazalekeria-gaietan, ihardunaren arauen finkatze, aldatze eta egiteratzeari buruzko orotariko eta berarizko saloak egitea. d) Drogazalekeria-gaietan, ikerketa, azcerlan eta argipidetarako politikabideei buruzko erizpideak gertatu eta aurkeztea. e) Drogazalekeria-gaietan eman daitezen arauen Egitasmo edo Aurregitasmo guztiei buruz, beharrezko erizpena ematea. 2. Bere egitekoak behar bezala betetzeko, Drogazalekeria-gaietarako Idazkaritza Nagusiak, Drogazalekeriari buruz, beharrezko eritzitako argipide guztiak eskatuko dizkie Jaurlaritzako Sailei eta bestelako herri-agintaritzei, bereziki, azkeneko hauek alor horretan izan ditzaten ekintzei buruzkoak, eta beharrezko uste izan ditzan elkartze-bideak jarriko ditu. Harremanek berri emate hutsa izango dute xede, eta, beraz, Agintari edo Erakunde bakoitzak bere zerbitzuaren eraentzan izan dezaten artezko erantzukizunaren kaltetan gabe egingo dira. 3. Honako lantalde hauek osatzen dute Drogazalekeria-gaietarako Idazkaritza Nagusia: a) Antolakideketa eta Jarraipena. b) Agiri, Azterlan eta Argipideak. 7. Atala: 1. II Euskal Mundu Biltzarrerako idazkaritza Nagusiak, aginte-mailaz Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez, Biltzar hori antolatzeko eta gauzatzeko beharrezko izan daitezen egitasmoa eta egitarauak gertatzea du xede. 2. Honako lantalde hauek osatzen dute II Euskal Mundu Biltzarrerako Idazkaritza Nagusia: a) Erakuntza eta Ekonomia-Arazoak. b) Kanpo-Harremanak eta Zabalkundea. 3. II Euskal Mundu Biltzarra egiteko egitaraupeko ekicaldiak eta horren gauzatzeari darizkion ekintzak ere bukatuta, Idazkaritza Nagusi honen ezabapena aldarrikatu egingo da, Lehendakariaren Dekretoz. 8. Atala: Teknika-Idazkaritza Nagusiak, aginte-mailaz Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkariaren artezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Horretarako esku emanda eta dagozkion gaietan, Jaurlaritzaren Sailekiko eta Idazkaritzarekin zerikusia izan dezaten Erakunde eta Izaikiekiko elkartzepide izatea, eta Idazkaritza honek ahalmenak ditueneko arazoetarako sail-arteko Batzorde eta Batzarretan kide izatea. b) Lehendakaritzaren diruegitamuaren aurregitasmoa gertatzea. c) Lehendakaritzaren ekonomia eta arduralaritza-eraentza egitea, horretarako, argipide, zaingo eta balioztapen-bideak jarriz eta horiei eutsiz. d) Jaurlaritzako Lehendakariczaren lanarigoaren ardura eta eraentza egitea, arduralaritta-sail agintedun dela bere lanariak izendatzeko edo akuratzeko, gai honetan Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailak dituen ahalmenen kaltetan gabe. Halaber, menpeko dituen lanarien zentzabide-arauak erabiltzea dagokio. e) Lanari beharrak aztertzea eta Lehendakaritzaren lantoki-zerrendaren egitasmoa gertatzea. f) Lanarien onerako, gaikuntza eta hobekuntzarako egitamu eta egitarauak gertatzea, H.A.E.E:-k, alor honetan, dituen ahalmenen kaltetan gabe. g) Barne-antolaketarako bideen eta informatika-bideen saloak egitea, lan egiteko moduak arrazoibideratzeko eta hobetzeko. h) Jaurlaritzako Lehendakaritzaren etxalekuen barne-jaurpideaz arduratzea, horien arduralaritza egitea eta bere ogasun eta antolapideen iraunarazpena zaintzea. i) Lehendakaritzaren Idazkariak agindu diezaizkion arau eta manu-egitasmoak gertatzea, eta haren ihardutze-sailei lege-aldetikako laguntza ematea. 9. Atala: 1. Lehendakaritzaren Idazkariak, Herrizaingo-Sailaren saloz, izendatuko du Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Segurantza-Buruzagia; honek, Ertzaintzaren ihardutze-sailek dituzten egitekoen kaltetan gabe, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkariak Lehendakaritzaren segurantza-gaietan eman diezaizkion egitekoak izango ditu. 2. Segurantza-Buruzagitzak bere egitekoak betetzeko behar ainako lanariak izango ditu. Hauen atxikipena Herrizaingo-Sailak egingo du eta bai, horietatik edozeini agindu dakizkion zerbitzuen ihardutze-artezkaritza ere. Lanari hauek, ard'uralaritza-aldetik, Herrizaingo-Sailaren menpeko izateari eutsiko diote, eta honek eskuratuko dizkie bere egitekoetan beharrezko izan ditzaten azpiegitura eta eskuarteak. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Ondorengo hauek indargabetuta gelditzen dira: Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia sortzezko Urtarrilaren 27ko 6/1985 Dekretoa, Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza sortzezko Urtarrilaren l7ko 6/1983 Dekretoa, II Euskal Mundu Biltzarraren Idazkari Nagusiari agintepideak ematezko Otsailaren llko 37/1986 Dekretoa, II Euskal Mundu Biltzarraren Eraentza sortzezko Irailaren l6ko 195/1986 Dekretoa, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiko Zerbitzu-Artezkaritza sortzezko Martxoaren 4ko 49/1986 Dekretoa, eta Dekreto honetan esaten denaren aurka egon daitezen maila bereko edo beheragoko manu guztiak. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1987.eko Urriak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.