Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 8ko 298/1987 DEKRETOA, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Artezkaritza eta Eraentzako Ihardutze-Sailen egitura finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 2054
  • Xedapen-zk.: 298
  • Xedapen-data: 1987/09/08
  • Argitaratze-data: 1987/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Maitzaren 19ko 10/1983 Legeak, OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzua sortarazten du, bere agintepideen barruan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagozkion herri-mailako osasunketa-zerbitzuen eta osasunketa-alorreko zerbitzuen arta eta eraentza xede dituela. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Erakunde Burujabe gisa sortzen da, osasunketa-zerbitzuen eraentzarako eta zenbait herrialde europarretan dauden ereduen antzeko, gizartearen aldetikako ahalik eta eginkortasunik eta emankortasunik haundiena lortzeko xedez. . Horretarako, sortzezko Legearen 6. Atalak dioenaren arauera, OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuaren artezkaritza eta eraentzarako ihardutze-sailen ihardutzezko egitura finkatu egiten da. Hori horrela, eta OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuari buruzko Maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen 3. Ataleko 2.f) idazatian ohartemandakoaren arauera, Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1987.eko Irailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA . OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuaren Erakuntzaz 1. Atala.- OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuak, bere egituran, honako hauek izango ditu artezkaritza eta eraentzarako ihardutze-sail: a) Nagusiak: 1. Arduralaritza-Batzordea. 2. Artezkaritza Nagusia. 2.1. Osasunketa-Eraentzarako Artezkaritza. 2.2. Ekonomia eta Arduralaritza-Eraentzarako Artezkaritza. 2.8. Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritza. 2.4. Idazkaritza Nagusia. b) Lurraldetakoak: - Alor-Artezkaritzak.II ATALBURUA Arduralaritza-Batzordeaz 2. Atala.- Arduralaritza-Batzordearen osatze-modua, eta bai bere egitekoak eta ihardutze jaurpidea, Maiatzaren 19ko 10/83 Legearen 5. Atalean adierazitakoak izango dira.III ATALBURUA Artezkaritza Nagusiaz 9. Atala.- 1. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak izendatuko du Artezkari Nagusia. Honek, Sailburuorderen aginte-maila izango du. 2. Arkeztari Nagusiak, ondorio guztietarako Erakunde horren lege-ordezkotza izango du, eta honako egiteko hauek dagozkio: a) Arduralaritza-Batzordearen erabakiak egiteratzea. b) Euskal Herriari, Osasun eta Osasunketa-Sorozpi detzaren alorrean, dagozkion agintepideen barruan eta Osasunketa eta Kontsumo-Sailak gertatu dezan guztizko egitamuketaren arauera, OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzua sortzezko 10/83 Legearen 2. Atalean adierazten ekintzen eraentza egitea. c) Erakundearen osasunketa-zerbitzuen ekintzapide guztiekiko barne artezkaritza, eraentza eta ikuskaritza, zerbitzu horien ontasun-maila bermatzeko moduan. d) Osasunketa eta Kontsumo-Saitak ikuskatuta, lantokiak betetzeko baztertze-indarreko saioen oinarri-arauak gertatzea, eta horietarako deiak egitea, herri-lanaritzaren alorrean beste ihardutze-sailen eskumenen kaltetan gabe. e) Erakundeari atxikita dauden lanarien izendapenak; uzteak eta egoeren aldarrikapenak egitea, Herri-Lanaritzaren alorrean gaitasundun diren ihardutze-Sailek beharrezko erizpenak eman ondoren. f) Erakundeko maila beheragoko aginte-sailek erabakitako arduralaritza-ekintzen aurka egindako goradeiak erabakitzea. g) Indarrean dauden legeek agintzen dituzten baimenak eskatuta, Erakundeko zerbitzuen xahupenak onartzea, onartuta egon daitezen diru-izendapenen barruan. h) Akurapenaren jaurpideari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak, eta OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzua izeneko Erakunde Burujabearen Akurapen-Mahaia sortzezko martxoaren 20ko 78/1981 Dekretoak, akurapenerako ihardutze-sail denez, ematen dizkioten ahalmenak erabiltzea. i) Norbanako-alorreko Osasundegiekin eta Eritetxeekin ituneak izenpetzea, eta bai, osasunketa-zerbitzuak eman ditzaten beste ezein moetako Izaiki eta Erakundeekin ere. j) Indarreango manuek aitortu edo berariz eskura dakizkion ahalmen guztiak. 4. Atala.- 1. Artezkaritza Nagusiaren menpe, Idazkaritza Nagusi bat eta ondorengo Artezkaritzak egongo dira: a) Osasunketa-Eraentzarako Artezkaritza. b) Ekonomia-Eraentza eta Ardurlaritzarako Artezkaritza. c) Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritza. 2. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak izendatuko ditu Artezkariak eta Idazkari Nagusia, eta Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. Atalak ohartematen duenaren arauera Artezkari gisa aginte-maila izango dute». 3. Artezkari Nagusiari, Erakundearen eraentzan, la-. guntzeko, Artezkaritza-Batzorde bat egongo da, Artezkari Nagusia dela horren Batzordeburu. Batzorde hori osatuko dute, beti, Osasunketa-Eraentzarako Artezkariak, Ekonomia-Eraentzarako Artezkariak, Lanarigo-Eraentzarako Artezkariak, Idazkari Nagusiak eta Alor-Artezkariek. Halaber, Batzordean egoteko dei egin ahal izango zaie Artezkari Nagusiak erabaki ditzan lagunei. 4.1. Artezkaritza Nagusiari eratxikiko zaio, egituraz, Artekaritza. Honek, bere eremuan, artekaritza eta kontaduritza-egitekoak beteko ditu, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Artekaritzako Artezkariaren izenean eta ordez, honen menpe -dagoela ihardutzez, maiatzaren 19ko 19/ 1983 Legean ohartemandakoaren arauera. 4.2. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Artekaritzak, Artezkaritza gisako aginte-maila izango du eta horko burua, Artekaria izena hartuz Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan, Jaurlaritzak, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburnaren saloz, Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuari jakinarazi ondoren, izendatuko du. 4.3. Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan, artekaritza eta kontaduritza-egitekoetan aritzeko beharrezkoak izan daitezen lanariak, Artekaritza-Artezkaritzaren egitura eta lanari-erroldakoak izango dira, eta Artezkaritza honen diruegitamu-egitarauetan sartuta egongo. 4.4. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak eta Osasunketa eta Kontsumo-Sailak, batean emandako aginduz garatuko da Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Artekaritzaren egitura eta erakuntza, eta bai maila beheragoko arduralaritza-sailak. 5. Atala.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarako jar dadin guztizko araupidearen arauera, Artezkariordetzak eta Alor-Artezkaritzen egitura eta iharduera, Osasunketa eta Kontsumo-Sailaren Aginduz garatuko dira. 6. Atala.- 1. Honako hauek izango dira OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuaren menpeko: a) Teknika-Urgazlaritza. b) Lege-Aholkularitzak, Artezkariordetza gisako aginte-mailaz, honako egiteko hauek izango ditu: auzibidean Erakundearen aldezpena egitea lege-aholkua beharrezko izan dadineko gaietan, Erakundearen Agintedunen erabakien aurka egindako jazarpenen erabakiak gertatu eta horien saloak egitea, jazarpen horiek Arduralaritza atzordeak ebatzi behar dituenetan salbu, kasu honetan jazarpen horien ebazpen-saloak Sailaren Lege-Antolakidetze eta Jazarpenen Artezkaritzari bait dagozkio, Osasunketa eta Kontsumo-Sailaren ihardutze eta aginte-egiturari buruzko Apirilaren 7ko 78/1987 Dekretoaren 12-1j) Atalak dioenaren arauera. 7. Atala.- 1. Osasunketa eta Kontsumo-Sailak egindako guztizko egitamuketaren arauera, Osasunketa-Eraentzarako Artezkaritzak honako hauek izango ditu bere egiteko: a) Erakundearen osasunketa-zerbitzuen eraentza eta ikuskaritza arteztea, zerbitzu horien ontasun-mai1a, banatze-zuzentasuna, eragingarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko moduan. b) Sendagai-emaitzen eta Osasunketa-Sorozpidearen barruan Erakundeak aman ditzan gainontzekoen eraentzaz araduratzea. c) Erakundearenez besteko eskuarteak erabiltzeko eta akuratzeko saloak egitea Artezkari Nagusiari. d) Osasunketa-hezkuntzaren eta osasun-suztapenaren alorretako ekintzen artezkaritza eta egitarauak egitea. e) osasunketa-gaietako argipide eta estadistika-sistemei, izurri-medikuntzari eta osasunketa-zerbitzuen hainbatzeari dagozkien ekintzen artezpideak eta egitarauak ematea. f) Irakaskuntzari, ikerketari eta etengabeko gaikuntzari atxikitako ekintzak egiteratzea. g) Erakundeak osasunketa-alorrean egin beharreko diru-ezarketen saloak egitea Artezkaritza Nagusiari. h) Erakundearen osasunketa-zerbitzuen lanari-beharrak aurkeztea Artezkaritza Nagusiari. i) Atal honetan ematen zaizkion egitekoen egiterapenarekin lotuta, mezu-idazkiak eta oharpideak bidaltzea Alor-Artezkaritzei. j) Berarii eskura dakizkion ahalmenak erabiltzea. k) Artezkari Nagusiaren egoneza, kargua hutsik egotea, gaisotasuna edo bere egitekoetan ezin aritzeko beste ezein gorabehera gertatuz gero, haren ordezkotza egitea. 2. Osasunketa-Eraentzarako Artezkaritzaren menpe, honako Artezkaritza hauek egongo dira: - Oinarrizko Sorozpidetza eta Osasun-Suztapenerako Artezkariordetza. - Herri-Osasunerako Artezkariordetza. - Eritegiko eta Berarizko Sorozpidetzarako Artezkariordetza». - Erizaintzako Artezkariordecza. 8. Atala.- 1. Ekonomia-Eraentza eta Arduralaritzako Artezkaritzak honako egiteko hauek izango ditu: a) Erakundearen ekonomia eta diruegitamu-eraentza antolakidetzea eta arta egitea, eta bai horren xahupenen eta diru-sarreren biderapena eta zaingoa ere. b) Arduralaritza-Batzordearen teknika-ihardutzezko sail laguntzaile denez, Erakundearen diruegitamu-egitasmoa gertatzea, Maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen 7.2a) Atalean esaten denaren kaltetan gabe. c) Erakundearen osasunketa-alorrekoez besteko diru-ezarketen saloak egitea Artezkaritza Nagusiari. d) Osasunketa-alorreko itune eta hitzarmenen ekonomia-eraentza eta haztapena egitea, eta bai sendagai eta osasunketa-emaitzenak ere. e) Erakundearen ordainak agintzea, Artezkaritza Nagusiak edo ihardutze-sail adintedunek onartu ditzaten baimenen arauera. f) Erakundearen lanen, zuzkiketen, akurapenen eta antolapideen jarraipenaz eta zaingoaz arduratzea. Erakundeari atxikitako Eritegien ostatu-zerbitzuak antolakidetzea eta zaintzea. h) Erakundearen zorozpidetzakoez besteko zerbitzuen lanari-beharrak aurkeztea Artezkaritza Nagusiari. i) Atal honetan ematen zaizkion egitekoen egiterapenarekin lotuta, mezu-idazkiak eta oharpideak bidaltzea Alor-Artezkaritzei. j) Berariz eskura dakizkion ahalmenak erabiltzea. 2. Ekonomia-Eraentza eta Arduralaritzako Artezkaritzaren menpe, honako artezkariordetza hauek egongo dira: - Diruegitamu-Eraentzarako Artezkariordetza. - Arkitektura, Antolapide eta Zuzkiketa-Artezkariordetza. - Ostatu-Zerbitzuen Artezkariordetza. 8. Arkitektura, Antolapide eta Zuzkiketa-Artezkariordetzari atxikita, Egitasmo eta Lanen Ikuskatze-Idazgua sortzen da. 9. Atala.- 1. Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritzak honako egiteko hauek izango ditu: a) Egoitza nagusiko eta lurraldeetako lanarigo-zerbitzuak erakidetzea eta zaintzea. b) Erakundeak lanarigo-gaietan izan ditzan ekintzak ancolakidetzea eta zaintzea. c) Erakundearen izenean ihardutzea bateango lan-hitzarmenbideetan. d) Erakundearen Artezkaritza Nagusiari aurkeztu dakizkion lanari-beharren saloak kidekatzea eta bete beharreko lantokietara iristeko deiak bideratzea, behin eta OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuaren lanari-erroldak onartu ondoren. e) Erakundeari atxikitako lanarien lansari-gaietan izan beharreko jokabideei buruzko saloak aurkeztea Artezkaritza Nagusiari. f) Atal honetan ematen zaizkion egitekoen egiterapenarekin lotuta, mezu-idazkiak eta oharpideak bidaltzea Alor-Artezkaritzei. g) Berariz eskura edo indarreango manuetan aitortu dakizkion ahalmenak erabiltzea. 2. Arduralaritza eta Lan-Erakuntzako Artezkariordetza, Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritzaren menpe egongo da. 10. Atala.- 1. Idazkaritza Nagusiak honako hauek izango ditu bere egiteko: a) Erakundeekiko, gizarte-adierazpideekiko eta abarrekiko harremanak antolakidetzea. b) Erakundearen argipide-sistema orokorrak antolakidetzea eta zaintzea, horien eraentza eta garapena hobetzeko saloak eginez. c) Informatika-alorrean, Erakundearen beharrak eta eskuarteak erakidetzea eta garatzea. d) Erakuntza-bideak garatzea eta Erakundearen Barne Jaurpidearen ihardutze-modua antolakidetzea. e) Atal honetan ematen zaizkion egitekoen egiterapenarekin lotuta, mezu-idazkiak eta oharpideak bidaltzea Alor-Artezkaritzei. f) Berariz eskura dakizkion ahalmenak erabiltzea. 2. Erakuntza eta informatika-alorrean izan daitezen ekintzak, Arduralaritzako beste ihardutze-sail batzuk alor berorretan izan ditzaten egitekoen kaltetan gabe egingo dira. 3. Informatika-Artezkariordetza Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da. IV ATALBURUA Alor-Artezkaritzez 11. Atala.- Lurraldeka, OSAKIDETZA/EuskalOsasun Zerbitzuaren eraentza-lana orobildu gabeko eran egingo da, Erakunde horren Artezkaritza Nagusiaren menpe egongo diren Alor-Artezkaritzen bidez. 2. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuak, bere kabuz, izendatu eta beren karguetatik kenduko ditu Alor-Artezkariak, OSAKIDETZA/Euskal Osasun Zerbitzuak zio eta guztizko saloak eginda. Aginte-sail hauetako buru izan daitezenak Osasunketa-Arduralaritzako beste kargu batzutan ez egotea gertatuz gero, Alor-Artezkariek Lurralde-Ordezkariena bezalako aginte-maila izango dute. 3. Alor-Artezkaritza bat egongo da Euskal Herriko Autonomia-Elkarteku Osasunketa-Mapan zehaztu daitezenetako bakoitzean. 12. Atala.- 1. Beren ihardunerako lurralde-eremuaren barruan, honako egiteko hauek dagozkio Alor-Artezkariei: a) Bere Alorrean egon dadin Erakundearen osasunketa-zerbitzuen eraentza egitea. b) Erakundearen ordezkotza izatea, beste agintari, izaiki eta erakunde ofizialekin. c) Bere agintepideen barruan, Erakundeen xedeak bete daitezenaz arduratzea. d) Berariz eskura dadizkion egitekoak betetzea. 2. Egituraz, honako hauek atxikitzen zaizkio Alor-Artezkariari: -Lege Aholkuraritza. ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honen edukia, Autonomia-Estatutan ohartemandakoaren arauera, Gizarte Segurantzaren alorrean, hala izanez gero, gerta daitezen aginte-eskuraketen ondorioen kaltetan gabe ulertuko da. ALDI BATERAKO ERABAKIA 1. Autonomia-Elkarteko Osasunketa-Mapa berrian Osasunketa-Alorrak zehaztu daitezeneno, Alor bat egongo da Elkarteko honen Kondaira-Lurralde bakoitzean. 2. 5garren Atalean aipatzen den guztizko araupidea argitara ez dadin bitartean, ez dira behin-betikoz beteko artezkariorde karguak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuari, Dekreto hau garatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen Erabakiak hartzeko. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Irailak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.