Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

266/ 1987 DEKRETUA, Uztailaren 14ekoa, Kultura eta Turismo Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 1740
  • Xedapen-zk.: 266
  • Xedapen-data: 1987/07/14
  • Argitaratze-data: 1987/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretuz Kultura eta Turismo Saila sortu ondoren eta bere egitekoak eta bere iharduketa-eremuak Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuz mugatu ondoren, Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 10.2. artikulua erabiliz, bere arau organiko eta funtzionalak ematea beharrezko gertatzen da. Hori horrela, Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26.2. artikuluarekin bat, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren onarpenez eta 1987.eko Uztailaren 14eko bileran aztertu eta onartu ondoren zera, XEDATZEN DUT: LEHENENGO ATALBURUA ANTOLAKETA 1. Artikulua.- Kultura eta Turismo Saila, bere Sailburuaren goirnailako zuzendaritzapean, indarrean dagoen arautegiak ernaten dizkion egitekoetan jarduteko, honako organo hauetan egituratzen da:I. ORGANO NAGUSIAK 1. Kultura Sailordetza. 1.1. Euskararen Suztapenerako Zuzendaritza 1.2. Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritza 1.3. Historia eta Artezko Ondarearen Zuzendaritza. 2. Gazteria eta Kiroletarako Sailordetza 2.1. Gazteriaren eta Komunitate Ekintzetarako Zuzendaritza. 2.2. Kiroletarako Zuzendaritza 3. Turismo Sailordetza. 3.1. Turismo Zuzendaritza. 4. Zerbitzu Zuzendaritza. 5. Sailburuari Laguntzeko Kabinetea. II. ORDEZKARITZAK: 1. Arabako Lurralde Ordezkaritza. 2. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. 3. Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza. BIGARREN ATALBURUA SAILBURUARI BURUZKOA 2. Artikulua.- Ekainaren 30ko 7/1981 Legeko 20. eta 26. artikuluetan ezarritako aginteak eta, Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuz Sailari dagozkion egiteko eta iharduketa-alorren eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak erabiltzea da Kultura eta Turismo Sailburuari dagokiona. 3. Artikulua.- 1. Kultura eta Turismo Sailburuak, bere egitekoak betetzerakoan, laguntzako Kabinete baten lankidetza eta aholkua izango ditu eta horren arduradunak Zuzendari maila izango du: 2. Laguntzarako Kabineteko Zuzendariari, zera dagokio: a) Gizarte Komunikabideen alorrean antolamendu juridikoak Kultura eta Turismo Sailari aitortzen dizkion aginteak betetzean Sailburuari laguntza ematea, E.I.T.B. Erakunde Publikoari eskuratutakoak salbuetsiz. b) Politika kultural eraginkor eta koherente bat tajutzeko oinarri izan daitezkeen kultura izaerako gaiei buruzko azterketak eta txostenak burutzea. c) Sailaren aginteko gaiei buruz, ekintzarako erizpide eta egitasmoak proposatzea Sailburuari. d) Saileko Sailordetzekin lankidetza egitea, horien iharduketa-egirarauak gertatzean. e) Sailak beste Administrazio Publiko batzuekin izan ditzan izaera protokolarioko harremanak bideratzea. f) Sailak prentsarekin, irratiarekin, telebistarekin eta orohar, gizarte komunikabide guztiekin izaten dituen ohizko harremanak antolatzea. g) Sailaren ekintza publikoak eta ofizialak antolatzea. h) Sailari, artez edo zeharka, eragiten dioten edo eragin diezaioketen gertakariez, gertaerez eta berriez Sailburua informatzea. i) Prentsako artxiboa. j) Sailburuak, aurreko puntuetan adierazitako gaiei dagokienean, izenda diezazkion berarizku egitekoak eta betebeharrak. 3). Kabinetoko Zuzendariak, beharrezkoak derizkion txosten, xehapen eta agiri guztiak eska diezazkieke Saileko Sailordetzei eta Zuzendaritza Zentruei, bereganaturik dituen egitekoak behar-bezala betetzeko. 4. Sailburuari laguntzeko Kabineteak, honako administrazio-unitateak izango ditu: -Gizarte Komunikabideak. - Irudia eta Informazioa. - Plangintza eta Azterlanak. 4. Artikulua.- 1. Kultura eta Turismo Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilu bat eratuko da, honako egiteko hauek dituena: a) Saileko Sailburuarekin lankidetza egitea, bertoko politika gertatzen. b) Saileko Zuzendaritza Zentruen iharduna koordinatzea, arlo horretan Sailburuordeei dagozkien egitekuen kaltetan gabe. c) Sailarekin zerikusia duten garrantzi bereziko arazoak eztabaidatzea eta, hala behar izanez gero, horiek ebaztea 2. Saileko Sailburuordeek eta Zuzendariek osatuk dute Zuzendaritza Kontseilua, Idazkari lana. horretarako izentiatutako Teknikoak egingo duela. 3. Aztertu beharreko gaiaren garrantziak beharrezko egin dezanean, aurreko idazatian adierazitakoez besteko pertsonak parte har dezakete Kontseiluko bileretan, horien parte hartzea Sailburuak aldez aurre zilegitu dezanaren baldintzapean. 5. Artikulua.- Abenduaren 17ko 392/1985 Dekretuz sortutako Euskal Kulturaren Batzorde Nagusia, Kultura gaietan Euskofaurlaritzari aholku eta laguntza emateko aholku-organu bat denez, Kultura eta Turismo Sailari atxikirik egongo da. HIRUGARREN ATALBURUA SAILORDETZEI BURUZ 6. Artikulua.- Kultura eta Turismo Saileko Sailordetzei, zera dagokie: 1. Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza egitea. 2. Beren pean dauden Zuzendaritzei egitarauketa, laguntza, artezketa, kontrola eta koordinaketa ematea. 3. Euren alorrekin zerikusia duten jokabideak proposatzea Sailburuari. 4. Sailburuari, gomendaturik dituen egitekoen arloan, laguntza teknikoa ematea. 5. Saileko lege-politikak eska ditzan xedapen juridikoen proiektuak gertatzea eta Sailburuari aurkeztu, hala behar izanez gero, horrek onartu ditzan. 6. Sailordetzaren ihardunak programatzea. 7. Sailburuari, gomendaturik dauzkan egitekoen ibilera, kostua eta errendimenduen kontua aldizka ematea. 8. Errekurtsoak ebaztea, baimenak ematua eta, indarrean dauden arauekin bat etorriz, bidezkoak diren zigorrak ozartzea. 9. Zuzendaritza Zentruen eta horien menpe daauden gainontzeko Erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea. 10. Indarrean dauden arauekin bat etorriz Saileko Sailburuari espreski delega diezazkionak edo, Jaurlaritzalp Sailburuorde guztiei orokorki aitortzen zaizkielako, ohizkotzat har daitezkeenak. Lehenengo sekzioa Kultura Sailordetzari buruz 7. Artikulua.- 1. Kultura SaiIordetzaren buru Sailburuorde bat egongo da, zeinak, Sailburuarekiko menpetasun zuzen etahierarkikoz, 6. Artikuluan Sailburuordeei eskuratzen zaizkien egitekoez gain, eskumen konkretuak delegatzeari buruzko Urriaren 10eko 217/1983 Dekretuan daudenak ere beteko ditu. 2. Kulturako Sailburuordeak, Dekretu honek eskurarzen dizkion aginteak beteko ditu, honako ihardutzealor hauei dagokinean: A) Euskararen Suztapena. B) Historia, Arte, Monumentu, Arkeolojia eta Zientzia arloetako ondarea. C) Artxiboak, Liburutegiak eta Museoak. D) Kultura Hedapena eta Arte Plastikoen Suztapena. E) Zinemagintza, Ikusentzutezko Baliabideak, Antzerkia, Musika eta Folkloroa. 3. Kultura Sailordetzarapen menpe, honako Zuzendaritza Zentru hauek egongo dira: - Euskararen Suztapenerako Zuzendaritza. - Historia-Artezko Ondaroaren Zuzendaritza. - Kultura Sortzeko eta Hedatzeko Zuzendaritza. 8. Artikulua.- Euskararen Suztapenerako Zuzendaritza. 1. Euskararen Suztapenerako Zuzendaritzari, honako egiteko hauek dagozkio: a) Euskara, Kulturaren sortzaile eta eroale den Iegez, suztatzea. b)Euskara Euskal Gizartean egokiro proiektatzera bideratutako ekintzak bultzatzea, euskalduntasuna zuzpertzeko behar daitezen neurriak-jarriz. c) Euskarazko aldizkariei eta euskaraz egindako lite ratur lanei urgazpena eta diru-laguntza ematea. d) Pelikulen, bideoen eta, orohar, euskaraz egindako era guztietako ikustentzutezko baliaibideen hedapena bizkortzeae) Aurreko idazatietan izendatutakoekin zerikusirik izan dezan bizkortzeko, laguntza emateko eta bultzatzeko beste edozein ekintza. 2. Euskararen Suztapenerako Zuzendaritzak, Urtarrilaren 17ko 6/1983 Dekretuz sortutako Hizkuntza Politikaren Idazkaritzaren abiabideekin eta urtarrilaren 11ko 5/1982 Dekretuz sortutako Euskararako Aholku-Batzordearenekin bat eginez garatuko ditu gomendaturik dituen egitekoak. 9. Artikulua.- Historia-Artezko Ondarearen Zuzendaritza. 1. Historia-Artezko Ondarearen Zuzendaritzari, zera dagokio: a) Ondare Historikoaren, mugikorra edo mugiezina izan, aldezpena, zaintza, eraberriketa, hedapena eta koordinaketab) Ondare Historikoari eragin diezaioten iharduerak kontrolatzea, baimentzea eta ikuskatzea, antolamendu juridikoak dirioena bete ez dezatenak zigortuz. c) Euskal Herriko Artxiboen, Liburutegien eta Museoen Sarea sortzea, bizkortzea, hedatzea eta horien koordinaketa. d) Arte plastikoak eta liburua bizkortzea eta hedatzea. e) Indarrean dagoen antolarnendu juridikoak aitortzen dizkion aginteen eremuan, Legezko Gordailuaren idazguen funtzionamendua eta Euskal Autonomia Elkarteko Lurralde eremuan kokatutako Sorpen Jabetzaren Erregistroko bulegoctan gauzatutako izapideak kontrolatzea eta ikuskatzea. 2. 1981.eko Ekainaren 22ko Dekretoz sortu eta Apirilaren 15eko 91/1986 Dekretoz birregituratutako Euskadiko Monumentu Ondarearen Batzorde Aholkularia, Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzari atxikitzen zaio; 1981.eko Uztailaren 30eko Dekretoz sortu eta Apirilaren 15eko 92/1986 Dekretoz birregituratutako Euskadiko Arkeologiako Batzorde Aholkularia ere bai; eta bai Bergarako Mikrofilm Zentrua eta Teknika Museoa ere. 3. Honako administrazio-unitate hauek egongo dira Historia-Arte Ondarearen Zuzendaritzaren pean: - Historia, Arkitektura, Arkeologia eta Etnografia arloetako Ondarea. - Museoak, Arte Plastikoak eta Erakusketak. - Liburutegien eta Liburuen Antolaketa Urtarrilaren 11ko 90/1982 Dekretoak ezartzen dituen egiteko eta egitura organikoaz. - Mikrofilm eta Artxibo Zerbitzua, Uztailaren 26ko 185/1982 Dekretoan zehazten diren egitekoez. 10. Artikulua.- Kultura Sortu eta Hedatzeko Iuzendaritza. 1. Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritzari, zera dagokio: a) Kulturaren eta artearen sorketa indartzea. b) Arte eta kulturaren suztapena eta hedapena. c) Musika eta antzerkiaren sorketa, zainketa eta hedaketa bultzatzea. d) Arte eta kultura mailako elkarteak eta iniziatiba pribatuak indartzea. e) Euskal zinemagintza suztatzea. f) Euskal folklorea eta horrekin zerikusirik duten Jaialdiak, Norgehiagoketak eta Lehiaketak suztatzea. g) Ikusentzutezko baliabideen produkzioa, banaketa, salketa eta horien erakusketa publikoen kontrola. 2. Honako administrazio-unitate hauek egongo dira Kultura Sortu eta Hedatzeko Zuzendaritzaren pean: - Zinemagintza eta Ikusentzutezko Baliabideak. - Musikaren eta Folklorearen Suztapena. - Arte Dramatikoaren Zerbitzua, Martxoaren 21eko 49/1983 Dekretoak ezartzen dituen egiteko eta egitura organikoaz. Bigarren Sekzioa Gazteria eta Kirol Sailordetza 11. Artikulua.- 1. Gazteria eta Kirol Sailordetzaren buru, Sailburuorde bat izango da; honek, Sailburuaren artezko eta hierarkiazko agintepean, honako agiteko hauek izango dituela, hau da, Dekreto honetako 6. artikuluak orohar Sailburuordeei ematen dizkienaz aparte, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko 3. eta 7. artikuluek eta Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoko 7-6 artikuluak Sailburuari izendatzen dizkioten agiteak hain zuzen, Sailordetzari dagozkion arlo, ekintza eta eragiketen aginte-eremu barruan bakar-bakarrik. 2. Gazteria eta Kirol Sailburuordeak, Dekreto honek ematen dizkion aginteak burutuko ditu honako akintza-arlo hauei dagozkienetan: a) Gazteria eta Komunitate-Garapena. b) Kirol Politika. 3. Honako Zuzendaritza-Zentru hauek egongo dira Gazteria eta Kirol Sailordetzaren agintepean: -Gazteria eta Kornunitate Ekintzetarako Zuzendaritza. -Kirol Zuzendaritza. 12. Artikulua.- Gazteria eta Komunitate Ekintzetarako Zuzendaritza. 1. Honako hauek dagozkio Gazteria eta Komunitate Ekintzetarako Zuzendaritzari: a) Garapen komunitario, haur, gazte, hirugarren adineko, atsedenaldi eta jolas-politikarekiko gaiek Autonomia Elkartean izango dituzten arauen proiektuak lantzea eta bai Lurralde Historikoek horiek betetzen dituzten ala ez ikuskatzea ere. b) Aurreko apartaduan aipatzen diren arloei dagozkien eta egokitzat jo ditzan ekintza zehatzei hasera ematea. c) Atsedenalditarako Eskolak onartzea eta haurren eta gazteen atsedenalditarako monitore eta zuzendari-tituluak ematea, eta hori dena dagozkien Dekretoek esaten dutenaren arabera. d) Gizarte eta kultura suztapenerako egitasmoak landu etajardunean jartzea. e) Gazteriarentzako eta beste alor berezientzako diren egitarau bereziak antolatu eta suztatzea, sektore Nublikoan edo pribatuan gaztearen gizarteratzea bilatzen duten Sail, erakunde eta organismoekin elkartuz eta koordinatuz, bereziki gazteen enplegutaz eta drogarekiko menpetasunetaz arduratuz. Gazte-Asoziazionismoa eta elkarte mailako entitateak bultzatzea, iniziatiba eta ekintzei laguntza emanez, teknika eta ekonomiazko laguntza eskainiz eta 1986.eko Urtarrilaren 15eko Aginduz sortutako zentsua etengabe egunera jarriz. g) Bere aginte-alorrean, azterketa eta ikerketak egitea. h) Atsedenalditarako irakasleen eta beren lana gazteriaren zerbitzu-zentruetan garatzen duen langilegoaren gaikuntza bultzatzea eta gizarte eta kulturaren suzpertzailearen izatemodu eta gaikuntza zehaztea. i) Gazteriarentzako erresidentzi, alberge komunitario eta gazteriarentzako instalazioei eta gazte-turismo, gazte-txartel eta antzeko beste zerbitzu batzuri buruzko guztiaz arduratuz, gazteriarentzako zerbitzuak indartzea. j) Gazteentzako Informazio eta Dokurnentaziorako Zerbitzua sortzea eta koordinaketa-lana egitea. k) Gazteriarentzako zerbitzuak sortu, suztatu eta koordinatzeko xedez, Instituzio eta Entitate Publiko eta Pribatuekin hitzarmen eta kontzertuak izenpetu daitezeneko proposatnenak egitea. I) Atsedenaldi-gaietan, Autonomia Elkarteari dagozkion aginte-eremu guztiak bere gain hartzea. 2. Administrazioaren eta Maiatzaren 27ko 6/1986 Legez sortutako Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak artikulatuko dituen organoa izatea da Gazteriaren eta Komunitate-Ekintzetarako Zuzendaritzaren egitekoa. 3. Honako administrazio-unitate hauek egongo dira Gazteriaren eta Komunitate-Ekintzetarako Zuzendaritzaren pean: -Gizarte eta kulturaren suztapen eta garapenerako Unitatea. -Gazteen informazio eta dokumentaziorako Unitatea. -Gazteen urgazpen eta komunitate-ekintzetarako Unitatea. 13. Artikulua.- Kirol Zuzendaritza. 1. Kirol Zuzendaritzari honako hauek dagozkio: a) Oinarrizko kirolari buruzko legeei eta hauen araudi-garapeneri dagozkien arau-proiektuak lantzea. b) Kirol Federakundeak eta Klubak eta horiei dagozkien Errejistroak eratuz, kirol asoziazionismoa suztatzea. c) Federazioen eta gainontzeko Kirol Entitateen finantzaketan partaide izatea, proposamenaren gai izan diren helburuei egokitzen zaizkien ala ez kontrolatuz. d) Goreneko mailako kirol-lehiaketak behar dituzten baliabideez hornitzea beren teknika-maila hobetu ahal izateko, eta bai goreneko mailako kirolak gauzatzen dituzten kirolarien egoera. fisikoa emankortasunez zaintzea ere eta, hala behar izan dadinean, hobetzea. e) Kirolaren praktika gehitzea, horretan agintea duten Foru Organoekin batera. f) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari laguntzea, hezkuntza fisikoa eta kirol-praktika Euskal Herriko hezkuntza-sistema barruan integratzea lortu ahal izateko. g) Kirol-teknikarien gaikuntza bultzatzea, horren gestioa eramatea eta hori arautzea, G.H.E.I. indartuz. h) Kirolari guztien rnediku-zainketarako eta osasunketa-kontrolerako sistema, Osasunketa eta Kontsumo Sailarekin batera, arautzea. i) Kirol ekitaldiak antolatzea eta horietarako baimenak ematea Euskal Federakundeei dagozkien aginteen kaltetan gabe. j) Kirol instalazio sarearen egitamuketa Euskal Herrian egitea, sare hori behar bezala eta razionalki banatuko dela eta kirol-instalazioen eta material guztien erabilketarik hoberena eman dadin ahaleginduz. k) Berbertako kirol-moetak indartzea eta horiei laguntza ematea. I) Euskal kirolaren hedapena, bai estatu mailan eta bai nazioarte mailan ere, bultzatzea. m) Kirol politikaren aholkularitzarako, kontsultarako eta arlo hori eztabaidatzeko goreneko mailako organoa sortzea eta bultzatzea. n) Indarrean dauden legeek ematen dizkioten ikuskaritza eta zigor-aginteak gauzatzea. o) Kirol-Disziplinarako Euskal Komitea, beharrezko dituen baliabideez hornitzea, dituen helburuak lor ditzan. 2. Uztailaren 22ko 170/1986 Dekretoz sortutako Gorputz Hezkuntzarako Euskal Institutoaz aparte, honako adrninistrazio-unitate hauek egongo dira Kirol Zuzendaritzaren pean: - Idazkaritza Teknikoa. - Jardun Federatuetarako Unitatea. - Teknika eta Kirol mailako Unitatea. Hirugarren Sekzioa Turismo Sailordetzaz 14. Artikulua.- 1. Sailburuorde bat izango da Turismo-Sailordetzako buru, Sailburuaren artezko eta hierarkiazko agintepean, 6. artikuluak orohar Sailburuordeei ematen dizkien aginteez aparte, honako aginte hauek izango dituela: a) Eusko Turismo S.A. izeneko Elkarte Publikoaren emankortasuna eta jarduera zaintzea. b) Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko 3. eta 7. artikuluek eta Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoko 7.6 artikuluak Sailburuari ematen dizkioten aginteak, aginte-emanketa honek Turismo-Sailordetzari dagozkion arlo, ekintza eta eragiketak bakarrik hartzen dituela. 2. Turismo Zuzendaritza, Turismo Sailordetzaren agintepean egongo da artez eta hierarkikoki. 15. Artikulua.- Turismo Zuzendaritza. Honako hauek dagozkio Turismo Zuzendariari: a) Turismo Enpresa eta Jardunen arlorako ekintza-programak Sailburuordeari proposatzea eta onar daitezenak burutu daitezenaren artezko gainbegiraketa egitea. b) Turismo suztapenerako programak Sailburuordeari proposatzea eta onar daitezenak burutu daitezena= ren artezko gainbegiraketa egitea. c) Indarrean dauden legeen arabera eta egoki izan dadinean, errekurtsoei ebazpena ematea. d) Sailordetzari atxikita dauden Turismo Enpresa eta Jardunen Errejistroa eta Turismo Administrazio-Zerbitzuen zentsu eta artxiboak gainbegiratzea. e) Turismo Bulegoen jardueraren zuzendaritza egitea, onarpenaren gai izan diren suztapen-programen arabera. f) Turismo Sailordetzaren pean dauden zerbitzuen administrazio-ekintzen antolaera eta zuzendaritza. g) Bere agintepeko diren gai guztiak ezagutzea eta horiei ebazpena ematea, indarrean dauden legeen arabera . LAUGARREN ATALBURUA ZERBITZU ZUZENDARITZAZ 16. Artikulua.- 1. Sailburuaren artezko agintepean, Zerbitzu Zuzendari bat egongo da; honek, Sailaren eta Jaurlaritzako bateratutako gestiorako Zerbitzuen arteko harremanak bideratuko dituela eta, bereziki, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailarekikoak eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailarekikoak hain zuzen. 2. Honako hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari: a) Saileko Aurrekontuen Aurreproiektua lantzea, Erakunde Autonomoek eta Sailari atxikitako Elkarteek dituzten Aurrekontu-Aurreproiektuekin bateratzen ahaleginduz. b) Sailaren Aurrekontu eta gastuen gestioa eramatea, horiek kontrolatzea eta puntuz-puntuzko zaintza egitea. c) Beka, Laguntza eta Dirulaguntzen biderapen eta izendapenekin lotura duten arazo guztien gestioa burutzea. d) Sailarekin lotura duten gai guztiei buruzko erizpenak eta txosten juridikoak ematea. e) Lege, Dekreto edo Agindu-Proiekto guztiak gainbegiratzea, Sailekoak ez diren Erakunde, Organo edo administrazio unitateetara bidali baino lehen. f) Saileko agintarien erabakien aurka sartutako errekurtsoei dagozkien Erabaki-proposamenak gestionatzea eta lantzea. g) Kultura-Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Errejistroa osatzen duten liburuak zaintzea eta Erakunde horiekiko protektoradutza egitea. h) Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzarekin lankide izatea, Sailari atxikitako ondasun eta eskubideekiko Ondare-Inbentarioa egiterakoau. i) Saileko Kontratapen espedienteak, legebideetan jarri baino lehen, gainbegiratzea. j) Saileko langilego eta soldata-arazo guztien gestioa burutzea, Jaurlaritzako agintedun organoek langilego arloari buruz emandako argibideen arabera. k) Saileko Sailburuordetzen eta Lurralde Ordezkaritzen antolaera, razionalizazio eta informatizazioarekiko proposamenak lantzea, Autonomia Administrazioko agintedun organoekin batera. I) Saileko Zuzendaritza-Zentru guztiei euskararako itzulpen zerbitzua eskaintzea. m) Saileko Ekonomia-Administrazio mailako tramitapen guztien kontrola eramatea eta bai aurreko apartaduetan aipatutakoekin lotura izan dezaketen edozein eratako egitekoekikoa ere. 2. Honako unitate hauek egongo dira Zerbitzu-Zuzendaritzaren agintepean: - Aurrekontu Zerbitzua. - Arazo Juridiko eta Fundazio-Zerbitzua. - Langilegoaren Gestio-Zerbitzua. BOSGARREN ATALBURUA IZAIKI AUTONOMO ETA ELKARTE PUBLIKOEZ 17. Artikulua.- Honako hauek egongo dira Kultura eta Turismo Sailari atxikita: - Maiatzaren 20ko 5/1982 Legez sortutako Euskal Irrati Telebistako Izaiki Publikoa (E.I.T.B.) eta Izaiki horren pean dauden Elkarte Publikoak. - Azaroaren 25eko 29/1983 Legez sortutako Helduen Alfabetatze eta Birreuskalduntze eta Euskaltegien Arauketarako Erakundea. - Otsailaren 15eko 62/1982 Dekretoz sortutako Euskadiko Orkestra, S.A. - Abuztuaren 16ko 200/1983 Dekretoz sortutako Eusko Turismo, S.A. SEIGARREN ATALBURUA LURRALDE ORDEZKARITZEZ 18. Artikulua.- 1. Gaiaren arloaren arabera, organikoki Sailburuaren eta funtzionalki dagokion Sailburuordeen pean, Kultura eta Turismo-Ordezkaritza bat egongo da Lurralde Historiko bakoitzean, Kultura eta Turismoko Ordezkari bat izango dela horren buru eta Eusko Jaurlaritzak Dekretoz izendatuko duela Sailburuaren proposamenez. INDARGABETZE XEDAPENA Dekreto honek ezartzen duenaren kontrakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Uztailak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.