Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 16ko 240/1987 DEKRETOA, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren antolaketa eta ihardutze-egitura ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 1518
  • Xedapen-zk.: 240
  • Xedapen-data: 1987/06/16
  • Argitaratze-data: 1987/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Sailen sortarazketa eta birregituraketa eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ekintza-arloak finkatzen dituen Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretoak Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusiaren egituraketa berri bat dakar eta, bereziki, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren egitekoei dagozkienetan hain zuzen eta, hori dena, izenpetu den Jaurlaritza-Ituenearen eraginez gainera. Ondorioz, bidezko da duela gutxi sortu den Sail berria egituratzea eta ematen zaizkion egitekoen ardura izan dezaten administrazü-unitateak ezartzea. Razionaltasuna, emankortasuna eta administrazio-ekonomia kontutan hartuz ulertu behar da antolaketa eta ihardutze-egituraketa hori, hau da, administrazioaren jardun egoki batek eskatzen duen eraginkortasunez gauzatu daitezela gainontzeko organoek garatu behar dituzten egitekoak alegia. Jaurlaritza-Ituneak aditzera ematen duen bezala, protagonismo eraginkor bat izan behar du Lan eta Gizartesegurantza Sailak, bai enplegu politika arloari eta bai Estaduko Administrazioarekin itunepetu behar diren eta emateke dauden transferentzien sendesketari dagozkionetan ere, aldibaterakotasuna ematen diola honek Dekreto honi eta lehen aipatutako Lan eta Gizartesegurantza Sailaren behin-betiko egituraketari buruzko aurreiritzirik ere ez duela ematen. Horiek horrela, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez, Lehendakariak aurre-onarpena eman ondoren eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1987.eko Ekainaren 16an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA. GUZTIEKIKO ERABAKIAK 1. Artikulua.- SAILAREN AGINTEPEKO DIREN ARLOAK Autonomia Estatutoak, bai gaiei eta bai lurraldeari dagozkionetan ere, Euskadiko Autonomia Elkarteari izendatzen dion aginte-eremuaren barruan, Lan eta Gizartesegurantza Sailak, ondoren aipatzen diren egiteko eta aginteak izango ditu, Dekreto honek ezartzen duenaren eta gainontzeko legeek haien gain eragina izan dezaketenaren arabera: a) Lan-arloari buruzko legeak betearaztea Laneko bakarkako eta kolektibo mailako harremanei dagozkienetan eta bai Urtarrilaren 28ko 43/1986 Dekretoz atxiki zaizkion Lan-Segurtasun eta Higieneari buruzkoak ere. b) Enplegu Politika. c) Gizarte Ekonomia eta Kooperatibak. d) Gizarte Ongizatea. e) Prebisio Sozialaren kontrola, babesketa eta horri indarrematea. f) Segurtasun Soziala eta bere zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa eta bai Segurtasun Sozialaren errejimen ekonomikoaren gestioa ere. g) Legeek eta Araudiek eman diezazikoten gainontzeko egitekoak. Era berean, Lan eta Gizartesegurantza Sozialaren aginte-eremupekoa izango da, Erakunde Autonomoen, pribatuekiko errejimenpeko Erakunde Publikoen eta Sailari aitxikitako edo horren peko Elkarte Publikoen züzendaritza eta koordinakuntza egitea, legeek era araudiek diotenaren arabera. Aipatu diren egiteko eta aginte-eremuaren eta indarrean dauden arauek ezartzen dituzten mugeen barruan, Lan eta Gizartesegurantza Sailak, arauk emateko agintea eta horiek betearazteko egitekoak izango ditu, haiek burutu ahal izateko. 2. Artikulua.- ORGANOAK 1°) Lan eta Gizartesegurantza Sailaren goi mailako organoak, honako hauek izango dira: 1. Lan eta Gizartesegurantza Sailburua. 2. Lan eta Gizartesegurantzaren Administraziorako Sailordetza. 2.1. Zerbitzu Zuzendaritza. 2.2. Idazkaritza Nagusi Teknikoa. 3. Gizartesegurantza eta Lan-Harremanetarako Sailordetza. 3.1. Gizartesegurantza-Zuzendaritza. 3.2. Lan Zuzendaritza. 3.3. Gizarte-Ongizaterako Zuzendaritza. 4. Enplegu eta Gizarte Ekonomiarako Sailordetza. 4.1. Enplegu Zuzendaritza. 4.2. Gaikuntza Zuzendaritza. 4.3. Gizarte Ekonomiarako Zuzendaritza. 2º) Lan eta Gizartesegurantzako Lurralde Ordezkaritza bat egongo da Lurralde Historiko bakoitzean, horren buru Ordezkari bat izango dela, eta Sailak dituen aginteak erabiltzeko beharrezko diren zerbitzu gwztiak Ordezkari horren pean egongo direla bere lurralde-eremu barruan. 3°) Horietaz gainera, gestio-programak garatu ditzaten Zuzendaritzen artezko agintepean administrazio-unitateak egongo dira, hauen sortarazketa, ezabaketa eta horiek dituzten egitekoen izendaketa, Dekreto honen garapenerako eta hori betearazteko erabakibidez, egingo direla. 4°) Abenduaren 17ko 390/85 Dekretoz sortutako Garapen Bereziko Eremu eta Eskualdeen Gestiorako Elkarteak (Sagazde), Lan eta Gizartesegurantza Sailari atxikiko zaizkio. Horretarako, aipatutako araudiko 5. artikuluan aipatzen diren Administrazio-Kontseiluetako kideak, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren proposamenez izendatuko dira.II ATALBURUA. GOI MAILAKO ORGANOAK LEHENENGO SEKZIOA: SAILBURUAZ. 3. .Artikulua. 1.) Lan eta Gizartesegurantza Sailburuari, honako hauek dagozkio, hau da, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluek ezartzen dituzten aginteak erabiltzea eta, Martxoaren llko 27/1987 Dekretoz eta Dekreto honetaz Sailari izendatzen zaizkion egiteko eta aginte-eremu barruan, indarrean dauden legeek eman diezazkionak ere bai hain zuzen. 2.) Sailaren politika lantzen lagunduko dion eta Sailburua buru izango deneko Zuzendaritza-Kontseilu bat egongo da. Sailburuordeak, Zerbitzu Zuzendariak, eta Sailburuak izenda ditzan pertsonak izango dira Kontseilu horretako kide. BIGARREN SEKZIOA: LAN ETA GIZARTESEGURANTZAREN ADMINISTRAZIORAKO SAILORDETZAZ. 4. Artikulua. 1. 5ailburuaren artezko eta hierarkiazko agintepean Sailburuorde bat izango da horren buru, eta, orohar, honako egiteko hauek izango dituela, hots, Sailaren jardunen koordinakuntza, programaketa, ebaluaketa, azpiegitura eta laguntza hain zuzen. Horietaz aparte, honako hauek ere badagozkio, hau da, zerbitzu orokorrak, funtzio publikoa, komunikabideak, harreman instituzionalak, programaketa eta aurrekontuak, autonomia-garapena, Europako Ekonomia Elkartearen programak, presentzia instituzionala eta, bereziki, honako hauek: a) Sailaren ordezkotza egitea Sailburuaren delegazioz, gainontzeko Agintari, Erakunde eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Plangintza eta programaketa, gestio-prozedimendu, ikerketa, dokumentazio, teknika eta lege mailako aholkularitza eta informazio-laguntzari buruzko egiteko nagusiak gidatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea. c) Barne-errejimeneko zerbitzuak gidatzea, bultzatzea eta koordinatzea, ekonomia-finantza, patrimonio eta aurrekontu gestioei dagozkienetan. Saileko eta lurralde dependentzietako azpiegitura antolatzea eta horiek baliabide materialez hornitzea. d) Saileko eta honen peko Administrazio instituzionaleko langileekiko politika gidatzea, instrukzio orokorrak eta bereziak eman ditzakeela horretarako baterakizunez indartu eta garatu ahal izateko, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailarekin koordinatuz. e) Sailaren ekintzak gidatzea eta koordinatzea, estatutoaren garapenari buruzko gaietan. f) Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Administrazioekiko eta Jaurlaritzako, Instituzioetako eta Erakundeetako Sailekiko harremanei dagozkienetan. g) Era guztietako erabakiak gainbegiratzea, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen. h) Saileko organo ezberdinen argitalpen-politika gainbegiratzea. i) Sailari atxikitako zentru eta erakundeen ikuskaritza egitea, beroietako arduradun hierarkikoei dagozkien ikuskaritzaren kaltetan gabe. j) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea. k) Sailaren aurrekontuei buruzko aurreproiketua lantzea. l) Teknika eta administrazio mailako laguntza Sailburuari ematea honek egokitzat jo ditzan gaiei dagozkienetan eta Zuzendaritza-Kontseiluko batzarrak gertatzea. m) Jaurlaritza Kontseiluak eta Ekonomia Batzordeak aztertu beharreko gaiei buruzko informapena ematea eta horiei buruzko proposamenak egitea. ñ) Sailburuak, indarrean dauden arauen arabera, horietarako espreski emandako deledaziopekoak eta ordenamendu juridikoak eman diezazkionak. 2.) Egiteko horiek bete ahal izateko, egokitzat jo ditzan txosten, dato eta agiriak eskatu ahal izango dizkie Saileko beste unitateei bere helburuak lortzeko xedez. 3. Lan eta Gizartesegurantzaren Administraziorako Sailburuaren pean, honako hauek egongo dira artez: - Zerbitzu Zuzendaritza. - Idazkaritza Nagusi Teknikoa. 5. Artikulua.- ZERBITZU ZUZENDARITZA. Zerbitzu Zuzendaritzaren buru, Zuzendari bat izango da Lan eta Gizartsegurantzaren Administraziorako Sailburuordearen artezko eta hierarkiazko agintepean. Zuzendari honen egitekoak, honako hauek izango dira: a) Sailaren ordezkotza egitea Sailburuaren delegazioz, gainontzeko Agintari, Erakunde eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Beharreko diren prozedmendu-arauak Saileko dependentzia guztiei ematea eta horien berri ematea, eta bai Aurrekontuaren aurreproiektuaren gertaketa gidatzea ere. c) Aurrekontuaren gestioa gidatzea eta koordinatzea, horretarako beharrezko diren informazio, kontrol eta ebaluaketa-sistemak ezarriz eta zainduz. d) Erabakien, legezko ekintzen, ekonomia eta finantza-akurapenen edo espedienteen tramitapen eta errejistrapen-bideei buruzko arauak betetzen diren ala ez zaintzea eta horiei buruzko prozedurak lantzea hala behar izan dadinean. Era berean, Saileko espedienteei legebideak eginarazteko behar diren gastuetarako baimenak ematea eta bai, Saileko kontratapen-organo denez, organo gisa atxikita dituenak ere. e) Ekonomian eragina izan dezaketen erabaki, lege-ekintza edo akurapenei buruzko informazioa eman beharra. f) Saileko inbertsio, erosketa, hornidura eta zerbitzuen gestioa burutzea eta bai patrimonioarekiko kontratapenak egitea ere, Jaurlaritzako beste Sail batzuk arlo honen gain izan ditzaketen aginteen kaltetan gabe. g) Ekonomia-Batzordearen eritzitara jarri behar diren gaiak koordinatzea eta gertatzea. h) Sailari atxikita dauden lagile guztiekiko administrazioa eramatea eta horiekiko gestioak burutzea, Sailerako langileak izendatzeko eta akuratzeko agintea duen administrazio-organoa dela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailak arlo honi buruz izan ditzakeen aginteen kaltetan gabe. Saileko eta honen peko Administrazio instituzionaletako langilegoarekiko zigor-errejimenari buruzko arauak aplikatzea dagokio. Bateraezinei buruzko arauak aplikatzeko bidezko izan daitezen erabakiak, Lan eta Gizartesegurantzaren Administraziorako Saulburuordeari proposatzea. i) Langilego-beharrei erantzuna ematea eta Saileko eta bere dependentzietako plantila lantzeari buruzko proosamenak egitea. j) Gizarte-ekintzetarako eta langilegoaren hezkuntza eta hobekuntzarako egitamuak eta programak gertatzea, H.A.E.A-ri dagozkion aginteen kaltetan gabe. k) Agintea duten organoek, langilegoari buruz hartutako akordio eta erabakiei buruzko behar bezalako informazioa Saileko eta bere dependentzietako zerbitzuei ematea, erabaki horiek bete daitezela zainduz. 1) Barne-eraketarako eta informazio-sistemetarako metodoei buruzko proposamenak egitea, lan-sistemak razionalizatzeari eta hobetzeari dagozkienetan. m) Saileko Errejistro Orokorra eta artxiboa antolatzea eta ardura izatea. . n) Lanpostuen banaketa fisiko eta horiekiko ekipamendu, eraldaketa eta hobekuntza-obra, artxibo sistema, liburutegi, zerbitzu orokor eta Sailari atxikita dagoen ptarimonioaren administrazio eta zainketari buruz, Saileko unitate ezberdinek, burutu ditzaten ekintzak gida. tzea. ñ) Saileko estatistika-organo berezia denez, Apirilaren 28ko 4/1986 Legeak gisa honetako organoei izendatzen dizkion egitekoak burutzea. 6. Artikulua.- IDAZKARITZA NAGUSI TEKNIKOA. Idazkaritza Nagusi Teknikoaren buru, Zuzendari bat izango da Lan eta Gizartsegurantzaren Administraziorako Sailburuordearen artezko eta hierarkiazko agintepean. Zuzendari honen egitekoak, hoanko hauek izango dira: a) Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren edo Sailburuordearen delegazioz. b) Sailaren Aholkularitza Juridikoa eta arauek ematen dizkioten aginteen defentsa egitea, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapen Sailak arlo honetan izan ditzan agitekoen kaltetan gabe. c) Sailak dituen harreman instituzionalak koordinatzea. d) Sailaren erabaki orokorrei buruzko proiektuak lantzea eta horiei buruzko informapenak ematea. e) Sailaren era guztietako erabakiak koordinatzea, horiei buruzko informapenak ematea eta, hala behar izan dadinean, horiek lantzea. f) Saileko edozein agintariren aurrean sartutako administrazio-errekurtsoen ebazpenei bideak eginaraztea eta horiei buruzko proposamenak egitea dadina-dadila horri ebazpena eman behar dion organoa, eta Sailburuaren aurrean egin daitekeen edozein aurremurtzilori dagozkienak ere bai; Sailaren gain eragina izan dezaketen edozein eratako prozesu kontentziosoei jarraitzea, beroietan erabili beharreko erizpideei buruzko txostenak emango dituela. g) Sailarentzako interesgarri izan daitezkeen lege, jurisprudentzia eta dotrinaren berri izatea, eta Sailari dagozkion gaiei buruzko ikerketak eta txostenak lantzea. h) Europako Ekonomia Elkartearen politikeekiko lotura duten eta Sailarenak diren programak, koordinatzea, gainbegiratzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea. i) Sailak, Publiko eta Pribatu mailako beste Erakunde batzurekin egin ditzan Hitzarmenak, koordinatzea, gainbegiratzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea. j) Sailak dituen ikasketa eta ikerketa-programak koordinatzea. k) Sailaren argitalpen-ekintzak eta giza-komunikabieekiko harremanak koordinatzea. l) Teknika eta administrazio mailako laguntza Sailburuari ematea, honek komenigarritzat jo ditzan gaietan. HIRUGARREN SEKZIOA: SEGURTASUN SOZIAL ETA LAN-HARREMANETARAKO SAILORDETZAZ. 7. Artikulua. 1.) Sailburuaren artezko eta hierarkiazko agintepean, Sailordetza horren buru, Sailburuorde bat izango da, honako hauek izango direla bete egitekoak: a) Sailaren ordezkotza egitea Sailburuaren delegazioz, gainontzeko Agintari, Erakunde eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Sailordetzaren ekintzetarako eta horren peko administrazio unitateentzako, arauk eta egitamuak Sailburuari proposatzea. c) Jardun eta helburu-egitamuen gestioa gainbegiratzea, bere zentru eta dependentziek burutu ditzaten ekintzen koordinakuntza eta ikuskaritza bereganatuko dituela. d) Sailordetzaren peko zerbitzuentzako eta hauek ongi funtziona dezaten beharrezko diren zirkularrak, instrukzioak eta erabakiak ematea, eta bai langilegoaren erre_jimcnari dagozkion erabakiak bete daitezela zaintzea ere. e) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze-errekurtsoei ebazpena ematea. f) Sailordetzaren peko zerbitzuen proiektu-proposamenak egitea, material eta giza mailako baliabideen beharralk zehaztuko dituela aurrekontuen aurreproiektua landu ahal izatekn. g) Jardunak gidatzea eta koordinatzea, pertsonal eta kolektibo mailako laneko harremanei dagozkienetan. h) Funtsezko zerbitzuak Autonomia Elkartean bermatu ahal izateko arauak, Sailburuari proposatzea. i) Laneko segurtasuna eta higienea suztatzea, arlo horiei buruzko ekintza, hezkuntza eta informazio-egitamuak ezarriz, Osasunketa eta Kontsumo Sailarekin koordinatuz egingo dela hori osasunketa eta osasun-asistentziari dagozkien aldeetan. l) Lan-istripuak eta lanbide-gaitzak alboratzeko politika finkatzea, Osasunketa eta Kontsumo Sailarekin koordinatuz burutuko dela bigarrena. k) Segurtasun Sozialaren eta bertako Errejimen Ekonomikoaren gestioaren zuzendaritza, antolaera eta administrazioa gainbegiratzea, Sailaren peko zerbitzuak koordinatuz. l) Segurtasun Sozialeko informazio ekonontikoa biltzea, hori aztcrtu, integratu eta sendetsi ahal izateko. m) Sailordetzaren ekintzak bultzatzea eta programatzea, Segurtasun Sozialari eta Borondatezko Prebisio Sozialerako Erakundeei buruzko ikerketa eta arauei dagozkienetan. n) Gizarte zerbitzuen alorrean diharduten erakunde publiko zein pribatuen ihardueren plangintza, suztapena eta koordinaketa. ñ) Ongintza-partikular izaerako Fundazioen eta Elkarteen ekintzak suztatzea eta horien babes-lana. o) Indarrean dauden arauekin bat etorriz Sailburuak espreski delega diezazkionak, eta antolamendu juridikoak eskura diezazkionak ere bai. 2. Gizartesegurantza eta Lan Harremanetarako Sailordetzaren menpe, honako Zuzendaritza hauek daude: -Gizartesegurantza Zuzendaritza. - Lan Zuzendaritza. - Gizarte-Ongizaterako Zuzendaritza. 8. Artikulua.- GIZARTESEGURANTZA ZUZENDARITZA Zuzendari bat egongo da horren buruzagitzan, artez-artez eta hierarkikoki Gizartesegurantza eta Lan Harremanetarako Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Gizartesegurantzako zerbitzuak eta horren diru-erregimenaren kudeaketa zuzentzea, antolatzea eta administratzea. c) Gizartesegurantzaren eta Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateen ihardulari-alorrean aholkuak ematea. d) Gizartesegurantzaren xehapen estatistikoei buruzko argipideak, bidezkoak izan daitezenak, sortzea eta horiek gordetzea, Zerbitzu zuzendaritzarekin koordinatuz. e) Borondatezko Gizarte Prebisioko Entitateak kontrolatzea, habestea, ikuskatzea eta zuzpertzea. Otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuz sortutako Borondatezko Gizarte Prebisioko Entitateen erregistroaren ardura eta kontrola. g) Indarrean dauden arauen barne, 1.000.000 pesetako gehiengo diru-kopururarteko zigorrak ezartzeko agintea izatea. 9. Artikulua.- LAN ZUZENDARITZA Zuzendari hat izango da horren buruzagitzan, artezartez eta hierarkikoki Gizartesegurantza eta Lan Harremanetarako Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Lurralde Historiko baten esparrua gaindi dezatPnean, lan-harreman norbanako eta kolektiboak haita lan-baldintzak gauzatzeko espedienteak lehenengo instantzian ezagutzea eta ebaztea, alor honetan antolamendu juridikoak eskuratutako ahalmen guztiak burutuz. c) Lan birmoidaketako espedienteak ebaztea Ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan aurrikusitako moduan; eta hori, lantegiak Lurralde Historiko baten baino gehiagotan izan ditzanean eragindako enpresak. d) Bitartekotza, ebazpen eta konziliatze egitekoak burutzea, indarrean dagoen antolamendu juridikoak eskuratutako ahalmen guztiak gauzatuz; eta orohar, Lurralde Historiko baten esparrua gaindi dezateuean, lan-auzi kolektiboen berri izatea eta horiek izapidetzea. e) Martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dauden gainontzeko arauetan ezarritako modura, Euskadiko Itune Kolektiboen Erregistroaren ardura eta kontrola, eta itune kolektiboak hedatzeko prozedurak izapidetzea. f) Autonomia Elkartean funtsezko zerbitzuak berma ditzan araubide-proposamena izapidetzea. g) Xehapen estatistikoei buruzko argipideak gordetzea Zuzendaritzaren alorrekoak diren gaietan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin kide-lana eginez. h) Saileko Lurralde Ordezkaritzen zuzendaritza, koordinaketa eta gainbegiraketa. i) Lurralde Ordezkaritzek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze Eskeak ebaztea, Dekretu honen 14. Artikuluko g) idazatian xedatutakoa salbuetsiz. j) Laneko legedia hausteagatik eta horri oztopoak jartzeagatik, zigorrak ezartzea, 1.000.000 pesetararte. 10. Artikulua.- GIZARTE-ONGIZATERAKO ZUZENDARITZA Zuzendari bat izango da horren buruzagitzan, artez-artez eta hierarkikoki Gizartesegurantza eta Lan Harremanetarako Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Haurtzaroa eta Gazteria, Bazterketa Soziala, Atso-Agureak eta adimen urridun eta elbarridunak alorretan Gizarte Zerbitzuen plangintza, antolaketa eta garapena, Osasunketa eta Kontsumo Sailarekin koordinatuz. c) Elkartearen garapenerako egitarauak lantzea eta gizarte alor berezietan zentruek eta zerbitzuek Euskal Herrian izan ditzaten beharrak zehaztea. d) Indarrean dagoen antolamendu juridikoan xedatutakoaren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko arauak betetzearen koordinaketa, bai Administrazio Publikoei zein Entitate Pribatuei dagokienenan. e) Xehapen estatistikoak, Zerbitzu Zuzendaritzarekin kide-lana eginez, eta Gizarte Baliabideei buruzko azterlanak gertatzea. f) Ongizate xedeko fundazioen eta elkarteen babesa eta horiei aholkuak ematea. g) Azaroaren l2ko 359/1985 Dekretoz ezarritako Erregistroaren ardura eta kontrola. h) 1.000.000 pesetararteko zigorrak ezartzeko agintea betetzea. i) Gizarte-Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Lehendakaritza. LAUGARREN SEKZIOA: ENPLEGU ETA GIZARTE EKONOMIARAKO SAILORDETZA 11. Artikulua. 1) Sailburuorde bat izango da horren buruzagitzan, artez-artez eta hierarkikoki Sailburuaren menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Sailordetzaren arauak eta horren iharduerarako egitasmoak proposatzea Sailburuari, baita horren menpeko administrazio unitateenak ere. c) Iharduera egitasmoen eta helburuen kudeaketa gainbegiratzea, bere menpeko zentruen eta tegien ihardueren koordinaketa eta ikuskaritza bereganatuz. d) Sailordetzaren menpeko zerbitzuei bidalitako zirkulare, manu eta xedapen beharrezkoak ematea, Funtzionamendu zuzena izateko asmoz, eta langilego erregimenari buruzko xedapenak betetzen diren edo ez zaintzea. e) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordioen eta erabakien aurka sartutako eskeak, Gorajotze-bidean ebaztea. f) Sailordetzaren menpeko zerbitzuen proiektuak proposatzea, aurrekontu aurreproiektua gertatzeko xedez, giza-baliabide eta baliabide materialetan izan daitezen beharrak finkatuz. g) Enpleguak Autonomia Elkartean duen egoera eta bilakaera aztertzea. h) Enplegurako politika eta egitarauak gertatzea eta proposatzea. i) Enpresekin, entitateekin eta gorporazioekin akordioak edo ituneak izenpetzea, bere agintepeko izan daitezen alorretan. j) Enpleguarekin, gaikuntzarekin eta lan-merkatuarekin zerikusia duten azterlanak eta txostenak prestatzea. k) Gizarte ekonomiaren alorreko iharduerak zuzentzea eta koordinatzea, batez ere promozio, aho.kularitza, gaikuntza, kalifikapen, zerrendaratze eta kontrol alderdietan. 1) Indarrean dauden arauekin bat etorriz Sailburuak bereziki delega diezazkionak eta antolamendu juridikoak eskura diezazkionak ere bai. 2. Honako Zuzendaritza hauek daude Enplegu eta Gizarte Ekonomiarako Sailordetzaren menpe: - Enplegu Zuzendaritza. - Gaikuntza Zuzendaritza. - Gizarte Ekonomiarako Zuzendaritza. 12. Artikulua.- ENPLEGU ZUZENDARITZA Zuzendari bat izango da horren buruzagitzan, artezartez eta hierarkikoki Enplegu eta Gizarte Ekonomiarako Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Enplegua suztatzeko neurrien ebaluaketa eta plangintza. c) Enplegu egitarauei dagozkien espedienteak izapidetzea. d), Lan Merkatuko joerak aztertzea eta ebaiuatzea. e) Entitate publiko eta pribatuekingo ituneetarako proposamenak lantzea. f) Enpleguko Lurralde Zentruen zuzendaritza eta koordinaketa. 13. Artikulua.- GAIKUNTZA ZUZENDARITZA Zuzendari bat izango da horren buruzagitzan, artez-artez eta hierarkikoki Enplegu eta Gizarte Ekonomiarako Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Okupazio bidezko Heziketaren zuzendaritza eta plangintza. c) Lanbide Heziketarako eta Hezkuntza Berrikuntzarako politikaren jarraipena eta kontrola. d) Enpresa berrikuntzarako neurrien plangintza, Enplegu Zuzendaritzarekin kide-lana eginez. e)Entitate publiko eta pribatuekingo ituneetarako proposamenak lantzea. f) Lanbide gaikuntza eta hezkuntza berrikuntza alorretan dauden beharrizenen ebaluaketa. g) Lanbide gaikuntza eta hezkuntza berrikuntza alorretan Jaurlaritzakci beste Sail batzuekin koordinatzea. 14 Artikulua.- GIZARTE EKONOMIARAKO ZUZENDARITZA Zuzendari bat izango da horren buruzagitzan, artez-artez eta hierarkikoki Enplegu eta Gizarte Ekonomia Sailburuordearen menpe egonik, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea, gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorporazio ofizialekingo harremanetan. b) Kooperatibak eta gizarte ekonomiarako erregimena izan dezaten enpresak suztatzeko eta promozionatzeko egitasmoak lantzea eta betetzea. c) Gaikuntza egitarauen kudeakera gizarte ekonomiarako alorrean, Gaikuntza Zuzendaritzarekin kide-lana eginez. d) Gizarte ekonomiako enpresei buruzko legeak betetzen diren ala ez zaintzea. e) Kooperatiben eta Akziokako Lan Baltzuen erregistroa, indarrean dauden arauak kontutan hartuz, gizarte ekonomiako enpresak aztertuz, kalifikatuz eta zerrendaratuz. f) Gizarte Ekonomiako enpresen erregistro estatistika lantzea. g) Lurralde Ordezkaritzek, Kooperatiba alorrean, hartutako akordioen eta erabakien aurka sartutkao Gorajotze Eskeak ebanea. h) Kooperatibei buruzko legeak hausteagatik zigorrak jartzea, 1.000.000 pesetako diru-kopururarte. i) Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakari izatea.III ATALBURUA. TOKIAN TOKIKO ORGANOEI BURUZKOA LEHENENGO SEKZIOA: LURRALDE ORDEZKARIAZ 15. Artikulua. Lurralde Ordezkaria, artez-artez eta hierarkikoki Lan Zuzendariaren menpe dagoela, lan-agintari gorena izango da ondorio guztietarako bere eskumen-esparruan; eta hori, bere agintepekoak izanik, Lan eta Gizartesegurantza Sailari eskuratuta dauden gai guztietan; halaber, honako eskumenak izango ditu: a) Sailaren agintepeko gaien ordezkotza egitea Agintari eta Erakundeen aurrean. b) Lurralde Historikoa kontutan hartuz, lan-harreman norbanakoak eta kolektiboak baita lan-baldintzak gauzatzeko espedienteak, lehenengo instantzian, ezagutzea eta ebaztea alor honetan antolamendu juridikoak eskuratutako ahalmen guztiak burutuz. c) Enplegua birmoldatzezko espedienteak ebaztea, Ekainaren llko 190/1985 Dekretuko Eraskinaren b) idazatiko 1. puntuan aurrikusitako moduan. d) Bitartekotza, ebazpen eta konziliatze egitekoak burutzea, Apirilaren 29ko 99/1986 Dekretuan eta indarrean dagoen araubidean aurrikusitako moduan; eta orohar, Lurralde Historikoa kontutan izanik, lan-auzi kolektiboen berri izatea eta horiek izapidetzea. e) Euskadiko Itune Kolektiboen Erregistroaren ardura eta kontrola, Martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dauden gainontzeko arauetan aurrikusitako moduan. f) Laneango Higienea eta Segurantzako Lurralde Kabinetearen Zuzendaritza, antolamendu juridikoak, bere aginte-esparruan, eskuratutako eskumen guztiak burutuz, eta hori, Urtarrilaren 28ko 43/1986 Dekretuan xedatutakoaren arauera. g) Gizarte Ekonomia alorrean, egitekoz Gizarte Ekonomiarako Zuzendariaren menpe dagoela eta indarrean dagoen antolamendu juridikoarekin bat etorriz, Gizarte Ekonomiarako Entitateak aztertzea, kalifikatzea eta horiek dagokion erregistroan zerrendaratzeko egitekoak dagozkio eta, halaber, teknika sorospidetza eta legeak betetzen diren edo ez zaintzea. h) Zigorrak ezartzeko ahalmenari dagokionez: 1. Kooperatibei buruzko legeak hausteagatik, 100.000 pesetararteko zigorrak ezartzea. 2. Lan-legeak hausteagatik eta oztopoak jartzeagatik 500.000 pesetararteko zigorrak ezartzea. BIGARREN SEKZIOA: IDAZKARI NAGUSlAZ 16. Artikulua. Idazkaritza Nagusia, zuzenki Lurralde Ordezkariaren menpe dagoela, administrazio unitate berezien organo koordinatzailea izango da, eta Lurral Ordezkaririk ez izatea, kanpoan izatea eta gaiso egotea gertatuz gero, horren ordezkotza egingo du; agerbide publikoa emateko eta indarrean dauden arauek eta agintedun organoek eskura diezazkion egitekoak, bereganaturik dituela. XEDAPEN GEHIGARRIA Lehenengoa.- Sailburuorde titularrik ez izatea, gaiso egotea edo kanpoan izatea gertatuz gero, eta egoera horrek iraun dezan bitartean, organo horri eskuratutako egitekoak eta aginteak, Lan eta Gizartesegurantza Administraziorako Sailordetzak burutuko ditu. Bigarrena.- Organoko Titularrik ez izatea, kanpoan izatea eta gaiso egotea gerta dadin gainontzeko kasuetan, organo horri eskuratutako egitekoak eta aginteak, hierarkikoki horren gainetik lehenengo dagoenak burutuko ditu, Dekretu honen 16. artikuluan ezarritakoaren kaltetan gabe, eta hori, egoera horrek iraun dezan bitartean eta horretarako atau berezirik egon ezean. Hirugarrena.- Epigrafe honetan ezartzen den arabera agintepide bat burutzeak behar izango duen izapide bakarra, horren erabilgarritasuna oinarritzen duen egoera aipatze hutsa da. Laugarrena.- Xedapen honen bidez Lan eta Gizarteseguraneza Saileko organoei, Gizartesegurantza alorrean, atxekitzen zaizkien egitekoak, Osasunketa eta Kontsumo Sailari osasunketa sorospidetzako zerbitzuen alorrean, dagozkion agintepideen kaltetan gabe ulertuko dira. INDARGABETZEKO XEDAPENA Dekretu honen aurkako xedapenak, maila berekoak edo beheragokoak, indargabetzen dira, eta bereziki, Urtarrilaren 28ko 19/1986 Dekretua, indarrean egon daitezen alderdietan. AZKEN XEDAPENA Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko eskumena ematen Lan eta Gizartesegurantza Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Ekainak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizartesegurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.