Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 26ko 205/87 DEKRETUA, Akurapen Batzorde· Nagusiaren eskuordetza egingo duen Akurapen Mahaia sortuz, Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailarekiko eta Garraio eta Herrilan Sailarekiko indarra izango duela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 1315
  • Xedapen-zk.: 205
  • Xedapen-data: 1987/05/26
  • Argitaratze-data: 1987/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun

Testu legala

Apirilaren 13ko 504/1987 eta 508/1987 Errege Dekretuez, Europako Legebiltzarrerako Diputatuak aukeratzeko eta Tokiko Hauteskundeetarako dei egiten da. Halaber, Arabako Foru Aldundiaren Apirilaren 13ko 340/1987 Foru Dekretuz, Bizkaikoaren 354/1987 Foru Dekretuz eta Gipuzkoakoaren 19/1987 Foru Dekretuz, Euskal Autonomia Elkarteko Lurralde Historiko bakoitzeko Batzar Nagusietako hauteskundeetara dei egiten da, egun berberean. , Horregatik, beharrezkoa da Sail honek bidezko neurriak hartzea, langilegoak, hauteskunde horietan parte har dezan. Horretarako, Langilegoaren Estatutoko 37.3 artikuluak ezartzen duena kontutan hartuz, Madrideko Gobernuak Euskal Herrian duen Ordezkariaren eta Euskadiko Lan Harremanetarako Kontseiluaren erizpidea aldezaurre jaso ondoren, bidezko da indarrean dauden legeek agintzen dutena betetzea Autonomia Estatutoko 12.2 artikuluak dioenaren arabera; horiek horrela, honako hau XEDATZAEN DUT: 1. Artikulua.- 1987.eko Ekainaren 10eko hauteskundeetan hautesle diren eta Langileagoaren Estatutoari buruzko Martxoaren 10eko 8/80 Legeko 37.1 artikuluak ezartzen duen asteroko atsedenegunaz baliatzerik ez duten langileek, hauteskundeekiko eginbeharrak betetzeko ordainketaren gai izango diren ordu batzutarako eskubidea izango dute, ordu horien iraupena era honetan zehaztuko dela: a) Ohizko, legezko edo itunepeko lanorduak eta hauteskundeetarako kolejioak zabalik dauden orduak oso-osoan berdinak baldin hadira, lau orduko eta ordainketaren gai izango den baimenenerako eskubidea izango dute langile horiek. b) Langileen lanorduak hauteskundeetarako kolejioen zabal-orduen barruan zati batetan sartuta baldin badaude eta baterako orduak lau ordu edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da; baterako orduen iraupena lau ordu baino txikiagoa baldin bada, lanorduak eta hauteskundeetarako kolejioen zabal-orduak batera datozeneko denborakoa izango da baimena. c) Aurrez aipatutako kasuak kontutan hartuz, enpresan finkatutako ohizko, legezko edo itunepeko lanorduak baino ordu gutxiago egiten dituzten langileak izan daitezenean, beren lanorduen eta enpresan ohizkoak direnen heinean gutxituko da ordainketaren gai den baimena. d) Hauteskundeetarako Kolejioek dituzten orduekin, ez osoan eta ez zati batetan ere, bat ez datozen lanorduak izan ditzaten langileek, ez dute izango ordainketaren gai den baimenerako eskubiderik. 2. Artikulua.- Aurreko artikuluan esandakoak gertatzen direnean, lanaren antolakuntza kontutan izanik eta langileen legeako ordezkarien informea entzun ondoren, enpresariari dagokio banatzea aldiak, langileek botatzera joateko izango dituzten baimen aldiak. 3. Artikulua.- Hauteskunde mahaiko kide edo interbentore direla egiazta dezaten langileek, ordainketaren gai den baimenerako eskubidea izango dute hauteskunde egunean, halaber, egun horren biharamuneko lanorduak bost orduz gutxitzekoa ere. Apoderatuak direla egiazta dezatenek, hauteskunde egunean ordainduak izateko baimen baten eskubidea izango dute. Langile horietakoren batek hauteskunde egunaren bezperako gaueko lantxanda edukiko balu, interesatuak eskatu ondoren, enpresa horrek txanda aldatu egin beharko dio. 4. Artikulua.- Aurrikusitako lanordu-gutxitzea, Langileen Estatutoko 37.3 art.-ak agindutakoaren arauera, langileek zergati guztiagatik hartu ohi duten ordaiketaren beherapenik egin gabe gauzatu beharko da eta, hori frogatzeko, botazioko ziurtagiria aurkeztea nahiko dela edo, hala izanez gero, dagokion lhauteskunde-mahaiaren egiaztagiria. 5. Artikulua.- Agindu honek, Euska; Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko Maiatzak 29. Lan eta Gizartesegurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.Autonomia Elkartearen eremu-barruko Akurapenen ihardutze-errejimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko Azken Erabakiak, zera ezartzen du, hau da, Kontratapen-Mahai bereziak sar daitezkeela Sailetarako hain zuzen, horiek duten akurapen-ugaritasunak hala eska dezanean eta Akurapen-Batzorde Nagusiaren txostena aztertu ondoren. Ahalmen horretaz baliatuz eta Azaroraren 17ko 127/1981 Dekretoz Lurralde Antolaketa eta Herrilan Saileko Akurapen-Mahaia sortu zen, Sail horrek gero Lurralde Antolaketa eta Garraio Saila izena hartu zuela. Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretoz Eusko Jaurlaritzaren antolaketa berriaren egitura zehazten da eta, hori dela eta, lehen Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari ematen zitzaizkion aginte-eremu eta egitekoak Garraio eta Herrilan Sailari eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari izendatzen zaizkio orain; ondorioz, Sail hura eta zuen Akurapen-Mahaia ezabatuta gelditzen dira eta, horren eraginez, Jaurlaritza berriak dituen organoen eraketarekin adostasuna duen arauketaren birplanteiamendua beharrezko eta komenigarritzat jotzen dela. Aginte-eremu berri honen barruan eta, bi Sailak batera hartuta, akurapenen eta hauetan ematen diren ezagukari teknikoen ugaritasunaren Iehengo eta oraingo zirkunstantziak berdinak direnez, beharrezkotzat eta justifikatutakotzat jotzen da, espedienteak ebaztean emankortasun hobe bat lortu ahal izateko eta Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratapenen Errejimen Organikoari buruzko Araudia onartu arte, aipatutako Sailentzakoa izan dadin Akurapen-Mahai berri bat sortzea, administrazio-gestioak izan behar duen eginkortasuna eta bizkortasuna lortu ahal izateko. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko Erabaki Gehigarriak ezartzen duena betez Akurapen-Batzorde Nagusiaren txostena aztertu ondoren; Jaurlaritza-Plenoak 1987.eko maiatzaren 26an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren; Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren eta Garraio eta Herrilan Sailburuaren proposamenez, honako hau XEDATZEN DUT: Lehenengo Artikulua.-Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarentzakoa, eta Garraio eta Herrilan Sailarentzakoa izango den Akurapen-Mahaia sortzen da. Bigarren Artikulua.- Sortzen den Akurapen-Mahaia, Akurapen Batzorde Nagusiaren eskuordetzazko Mahaia izango da. Hirugarren Artikulua.- Mahai berriaren aginte-eremua, honako hau izango da, hots, lehiatzaileek aurkez ditzaten agiri juridokoen azterketa egitea, eskaintza-kartazalen zabalarazketa gauzatzea eta akurapenen izendapenproposamena dagokion akurapen-organoari egitea; eta hori dena, bi Sailen egintepeko ekintza-eremukoak izan eta honako adtninistrazio-akurapen hauei dagozkienetan: a) Obren Akurapenak. b) Apirilaren 4ko 1005/1974 Dekretoak dioenaren arabera Iegebideak eginarazi eta Teknika mailako Asistentziarako Akurapenak. c) Horniketetarako Akurapenak. d) Zerbitzu Publikoen Gestiorako Akurapenak. e) UztaiIaren 17ko 1465/1985 Errege Dekretoak ezartzen duenaren arabera legebideak eginarazi eta ohizkoak ez diren lan berezi eta zehatzak egiteko Akurapenak. f) Izaera berezia dutren Administrazio-Akurapenak. Laugarren Artikulua.- Akurapen-Mahaiko kideak, honako hauek izango dira: 1. Mahaiburua: Akurapen-Batzorde Nagusiko Lehendakaria edo horren ordezkotza legez egin dezana. 2. Bokalak: Dagokion Saileko hiru ordezkari, akurapenak hartzen duen ekintza-eremua Sail horri dagokiola. Ordezkari horiek Sailburuak izendatuko ditu. Hazienda eta Dirubideetarako Zuzendaritzako ordezkari bat, Kontuhartzailetza Zuzendariak izendatua. Letratu bat, Hazienda eta Dirubideetarako Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Lege Aholkularia izango dena, bertoko Zuzendariak izendatua. 3. Idazkaria: Kontratuaren gai den materia dagokion Sailari atxikitako Letratu bat, Idazkari lana egingo duela, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe eta bertoko titularrak izendatua. Bosgarren artikulua.- Eragindako Sail bakoitzak agintea izango du, bere ihardutze-alorrean, Hirugarren Artikuluan adierazitako Kontratazio espedienteei izapideak egin eta horiek ebazteko espedientearen une guztietan, horien izapideak egitean eta horiek gauzatzean sortutako inzidentziak barne. Seigarren Artikulua.-: Dekretu honetan ezartzen den Kontratazio errejimenak, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren Kontrataziorako Errejimen Organikoari buruzko Dekretua behin-betirako onartu arte, izango du indarra. Zazpigarren Artikulua.- Euren edukia dela eta, Dekretu honen arabera izapede daitezen kontratuak emateko eta gauzatzeko agintea, kontratua gauzatu nahi duten administrazio unitateetako Zuzendariei leporatzen zaie. INDARGABETZE XEDAPENAK: Lehenengoa.- Honako hauek indargabetzen dira: Lurralde Antolaketa eta Herrilan Saileko Mahaia osatzezko Azaroaren 17ko 127/1981 Dekretua, Mahai horren osakideak aldatzen dituen Abuztuaren 1eko 169/1983 Dekretua, Abuztuaren 1eko 169/1983 Dekretua aldatzen duen Urtarrilaren 14ko 8/1986 Dekretua, Mahaiak berak izapidetutako kontratuak ematea araupetzen duen Otsailaren 3ko 7/1987 Dekretua, eta Hirigintza, Etxibizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko Egitura Organikuari buruzko Apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuaren Erabaki Gehigarrietatik Bigarrena. Bigarrena.- Halaber, xedapen hau baino lehenago emandakoak izan eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak izan, horrekiko kontraesanak izan edo horrekin elkartuezinak izan daitezen maila bereko edo beheragoko xedapenak, indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENAK: Lehenengoa.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari, Garraio eta Herri Lan Sailburuari eta Hazienda eta Dirubide Sailburuari ahalmenak ematen zaizkie Dekretu hau garatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak izan daitezen arauak emateko, bakoitzak bere alor eta aginteen barne. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamonean sartuko da indarrean; eta horren arauak, espedienteak zein fasetan dauden kontutan hartzeke, aplikatu beharrekoak izango dira Dekretu hori indarrean jar dadin unetik beretik. Gasteiz, 1987.eko Maiatzak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hazienda eta Dirubide Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA. Garraio eta Herri Lan Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTIN.