Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

138/1987 DEKRETUA, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailaren Oinarrizko Ihardutze-Egitura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 923
  • Xedapen-zk.: 138
  • Xedapen-data: 1987/04/22
  • Argitaratze-data: 1987/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege-Dekretuz onartutako eta Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako Erabakiaren 2. atalean jartzen denaren indarrez, eta Erabaki horretan eskatzen diren sendeste-bideak betetzeko xedez, izan ere Osasunketa-alorrean Euskal Herriari eskuratutako langilegoa eta ondareak argitaratzeari buruz Bitariko Batzorde horrek 1985.eko Azaroaren 28an egindako Osoko-Bilkuran hartutako Erabakian esaten deneantxe jasotzen bait du Otsailaren 13ko 274/1987 Errege-Dekretuak, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailburuaren eta Osasunketa eta Kontsumokoaren saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1987.eko Martxoaren 31ko Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Otsailaren 13ko 274/1987 Errege-Dekretuan jartzen deneantxe onartzen dira Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakia eta horren Eraskina, eta argitara bitez horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarren atala.- Eskuratutako zerbitzuak, gauzazko-eskuarteak eta langilegoa Osasunketa eta Kontsumo-Sailari atxikita gelditzen dira. Estatuko legeek diotenaren arauera Ministrari-Kontsiluari dagozkion agintepideak, Eusko Jaurlaritzak egiteratuko ditu, eta gainontzekoak, esandako Osasunketa eta Kontsumo-Sailak. Gasteizen, 1987.eko Martxoak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.Jaurlaritzaren egiteko eta ihardutze-egiturei buruzko 27/1987 Dekretoz ezartzen denaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari izendatzen zaizkion aginte-eremuak hain aunitzak direnez, hau da, Dekreto horren bidez, hainbat arlo bateratzen direla, adibidez, Lurraldearen eta Isasertzaren Antolaketa; Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitektura; Ingurugiroa; Baliabide Hidraulikoak eta horien Probetxamendua; Ubide eta Ureztaketak hain zuzen; horiek horrela, komenigarritzat jotzen da Sail horren egituraketa organikoa hainbat aldi edo mailatan banakatzea eta, hori, administrazioaren zerbitzuak jasotzen dituztenek, haren egituraren antolaketa eta aginteen izendapena hobeto uler dezaten. Era berean, aipatutako Dekretoz, hainbat Sailen birregituraketa egiten denez, Uztailaren 10eko 223/1984 Dekretoan zehazten diren eta desagertutako Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari izendatzen zaizkion egiteko eta aginteak egokitzea eskatzen du eraketa horrek, egitekoen gaurregungo banaketari egokitu ahal izateko. Bestalde, Lurralde Historikoei buruzko 1983.eko Azaroaren 25eko Legeak eta lehen aipatu diren arloei dagozkienetan egiten duen aginte-banaketak eta Autonomia Elkarteko Guztiekiko Erakundeen eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoen arteko Zerbitzu-Banaketei buruzko Dekretoetan gauzatzen den banaketak hain zuzen, gaurregungo arauak birrantolatzea eskatzen du Administrazioaren ekintzen garapen eta funtzionamendu egoki bat bermatu ahal izateko. Horretarako, honako hau da Dekreto honen xedea, hots, Organo zentralak eta tokian-tokikoak sortzea eta Organo horiei beren egiteko nagusiak izendatzea alegia, honek, sortzen diren Organo horietako bakoitzaren «ad extra»-ko aginteak, iadanik eginda dauden egitekoen izendapenei dagozkienetan hain zuzen, «a posteriori» zehazteko bideak eskaintzen dituela arlokako Dekretoen bidez. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1987.eko Apirilaren 22an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA ANTOLAERA 1. Artikulua.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean eta indarrean dauden legeek ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, honako Organo hauek izango ditu: 2. ORGANO NAGUSIAK - Ingurugiro-Sailordetza. - Lurraldearen Antolaketa-Sailordetza. - - Ingurugiroaren Kalitate-Zuzendaritza. - - Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritza. - - Arkitektura-Zuzendaritza. - Lurraldearen Antolaketa eta Hirigintza-Zuzendaritza. - Etxebizitza-Zuzendaritza. - - Zerbitzu-Zuzendaritza. Lurralde-Ikerketetarako Zentrua, Lurraldearen Antolaketa eta Hirigintza-Zuzendaritzaren pean egongo da, Zerbitzu-Organo gisa. TOKIAN-TOKIKO ORGANOAK Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde-Ordezkaritzak. 2. Artikulua.- Euskal Herriko Administrazioaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako aholkularitzarako eta koordinaketarako goi-mailako Organoak dira Ordezkaritza horiek: a) Lurralde, Itsasertzaren Antolaketari eta Hirigintzari dagozkionetan, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordea. b) Ingurugiroari dagozkionetan, Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Eguratsaren Kalitate-Batzordea. 3. Artikulua.- 1. Zerbitzu-Zuzendaritza, Sailordetzen pean egoteaz gainera, Sailburuaren pean egongo da artez. 2. Lurralde Ordezkaritzak, Sailburuaren pean egongo dira ihardutze-mailan eta Zuzendarien pean bakoitzari dagozkion ekintza-arloetan. 3. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari atxikitzen zaizkio, Nahitaezko Jabegokenketetarako Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Epaimahaiak. 4. Artikulua.- Honako organo hauek egongo dira artez Ingurugiro-Sailordetzaren pean: - Ingurugiroaren Kalitate-Zuzendaritza. - Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritza. 5. Artikulua.- Honako organo hauek egongo dira artez Lurraldearen Antolaketarako Sailordetzaren pean: - Arkitektura-Zuzendaritza. - Lurraldearen Antolaketa eta Hirigintza-Zuzendaritza. - Etxebizitza-Zuzendaritza.II ATALBURUA EKINTZA-EREMUEN IZENDAPENAK I SEKZIOA - INGURUGIRO-SAILORDETZAZ. 6. Artikulua.- Ingurugiro-Sailordetzak, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, honako ekintza-eremu hauen buru izan eta honako hauek koordinatuko ditu: a) Ingurugiro-Politikaren eta Gestioaren Plangintza eta Programaketa. b) Baliabide Naturalen erabilkerari buruzko inbentarioa eta horren zainketa, eta Baliabide Hidraulikoen ebaluaketa eta horien ebaluaketa. 7. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Ingurugiroaren Kalitate-Zuzendaritzari: 1. Ingurugiro-politikaren plangintza eta programaketa. 2. Arau-proiektuak lantzea, ingurugiroari dagozkionetan. 3. Administrazioren ekintzak, kutsaduraren aurrezainketa, zainketa eta kontrolari dagozkienetan. 4. Hainbateko kutsadurabide ez diren produktuen prozesuak eta teknologiak bultzatzea. 5. Hondakinen politikaren gestioa eta hori burutzea. 6. Ingurugiro-hezkuntzarako politika orokor bat lantzea eta bultzatzea. 7. Ingurugiro, gizartearen sentsibilizaketa eta arlo honetan gizarteak parte har dezaneko bultzaketa-politikari buruzkoak kaleratzea. 8. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Baliabide Hidraulikoen Zuzendaritzari: 1. Baliabide eta probetxamendu hidraulikoen plangintza orokorra, uren kalitatearen zainketa eta hobeketari dagozkionetan. 2. Garraio eta Obra Publikoen Saileko Obra Publikoen Zuzendaritzak egin ditzan obra hidraulikoen plangintzaren eta gestioaren ingurugiro-zainketa. 3. Arau-proiektuak lantzea, Ur-arloari dagozkionetan. 4. Ingurugiroaren zainketarekin bat letorkeen eta lurralde-antolaketa erraztu dezan ingurugiro-datoekiko base bat gertatzea. 5. Baliabide naturalen erabilkera hobe bat eta kutsadura gutxiagoko energia-iturrien erabilkera bultzatzea. 6. Ingurugiroarekiko eraginaren eta medio naturalaren zainketaren ebaluaketa. 7. Administrazioaren ekintzak baliabide hidraulikoen erabilkerari dagozkionetan, beroien kalitatea gorde eta hobetu ahal izateko. 8. Dirulaguntzak ematea.II SEKZIOA - LURRALDEAREN ANTOLAKETA-SAILORDETZAZ. 9. Artikulua.- Lurraldearen Antolaketa-Sailordetzak, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, honako ekintza-eremu hauen buru izan eta honako hauek koordinatuku ditu: a) Arkitektura. b) Lurralde eta Itsasertzaren Antolaketa eta Hirigintza. c) Etxebizitza. 10. Artikulua.- Honako hauek dagozkio ArkitekturaZuzendaritzari: 1. Eraikintzaren ikerketa, ebaluaketa eta zainketa, Autonomia Elkartearen eremu barruan. 2. Arau-proiektuak lantzea, eraikintzari dagozkionetan. 3. Arkitekturaren eta, orohar, eraikintzaren kalitatea bultzatzea, horien zainketarako beharrezko diren neurriak ezarriz. 4. Base teknikoak finkatzea, eraikintzadun Patrimonioa bereoneratu ahal izateko. 5. Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen gain eragina izan dezaten eta proiektuen ikuskaketarako zerbitzu berezirik ez duten obra-proiektuen gainbegiraketa, ikuskaritza teknikoa eta egiaztagirien zaintza. 6. Eusko Jaurlaritzako Sailen gain eragina izan dezaten eraikintza-obrak hartzearen kontrola. 7. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proiektu idazketetan eta arkitektura-obren zuzendaritzan, laguntza teknikoa eskaintzea eta bai beste Sail batzuk eska ditzatenetan ere. 8. Ondasun mugiezinezkoen erosketen ebaluaketa teknikoa eta Autonomia Elkarteak dituen ondasun mugiezinezkoei buruzko inbentario patrimoniala egitea, bere aldi tekniko barruan; eta hori, Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Patrimonio eta Akurapen-Zuzendaritzak dituen aginteen kaltetan gabe. 11. Arlikulua: Honako hauek dagozkio Lurraldearen Antolaketa eta Hirigintza-Zuzendaritzari: 1. Arau-proiketuak lantzea, Lurraldearen Antolaketari eta Hiri-Antolaketari dagozkienetan. 2. Lurraldearen, Itsasertzaren Antolaketarako eta Hiri-Antolaketarako baliabideak lantzea, koordinatzea eta zaintzea eta horien gauzatze-gestioa eramatea Jaurlaritzak dituen aginteen eremu-barruan, beste Sail batzuren sektore-ekintzetarako beharrezko direnak barne. 3. Lurraldearen Antolaketarako Autonomia Elkartearen lurralde-datoen baseak sortzea, Administrazioaren beste Organo batzuk dituzten informatika-aginteen eremu-barruan. 4. Arau-proiektuak lantzea eta Autonomia Elkarteko Erakundeek gauzatu beharreko Kartografia sortzeko baseak eratzea eta bai Jaurlaritzak dituen aginteak erabiltzeko beharrezko den kartografia ere. 5. Herri suztapenezko lurren eta Jaurlaritzaren ekintza propioak burutzeko beharrezko direnen erosketen gestioa. 6. Urbanizaketa publikopeko poligonoen urbanizaketa egitea. 7. Saialari atxikitako eta jabetza publikopeko lurren administrazioa. 12. Artikulua.- Honako hauek dagozkio EtxebizitzaZuzendaritzari: 1. Etxebizitza-alorreko ekintzen plangintza eta programaketa. 2. Etxebizitzen suztapen publikoa. 3. Etxebizitzen parke publikoa bereoneratzea. 4. Autonomia Elkartearenak diren etxebizitzen administrazioa eta gestioa. 5. Laguntza Ofizialpeko eta pribatu mailako etxebizitzen suztapena. 6. Pribatu mailako etxebizitzen bereoneraketa-lanak suztatzea. 7. Suztapen publikopeko etxebizitzen obren harpenen zainketa.III SEKZIOA - ZERBITZU-ZUZENDARITZAZ. 13. Artikulua.- Zerbitzu-Zuzendaritzak, Sailburuaren goi-mailako zuzendaritzapean, honako egiteko hauek izango ditu: 1. Sailburuari, teknika-lege eta administrazio mailako laguntza ematea. 2. Saileko gainontzeko organoen eta Jaurlaritzako beste organoen arteko harremanak koordinatzea. 3. Aurrekontuen gertaketa, zainketa eta kontrola koordinatzea. 4. Administrazio mailako akurapenak, Sailari dagozkion arloetan. 5. Sailari lege-aholkuak ematea, beste Zuzendaritza batzuk bereganatu gabeko arloetan. 6. Sailak eman ditzan arauen koordinaketa eta, hala behar izan dadinean, horiek lantzea eta horien kontrola eramatea. 7. Saileko langilegoarekiko gestioa burutzea. 8. Saileko zerbitzu nagusien antolaketa eta administrazioa eta bai Sailordetzetako eta Lurralde Ordezkaritzetako lan-sistema eta metodoak koordinatzea ere. 9. Saileko informatika-aplikazioen koordinaketa eta gestioa, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Saileko Informatika-Sistemen Zuzendaritzaren aginteen kaltetan gabe. IV SEKZIOA - HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILAREN LURRALDE-ORDEZKARITZEZ. 14. Arlikulua.- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzek, honako Zerbitzu hauek izango dituzte: a) Lurralde-Idazkaritza. b) Lurraldearen Antolaketa. c) Etxebizitza. d) Ingurugiroa. 15. Artikulua.- Bereziki izenda diezazkiekeen egitekoez gain, honako hauek dagozkie Lurralde-Idazkaritzei: 1. Ordezkaritzako beharren ikerketa eta horren aurrekontuaren aurreproiektua lantzea. 2. Barne-errejimenari dagozkion arazo guztien eta kredituen gestioaren gainbegiraketa, gestioa eta horiei buruzko proposamenak egitea eta bai teknika-administrazio mailako txostenak ematea ere. 3. Ordezkaritzako espedienteak eta agiri orokorrak zaintzea eta artxibatzea; agirien kotejaketa eta, orohar, egiaztagiriak egitea eta bai Administrazio Organoei edo epai-agintariei espedienteak bidaltzea ere beharrezko izan dadinean. 4. Lurralde Ordezkariari laguntzea, honek eska diezazkion ikerketak eginez. 5. Tokian-tokiko beste unitate edo zerbitzu batzuri bereziki izendatu gabeko egiteko eta gai guztiak. 16. Artikulua.- Honako egiteko hauek dagozkie Lurraldearen Antolaketarako Lurralde-Zerbitzuei: - Arlo honetan, Ordezkaritzari izendatutako espedienteeak egitea, horiei bideak eginaraztea, informatzea eta formulatzea. 17. Artikulua.- Honako egiteko hauek dagozkie Etxebizitza Lurralde-Zerbitzuei: - Ordezkaritzari izendatu eta etxebizitzei buruzko espedienteak egitea, horiei bideak eginaraztea, informatzea eta formulatzea. 18. Artikulua.- Honako egiteko hauek dagozkie Ingurugiro Lurralde-Zerbitzuei: - Ingurugiro-politikari buruzko neurriak benetan betetzeko eta zaintzeko beharrezko izan daitezen ekintzak gauzatzea. - Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Araudiko espedienteak erabakitzeko izapidetza eta proposamena, Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7.c) Artikuluarzn arauera Lurralde Historikoei dagozkien ahalmenen kaltetan gabe.V. SEKZIOA - HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILARI ATXIKITAKO ELKARTE PUBLIKOEZ. 19. Artikulua.- Honako Elkarte Publikoak egongo dira Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikita: - Landabaso, Hirigintzarako A.B.-Urbanizadora Landabaso, S.A. - Industri Hondakinentzako Bateango Enularaztegia - S.A. Pública Promotora para la Instalación de un Tratamiento Centralizado de Residuos Industriales (IHOBE).III ATALBURUA AGINTEPIDEAK I. SEKZIOA - SAILEKO SAILBURUAZ. 20. Artikulua.- Jaurlaritza Legeko (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) II Atalburuko 26. Artikuluan ezarritakoak dira Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren agintepideak, baita, indarrean dauden legeek eskura diezazkionak ere, Saileko beste organoren batera atxikita ez daudenean.II. SEKZIOA - SAILBURUORDEEZ. 21. Artikulua.- Ihardutze alorren barne, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuordeek, Sailburuak gidaritza eta zaingoa eginez, Jaurlaritza Legeko (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) IV Atalburuko 30. Artikuluan xedatutakoan oinarrituz, honako agintepide hauek dituzte eskuratuta: 1. Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren berarizko delegazioz. 2. Sailordetzari atxikitako langilegoaren buruzagitza gorena egitea. 3. Sailordetzaren zentru, tegi eta erakundeen ikuskaketa. 4. Gainontzeko Sailekiko eta Sailordetzarekin zerikusia izan dezaten Erakunde eta Entitateekiko harremanbideetarako organoa izatea. 5. Sailordetzaren eta berorren menpe dauden Organoen iharduketen koordinaketa. 6. Horren ihardutze alorretako , gaietan xedapen nagusiak gertatzea behar bada, eta Sailburuari bidaltzea. 7. Manuak eta zirkularak ematea bere ihardutze alorretako gaietan. 8. Bidezkoak eritzitako erabakien proposamena egitea Sailburuari bere agintepekoak diren gaietan, horien izapideak egitea Sailhuruari dagokiola. 9. Sailburuaren delegazioz eskuratuak. 10. Sailordetzaren agintepekoak diren espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezen gastuak baimentzea, urte askotarako gastuei eta obrak eta horniketak egiteratzezko espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezenei dagozkienak salbuetsiz; horien aurrekontuak, dagokien zerga-zatia kendu ondoren, berrogeita hamar milloi peseta eta hamar milloi peseta, hurrenez hurren, gaindi ditzatenean. Baita sorospidetza teknikoko, zerbitzuak alogeratzeko espedienteei eta, ohizkoak ez diren lan berezi eta zehatzen, eta administrazio izaera bereziko edo administrazio maila pribatuko gainontzeko espedientei buruzkoak ere; horien aurrekontua, dagokien zerga-zatia kendu ondoren, hamar milloi pesetakoa baino gehiagokoa izan dadinean, horrelakoetan, Sailburuari dagokiolarik baimenak ematea. 11. Kredituen transferentziak, Sailordetzaren eremuari dagozkion aurrekontu-erabilpen ezberdinen artean. 12. Indarrean dauden lege xedapenak eskura diezazkien gainontzeko agintepide, ahalmen, eskubide eta egiteko guztiak. Aurreko zenbakietan aipatutako egitekoak zuzenki betetzeko, euren gestioari artezko laguntza emango dion taldea izango dute Sailburuordeek, horien beharrizenen arauera.III SEKZIOA - ZUZENDARIEZ. 22. Artikulua.- Zuzendariek, Jaurlaritzari buruzko Legearen IV Atalburuaren 31. artikuluan (Ekainaren 30eko 7/1981 Legea) ezarritakoaren arauera, honako agintepide hauek izango dituzte: 1. Zerbitzuen zutzentza eta gestioa egitea, beren egiteko diren Saileko gaiei eterapide ematea, Sailburuordearen edo Zerbitzu-Zuzendaritza izanez gero, Sailburuaren koordinazio eta kontrolaren menpe. 2. Beren menpeko dependentzia guztiak zaindu eta ikuskatzea. 3. Sailburuordeari edo Zerbitzu-Zuzendaritza izanez gero, Sailburuari, beren egiteko izan eta horiek bideratzea Zuzendaritzari dagozkioneko gaietan bidezko eritzitako erabakietarako saloak ematea. 4. Horien menpeko bulegoetan ihardutzeko barneerrejimena finkatzea. 5. Beren Zuzentzari dagokion aurrekontuaren egiterapenari jarraitu eta horren kontrola eramatea. 6. Kontratazio-alorrean kontratazio-organu gisako maila dute, honako ahalmen eta mugapen hauekin: a) Aurreproiektu, proiektu, memoria eta teknikazko oinarri-arauen pleguak onartzea. b) Espedienteak bideratzerakoan, presakoak direnaren deklarazioak egitea. c) Espedienteak hasiarazteko erabakiak hartu eta horien ondoriozko esleipenak egitea. d) Proiektuak eta kontratuei begira egin beharreko aldakuntzak onartzea, zati batean edo orohar esleipenaren aurrekonEuaren %20tik beherako aldakuntzak izan daitezenean. e) Proiektuen osagarriak eta horien esleipenak onartzea. f) Bidera daitezen espedientei dagozkien ziurtagiriak onartzea. g) Kontu-garbiketak onartzea, bermeak indargabetzea eta fiantzak itzultzea, dagokion zergabide-zatia kanpo, prezioa, berrogeita hamar miloi pesetatik beherakoak izan daitezenetan eta zuzkiketa, teknika-alorreko laguntza, zerbitzu-alogera, berarizko lan eta ohiz kanpoko lan zehatzetarakoak edo administrazio-izaera bereziko edo administrazio-izaera pribatukoak, dagokion zergabide-zatia kanpo, prezioa, hamar milioi pesetatik beherakoak izan daitezetan, beste kasuetan horien onarpena Saileko Sailburuari dagokiola. h) Prezioen berrikuskaketak onartzea. i) Kontratuen egiterapenean sor daitezen gertakizun guztiekiko erabakiak hartzea. 7. Indarrean dauden manuek eman diezazkieten gainontzeko agintepide, ahalmen, lehentasun eta egiteko guztiak. IV SEKZIOA - ORDEZKARIEZ. 23. Atala.- Ordezkariei; dagokien Kondaira-Lurraldearen eremuan, honako agintepide hauek aitortzen zaizkie: 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak bere dituen agintepideei dagokienez, lege eta manuak betetzen direla zaintzea. 2. Bere agintepide diren alorretan, gainontzeko Agintari etaErakundeekingo harremanetan Sailaren ordezkotza egitea. 3. Ordezkaritzaren zerbitzu nagusiak administratzea. 4. Ordezkaritza osatzen duten idazgu eta organuen ihardunak koordinatzea. 5. Dagokion lurraldean lantokia duten Saileko lanariei, karguen jabetza eman edo horietatik kentzea. 6. Indarrean dauden manuek eman diezazkieten gainontzeko agintepide, ahalmen, lehentasun eta egiteko guztiak egiteratzea. IV ATALBURUA OROTARIKO ERABAKIAK 24. Artikulua.- 1. Sailburuari bereak bezala emandako eginbeharrak, Sailburuordeei eta Zuzendariei delegatu ahal izango dira. Sailburuordeenak, Zuzendariei eta Ordezkariei delegatu ahal izango dira. Zuzendarienak, Ordezkariei eta Zuzendaritzetako Zerbitzuetako Buruzagiei. 2. Delegazioa Sailburuaren Agiduz egin beharko da, eginbehar hori berea duen Organuaren proposamenez, eta aldibaterako izango da, edozein unetan ezeztatu ahal izango delarik. 25. Artikulua.- Goragoko edozein Organuk, hierarkikoki beheragoko mailakoak direnen agintepide diren gaiei eta erabakiei buruzko argibideak eskatu ahal izango ditu, bai eta horien ekintzak gainbegiratu ere. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailaren Oinarrizko Egitura Organikoa araupetzen du, Egitura hau, ihardutze-alor bakoitzari agintepideak eskuratzeari buruz dagozkion Dekretuen onarpenaren bidez osatu beharko delarik sei hilabeteko epean, Dekretu hau onar dadin egunean behar bezala araupetuta egon daitezen sailen kasua salbuetsiz, kasu horietan erabaki horiek mantendu egingo direla arau organiko honetan jasotzen diren postulazio eta aginduen aurkakoa izan ez dadin guztian. Bigarrena.- 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Akurapen Mahaia eratzen da, Zerbitzuen Zuzendaritzari atxikita egongo delarik eta Akurapen Batzorde Nagusiaren agintepideak hartuko dituelarik beregain, Sail honen ihardutze-alorrari buruzko gaien akurapenei dagokienean. Akurapen Mahaiaren osaketa honako hau izango da: 1.- Lehendakari bat, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuak izendatua. 2.- Bokal bat, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuak izeridatua. 3.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lege Aholkulari bat, bertako Sailburuak izendatua. 4.- Herriogasun eta Dirubideetarako Saileko Kontuhartzailetzako Zuzendaritzaren Ordezkari bat, Kontuhartzailetzako Zuzendariak izendattia. 5.- Akurapen Batzorde Nagusiko Ordezkari bat, bertako Lehendakariaren Erabakiz izendatua, Ordezkari horrek, Kontuhartzailetzako Zuzendaritzaren ordezkariaren eginbeharrak betetzeko ahalmena edukiko duelarik bera egon ez dadinean. 6.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko funtzionari edo enplegatu bat, Zuzenbideko Lizentziatu tituluduna, Idazkariaren eginbeharrak beteko dituela, hitzarekin baina konturik gabe, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuak izendatua. 2. Bere gaiagatik Akurapen Mahaiaren bidez tramita daitezen akurapenak egiteko eta formalizatzeko agintepidea, bertako Lehendakariari eskuratzen zaio. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honen garapenari buruzko arauak ematen ez diren artean, indarrean dauden erabakien bidez, iraungia izan den Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ihardutze-alorrari dagokionean ematen zaizkion agintepideak, Sail horretako Buruari eskuratzen zaizkio; iraungia izan den aipatutako Saileko Lurralde Ekintza eta Hirigintzako Zuzendariari eskuratutakoak, Lurraldearen Antolaketa eta Hirigintzarako Zuzendariari eskuratzen zaizkio; Kutsadurari Aurrea Hartzeko Zuzendariari eskuratutakoak, Ingarugiroaren Kalitatearen Zuzendariari eskuratzen zaizkio; eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Lurralde Ordezkariei eskuratutakoak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Lurralde Ordezkariei eskuratzen zaizkie. INDARGABETZEKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Egitura Orgaitikoari buruzko Uztailaren 11ko 223/1.984 Dekretua indargabetzen da. Bigarrena.- Modu berean, Dekretu honen lerrun berdinekoak edo txikiagokoak diren eta hemen ematen diren aginduen aurkakoak diren, horiei kontraesaten dieten edo horiekin bateraezinak diren erabaki guztiak indargabetzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuari, Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkotzat jo daitezen erabaki guztiak emateko baimena ematen zaio. Bigarrena.- Dekretu honetan agindutakoa betetzeko beharrezkoak izan daitezen transferentziak eta, hala badagokio, kredituen gaikuntzak egiteko baimena ematen zaio Herriogasun eta Dirubideetarako Sailari. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1.987.eko Apirilak 22. Lehendakaria, ' JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.