Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 11ko 28/1987 DEKRETOA, JaurIaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza sortzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 505
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 1987/03/11
  • Argitaratze-data: 1987/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arauera Lehendakariari dagozkion egitekoak betetzeak, eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapen Saila, berezko egitekoak betetzen dituen eta ez Lehendakariaren laguntzarako ordezko gisako egitekoak betetzen dituen Arduralaritzako ihardutze-sail izateak, baita Sailen arteko egitasmoak eta egitarauak koordinatzeko zenbait Idazkaritza espezifiko egoteak ere Sail horri ematen dion berezkotasunaren ondorioz, aholkugarri gertatzen da Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren menpeko diren ihardutze-sail guztien goren-artezkaritza egin dezan ihardutze-sail bat sortaraztea; hori, Sailburuek eta Arduralaritzako Goren-Kargudunek berenez dituzten ahalmenen kaltetan gabe. Horren ondorioz, Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeak ematen dizkidan agintepideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- 1.- Lehendakariaren artezko menpekotasunez eta berari laguntzeko iharducze-sail izateko, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza sortarazten da. 2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari laguntzeko ihardutze-sail guztiak, egituraz nahiz ihardutzez, Idazkaritzaren menpe egongo dira. Bigarren Atala.- Idazkaritzako titularra, Jaurlaritzako Batzordekide ez izan arren, gainontzeko ondorioetarako, Sailburutzat hartuko da, horiek duten estatutoaz. Hirugarren Atala.- Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritzak, politika eta teknika-gaietan Lehendakariaren ihardutze-sail aholkulari denez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakariari politika eta teknika-gaietan behar ainako argipideak ematea, Sailburuek berenez dituzten egitekoen kaltetan gabe. b) Eskatu dakizkion gaietan, aholkuak ematea. c) Lehendakariak eskatu diezaion ezein argipidetxosten, azterlan edo ihardun egitea. d) Jaurlaritzako Sailen ekintzak eta ihardupide egitasmoak zeintzuk diren jakitea, Lehendakariaren gobernu-lanaren koordinaketa errazteko xedez. Langarren Atala.- Beti ere, honako hauek izango dira Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaritzaren menpeko: a) Lehendakariaren Lantaldea. b) Jaurlaritzaren Albiste-Idazgua. c) Gizarte-Azterlanerako Lantaldea. d) Jaurlaritzako Bozeramalearen Idazgua. e) Lehendákaritzako Teknika Idazkaritza Nagusia. f) Lehendakariaren aginduecara dauden Idazkaritzak, eta batez ere: - Mundu Mailako II. Euskal Kongresuaren Idazkaritza. . - Hizkuntza Politikarako Idazkaritza. - Drogozalekerien aurkako Borrokarako Lehendakariaren Idazgua. g) Diruegitamu Idazgua. Bosgarren Atala.- Jaurlaritzaren Lehendakar:tzako Idazkaritzako titularrari, honako hau dagokio: a) Horren menpeko organuen zuzenketa eta koordinaketa. b) Lehendakaritzako Diruegitamuaren eta horren Administrazio Orokorraren Aintzin-Egitasmoa gertatzea. c) Arduralaritzaren erakuntzan eta eraentzan, baita zerbitzuen artezkaritzan eta ikuskaritzan ere, Sailburu batek dituen ahalmenez baliatzea, eta hori, bere menpeko zerbitzuei dagozkionetan; Idazkaritzaren egitura organikorako proposamena egitea; bere dituen diruak erabiltzea, beste organu batzuen horrekiko ahalmenaren kaltetan gabe; eta zigortze-ahalmena izatea Legeetan aurrikusitako moduan. d) Legeek eta Araudiek eskuratzen dizkiotenak. Seigarren Atala.- Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaria, Lehendakariak izendatu eta kenduko du bere kabuz. AZKEN ERABAKIA. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean sartuko da indarrean. Gasteizen, 1981.eko Martxoak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.