Arautegia
InprimatuOtsailaren 3ko 7/1987 DEKRETUA, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Kontratazio-Mahaiak tramitatutako kontratuak ematea araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 29
- Hurrenkera-zk.: 282
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 1987/02/03
- Argitaratze-data: 1987/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Sailak; Ogasun
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1987.eko urtarrilaren 30eko 19. alean argitaratutako agindu horren idazkeran huts bat egin zenez ohartuta dagokion zuzenketa egiten da ondoren: Idazpuruan, «...1986ko urtarrilaren 14eko AGINDUA,...» dioenean, «1987ko urtarrilaren 14eko AGINDUA,...» esan behar du.Eusko Jaurlaritzaren Azaroaren 17ko 127/1981 Dekretuz, eta Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuaren Gehi garrizko Erabakian agindutakoa kontutan edukiz, Lurralde Antolaketa eta Herri-Lanetako Sailaren Kontratazio-Mahaia sortu zen. Hori horrela, Uztailaren 30eko 92/ 1981 Dekretuko 5 artikuluko 2. idazatian aipatzen diren Kontrataziorako Batzorde Nagusiaren konpetentziak aipatutako Mahai honi atxiki zitzaizkion, beren arloagatik. Kontratazio Organutzat, lehen Lurralde Antolaketa eta Herri-Lanetakoa zen eta gaur egun Lurralde Antolaketa eta Garraiotakoa den Sailburua zuten kontratuetarako. Guzti hori horrela, aipatutako 127/1981 Dekretu horrek ez zioen ezer Mahaiak tramitatutako kontratuak emateko konpetentzia zuen Organuari buruz, ondarioz, 92/1981 Dekretuko 7 artikuluko c) puntuan agindutakoari jarraituz, Kontrataziorako Batzorde Nagusiko Lehindakariari zegokiola burututako kontratuak bideratzen direneko administrazio edo notari-agiriak eratzeko konpetentzia. Administrazio-kontratapenean funtzionaltasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, kontratu horiek emateko ahalmena aipatzen dugun Kontratazio-Mahaia sartzen deneko Saileko Organuren bati ematea komenigarritzat jotzen da. Hori horrela, Kontrataziorako Batzorde Nagusiak txostena bidali ondoren, Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko Gehigarrizko Erabakian agindutakoa betez, eta Jaurlaritzaren Plenoak 1987.eko Otsailaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, Lurralde Antolaketa eta Garraiotako eta Ekonomia eta Herriogasuneko Sailburuen proposamenez, zera ERABAKITZEN DUT Artikulu bakarra.- Beren arloa dela eta, Lurralde Antolaketa eta Garraiotako Kontratazio-Mahaiaren bidez tramitatutako kontratuak emateko eta eratzeko agintepidea, Mahai horretako Lehendakariari ematen zaio. AZKEN ERABAKIAK Lehena.- Aurretik emandako, lerrun berdineko edo . bajuagoko, Dekretu honetan agindutakoaren aurka doazen erabaki guztiak, indargabetuta gelditzen dira. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.