Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

286/ 1986 DEKRETUA, Abenduaren 30ekoa. Lehendakaritza eta T.uzentza-Sailaren ihardute-alorrekin zerikusia duten Arauen indarraldia luzatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 258
  • Hurrenkera-zk.: 2893
  • Xedapen-zk.: 286
  • Xedapen-data: 1986/12/30
  • Argitaratze-data: 1986/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Diruegitamuen Jaurhideari buruzko Abenduaren 20ko 31/83 Legeak ekonomia-urte batetako Aurrekontu Nagusiari buruzko Legearen luzapen-jaurpidea zehazten du bere IX Idazpuruan, baldin indarraldi hori hurrengo urterako luzatzen bada, eta hori da, hain zuzen ere, gertatuko dena; izan ere, Autonomia-Elkartearen 1987.erako Aurrekontu Nagusiak ez bait dira oraindik onartuak izan. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak, bere ihardunak egin ahal izateko, behar adinako aurrekontu-fakuarteak behar ditu eta, horiek ez izateagatik arazoak sortaraz daitezkenez gero, beharrezko gertatzen da jakineko manu batzuren indarraldia luzatzea. Horrela, bada, aipaturiko Lege horretako 141 ataleko b) idazatiaren babespean, legezko manu horiek dagokion dirutza bermatu ahal izango dute alde batetik, eta epeekin edo bestelako eskakizun antzekoekin nahitaez sortaraziko liratekeen bete-ezinei aurre egingo bestetik; izan ere, horren erabilgarritasuna bertan gertatzen deneko aurrekontu-aldiak ugariak bait dita. Horren ondorioz, eta Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Jaurtze-Batzordeak 1986.eko Abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atal bakarra.- Euskadiko Duruegitatnu Jaurpideari buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 141 b) atalean ohartemandako ondorioetarako eta Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusiei buruzko Legeak indarra har ez dezan bitartean, Eraskinean adierazten diren manuen indarraldia luzatu egiten da. ERABAKI GEHIGARRIA Esku ematen zaio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari, 1986.erako izan eta Eraskinean adierazten diren Manuak hitzez-hitz dioenarekin bat ez etortzeagatik, beharrezko izan daitezen epeak eta bai baldintza eta eskakizunak ere finkatzeko. AZKEN ERABAKIA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharatnonean hartuko du indarra. Gasteizen, 1986.eko Abenduak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.ERASKINA Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren 1986.eku Irailaren 12ko AGINDUA, Epailari Karrerarako, Fiskal Karrerarako eta Epailari-Idazkarien Talderako oposizioak prestatzeko diru laguntzak ematezko arauak emanez, E HAA-ren 1986.eko Irailaren 19ko 180.alean argitaratua. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA-SAILA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.