Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 3ko 180/86 DEKRETOA, beherapendun salmentei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 1304
  • Xedapen-zk.: 130
  • Xedapen-data: 1986/06/03
  • Argitaratze-data: 1986/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

  1. ERASKINA FORMULARIOMerkataritza Ihardunen Antolaketarako Legeko II Idazburuak salmentaren modu bereziak araupetzen ditu, II Atalburua beherapendun salmentei buruzkoa dela. Salmenta mota honek Euskadin hartu duen garrantziak, behsrapendun salmentek bete behar dituzten baldintzak zehazcea eskatzen du, kontsumatzaileen interes ekonomikoak eta informaketa babestea dela, bestalde horren helburu nagusia. Hori horrela, eta Merkataritza Ihardunen Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legeko Azken Erabakietatik Hirugarrenak dioenaren arabera, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 1986.eko Ekainaren 3an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Merkataritza Ihardunen Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legcko II Idazburuko II Aralburuak aipatzen dituen beherapendun salmentak, Lege horrek dioenaz gain, Dekreto honek .ezartzen duenak araupetuko ditu. 2. Artikulua.- Dadina dadila bere izena eta erabil dadin ezagutarazte bidea, urtar,aren edo salmenta aldiaren aldakuntzaren eraginez, salmenta neurriak merkatuz, merkatariek egin ditzaten salmentei esaten zaie beherapendun salmenta. 3. Artikulua.- 1. Beharapenaren gai izan diren produktoak, argi eta garbi izan beharko dute idatzita, banan-banan, lehengo salmenta neurria eta orain bakoitzari ematen zaiona, era horretan galderabideak alboratuko direlarik. Zernolako eta prezio berdinak dituzten produkto multzo bat eskaintzen denean, nahikoa izango da produkto horietako bakoitzaren salmenta prezioa orohar aipatzea. 2. Horietarako, ez da nahikoa izango lehengo salneurriari buruzko beherapenaren portzentaia aipatzea, azken salneurria zehaztu beharko da; iragarpenetan, eskaparateetako publizitate orokorrean edo beste argibide eta publizitate medioetan portzetaia hori erabil dadinaren kaltetan gabe eta kontsumatzaileak nahasbideetara eraman ez daitezenaren baldintzapean. 4. Artikulua.- Beherapen aldian dagoen cegi bateko eskaparatean beherapendun eta beherapenik gabeko produktoak batera ikusgarri egon daitezenean, multzoka eta elkarren artean bereiztuta jarriko dira ikusgarri, zirkunstantzia hori bereziki aipatuz. 5. Artikulua.- l.Beherapendun salmentak, udaldian eta negualdian egin ahal izango dira bakar-bakarrik, Ekainaren 21a eta Abenduaren 21a baino lehenago ezin daitezkeelarik hasi hurrenez-hurren. 2. Salbuespenez eta horretarako baimena eskatu ondoren, Industria eta Merkataritza Sailak, produktoen berezitasunak eta erabilpen aldiaren aldaketak kontutan hartuz, halako edo holako produkto beherapenez saltzeko baimena eman lezake, aurreko apartaduan aipatutako urtaroetatik kanpo. 6. Artikulua.- 1. Beherapendun artikuluen iragarketa edo publizitacea egiteko gehienezko epealdia, hasera eman ondoren, hilabetekoa izango da gehienera dagokion urtaro barruan. 2. Epe horri dagokion kontrola eraman ahal izateko, merkatariek, hasi baino 7 egun lehenago gutxienez, dagokion Merkataritza Lurralde Ordezkaritzari eman beharko diote horren berri. Merkataritza Lurralde Ordezkaritzak eginbehar hori bete denaren ziurtagiria egingo duela eta merkatariari bidaliko diela. 7. Artikulua.- Merkataritza tegiek, eskaparateetan, kanpotik ikusteko moduan, beherapendun produktoen salketaren hasera eta amaiera eguna jarri beharko dituzte, beherapenei hasera eman baino Iehen. Aipamen hori bera egin beharko dute erabil ditzaten iragarpen eta publizitatetan, dadina dadila jakinarazte bidea. 8, Artikulua.- 6. artikuluan aipatzen den epea amaitu dadinean, beherapendun salmentari buruzko iragarpen edo publizitatea kendu beharko dituzte eta bai lehenengo eta oraingo salmenta neurriak eman ditzaten rotulo edo etiketak ere. 9. Artikulua.- 1. Kalteren bat izan duten produktoak saldo gisa eskaini ahal izango dira bakar-bakarrik, zirkunstantzia horren berri erosleei eman beharko zaiela aurrez, kalte mota eta honen garrantzia zehaztuko direla. 2. Helburu horretaz erositako edo saldoei hasera eman baino hilabete lehenago merkatariarenak ez ziren produktoak, ezin daitezke saldu beherapenez. Eskaintzen diren produktoak, beherapenezko salmentei hasera emango zaieneko aurreko hilaren barruan erosi edo, lehenago erosi izan arren, beherapenei hasera eman arte salgai jarri ez direnean, beherapenez eskaintzeko erosi direla ulertuko da. 3. Merkatariaren beraren erantzukizuna izango da, beherapenez eskaintzen diren produktoak beherapenei hasera eman baino hilabete baino gehiagoko aurrerapenez erosi direla edo, hala hadagokio, salgai egon direla ziurtatzea. 10. Artikulu.- Dekreto honetan ezartzen denaren hausketek zigorra jasoko dute, Merkataritza Ihardunen Legeak dioenaren arabera. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Industria eta Merkataritza Sailari esku ematen zaio, Dekreto honek ezartzen duena garatzeko eta betetzeko beharrezko diren neurriak haetzeko, bere egitura organikoko arauek diotenaren arabera. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNAGIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.