Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 5eko 337/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako Lurralde Historkoarenak ziren komunikabide-alorreko zerbitzuak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa; Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 2311
  • Xedapen-zk.: 337
  • Xedapen-data: 1985/11/05
  • Argitaratze-data: 1985/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Legez onartutako Autonomia Estatutoko 19. artikuluak komunikabide-alorra Autonomia Elkarteari dagokiola ezartzen du; eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 6.1. artikuluak, honako hau ezartzen du:» Autonomia Estatutoak dioenaren arabera Autonomia Elkartearenak izan eta Estatuto honek, Lege honek eta geroagokoek Lurralde Historikoetako Foru Organoentzako onartu ez edo izenda ez ditzaten alor guztiei buruzko Legegintza eta lege horiek burutzea Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepidea dela.» Lege horrek, Foru Organoei komunikabide-alorreko agintepideak ematezko araurik ez duenez, komunikabide-alorrarekiko agintepidea, Dekreto honen bidez, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei izendatzen zaie. Hori horrela, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanetarako Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arabera, Ekonomia Arazoetarako Sailburuordearen eta Herrizaingo Departamenduko Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze-Kontseiluak 1985.eko Azaroaren 5ean egindako batzarrean onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Komunikabide-alorrean Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepideei dagozkien zerbitzu, ondasun, eskubide eta betebeharrak zehazten dituen Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren arteko Eskualdaketarako Bitariko Batzordearen erabakia onartzen da, erabaki hori aipatutako Batzordeak 1985.eko Irailaren 16an egindako Osoko Batzarrean onartu zela eta Dekreto honen Eraskin gisa ematen dela. Bigarren Artikulua.- Ondorioz, erabaki horretan zerrendatzen diren zerbitzuak, erabakiaren idazkian zehazten diren ondasun, eskubide eta betebeharrak eta eraskin gisa ematen diren gainontzekoak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei ematen zaizkie, erabaki horrek zehazten dituen ednkin eta baldintzez. Hirugarren Artikulua.- Bitariko Batzordearen erabakian ezartzen den egunetik hasita izango du indarra agintepide-eskualdaketa horrek. Laugarren Artikulua.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru Dekretoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko delarik eta Aldizkari horietan argitara daitezen egun berean jarriko direla indarrean. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia Arazoetarako Lehendakariordea, JABIER GARCIA EGOTXEAGA. Herrizaingo Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA IBARGUENGOITIA.ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren arteko Agintepide-Eskualdaketarako Bitariko Batzordeko Idazkaria den CARMELO ARCELUS MUGIKA Jaunak, honako hau ERABAKITZEN DU: Gipuzkoako Lurralde Historikoarenak diren komunikabide-alorreko zerbitzuak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei ematea erabaki zen 1985.eko Irailaren 16an Batzordeak egindako Osoko Batzarrean, honako edukin hauekin: A) Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintea, komunikabideei dagozkienetan. Abenduaren 18ko 3/1979 Legez onartutako Autonornia Estatutoko 19. artikuluak komunikabide-alorra Euskal Herriko Autonomia Elkarteari dagokiola ezartzen du; eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 6.1. artikuluak, honako hau ezartzen du:» Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen agintepideak direla, Estatutoak, Lege honek eta geroagokoek Lurralde Historikoetako Foru Organoentzako onartu ez edo izenda ez ditzatenak». Lege horrek, Foru Organoei komunikabide-alorreko agintepideak ematezko araurik ez duenez, Foru Organoek komunikabide-alorrarekiko agintepidea, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei izendatzen diete. B) Eskuz aldatzen diren Zerbitzuak eta Erakundeak. Komunikabideetarako sare, instalazio, errepikagailu eta gainontzeko zerbitzuen jabetza eta bai Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Organoek horien gain dituzten agintepideak ere. C) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak. a) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak eraskinean jasotzen dira. Ondasun muebleei dagozkienetan, beroien Harketa eta Emanketa-Agirietan azaltzen direnak izango dira. b) Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek, erakunde publiko eta pribatuekin izenpetutako Akordio eta Hitzarmenen ondorioz Gipuzkoako Foru Diputazioa jabe deneko ondasun, eskubide eta eginbeharren ordezkotza hartzen dute. D) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako langilegoaa. Eskualdaketaren gai den langilerik ez dago. E) Zerbitzuen eskualdaketa egitean tramitazioan egon daitezen gaiei buruzko espedienteak, transferentzia benetan egin dadinean egon daitezeneantxe bidaliko dira eta bai eskuz aldatutako zerbitzuaren gainontzeko agiriak ere, bideak egin ditzaten eta honek ebatzi ditzan, kasu bakoitzean, agintea duten agintarien ordezkariek horretarako baimena emandako harketa-agiria egingo dela. F) Transferentziak indarrean jartzea. 1985.eko Urtarrilaren 1.etik hasita izango du indarra, eskuz aldatutako zerbitzuen transferentziak. Eta erasota gel dadin egiten dut egiaztapen hau 1985.eko Irailaren 16an, Gasteizen. Idazkaria, KARMELO ARCELUS MUJIKA. Lehendakariak, JABIER GARCIA EGOTXEAGA IMANOL MURUA ARREGI GIPUZKOA ZENTRUA KONPOSAKETA - ORIOKO BIRRIGORGAILUA - 4x4 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. 13,2 KV.-ko Goi-Tentsioko elektrabidea eta zerupeko 25 KVA.-ko aldagailua 0,065 Km-tan. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 60 metrotan. 16 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistemak. Asfaltutako bidea 675 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - ZESTOAKO BIRRIGORGAILUA - 4x4 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. 13,2 KV.-ko Goi-Tentsioko elektrabidea eta 25 KVA.-ko zerupeko aldagailua 0,566 Km-tan. Behe-Tentsioko 220 V-ko elektrabidea 50 metrotan. 20 metrotako dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 1030 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B-ko laugarren kanalerako. -TOLOSAKO BIRRIGORGAILUA -4x4 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. 13,2 KV-ko Goi-Tentsioko elektrabidea eta 25 KVA-ko zerupeko aldagailua 0,811 Km.-tan. 220 V.-ko Behe-Tentsioko elektrabidea 60 metrotan. 20 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 700 metrotan UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - BEASAINGO BERRIGORGAILUA - 4x4 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra. Goi-Tentsioko 13,2 KV-ko elektrabidea eta 25 KVA-ko zerupeko aldagailua 1.365 Km.-tan. Behe-Tentsioko 220 V-ko elektrabidea 70 metrotan. 26 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 1700 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. Errepikagailu bi E.I.T.B.(FM) 1 eta 2rako. - AZKOITIAKO BIRRIGORGAILUA - 4x6 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra. Goi-Mailako 13,2 KV-ko elektrabidea eta zerupeko 25 KVA-ko aldagailua 0,954 Km.-tan. Behe-Mailako 220 V.-ko elektrabidea 75 metrotan. 32 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. 2.022 metroko bide asfaltatua. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - LEGAZPIKO BIRRIGORGAILUA - 4x4 metroko txabóla. Erabilera emandako lur partikularra. Goi-Mailako 13,2 KV-ko elektrabidea eta zerupeko 25 KVA-ko aldagailua 1925 Km.-tan. Behe-Mailako 220 V.-ko elektrabidea 70 metrotan. 32 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. 4.900 bide asfaltatua 4.900 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.ko laugarren kanalerako. - EIBARREKO BIRRIGORGAlLUA - 4x4 + 4x6 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. Goi-Mailako 13,2 KV-ko eletrabidea eta zerupeko 25 KVA-ko aldagailua 1155 Km.-tan. Behe-Mailako 220 V.-ko elektrabidea 65 metrotan. 32 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. 2450 metroko bide asfaltatua. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B-ko laugarren kanalerako. - BERGARAKO BIRRIGORGAILUA- 3x3 metroko txabola. Erabilera emana. Goi Tentsioko 13,2 KV.-ko elektrabidea eta zerupeko 25 KVA-ko aldagailua 0,534 Km.-tan. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 50 metrotan. 26 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bidea, «todo uno» delakoaz, 2700 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - ARRASATEKO BIRRIGORGAILUA - 4x4 metroko txabola. Erabilera emana. Goi-Tentsioko 13,2 KV-ko elektrabidea eta zerupeko 15 KVA-ko aldagailua 1253 Km.-tan. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 55 metrotan. 26 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bidea, «todo uno» delakoaz, 2400 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - ATAUNGO BIRRIGORGAILUA - 3x3 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra. Goi-Tentsioko 13,2 KV.-ko elektrabidea eta zerupeko 25 KVA.-ko aldagailua 1.124 Km-tan. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 150 metrotan. 20 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bidea, «todo uno» delakoaz, 4.500 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - MUTRIKUKO BIRRIGORGAILUA - 3x3 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 150 metrotan. 26 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 164 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - DEBAKO BIRRIGORGAILUA - 3x3 metroko txabola. Erabilera emandako lur partikularra. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 60 metrotan. 18 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 2.450 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - AMEZKETAKO BIRRIGORGAILUA - 3x3 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra. 1.200 metrotan lur azpitik doan (munarriz adierazia) 13,2 KV.-ko Goi-Tentsioko elektrabidea eta 15 KVA-ko aldagailua txabolan. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 178 metrotan. 16 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bidea, «todo uno» delakoaz, 2.850 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. - IGELDOKO BIRRIGORGAILUA - 9x4 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra. Behe-Tentsioko 220 V.-ko elektrabidea 53 metrotan.16 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bidea, «todo uno» delakoaz, 200 metrotan. UHF-ko errepikagailu bat E.T.B.-ko laugarren kanalerako. Euskadi Irratiko FM 1 eta 2rako, errepikagailu bi. -JAIZKIBELEKO BIRRIGORGAILUA -22x8 metroko txabola. Erabilera emandako herri-lurra (Pasaia). 380 V.-z hornitzeko elektrabidea 70 metrotan, Behe-Tentsiokoa. 54 metroko dorrea eta irradiatzaile-sistema. Bide asfaltatua 400 metrotan.