Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 22ko 343/1985 DEKRETOA, Haurren eta Gazteen Astiorduetarako hezitzaileentzako eskolen onarpena araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 2325
  • Xedapen-zk.: 343
  • Xedapen-data: 1985/10/22
  • Argitaratze-data: 1985/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 10.39 atalean, ondoren aipatzen diren alorretan ematen dio agintepide osoa Euskadiko Autonomia-Elkarteari: Elkarte-Garapena, Emetasuna, Haurrekiko, Gazteekiko eta Zaharrekiko Politika. Irailaren 26ko 3069/1980 Errege-Dekretoaren arauera, Euskal Elkarte Autonomoari transferitu zitzaizkion agintepide hauek eta, Eusko Jaurlaritzaren egitekoak eta ekintza-eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoz, Kultura eta Turismo-Sailari erantsi zitzaizkion. Azken garai honetan, Astiorduen dinamizazioak lortu duen itzelezko gorakada eta prestaketa egokia eta berarizkoa duten hezitzaile-multzoa eukitzeak duen garrantzia kontutan izanik, Kultura eta Turismo-Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Urriaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren. ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- 1. Honako hau da Dekreto honen helburua: Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Administrazioak, bere lurralde-eremuan aritu diren Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Eskolak onartuko ditueneko baldintzak araupetzea eta horientzat erabilgarri den esparru juridiko bat sortzea. 2 atala.- Aurreko atalak aipatzen duen onarpena, egitarau ofizialetan ezarritako minimoen arauera, helbutu gisa Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Hezitzaileak gaitzea eta egoki prestatzea dituen edozein pertsona fisikok edo juridikok, pribatuk edo publikok eska dezake. 3. atala.- Astiorduetarako Eskola gisa onartuak izan daitezen arduraturik dauden Erakundeek, euren egoitza duteneko Lurralde-Historikoari dagokion Foru-Diputazioko Kultura-Sailaren aurrean edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Saileko Gazteria eta Elkarte-Ekintzarako Luzendaritzaren aurrean aurkeztu beharko dute eskabidea, Lurralde-Ordezkaritzen bidez eta honako dokumentu hauek erantsita: a) Pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasuna egiazta dezatenek eta Zentrua zuzenduko duteneko Estatutoak. b) Eskolaren heziketa proiektoa. c) Diruen eskuarte pertsonalei eta materialei buruzko txostena. d) Iharduteko bere geografi-eremuan Eskola behar delaren arrazoitutako zurigarria. e) Gaikuntza egitarauak bere maila berezietan eta gai bakoitzari eskainitako orduak bere maila berezietan. 2. Zentrua zuzen dezaten Estatutoek, gutxiencz, honako alderdi hauek jasoko dituzte: a) Xedeak eta helburak. b) Eskolaren izena eta egoitza. c-.) Bere ekintza muga dezaneko Lurralde eremua. d) Ordezkatzezko, zuzentzezko eta Administrazio Organuak. c) Diru errekurtsoak eta Eskolaren funtzionamendua. 3. «T.L.» delakoaren Eskolek, atal honen lehenengo parrafoak aipatzen dituen Erakundeei, Estatutoetan jasotako edozein zirkunstantziari eragin diezaion aldaketa guztiak jakinarazi beharko dizkie, gerta zitezkeen unean hasi eta gehienez 2 hilabeteko epearen barruan. 4. atala.- 1. Aurkeztutako dokumentazioak akatsak balitu edo osagabea balitz, eskabidea egin duenari dei egingo zaio, hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzen dezan edo arauzko dokumentoak erantsi diezaz kion; horrela egingo ez balu, beste tramiterik gabe espedientea artxibatuko zaiola oharteraziz. 2. Aurkeztutako dokumentazioa osorik balego eta Dekreto honek, Astiorduetarako Eskolak onartzeko, eskatutako betebehar guztiak biltzen dituela egiaztatuko balu, dagokion Kultura-Diputatuek edo, hala behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, erakunde eskatzaileari onarpen ofiziala ematea erabakiko dute. 3. Erabaki horretan, honako hau erasoko da espreski: onarpen ofiziala, doakion eskolak Dekreto honetako 5, 6 eta 7 atalek ezartzen dutenei baldintzapeturik dagoela. 4. Autonomia-Elkartea osatzen duten hiru Lurralde Historikoetako Kultura-Diputatuek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuak, Astiorduetarako Eskolak onartuz eman daitezkeen erabaki guztien berri emango diote elkarri. 5. atala.- 1. Onartu ondoren, Astiorduetako Eskolek, Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Monitore-ikastaro bat eman beharko dute gutxienez urtero eta Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Zuzendari-ikastaro bat bi urterik behin. 2. Aurreko parrafoan adierazitako ikastaroetatik edozein amaitu dadinean hasi eta 2 hilabeteko epearen barruan gehienez, Astiorduetarako Eskolek, zera aurkeztu beharko dute onartuak izan zireneko Foru-Diputazioko Kultura-Sailaren aurrean eta Eusko Jaurlaritzako Gazteri eta Elkarte-Ekintza Zuzendaritzaren aurrean: amaitutako ikastaroko egitarau akademikoa, irakasleen zerrenda eta ekintzen txostena baita ikastaroan Positiboki ebaluatuak izan diren ikasleen zerrenda duen akta; horiek aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, beharrezko Monitore eta Zuzendari tituluak emango ditu. 3. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turisnto Saila izango da Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurralde eremuan, Haurren eta Gazteen ekintzetako Monitore eta Zuzendari titulu ofizialak eman ahal izateko ardura duen Organu bakarra. 6. atala.- Astiorduetarako Eskola guztiek izango dute Zuzendaria, Zuzendari horrek: a) Erakundearen goreneko erantzukizuna duena izango da da eta bere ordezkari ofiziala, Organismo guztien aurrean. b) Erdi-maiIako edo goi-mailako titulazioa izan beharko du, halabeharrez eta Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Ekintzen Zuzendari izatearena ere bai. 7. atala.- 1. Dekreto honetan ezarritakoaren arauera onartutako Astiorduetarako Eskolek, bi ikastaro-maila emango dituzte gutxienez: a) Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Ekintzen Monitoreak gaitzera bideratuak. b) Haurren eta Gazteen Astiorduetarako Ekintzen Zuzendariak prestatzera destinatuak. 2. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo-Sailak, Astiorduetarako onartutako Eskolek aurreko parrafoak aipatutako ikastaroen maila bakoitzean eman beharko dituzten gutxienezko egitarauak finkatu ditu. 3. Dena dela ere, Monitore-ikastaroan matrikulatzeko, derrigorrezkoa izango da 18 urte edo ikastaroan zehar betetzea. Halaber, Astiorduetarako Zuzendari-ikastarora iristeko, derrigorrezkoa izango da 21 urte izatea edo ikastaroan zehar betetzea eta Astiorduetarako Monitore Titulua izatea. 8. atala.- 1. Dekreto honetako 4-3. atalak aipatzen dituen eginbeharrak bete ez ditzaten Astiorduetarako Eskoleei, zera ohartaraziko zaie: jarrera horretan baIiraute, onarpen ofiziala ken dakiekeela. 2. Dagozkion oharpenak egin arren, onartutako Astiorduetarako Eskolaren batek bere eginbeharrak betetzeke iraungo balu eta horrek egindako Erabakiak, bere onarpena horiek betetzeari baldintzapetu, doakion Lurralde Historikoko Kultura Diputatuak edo, hala behar izanez gero, Kultura eta Turismo-Sailburuak, onarpen ofizial horren ezabaketa agindu dezake erabaki bidez. ALDIBATERAKO ERABAKIETATIK LEHENENGOA 1976.eko Azaroaren 25eko Aginduan erabakitakoaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurralde eremuan kanpamendu, Aterpe, Kolonia eta Gazteen Akanpadako Buruen gaiketarako, titulaziorako eta hobekuntzarako onartutako zentruak eta Erakundeak, Dekreto honek indarra hartu eta gehienez 6 hilabeteko epearen barruan, euren onarpena konbalida dezakete euren egoitza duteneko Lurralde Historikoari dagokion Foru-Diputazioko Kultura-Diputatuari edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuari bidalitako Instantzia. bidez; Instantzia horrekin batera, honako hauek aurkeztuko dira: bere garaian izan zuen onarpena egiazta dezan dokumentazioa, bere bizian zehar egindako ikastaroen akten kopia eta positiboki ebaluatutako partehartzaileen zerrenda. Emandako konbalidazioak, Zentru eta Erakunde horiek, Dekreto honetako Erabakien arauera onartutako Astiorduetarako Eskolekin parekatuko ditu eta bere bizian zehar emandako tituluak. Dekreto hau argitara dadin egunean hasita Eusko Jaurlaritzak eman ditzanei homologatuko zaizkie. Dekreto hau argitaratu eta sei hilabete igaro ondoren ez da inolako konbalidaziorik emango eta Astiorduetarako Eskolen onarpenak, 3 eta 4 tramiteei jarraiki burutuko dira. Dena dela ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak onartutakoei egokitu beharko dizkie euren egitarauak Eskola guztiek. ALDIBATERAKO ERABAKIETATIK BIGARRENA Kanpamendu, Aterpe eta Koloniako Burua eta Gazteen Akanpadako ezaugarri berbereko beste edozeineko Burua direlaren tituloak dituztenek, garai hartan indarrean zeuden legeen arauera Dekreto honek indarra hartu baino Iehenago emandakoak izan eta Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan jasotako tituloak homologazio bidera iritsi ezin, euren egoitza duteneko Lurralde Historikoari dagokion Foru Diputazioko KulturaDiputatuari edo Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburuari bidalitako Instantzia bidez konbalida ditzateke titulu horiek, Erabaki honek indarra hartu eta sei hilabeteko epearen barruan. Epe hori igaro ondoren, ez da tituloen konbalidaziorik emango. Emandako konbalidazioak, homologatutako tituloak, Dekreto honetan oinarrituz onartutako Zentroek antolatutako Ikastaroak gaindituz lortutakoekin parekatuko ditu. BAI.IOGABETZEKO ERABAKIA Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko eremuan, Dekreto honetan agindutakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko erabaki guztiak gelditzen dira baIiogabeturik. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau garatzeko eta ejekutatzeko, beharrezkoak izan daitezen arauak emateko ahalmena ematen zaio Kultura eta Turismo-Sailburuari, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berberean indarra hartuko duelarik. Gasteiz, 1985eko Urriak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.