Arautegia
InprimatuUrriaren 22ko 325/1985 DEKRETOA, Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkaritza sortaraziz HerrizaingoSailaren Ihardutze-egituran.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 2296
- Xedapen-zk.: 325
- Xedapen-data: 1985/10/22
- Argitaratze-data: 1985/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Herrizaingo-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzaren onarpenaz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Urriaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkaritza sortarazten da Herrizaingo-Sailaren ihardutze-egitura barruan, Segurantza-Sailordetzari atxikitako ihardutze-sail gisa. Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkaritza, Artezkaritza-mailaz berdinkatuta gelditzen da ondorio guztietarako. 2. atala.- Honako hauek dira Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkariaren egitekoak: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzarenak diren zerbitzuen artezko agintea egitea, Segurantza-Sailburuordeak, zernolako bereziak direla eta, komenigarri uzte ditzan ekintzetan. b) Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren indar-zerbitzuen antolakidetza egitea aurreko idazatian aipatzen diren ekintzetan. c) Segurantza-Sailburuordeak berariz agindu diezaizkion zerbitzu guztiak egiteratzea, Elkarteko Ertzaintzaren egiteko eta agintepideekin zerikusirik baldin badute. d) Agintari eskudunek, Segurantza-Sailburuaren bitartez, bakoitzean eska diezaizkioten ekintza guztiak egitea. 3. atala.- Segurantza-Sailburuak edota beste ezein ihardutze-sail eskudunak bakoitzean eta berariz emandako aginduz egingo ditu Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkariak aurreko atalean esandako ezein zerbitzutako ekintzak. Hori gertatuz gero, Segurantza-Sailburuordeak horren berri jakinaraziko dio Ertzaintzako Artezkariari, eta horrek, bere aldetik eta dagokion zerbitzua egingo deneko lurraldeari begira, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaitzako agintariei jakinarazioko die. 4. atala.- Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkariak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurralde osoan erabili ahal izango ditu bere egintepideak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Herrizaingo-Sailaren egitura-arauak onartzen duen Uztailaren 31ko 270/ 1984 Dekretoa aldatuta gelditzen da Dekreto honen aurkako guztietan. Bigarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Urriak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA IBARGUENGOITIA.