Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 17ko 293/1985 Dekretoa, Estatutik datozen agintepide eta/edo zerbitzu berriak, 1985.eko Martxoaren 25eko Transferentziatarako Batzorde Mistoaren Plenoan onartutakoak, hartzeagatik Foru Diputazioek Euskal Herriko Elkarte Autonomoko Erakunde Erkideekiko bete beharreko epe eta diruezarketak finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 2071
  • Xedapen-zk.: 293
  • Xedapen-data: 1985/09/17
  • Argitaratze-data: 1985/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nekazaritza-politika finkatu, egiteratu eta jarraitzeak, irabaziei eta Autonomia-Elkartean dauden ustiategimoeta ezberdinen ekonomia-ihardunari buruzko eganean jarritako argipide egikorra izatea beharrezko egiten du, horretarako behar hauek bete eta honetaz gainera, Nekazaritzako Kontaduritza-Sare Nazionalarenizako eta Europako Ekonomia-Elkarteko Nekazaritzako Kontaduritza-Argipiderako Sarearentzako Euskal Herriko ustiategien egiaztapidea emateko balioa izan dezan kontaduritza-argipiderako erapidetza sortaraztea berrezkoa da. Guzti horren ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Euskal Nekazaritzako Kontaduritza-Argipiderako Sarea eratzen da, aurrerantzean E.N.K.A.S., Autonomia-Elkarteko Nekazaritzako Argipiderako Erapideizaren barruan dagoen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko nekazaritzako uztiategi-moeta ezberdinen irabaziei eta ihardunari buruzko beharrezko argipideak emateko erapidetza gisa. 2. Atala.- Agindu honen ondorioetarako, honako hauek ondoren aipatzen den moduan ulertu behar dira: a) Ustiategiaren baimenduna, nekazaritza-ustiategiaren agizko eta eguneroko arduradun den norbanakoa. b) Ustiategi-moeta, teknika-ekonomiazko norabide eta ekononomia-garrantzi bereko taldeenak diren nekazaritza-uztiategien multzoa, E.E.E. (Europako EkonomiaElkartea)-85/377-Erabakiz jarritako nekazaritza-uztiategien ereduetan eta honen ezean, Euskadiko AutonomiaElkarteko 1982.eko Nekazaritza-zerrendan zehazten diren arauera. c) Kontaduritza-ustiategia, E.N.K.A.S.-a osatzen duten nekazaritza-ustiategi guztiak. d) Kontaduritza-xehetasunak, nekazaritza-ustiategien ezaugarri diren teknika, dirubideketa eta ekonomia-xehetasun guztiak, kontu-urtealdian taiuzko eta araupetutako zerrendaketen bidez bildutakoak. 3. Atala.- Nekazaritza-kontuen argipideketa alorrean argibideak emateko eta aholku-ihardunak dituen E.N.K.A.S.-eko Aholku-Batzordea eratzen da, honako hauek osatuko dutela: - Nekazaritza eta Arantzu-Sailburuak izendatutako Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkarik. - Autonomia-Elkarteko Foru-Diputazio bakoitzeko ordezkari batek. - Autonomia-Elkarteko Lurraldeko Nekazaritza-Etxe bakoitzeko ordezkari batek. - Kondaira-Lurralde bakoitzeko nekazaritza-sindikatuetako ordezkari batek. - E.N.K.A.S.-eko Kontaduritza-Idazguetako hiru ordezkarik. 4. Atala.- Aholku-Batzordea entzun eta NekazaritzaPolitikarako Batzordeak aldezko erizpena eman ondoren, Zerbitzu Nagusietako Artezkaritzari honako hauek dagozkio: a) E.N.K.A.S.-a osatzen duten Teknika-Ekonomiazko norabideketako eta handitasun-neurriko moetak zehaztea. b) E.N.K.A.S.-a osatzen duten nekazaritza-ustiategien ereduak zehaztea. c) Kontaduritza-ustiategien zerrenda egitea, bakoitza hautatzeko zioak adieraziz. 5. Atala.- Aurreko atalean finkatutakoa, honetarako erabilgarri diren Erresumako eta Europako EkonomiaElkarteko arau eta erizpideei jarraituz egin behar izango da. Hala ere, Autonomia-Elkarteak, Erresumako eta Europako Ekonomia-Elkarteko nekazaritza-kontuen argipideketa alorreko eskakizunak bete ondoren, bere dituen xede eta agintepideetarako alor honetan beharrezko eritzitako ekintzapide guztiak finkatu ahal izango ditu. 6. Atala.- E.N.K.A.S.-en eskuhartu ahaI izateko eskakizunak honako hauek dira: a) E.N.K.A.S: arentzat zehaztutako teknika-ekonomiazko norabideko eta ekonomia-garrantziko moetaren baten barruan sartuta egotea. b) Sarean sartzeko eskea egitea, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak finkatutako arauekin bat etorriz ustiategiaren kontu-garbiketa egiteko onarpena eta ustiategiaren kontaduritza-xehetasunak erabiltzeko baimena emanez. 7. Atala.- 1. Kontu-ustiategi bakoitzarentzat, banaka eta izenik gabeko xehapen-orri bat egongo da, bertan, honako hauek erraz ditzaten xehetasunak sartuko dira: a) Ustiategia, bere ekoiketazko alderdien oinarrizko gaiez sailkatzea. b) Ustiategiaren irabaziak bere alderdi ezberdinetan ezagutzea. c) Bere edukiaren egokitasunari eta egiantzari buruzko ikuskaketak egitea. 2. Ustiategiaren zehapen-orrialdeetan sartu beharreko kontu-xehetasunen zerdena eta aurkezteko modua eta bai azalpenak, argipidea emateko modua eta ondoriozko ekonomia-dirubideketazko adierazgarriak ere, Zerbitzu Nagusietako Artezkaritzak finkatuko ditu, 5. atalean agindutakoaren aruera. 8. Atala.- 1. Kontaduritza-ustiategiek, E.N.K.A.S.-eko lanetarako kontaduritza-idazgu baten zerbitzuak erabiliko dituzte. 2. Ustiategiaren zehapen-orria egiteko arduradun izango den kontaduritza-idazgua; Zerbitzu-Nagusietako Artezkaritzak, urtekal eta herri-lehiaketaren bidez, hautatutako kontaduritza-idazguen artetik ustiategiaren baimendunak hautatuko du eta horiekin, zehaztu gabeko ondainketa batez ustiategien zehapen-orriak egiteko itunea egingo du. 9. Atala.- E.N.K.A.S.-a osatu eta Nekazaritzako Kontaduritza-Sare Nazionalaren erresumako ereduaren barruan dauden nekazaritza-ustiategiak direla eta, Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura-Ministeritzari Sare hori osabideratzeko beharrezko argipideketa emango zaio. Erresuma osoan nekazaritza-kontuen argipideketaren idekotasuna bermatzeko, Nekazaritza, Arrantzu eta Eli kadura-Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailarekin bat etorriz, beharrezko teknikaikuskaketak egin ahal izango ditu. 10. Atala.- I. E.N.K.A.S.-en bidez jasotako xehetasun eta argipideak isilpean gordetu beharrekoak izango dira, zenbakiz baino ezin izango dira eman edo argitaratu, norbanakoari buruzko aipamenik egin gabe. 2. E.N.K.A.S: en eskuhartu dezaten norbanakoek, Sarean ihardutzaren ondorioz jasotako xehetasun eta argipideei buruz isilpean gordetu beharra daukate. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Irailak 25. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.Elkarte Autonomoaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Maiatzaren 28ko 4/1985 Legeak, bere 42. artikuluan, zera finkatzen du: 1985.eko Martxoaren 25ean Transferentziatarako Batzorde Mistoaren Plenoan erabakitako zerbitzu eta baliabideeen eskuz aldatzeen ondorioz, Foru Diputazioek Estatuaren behin behingo Kupoari kendutako adinako diru zenbatekoa eskuratuko diete Erakunde Erkideei, 27/1983 Legean egindako agintepide mugaketaren arauera, agintepide horien. titularitatea erabiltzea Eusko Jaurlaritzari dagokiolarik eta kopuru hori agintepideei buruzkoa delarik. Diru zenbateko hori bederatzi hilabeteko efektibitate-aldi batekoa izanik, Dekreto honetan finkatzen diren epeetan ordainduko da eta eskuz aldatze hauei buruzkoa da: Nekazal industriak; nekazal gaietan transferitutako zerbitzuen laguntza; lurraldea eta ingurugiroa ordenatzeko ikerketak; ingurugiroa; Hiri Jabetzaren Ganbarak; enplegua araupetzeko espedientea; etxebizitza rurala; Irakaskuntzarako Fundazioak; haziak eta mintegiko landareak; eta unibertsitateak. Lurralde Historikoen zenbateko horrentzako ekarpena 4/1985 Legearen 41 artikuluko azken atalean adierazitako ehunekoak erabiltzetik ateratzen dena izango da. Estatuaren zerbitzu horiek, Euskal Herriko Elkarte Autonomoari traspasatzetik datozenak, 1985.eko Martxoaren 25eko Trasferentzietarako Batzorde Mistoaren Plenoan onartutakoak,Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren 1985.erako Aurrekontu Orokorretako gastu eta sarreren zerrendetako betebehar eta eskubideen artean sartzen direnez gero, Aurrekontu horietan xede horretarako kreditu berriak sartzea ez da bidezkoa, Foru Diputazioei diru ezarketen efektibitatea eskatu beharraren kaltetan izan gabe. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Gobernuko Kontseiluak 1985.eko Irailaren 17ko bere bilkuran aztertu eta onartuta, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Maiatzaren 28ko 4/1985 Legeko 42-1 artikuluan agindutakoaren esanera, Lurralde Historikoetako Foru Diputazioek, 1985.eko Urria eta Azaroa hilabetetako lehenengo hamabostaldiaren barruan, hartutako agintepide berriak direla eta, zeintzuen titularitatea edukitzea Euskal Gobernuari dagokiolarik, Estatuarentzako 1985.eko behin behingo Kupotik ken ditzaten diru kopuruak Euskal Herriko Hazienda Nagusian sartuko dituzte, kopuru horiek hemen ondorenean ematen direlarik. Urriak 15 Azaroak 15 GUZTIRA Arabako F.D. 475.903.458 287.951.729 713.855.187 Guipuzkoako F.D. 1.111.574.505 555.787.253 1.667.361.758 Bizkaiko F.D. 1.811.832.450 905.916 225 2.717.743.675 2. Artikulua.- 1. Dekreto honen aurreko artikuluak esaten dituen Lurralde Historikoen diruezarketak, hala gertatuz gero, aldatu egingo dira, eskuz aldatutako funtzio eta zerbitzuei dagokien hartutako kargaren behin betiko balorapena Kupoaren Batzorde Mistoak egin dezanean. 2. Aurreko apartaduak esaten duen aldaketa, Lurralde Historikoen diru ezarketak gehituz edo gutxituz egingo dira, ekintza horiek, bi kasuetan, «Lurralde Historikoen Ezarketaku 97 Sekzioko «Lurralde Enteen» 431 konzeptuko 7, 8 eta 9 partiden pentzutan izango dira, 97010 egitaraua. 3. Ekonomia eta Herriogasun Sailari aldaketa horiek egiteko baimena emateen zaio bai eta Lurralde Historikoei dagozkien eskakizunak egiteko edo itzulketak emateko ere, guzti hori Dekretu honetan finkatutakoaren arauera. 3. Artikulua.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean sartu da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Irailak 17. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.