Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 3Oeko 252/1985 DEKRETOA, txerri-abereen osasunbiderako ekintzen, zeinkatzearen eta ustiategien erroldea eratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 1725
  • Xedapen-zk.: 252
  • Xedapen-data: 1985/07/30
  • Argitaratze-data: 1985/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Abereen osasunketa egoerak orokorki eta gerlizko gaixotasun oso hedagarriz (Aheria, Ohizko eta Afrikar Txerri Izurritea) jotako txerrien zerrendaketak, bereziki, garrantzi ekonomiko handia du. Bestalde Euskal Autonomia Elkarteko ekoizpen egituraketa Erresumako beste aldekoekin eta berehala Europako Ekonomi Elkartearekin, merkataritza harreman zailak sortzen dituen familia ustiategi txikietan banaturik arkitzen da, batez ere esandako naparminen eraginez. Hau horrela delarik, gaixotasun hauek eraustera eta zaintzera zuzentzen diren ekintzak indartzea guztiz beharrezkoa da Erresumako beste aldekoekin bateratuz, oinarrizko araudiarekin bat etorririk, Afrikar Txerri Izurritearen erauspena desagertzea eta azterketa eta Aheri eta Ohizko Txerri Izurritea kutsagaitz bilakatzeko, Euskal Atonomi Elkarteko txerri sortzaileen eta ustiategi guztien banakako zeinkatze eta erroldea eta mugapena helburutzat duen bost urtetarako ekintza egitarau batetan. Honen indarrez, Arrantzu eta Nekazaritza Sailburuaren saloz eta 1985.eko Uztailaren 30ean Jaurtze Batzordeak egindako batzarraren erabakiz eta onarpenez, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- ERABILTZE-EREMUA Euskal Herriko Autonomi Elkarte lurralde osoan ezargarri izango da honako Dekreto hau. 2. Atala.- ERAKUNDE EGITARATZAILEAK «Kondaira Lurraldeen Foru Erakundeen eta Autonomia Elkarteko Orotariko Erakundeen Harremanak»ri buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7,b,2 atalean ezarritakoarekin bat etorririk, Foru Aldundien gain geratuko da ondorengo bost urteetan Aheriaren eta Ohizko eta Afrikar Txerri Izurritearen aurkako burru karen egitarau bateratua garatzea; gaixotasunaren erauspena, erroldaketaren abiaeraztea, eta ustiategien eta zeinkatze zerrendaketa lortzen duen egitaraua, Dekreto honen edukiarekin bat etorririk. Garatu behar den egitaraua abiaeraziko dute Martxoaren 5eko 53/1985 eta 34, 42 Dekretoen bidez Kondaira Lurraldeen Arduralaritzari Orotariko Erakundeek abere osasunketa alorrean eskuratu zioten lanarigoei eta gai baliapideei eta egitekoei atxikitutako arduralaritza lantaldeek. Honako Dekreto hau ulertzeko «Abelzaintza Zerbitzuak» erabiltzen denean esandako arduralaritza lantaldeei dagokie. 3. Atala.- LANKIDETZA ERAKUNDEAK Egitaraua gauzatzeko eta garatzeko eraginkortasuna handiagoa lortzeko, Udaletxeen, Arduralaritza Batzordeen, Aberedunen eta hauen bazkunen, Sindikatoen, Nekazari Biltzarren, eta alorrari atxikitako Enpresen, Erakundeen, Lanbidezko Antolapideen eta Elkarteen laguntza erabat beharrezkoa da. Goiko idazatian aurrez , ikusitako elkarlaguntzetan hartarako Erakunde Laguntzaileak akuratutako Lanarigoaren gain egongo da ekintza eta zeinkapena garatzea Foru Aldundien Abeltzaintza Zerbitzuen lanarigoarekin eta beraiek ezarritako egitarapideekin eta araudi garapenarekin bat etorririk. 4. Atala.- ANTOLAKIDETZAILE BATZORDEA Euskal Herri Elkarte mailan Antolakidetzaile Batzordea izango da, Euskal Herriko Albaiteroen Elkarteko Baterakundetik ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren Arrantzu eta Nekazaritza Sailetik ordezkari batek, Kondaira Lurralde bakoitzeko Erakunde Elkarlaguntzaileetatik ordezkari batek, Foru Aldundi bakoitzeko Abeltzaintza Zerbitzuetatik ordezkari batek osotutakoa. 5. Atala.- ZAINTZA BATZORDEA Kondaira Lurralde bakoitzaren ekintzetan laguntza ematen duten lanbidezko antolakunde, Erakunde eta Bazkunen lanariagoarekin eta Abeltzaintza Batzordearen lanarigoarekin osatutako Zaintza Batzordea eratuko da. Batzorde hauen egitekoak aholkularitza mailakoak izango dira eta beren erabakiak abereen zainkapen eta Osasunketa Ekintzari dagokien edozein arazori atxiki daitezke. 6. Atala.- USTIATEGIEN ZERMUGAPENA ETA ERROLDARITZA Txerri-abereen osasunketa zaintza eta hasierako Zeinkapena errezteko, jabe guztiek, edozein abere kopurua dutelarik ere, Txerrien Ustiategien Erroldean izenpetzera behartuak daude. 1. Esan Erroldea, Foru Aldundien Abeltzaintza Zerbitzuak egina, Udalek eratuko dute eta bertan Ustiategien baimenduna agertuko da, eta Euskal Herriko Nekazaritza Ustiategien Erroldaritza Orokorreko zenbakia emango zaio. Txerrien Ustiategien Errolde honek Dekreto honen argitalpenetik bi hilabetetara, gehien jota ere, antolatua egon behar du. 2. Para la instalación de nuevas explotaciones y ampliación de las existentes será requisito previo solicitarlo de los Servicios de Ganadería, quienes condicionarán su autorización a que las nuevas instalaciones cuenten con adecuada infraestructura sanitaria. 3. Osasunketa egitarau iraunkorra duten ustiategietan, ezarpenetan azpiegitura egokia eta zehaztutako gaixotasunetatik aske dauden ustiategiak, zermuga daitezke bidezko biderapenaren ondoren, Egiaztatutako Osasunketa Etxalde gisa edo Osasunketa Bereziko Babespidezko gisan. Gaur egun Diploma agiria asaltzen duten txerritegiak, Egiaztatutako Osasunketakoak balioberritu beharko dio, hartarako agiria lortzeko eskatzen direnak bete beharrez. Osasunketa zermugapen hauek Ustiategien Errolde Orokorrean agertu behar dira. 4. Ekoizpen ekintzei dagokienez, aberetegiak sailkatu behar dira Hautaketa Etxalde, Ugalketa Etxalde, Txerrikumeen Sorketa Etxalde, aldi itxiko Sorketa Etxalde eta Gizenketa tegi gisan. Hautaketa eta Ugalketa Etxaldeek eta xinitregintzarako egitarauei eusten diotenek Egiaztutako Osasunketaren edo Babespidetza Bereziko Etxalde agiri derrigorrez lortu beharko dute. Ezarpenetan azpiegitura egokia eta osasunketa egitarauei eusten dieten ekoizpen eta gizengai ustiategiak eta bakarrik osasunketa zermugatutako ustiategietatik edo, bestela Babespidetza Osasunketa Elkarteetatik, hornitzen direnak dagokien zermugapena hautatu ahal izango dute. 5. Ustiategien osasunketa maila hobeagotzeko zuzendutako ekintzak burutzeko biltzen diren txerri jabeak, batez ere Afrikar txerri Izurritearen aurkako burrukarako eta aintzinzaingorako, eta 1983.eko Martxoaren 23ko Nekazaritza Saileko Aginduaren eskakizunak betetzen dituztenak, Abere Osasunketa alorrean, Erakunde laguntzaileen zermugapena lor dezakete. 6. Afrikar Txerri Izurritearen kutsagunea azken 12 hilabeteetan arkitu ez diren Udal, Hirigune edo hirialdeak eta abere-osasunketa iraunkorraren zaintzapean daudenak, gaixotasunetik aske gisa zermuga daitezke. 7. Atala.- ZEINKATZEA Euskal Autonomia Elkarteko txerrien guztizko zerrendaketa agintaritza arau-bilduma eta gaiez iraunkorki zeinkatua egon behar du. 1. Euskal Autonomia Elkartean modu iraunkorrean edo aldi baterako, dauden abere guztiei, bizirik 18 kg.tik gorakoei, dagokie zeinkatze betebeharra. Euskal Autonomi Elkartetik igarotzeko bakarrik edo zuzenean hiltzeko datorrena salbu. 2. Bizkaitar, gipuzkoar edo arabar ukuiluetakoak diren abereen arauera, BI edo SS edo VI adierazleaz eta abereen zenbakia adieraziz, belarri-txapa belarrian jartzea bide lortuko da abere baten zeinkatzea eta abere bakoitzarentzat zenbaki desberdinarekin. Gainera belarri-txapa horretan ustiategiaren errolde zenbakia agertuko da. 3. Aberearen zertarakoa ugalketa denean lurraldearen izenlabur berdinekin eta Ugaltzaile Erroldeari dagokion banakako zenbakiarekin marratua izango da. 4. Euskal Autonomia Elkarteko aberetalde iraunkorraren zeinkatzea Osasunketa Ekintza egiterakoan egingo da. 85eko Ekintza hasterakoan belarri-txapa ez duten abereei, ekintza hori gauzatzeko izendatutako lanarigoak jarriko dio, ekintza hori egitean. 5. Bizirik 18 kg. lortzean ustiategian jaiotako abereen zeinkapena egingo da eta edonola bertatik kanpora joan baino lehen. 6. Ustiategira eratxiki berri diren abereen zeinkapena, Osasunketa Babespidetza Elkarteetatik, osasun alorrean Ustiategi zermugatuetatik edo aske dauden aldeetatik datorren aldez aurretiko egiaztapena bide egingo da. 7. Zeinkatu gabeko abere baten bertakotasuna agertzen denean edo osasun egoera erabat ona egiaztatzen duen agirisorta ofizialik gabe daudenean, igarbideak egiteko beharrezko diren agerkiak lortzen diren une berean zeinkatuko da. 8. Bai bertakotze berria gertatzean eta bai belarri-txapa galtzean, Jabeak 10 eguneko epean, gehien jota ere, jakineraziko dio lurralde bakoitzean erantzunkizuna duen erakundeari. ABEREEN MUGIMENDUA 8. Atala.- Ustiategietara Sortzaile berrien sarrera, aske dauden aldeetatik, Osasunketa Babespidetza Elkarteetatik, eta zermugatutako ustiategietatik badatoz, bakarrik utziko da, gainera banakako zeinkapenarekin eta E.L.I.S.A. erako ur-gerli delakoaren ezarpena bide Afrikar Txerri Izurriteari ezezko aterá dela eta Aheri eta Ohizko Txerri Izurritearen aurka txertatuak izan direla adierazten duen esan zeinkapenaren agirisortarekin. Ustiategietan lehen ekintza mamitzen den unetik aurrera gizentzeko abereen sorrera bakarrik utziko da aske dauden aldeetatik, Osasunketa Babespidetza Elkarteetatik eta zermugatutako ustiategietatik baletoz, alderdi hauek egiaztatuta geratu beharrez, jatorriko arduralaritza agirisortarekin eta zeinkapenarekin. 9. Atala.- Txerri abereen mugimendua legez ezarritako ustiategietara, txerriek hiltzeko baimena duten hiltegietara edo ofizialtasunez baimendutako biltze-tokietara egingo da. 10. Atala.- Txerri abereek debekatua izango dute herri lurretako larreaz edo Herri Bazkuna jabe den beste edozeinetaz baliatzea. 11. Atala.- Abere guztiak aldaketetan dagokien osasunketa Agiri sortaz lagundurik joan beharko dute. (I eraskina) OSASUNKETA EKINTZAK 12. Atala.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurralde osoan beharrezkotzat adierazten da Aheriaren, Afrikar Txerri Izurritearen aurkako Osasunketa Ekintzak egitea, bai 1985ean eta bai ondorengo urteetan, gero eman litezkeen naparminen aurkako burrukaren arauei kalte egiteke. 13. Atala.- Dekretu honetan eratu gabeko ekintzak egingo diren moduak, Kondaira Lurralde Arduralaritzaren eskudun Erakundeek, bakoitzak berean eta Zaintza Batzordeena entzun eta gero, ematen dituzten erabakiak zehaztuko dituzte ekintza garaian. 14. Atala.- Osasunketa teknikak egiteko arduradunak Albaiteru ofizialak izango dira edo Lankidetzako Erakundeek akuratuak eta hauek urtero egingo duten egutegiaren arauera ustiategiak ikuskatuko dituzte eta gaixotasunaren eza edo baietza zehazteko saioak burutuko dituzte. 15. Atala.- Osasunketa saioei abereren batek baiezkoa ematen duen ukuiluetan, arduradun lanarigoak saioak errepika ditzake ezezkoa eman duten abereetan, Ekintza horretan bertan Albaiteru Zerbitzuei, Zaintza Batzordeei entzunik, bidezko derizkien beste aldiz, lehenengo saioetan besteko bete-indar eta ondorioez. 16. Atala.- Lanarigo arduradunak egindako saioek ematen duten emaitza, beste lanarigoren batek egiten dituen saioetaik sortu daitezkeen beste emaitza desberdinen gain geratuko da. Era berean, Ofizialtasunez onartutako emaitza bakarrak, ekintza bakoitzean arduradun saiaketategi ofizialak egindako azterketatik ateratzen direnak izango dira. 17. Atala.- Aberedunen aldetik abereak ikertzeko ezeztapenak, ikuiluaren ixtea izango du berehalako ondoriotzat, bertatik edozein abere ateratzearen debekuz, eta esan ikuilutik abereak ateratzeko osasunketa agirisorta ezin emanez eta azoketara, lehiaketetara, saio edo beste edonolako agertaldietara joateko debekuz eta Etxaldeko abereak edo kutsadura kentzeko bidea egin ez duten ekoizpenak saltzeko debekuz eta dagokion zigorrez. 18. Atala.- Osasunketa Ekintzaren egitekoak izango dira Ohizko Txerri Izurritearen, Afrikar Txerri Izurritearen eta Ahoeriaren azterketa eta ezabatzea eta Ohizko Txerri Izurritearen eta Ahoeriaren Aurka txertatzea. 1. a) Afrikar Txerri Izurritearen abere sortzaile guzien azterketa urtean behin E.L.I.S.A. delakoaren era bidetik gerlizko zaingoz egingo da. b) Era berean, Indarrean dagoen araupidearekin bat etorririk, Aheriaren, Ohizko Txerri Izurritearen eta Afrikar Txerri Izurritearen azterketa egingo da esandako gaixotasun horien bertakotasunaren susmoa dagoen guztietan. 2. a) Ustiategiko Abere sortzaile guztiak txertatuko dira Aheriaren aurka une bakoitzean ezartzen diren arauekin bat etorririk eta, betiere, aldearen naparminezko egoerak eskatzen duen guztietan. b) Urtean birritan Ustiategiko abere guztiak Ohizko Txerri Izurritearen aurka txertatuko dira. c) Era berean, kutsaezintasunaren neurriko erantzun gaitasuna lortuz gero abere guztiak Ohizko Txerri Izurritearen aurka txertatuko dira. 3. Hilketa. a) E.L.I.S.A. delakoaren eraz Afrikar Txerri Izurritearen azterketan baiezkoa ematen duten abere guztiak, eramatzailetzat joko dira eta berehalaxe hilak, bahituak eta deuseztuak izango dira. b) Era berean, hiru modu horietako edozeinetan medikuntzari dagokionez gaixo ikusten diren etxaldeko abereak, guztiak hilko dira eta naparminen zaintzan indarrean dagoen araupidea ezarria izango da. 19. Atala.- Alde edo Udal batetako Etxalde guzietako abere sortzaile guzien azterketa ezezko ondorioz egiten denean, eta azken 12 hilabetetan Afrikar Txerri Izurrite modurik horietako batetan ere ikusi ez dadinean, gaixotasun horretatik alde asketzat aldarrikatua izango da. 20. Atala: Hiltegietako baimendun Albaiteruek egindako zaintzaz gainera, Ekintzak egiteko lanarigo arduradunak egin ditzake bidezko derizkion zenbait zainketa eta mm. Euskal Autonomi Elkarteko hiltegietan hildako abereen agerkiak hartu ere bai. Abere gaixoak edo eramaleak somatuz gero 18. Atalean jarritako eran jokatuko da. 21. Atala.- Albaiteru Zerbitzuek Ustiategi batetako ezarpenetan osasunketaren azpiegitura baldintzei eragiten dien hutsuneak somatzen dituztenean, lanean ari den Etxaldearen jarraipena hutsune horien zuzenketari baldintzatua geratuko da. 22. Atala.- a) Ekintzaren arau bakoitza eta denak zuzen betetzeak eskubidea emango die aberedunei baiezkoa emandako hil izan behar dituzten abereengatik merkataritzako salneurrien arauera Zaintza Batzordeak jarritako balio neurketaren baliokideko zenbatekoa den kalteordaina hilketa bakoitzean jasotzeko. b) Osasunketa azpiegituraren hutsuneak zuzentzeko beharrezko lanak, laguntza izan dezakete ekoizpen erakundeen hobekuntzarako ezarritakoari heineko den ekonomiko laguntza, aldez aurretik ekintzaren arau guztiak betetzea eskatuz eta Kondaira Lurralde bakoitzean ahalmendun zerbitzuek egitasmoari laguntzeko aldez aurretikako onarpenez. 23. Atala.- Afrikar Txerri Izurritea daramaten abereak edo abere guztiak ez hiltzeak, Ekintzaren gai diren hiru bideetatik edozein azaldu den Etxaldean, Dekreto honen 17. Atalean aurrez ikusitako ondorioez gainera, Arduralaritzaren aldetik ordezko hilketa erakarriko du eta aurreko atalean ezarritako ordain sarien galera ere bai. Era berean, abereak hil arren, Ekintzaren edozein arau ez betetzeak esandako irabazien galera ekarriko du. 24. Atala.- Ekintza egiterakoan edo beste edozein unetan, baiezkoa eman duen zeinkatugabeko abereren bat azaltzen bada, ez da ordainez sarituko ez bere hilketa, ez eta Etxalde horretako baiezkoa eman duen beste abererik ere, azken hau besteak kutsatua izan dela ulertuz. 25. Atala.- Txerri abere guztien erabateko zeinkapen, Zaintza eta osasunketa lortzeko bai aberedunak eta bai beste edozein agintari edo herri-lanariak eta baltzuko Albaiteroak behartuak daude: - Abeltzaintza Zerbitzuei adieraztera zeinkatu gabeko abereen bertakotasuna, zeinkatzeko jotzen ez den bitartean bakantzeko neurri zehatzak hartuz. - Abeltzaintza Zerbitzuei adieraztera abere gaixoen eta susmogarrien bertakotasuna, gaixotasuna behinbetiko ezabatzen edo mugatzen ez den bitartedn bakantzeko neurri zehatzak hartuz. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto honetan ezarritakoari, garatzen duten arauei, eta indarrean dauden osagarrizko arauei huts egiteak, Naparminen Araudian eta antzerako araudian erabakitakoaren arauera zigortuko dira. Bigarrena.- Foru Aldundei dagozkien Erakundeak baimena dute honako Dekretu honen ezarpenerako eta garapenerako beharrezko arauak emateko. Hirugarrena.- Foru Aldundiek Arrantzu eta Nekazaritza Sailari bidaliko diote Txerri abereen ustiatgietako Erroldaritzan izenpetutako eta Osasunketa Ekintzen ihardunen txostena, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Argipideketaren moduaren araupide eratzailearekin bat etorririk. Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan indar izango duen honako Dekreto honetan ezarritakoari aurka egiten dion beste erabakiak, nahiz maila berdineko nahiz maila txikiagoko izan, baliogabetzen dira. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Arrantzu eta Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.ERASKINA FORMULARIO