Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 16ko 223/1985 DEKRETOA, Lurralde Antolaketa eta Turismo Garraio Sailaren 1984.eko Uztailaren 10eko Dekretoa aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 1523
  • Xedapen-zk.: 223
  • Xedapen-data: 1985/07/16
  • Argitaratze-data: 1985/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legean, bere 2. Erabaki Gehigarrian, zera jartzen da: Etxebizitzaren eta lurraren suztapen publikoaren alorrean, Euskadiko Autonomia Elkarteak dituen konpetentzien esparruan, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak, bere ahalmenetaz gainera, Ekonomia eta Herriogasun Sailari dagozkion ahalmenak ere erabiltzen ditu, horien artean, ordain truke eta gestiorako, administraziorako eta erabilpena uzteko, eskuratzeari, kargatzeari eta besterenganatzeari buruzkoak daudela. Eragiketa juridiko horiek, horien artean beroriek formaltzera zuzendutakoak daudelarik, ahalik eta arinen egin ahal izateko helburuz, orain Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuari dagozkion ahalmenak, eragiketa horiek formeltzeari buruzkoak, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Lurralde Ihardun eta Hirigintzarako Artezkariari ematea beharrezkoa da. Ahalmen emate hori, Jaurlaritzaren Legeari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 2. idaz-zatiaren 42. atalak dioenaren arauera, eta bertan jarritako zirkustantziak biltzen direla kontutan hartuz, indarrean dagoen 1984.eko Uztailaren 10eko Sailaren Egitura Organikoari buruzko Dekretoaren aldaketa egokiaren bidez egingo da. Horren ondorioz, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzaren onarpenaz, 1985.eko Uztailaren 16ko Jaurtze Batzordean aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Horrela eskatzen duten Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren erabakiak egiteratuz, ondorengo hauek dagozkio Lurralde Ihardun eta Hirigintzarako Artezkariari: Saltzeko eskeintzaren, salerosketaren, hala badagokio salerosketaren ebazpenaren eskribau-agiriak ematea, eskribau-agiri horietan jarritako baldintzak kentzea, eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteak bereganatutako lurzatien gaineko hipotekak eratu, aldatu, luzatu eta baliogabetzea, Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legean, bere 2. Erabaki Gehigarriarekin bat etorriz Lurralde Antolaketa eta Garraio Sail honi dagozkion ahalmenak erabiliz. Era berean, manu horrek onartutako mugen barruan, Lurralde Ihardun eta Hirigintzarako Artezkariari dagokio, lurraren suztapen publikoaren alorrean Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak hartutako erabakien ondorioz sortutako egoera juridikoak formaltzeko beharrezko izan daitezen bestelako eskribau-agiri guztiak ematea. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 16. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.