Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 9ko 231/85 DEKRETOA, Euskadiko Bezerogoaren Aholkularitza Batzordeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 1631
  • Xedapen-zk.: 231
  • Xedapen-data: 1985/07/09
  • Argitaratze-data: 1985/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Argitaratzera bidalitako eta E.H.A.A.an 51 zenbakiarekin onartutako 1985.eko Martxoaren 6ko 56/ 1985 DEKRETOAN hutsa ikusirik bidezko zuzenketak jarraian idazten dira: Hurrengo eranskinean sartu behar da: I ERASKINA BlZKAIKO LURRALDEKO ZERBITZUARI EMANDAKO ONDASUNAK - Gran Vian, 85, Bilbon etxearen 6. solairutik 300 m2 edo baliokideko toki bat. - Gaur egun zerbitzuan ari diren bulego gaiak. - CN-240 P.K. 19,9-an jarritako 60 toneladako pixugailua. -Gaur egun biltegian dagoen jarri gabeko 60 toneladako pixugailua. -Jarri gabe biltegian dagoen 100 toneladako pixugailua. - R-14 ibilgailua. - 4-L ibilgailu bi. Aldagai diren zerbitzuei loturiko lanarigoa izendatzen duen 2. eraskinean, etxeari atxikitako lanarigo eskuratuaren zerrendan: Bizkaiko garraio zerbitzuan, jarraiko hutsak zuzendu behar dira: Jimeno Moro Mª Angeles Rodriguen Martínez Mª Begoña Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratzeko den lanarigo taldea adierazten den tokian.lzen zerrenda: eskualdatze berezi eta zehatzeko arduralaritza lanari akuratuak. Zentrua: Bizkaiko garraio zerbitzuak. Hemen jarraiko hutsa zuzendu behar da: De La Puente Grigas, M.D. De La Puente Bringas, M.D.Bezeroaren Araudiko 27 Atalean Bezerogoaren Aholkularitza Batzordearen sorkuntza iragartzen da. Ekainaren 7ko 133/82 Dekretoaz bere lehenengo osaketa eta egitekoak finkatzera jo zen. Aipatutako Araudiak onartzen duen Bezeroaren buruzpide zabalaren ondorioz, Bezerogoak bata eta bestea aldatzea aholkatzen du herri erakundeen aurrean Bezerogoaren ordezkotza handiagorantz eta hauentzat eritzi alor hedatuagorantz abiatuz. Esandako honetan Bezerogoaren guztiz gehiengoko osoketa marraztu da eta E.E.E.n.nagusitzen den biean. Bestalde Batzordearen egitekoen zehaztapen modua aldatu da, aitatutako erakundearen ekintzen ahalizateak mugatzen ez duen konponbidera abiatuz eta noski, E.E.E.k onartutako moduaren barne. Honen indarrez Gizarte-ongunde, Herri-osasun eta Lan-Sailburu Jaun Txit Argiaren saloz eta Jaurlaritza Batzarraren 1985eko Uztailaren 9ko aldez aurretikako azterpen eztabaida bide, ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA OINARRIZKO ERABAKIAK 1 Atala.- 1. Azaroaren 18ko 10/81 legearen 27 atalean aurrez ikusitako Bezerogoaren Aholkularitza Batzordea Bezeroen Araudiari dagokionez jarraiko batzarkideekin osatua izango da: - Lehendakaritza izango duen Bezerogoaren Artezkaria. - Bezeroen bazkundeen bi ordezkari edo behar bezala erroldaratutako beraien Baterakuntzetakoa. - Behar bezala erroladaratutako Familia Bazkundeen ordezkari bat. - Sindikaritza Erakundeen hiru ordezkari. - Behar bezala erroldaratutako Kooperatiba Bezerogoen bi ordezkari. - Euskal Herriko Merkataritza, Industria eta Itsasketa biltzarrak batera hautatutako ordezkaria edo berau eratzeko unean Aholkularitza Nagusiak hautatutakoa. 2. Honen eratzeko beharkizunei kalte egiteke Bezerogoaren Aholkularitza Batzordean ordezkatutako erakundeek Euskal Autonomia elkartearen ingurunean bakarrik edo gebienbat arituko dira. 3. Batzordearen Idazdaritzaren egitekoak Artezkariak izendatutako Bezerogoaren Artezkaritzako teknikariak egingo ditu. 4. Bezerogo alorrean berarizko gaitasunagatik edo Batzordeak hala esanda arazo batan duten jakintza bereziagatik askietsitako zenbait gizabanako ager daitezke, Batzordean. 2 Atala.- 10/81 legean aurrez ikusitako zaintza egitekoak kanpo utzirik, Bezerogoaren Aholkularitza Batzordeak bezeroaren eskubideen euste, babes eta erabilkerarekin zerikusia duten arazo guztietan eritziak edo saloak emango ditu bere arioz edo Bezerogoaren Artezkaritzak hala eskatuz. Bere menpe utzitako Erabaki asmoen berri eman beharko du arauz. Aitatutako asmoak behar bezala argibidetuak ikusiko lirateke, Batzordeari igorri eta gero hamabost egun iraganez, argi eta garbi erantzungo ez balu.II ATALBURUA IHARDUTZE MODUA 3 Atala.- Batzordearen lehendakariak legeen betetzeari eta egiaztatutako arrazoiagatik edozein unetan ken ditzakeen erabakien arautasuna izango du egitekotzat. 4 Atala.- Batzordearen lau bazkideen eskariz edo bere arioz Lehendakariari dagokio batzarren deialdia egitea. Dena dela ere, honako dekreto honen 2.n atalaren 2. idazatian egokitzen zaion epeko lehenengo hiru egunak barne eta aurre iritziek bide lehendakariak egingo du bidezko deialdia. Batzordearen bazkideei deialdiaren berri berrogei eta zortzi ordu aurretik eman behar zaie, presazkoak salbu. Batzarraren gai zerrendak lagundu behar dio deialdiari. Behar izanez gero, bazkideak nahiko lehentasunez esandako eskariak kontutan izanik Lehendakariak gai zcrrenda iragarriko du. Hala ere Batzordea balio osoz eratua izango da bazkide guztiak bilduta daudenean edo aho batez hala erabakitzen dutenean. 5 Atala: - Batzordearen egiaz eratzerako gutxienezko zenbatekoa sei bazkidekoa izango da. Aitatutako gutxienezko zenbatekoa betetzen ez bada, Batzordea bigarren deialdian egiaz eratua izango da lehenengorako jarritako ordua baino orduerdi beranduago lau bazkide bertan arkitu daitezanaren baldintzapean. 6 Atala.- Parte hartzen dutenen erabateko gehiengoz onartuko dira erabakiak eta Lehendakariaren botoak berdinketei ebazpena emango die. Gai zerrenda agertzen ez den gairik ez da izango erabakigai, salbu bazkide guztiak bertan egon edo gehiengoaren aldezko botoak arazoa presazko adierazi. 7 Atala.- Bilkura bakoitzean batzar-agiria jasoko da batzarraren iraupena, data, ordua eta bertan egon direnak eta erabakien puntu garrantzitsuak, bozketaren era eta ondorioak eta erabakien edukia azalduz. Idazkariak izenpetuko ditu batzar-agiriak Lehendakariaren oniritziarekin eta aipatzen duenaren hurren-hurrengo batzarrean onartuko dira. 8 Atala.- Une horretan batzordearen bazkideek onartutako erabakien botoa eta hori zuritzen duten zioak jakinerazi dezakete. Arduralaritzako beste Erakundeei saloak edo argipide-txostenak aurkezten direnetan, horiekin batera berarizko botoak jakinerazi beharko dira. 9 Atala.- Lehendakariaren gaixotasuna edo hutsa gertatuz gero, idatzita baimena eman dionari dagokio beraren egitekoak gauzatzea. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Bezerogoaren Ahokularitza Batzordearen egoitza Gizarte-ongunde, Herri-osasun eta Lan Sailaren egongo da. Bigarrena.- Gizarte-ongunde, Herri-osasun eta Lan-Sailari baimena ematen zaio Dekreto honen ezartze eta garapenean erabaki zehatzak eman ditzan. Hirugarrena.- Ekainaren 7ko 133/82 Dekretoaren 3, 4 eta 5 atalak baliogabeturik geratzen dira eta honako honetan ezarritakoari aurkako zaizkion beste guztiak ere bai. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA. Gizarte-ongunde, Herri-osasun eta Lan Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.