Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 4eko 159/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetatik Autonimia-Elkarte Osorako Erakundeetara eskuz-aldatutako garraio-alorreko zerbitzuak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 1272
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 1985/06/04
  • Argitaratze-data: 1985/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Martxoaren 5eko 47/1985 eta Martxoaren 5eko 57/ 1985 Dekretoen bidez, Eusko Jaurlaritza/Gipuzkoako Foru-Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritza/Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako Erabakiak onartu ziren. Erabaki horietan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek garraio-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehazten dira. Beraz, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten dituen Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoan agintzen denaren arauera, bidezko gertatzen da eskuz aldatutako zerbitzuak Elkarte Osorako Erakundeetako ihardutze-sailari atxikitzea, zeren alor horren agintepideak bait dira. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Ekainaren 4an egindako bilkuran onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra: Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetatik Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeetara eskuz aldatutako Garraio-alorreko agintepideak, zerbitzuak, lanarigoa, ogasunak, eskubideak eta betebeharrak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikitzen zaizkio, Martxoaren 5eko 47/1985 eta Martxoaren 5eko 57/ 1985 Dekretoetan jarritakoaren indarrez Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak onartutako Erabakietan eta Eraskinetan aipatzen diren baldintza eta moduan. Azken Erabakia: Dekreto hau argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Ekainak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.