Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 56/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeengandik Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Garraio-alorreko Zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 563
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakudeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 10. Atalean, honako agintepide hauek aitortzen dizkie Kondaira Lurraldeei: Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, Errepidetikako Garraio Mekanikoen Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren Ikuskaritza, Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie; Kondaira-Lurraldeak, gaurregun Arabak bere lurraldean (indarrean dauden Erresumarekingo hitzarmenekin bat etorriz) dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuko dituela. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak Garraio-alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idaskari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen menpeko izandako garraio-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honako era honetan: A) AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEK ETA BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEAK GARRAIO-ALORREAN DUTEN AGINTEPIDEA. «Autonomia-EIkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 10.Atalean, honako agintepide hauek ezartzen ditu: Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, Errepidetikako Mekanikazko Garraioen Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren Ikuskaritza, Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie; Kondaira-Lurraldeek, gaurregun Arabak bere lurraldean (indarrean dauden Erresumerekingo hitzarmenekin bat etorriz) dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuko dituztela. BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOARI DAGOZKIONAK A.1) ERREPIDEZKO GARRAIOETAN - Bizkaiko garraioen egitamuketa egiteratzea. - Bizkaiko garraioen arduralaritza-egitamuketa egiteratzea. - Euskal Herriko Garraio-Artezkaritzan eskuhartzea, lurralde -mailan. - Euskal Herriko Garraio-Batzordeko Bizkaiko Ordezkaritzako lehendakaritza. -Garraioari buruzko informatika-bidezko xehetasunak Eusko Jaurlaritzarekin trukatzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuak sailkatzea. - Bere agintepeko zerbitzuetan, errepidezko garraioa suztatzea. -Garraioari dagozkionetan, zaingo-indarren eta garraio-ikuskaritzaren arteko ekintzak, etengabe, erakidetzea. A.2) BIDARIEN ERREPIDEZKO ARAUPEANGO HERRI-ZERBITZUETAN - Honako zerbitzu hauek sortaraztea, horietarako baimenak ematea, bateratzea, ugariagotzetea, bateratzea, ugariagotzea, gehitzea, kentzea, aunitz eratakoak ezartzea eta berreskuratzea, honako kasu hauetan: - Oso-osoan Bizkaiko lurreremu barruan egin daitezenean. - Bizkaiaz kanpo izan arren, honetaz at garraio egiteko debekua izan dezatenean. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartuta ez egon arren, Bizkaia barruan bidezatirik handiena egin dezatenean. - Prezio-taulak onartzea. - Bidari urriko zerbitzuei laguntza ematea. - Beharrezko izendadinean, ibilgailuak berritzeko laguntza ematea. - Familia ugarientzako bidesari-beherapenetarako laguntza ematea. - Ibilgailuak zerbitzuetako erroldean sartzeko eta erroldetik kentzeko baimenak ematea eta agintzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuetako sari-taulen prezioak beheratzeko baimenak ematea. A.3) BIDARIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO AUKERANGO HERRI-ZERBITZUETAN - Bizkaian errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. - Aideportuetako, portuetako, tren eta autobus geltokietako eta udal-zuduez gainetiko gainontzeko lekuetako, gidari gabeko eta alogerango auto arinek, Bizkaiko eremu barruan, zerbitzuak egiteko jaurpidetza finkatzea. - Bizkaiko herrietarako joanetorridun zerbitzuetarako baimenak ematea. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta banan-banan dirueskuraketa egiten deneko berarizko zerbitzuetarako baimenak ematea, garraioaren zio den herria Bizkaian egon dadinean. A.4) MERKATALGAIEN ERREPIDEZKO HERRI-GARRAIOETAN - Bizkaian errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. - Zatikako garraiagai-zerbitzutarako baimenak ematea edo baliogabetzea: - Oso-osoan Bizkaiko eremu barruan egin daitezenean. - Bizkaiaz kanpo izan arren, honetaz at garraioa egiteko debekua izan dezatenean. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartu ez arren, Bizkaia barruan bidezako eremu barruan izan eta amaiera Autonomia-Elkarteko eremu barruan izan dezaten berarizko garraioetarako baimenak ematea. - Nondikakoa Bizkaiaren mugartean eta norakoa Elkartearenean izan dezaten berarizko garraio-zerbitzuetarako baimenak ematea. - Bere agintepeko ez izan arren, Bizkaiatik igarotzen diren berarizko garraioei buruzko berri ematea. - Bizkaian errolderatutako ibilgailuentzako bide luzeko baimenak ematea - Bizkaian egoitza duten Garraio-Etxetarako baimenak ematea. A.5) ERREPIDEZKO NORNABAKO-JABETZAPEKO GARRAIOETAN Bizkaian errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. A.6) ERREPIDEZKO GARRAIOETARAKO AZPIEGITURETAN - Benetan hirigune diren eta hirigunetzat jotzen direnak mugatzea. - Autobusentzako bidaburuak suztatzea, horietarako baimenak ematea eta/edo ezartzea, eta horientzako sari-taulak ezartzea. - Hirira gabeko kokatze lekuak suztatzea, horietarako baimenak ematea eta/edo horien ustiaketa egitea. -Garraioetarako azpiegitura suztatzea (estalpelekuak, geltokiak, iragarkiak, e.a.). A.7) GARRAIOAREN IKUSKARITZA ETA ZIGORPIDEETAN - Diputazioaren agintepeko Ikuskaritzarako Buruzagiak, Arartekariak eta Laguntzaileak izendatzea. - Errepidezko garraioaren artezko ikuskaritza Bizkaian egitea, zaingo-indarrekin elkarkidetuz. - Eusko Jaurlaritzarekin eta/edo Diputazio batzurekin batera, Autonomia Elkartearen eremu barruan, garraio-ikuskaritzarako berarizko ekintzak antoletzea. - Bizkaian egindako hutsegatikako zigor-zehaztapidetzei bideak eginaraztea eta horiei ebazpena ematea. - Berak ezarritako zigor zehaztapidetza ondoriozko egitebidezko dirueskuraketari bideak egiteratzea. B) EUSKO JAURLARITZAK BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUAK ETA ERAKUNDEAK. Bizkaiko Garraioetarako Lurralde-Zerbitzua. Garraio, Elkartzepide eta Itsas-Arazoetarako Saileko Lurralde-Buruzagitza izeneko Lurralde-Zerbitzu hau, Irailaren, 28ko 104/ 1981 Dekretoz sortarazi zen. Horren burutza, dekretoz izendatutako Lurralde-Buruzagiak izango du, Lehen-Mailako Buruzagi Maila izango duelarik. Sailaren Ihardutze-egiturari buruzko Uztailaren 10.eko 223/1984 Dekretoaren indarrez, Buruzagitza horrek «Bizkaiko Garraio-Zerbitzua»-ren izena hartu zuen. Orain arte Lurralde-Zerbitzuari emandako egiteko guztiak Foru-Diputazioari eskuratu zaizkio; erabaki honen bidez, zerbitzu honen lanarizko eta gauzazko eskuarteak ere eskuz aldatzen direla. C) EUSKO JAURLARITZAK BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUEI ATXIKITAKO OGASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. C.1) OGASUNAKI. Eraskinean dagoen zerrendaren arauera, Bizkaiko Lurralde-Zerbitzuari atxikitako ogasunak. C.2) ESKUBIDEAK Bat ere ez. C.3) BETEBEHARRAK Ez dago betebeharrik. D) EUSKO JAURLARITZAK BIZKAIKO DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUEI ATXITAKO LANARIAK.II. Eraskineko zerrendaren arauera, Lurralde-Zerbitzuaren lanariak. E) ESKURATZEN DIREN ZERBITZUETAN HUTSIK DAUDEN LANPOSTUAK. Ez dago lanpostu-hutsunerik zerbitzu hauetan. F) ESKURATZEN DIREN DIRUIZENDAPENAK. Ez da diruizendapenik ezkuratzen. G) ESKURAKETAREN ERAGITE-INDARRA. Eskuratutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1ean izango du eragite-indarra. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau Gasteizen 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T.G. JOSE M. MAKUA ZARANDONA JN. T.G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.