Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 54/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, Hirigintza-alorrari dagozkionetan, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 561
  • Xedapen-zk.: 54
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 10. Ataleko 311.idazatiak, Lurralde eta Itsasertz-Antolaketa, hirigintza eta etxebizita-arloetan agintepide osoa ematen dio Autonomia-Elkarteari. Estatutoko esandako Atalarekin bat etorriz, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakurrdeen arteko Harrernan»sei buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 LEGEAK, bere 7. ataleko, c) hizkian, .5. zatian, Hirigintzaren alorrean, Bateango Erakundeen Iegebideak bere mugarteetan egiteratzea ematen die Kondaira-Lurraldeei , honako ahalmen hauek dagozkiela: arioa, gertakuntza, egiterapena, eraentza, arta eta argibideketa-ahalmenak eta bai, bere ihardutze-eremuaren barruan goragoko mailako egitamuketan zehaztutakoak egiteratuz Lurralde eta Hirigintza-Antolaketarako agiri-sortak ontzat ematea ere, Legeak beste herri-izaiki eta hirigintzako ihardutze.-erakunde hatzuei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe. Horren ondorioz, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 195/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Bizkaiko kondaira-Lurraldeak Hirigintza-alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraski netango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Idazkaria denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, Hirigintza Zerbitzuak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeengandik Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari, honako modu honetan, eskuratzea erabaki zuela: A) Hirigintza alorrean, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari dagokion aginpidea. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEAK, bere 7. ataleko, c) hizkian, 5. zatian, Hirigintzaren alorrean, Bateango Erakundeen legebideak bere mugarteetan egiteratzea ematen die Kondaira-Lurraldeei, honako ahalmen hauek dagozkiela: arioa, gertakuntza, egiterapena, eraentza, arta eta argibideketa-ahalmenak eta bai, bere ihardutze-eremuaren barruan goragoko mailako egitamuketan zehaztutakoak egiteratuz Lurralde eta Hirigintza-Antolaketarako agirisortak ontzat ematea ere, Legeak beste herri-izaiki eta Hirigintzako Ihardutze-Erakunde batzuei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe. Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen Foru-Erakundeei dagozkie, honekin batera doan 1. zerrendaren arauera indarrean dauden legeetan Autonomia-Elkarteari ematen zaizkion aginpideak; horiek, aurreko idaz-zatian adierazitako ahalmenei buruzkoak direla, honako zehaztapen hauen arauera: 1) Antolakideketarako Lurralde-Egitamu Artezleak gertatze bideratze eta onartzea Eusko Jaurlaritzako hirigintzazko ihardutze-sailei dagokie, indarrean dauden legeek Probintzia-Diputazioei ematen dien gertatze eta bideratze-ahalmenaren kaltetan gabe. 2) Bere Lurralde hesparruak Kondaira-Lurralde bat baino gehiago hartzen dueneko Egitamu, Arau, Hirilurra Zermugatzeko Egitasmoak eta Hirigintza-Ihardune rako Egitamuak gertatze, bideratze, behin betiko onartze, balio gabetze eta, hala badagokio, horiek ematea Eusko Jaurlaritzako hirigintzazko ihardutze-sailei dagozkie. 3) Udal-Antolaketarako Egitamu Orokorrak, Egitamuketarako Ordezkatze eta Osatze-Bidezko Arauak, Hirilurra Zermugatzeko Egitasmoak, Hirigintza-Ihardunerako Egitamuak eta, Antolakideketarako Lurralde-Egitamu Artezleen edo Egitamu Orokorren eta Egitamuketarako Ordezkatze eta Osatze-Bidezko Arauen zehaztapenak egiteratzen ez dituzten Egitamu Bereziak bai eta esandako baliabide horien aldaketak behin betiko onartzea, baliogabetzea eta hala badagokio horiek ematea, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeak horri buruzko erizpena eman ondoren egingo dira.Egitamu Orokorrei, Egitamuketarako Ordezkatze eta Osatze-Bidezko Arauei, Hirilurra Zermugatzeko Egitasmoei eta Antolakideketazko Lurralde-Egitamu Artezle bat egiteratzen ez duten Egitamu Bereziei dagozkienetan, aurreko idaz-zatian ohartemandako erizpena behartze-indarrekoa izango da honako alde hauetan: - Etxebizitza, Industria eta Zerbitzuen garapenaren neurketa. - Beren helburuagatik, horiek antolatzea Kondaira-Lurraldeen agintepekoa ez deneko azpiegiturak, Horniketak, berezko baliabideak, ihardunak eta bestelako gaiak. 4) Alorraren nolakotasunarengatik Eusko Jaurlaritzari dagozkion aginpideak egiteratzeko beharrezko Egitamu Bereziak gertatzea eta bideratzea, Jaurlaritzako hirgintzazko ihardutze-sailei dagokie. Antolakideketarako Lurralde-Egitamu Artezleen, Antolaketarako Udal-Egitamu Orokorren, Egitamuketarako Osatze-bidezko eta Ordezkatzezko Arauen eta Hirigintza-Ekintzarako Egitarauen zehaztapenak egiteratzezkoak direnetan, Egitamu Berezi horien behin-betiko onarpena ematea ere dagokie Jaurlaritzako hirgintzazko ihardutze-sailei. 5) Antolakideketarako Lurralde-Egitamu Artezleak eta Hirigintzazko Egitamu, Arau, Egitarau eta Egitasmoak egiteratzea Eusko Jaurlaritzari dagokio bere agintepideen barruan, eta bai Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege-Dekretoz onartutako Lur Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Eraberritutako Idazkeraren Aldi Baterako 4. Erabakiaren hirugarren idaz-zatian araupetutako Hirigintza-Ihardunerako Egitasmoei buruzko ahalmena ere. 6) Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege-Dekretoz onartutako Lur-Jaurpiderari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Eraberritutako Idazkeraren 180.2 atalean Ministro-Batzordeari aitortzen zaizkion aginpideak, Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzari dagozkio. B) Ihardunen Antolakideketa. Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen Foru-Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzak, dagokion Aldizkarian argitara dadinetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, erabakitako edo hala badagokio, behin batiko onartutako zehaztapidetzen ale bana, Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 30eko 46/ 1981 Dekretoaren arauera behar bezala bideratuta, elkarri bidaltzeko betebeharra, izango dute. C) Aldi Baterako Araubidea. 1985.eko Martxoaren 1.a baino lehenago hasitako edo, hala izanez gero, behin betiko onarpena emateko Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako zehaztapidetzak, beren bide guztietan, goradeiak barne, Eusko Jaurlaritzak burutuko ditu. D) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Ondasunak. Eraskin gisa ematen diren 2. eta 3. zerrendakoak. E) Eskuratze honek, C) zatian ohartemandakoaren kaltetan gabe, 1985.eko Urtarrilaren 1etik aurrera izango du indarra. Eta horrela erasota geldi dadin, egin eta izenpetzen du egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren hogeita zazpian. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. ' JOSE M. MAKUA ZARANDONA JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.