Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 45/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, errepide eta bide-alorretako zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 552
  • Xedapen-zk.: 45
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7.8 Atalak, Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkie: - Egitamugintza, Egitasmogintza, Eraikintza, Errepide eta bideen Zaintza, Eraldakuntza, Dirubidetza, Erabilketa eta Ustiaketa. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Errepide eta bide-alorretan Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan . aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Probintziako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari errepide eta bideen zerbitzuak, honako modu eta neurri hauetaz, eskuratzea onartu zuela: A) Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari dagozkion agintepideak. Egiteko eta zerbitzu-eskuraketa hau, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutza-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azoroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. ataleko a) letrako 8. idazatian ohartemandakoaren babespean egiten da, Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 10. ataleko 34 idazatian esandakoei buruzkoetan. B) Eskuratzen diren egitekoak. Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari honako hauek eskuratzen zaizkio: a) Gaur arte Euskal Herriko Autonomia-Elkartearenak izan diren errepide, bideekiko eta baimen jaurpideari atxikita ez dauden bidegurenekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horien dirubideak, erabilpena eta ustiaketa betetzeko gaietan, egiteko eta agintepide guztiak, bere kondaira-lurraldeko mugarte barruan dauden zatietan, oinarrizko sareetako osagarrizko eta lurralde-mailakoak ere bertan direla. b) Azaroaren 25eko 27/1983 Legean ohartemandakoaren arauera, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek onartutako Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta bide seinaleentzako arauak jarriko ditu indarrean bere bide sareetan. c) Erresumako Errepide-sarearen jarraipen izan edo elkarteaz besteko beste Herri-Erakundeenei edo Kondaira-Lurraldeetakoei heurei atxiki dakizkienetan esanda ko Errepide-Egitamu horretan jarri daitezen aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak egingo ditu gutxienez eta, horren ezean, 1980.eko irailaren 25ean onartutako Erresumaren eta Autonomia-Elkartearen arteko Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren ondoriozkoetan erabilgarri diren Erresumako legeetan jarri daitezenak. d) Gipuzkoako Kondaira-Lurraldea, Erresumak nazioarte-mailako itune, hitzarmen edo aholkuen esanari atxikiz errepideak egiteari eta bere onean eusteari buruz eman ditzan guztizko heineko teknika arauei atxikiko zaie, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 20.3 atalean finkatutakoaren arauera. Orobat, Gipuzkoako Kondaira Lurraldea, Erresumaren babes-arrazoiak direla bide, errepideak egiteko, bere onean iraun arazteko eta ustiatzeko, Erresumak eman litzakeen oharpideei atxikituko zaie. e) Autonomia Elkartearen, Erresumaren, Kondaira Lurraldeen edo Autonomia Elkartetik kanpoko bestelako Herri-Erakundeen egitamuen ondorioz, beren taiuketak beste Kondaira-Lurralderen bat edo horien mugakideak hartzen ditueneko elkartzebideak egin beharko balira, egitamu horiek antolakidetu egingo lirateke, elkarren ahalmen eta aginpideak oinarritzat hartuz. C) Eskuratzen diren Erakundeak. 1. Errepideetarako Gipuzkoako Ordezkaritza eskuratzen da, horren buru, Errepideetarako Gipuzkoako Ordeskaria dagoela eta honako egitura hau duela: - Egitasmo eta Lan-Saila. 2 Idazgu-saila. - Euste eta Ustiatze Saila. 2 Idazgu-saila. - Guztizko Arazoetarako Idazgu-Saila. Egitekoak. Errepideetarako Gipuzkoako Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu: bere agintepeko errepide eta bideekiko egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horietarako dirubideak, erabilpena eta ustiako. ta. D) Eskuratzen diren ogasunen zerrenda. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak 1. Eraskinean agertzen dira. E) Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako Lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako lanarigoa, 2. Eraskinean agertzen da. F) Diruizendapenak. Errepideei dagozkienez, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailak, Uholde-Sailak, eta Lurralde-Arteko Ordain-Baltzak hartu eta 1984.erako diruegitamuetan «agertzen» diren (D) zorrak, Eusko Jaurlaritzak kendu beharko ditu. G) Eskuraketen eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen lanarigo eta eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango du eragite-indarra. Eta horrela erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA