Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 43/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearengandik Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei, Nekazaritzazko Gaikuntza eta Ikerketa-alorreko zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 550
  • Xedapen-zk.: 43
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

«Autonomiadun Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1. Atalean honelako hau ezartzen du: Autonomia-Estatutoak ezartzen duenaren arauera, Autonomiadun Elkartearen agintepeko izan eta Estatuto horretan, aipatutako Legean edo besteren batetan Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei aitortu edo eskuratu ez dakizkien gaien legegintza eta egiterapena Euskal Herri Osorako Erakundeen agintepeko direla. Hori horrela, Zientzia eta Teknika-Ikerlaritza alorreango eta Irakaskuntza alorreango agintepideak, bere maila eta graduen eta moeta eta berezitasunen neurririk zabalenean Estatutoaren 16. Zatiko 10. Atalak eta 16. Atalak agintzen dutenaren arauera Euskal Herriari dagozkiola eta Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legean, agintepide hori, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei eskuratu ez zitzaienez, Euskal Herri Osorako Erakundeei dagokie horren egiterapena. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzu-eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Nekazaritzazko Gaikuntza eta Ikerketa-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, hortan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru-Diputazioen arteko Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, zera EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Osailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Foru-Diputazioak Nekazaritza-Ikerlaritzen eta Gaikuntza-alorretan dituen zerbitzuak eskuratzen dizkiela Euskal Herri Osorako Erakundeei, honako era honetan: a) Euskal Herri Osorako Erakundeen agintepidea Ikerlaritza eta Gaikuntza-alorretan: «Autonomiadun Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.Atalean honelako hau ezartzen du: Autonomia-Estatutoak ezartzen duenaren arauera, Autonomiadun Elkartearen agintepeko izan eta Estatuto horretan, aipatutako Legean edo besteren batetan Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei aitortu edo eskuratu ez dakizkien gaien legegintza eta egiterapena Euskal Herri Osorako Ereakundeen agintepeko direla. Hori horrela, Zientzia eta Teknika-Ikerlaritza alorreango eta Irakaskuntza alorreango agintepideak, bere maila eta graduen eta moeta eta berezitasunen neurririk zabalenean Estatutoaren 16. Zatiko 10. Atalak eta 16. Atalak agintzen dutenaren arauera Euskal Herriari dagozkiola eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legean, agintepide hori, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Organuei eskuratu ez zitzaienez, Euskal Herri Osorako Erakundeei dagokie horren egiterapena. b) Eskuz aldatzen diren zerbitzuak eta Erakundeak: 1. Fraisoroko Nekazaritza-Gaikuntzarako Eskola, nekazaritza-teoriazko eta praktikazko Gaikuntzarako Ikastegiaren antolakuntza eta egitekoekin. c) Fraisoroko Nekazaritza-Gaikuntzarako Eskolari atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak. Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak lehenengo zerrendan agertzen dira. Eskuratutako ogasun mugikorrak, ematezko eta hartzezko agirietan agertzen direnak izango dira. d) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa 2. zerrendan agertzen da. e) Eskuraketaren eragite-indarra. Eskuz aldatutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1ekoa izango da. Eta erasota geldi dadin ematen dut egiaztapen hau Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA