Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 31/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Kultura-alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 538
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. atalean Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkio: A) Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-gordetegien, Liburutegien eta Arte-Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakusketxe eta Erakundeen alorrean, bakarreango agintepidea. Kondaira-Lurraldean, zuduzko izan daitezen kultura-erakundeak sortaratzea eta horiei eustea. B) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, honako gai hauetan, emandako arauak osabideratze eta egiteratzeari buruz. 1. Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeologiazko Ondareari bere onean eustea eta hori hobetzea, birregokitzea edo hala behar izanez gero, bilaketak egitea. 2. Kirolaren suztapena. Eskola-kirolarekiko eta guztientzako kirolarekiko egitarauak. C) Bere Lurraldearen barruan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Legeak, honako gai hauetan egiteratzeari buruz: 1. Elkarte-hazkuntza, emakumea. Haurrarekiko, gazteekiko, zahaztzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika. Euskal Herri Osorako Erakundeek alor horietan artez ihardutzearen gabe. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakunden eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 194/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Kultura eta Turismo-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Arabako Kondaira-Lurraldeak kultura-alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Arabako Foru-Diputazioaren Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS M. BANDRES UNANUE. ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Idazkaria den CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako osoko-bilkuran kulturako zerbitzuen agintepideak Arabako Kondaira-Lurraldeari, honako modu honetan, eskuratzea erabaki zuen: A) Kultura eta Turismo-alorrean, Arabako Kondaira-Lurraldeari dagokion agintepidea: «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. atalean Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkio: I) Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-gordetegien, Liburutegien eta Arte-Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta Erakundeen alorrean, bakarreango agintepidea. Kondaira-Lurraldean, zuduzko izan daitezen kultura-erakundeak sortaraztea eta horiei eustea.II) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, honako gai hauetan, emandako arauak osabideratze eta egiteratzeari buruz: 1. Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeolojiazko Ondareari bere onean eustea, eta hori hobetzea birregokitzea edo hala behar izanez gero, bilaketak egitea. 2. Kirolaren suztapena. Eskola-kirolarekiko eta guztientzako kirolarekiko egitarauak.III) Bere Lurraldearen barruan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Legeak, honako gai hauetan egiteratzeari buruz. 1. Elkarte-Hazkuntza, emakumea. Haurrekiko, gazteekiko, zahartzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika. Euskal Herri Osorako Erakundeek alor horietan artez ihardutzearen kaltetan gabe. B) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak 1 Eraskinean agertzen dira. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak 2 Eraskinean agertzen dira. D) Eskuraketaren eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen lanari eta eskuarteen eskuraketaren eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango da. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JUAN M. OLLORA OTXOA DE AZPURU JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA