Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 30/1985 DEKRETOA, Arabako Kondaira-Lurraldearen irakaskuntza-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 537
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio: «Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.» Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero; irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 194/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek irakaskuntza-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta bete-beharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Arabako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honelako era honetan: A) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen irakaskuntza-alorreko agintepideak. Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak onartutako Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio: «Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.» Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek. B) Eskuratzen diren zerbitzuak eta Erakundeak. Euskal Herri Osorako Erakundeei, honako hauek eskuratzen zaizkie: a) Ikastegien jabetasuna eta bai Arabako Kondaira-Lurraldeko Foru-Erakundeei haiei buruz dagozkien agintepideen egiterapena ere. b) Arabako Foru-Diputazioaren Erakundeei, Zerbitzuei herri-Iraskundeei eta eraentzarako gainontzeko ihardutze-sail eta erakundeei dagozkien irakaskuntzarekiko egitekoak eta zerbitzuak. c) Eskuratutako Ikastegiei, Erakundeei eta Zerbitzuei atxikitako irakaskuntzako eta irakaskuntzakoa ez den lanarigoaren izendapena, aldaketa, suztaketa, hobekuntza eta aldakortasuna. d) Arabako Foru-Diputazioak, herri nahiz norbanako-alorreko erakundeekingo Bazkunetan, Hitzarmenetan eta Zaingo-Batzordeetan edo bestelako lankidetza-moduetan partaide izateagatik dituen irakaskuntza-egitekoak. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak lehenengo eraskinaren lehenengo zatian jasotzen dira. Eskuratu daitezen ogasun mugikorrei dagokienez, horien Hartze eta Eskuratze-Agirietan erasotakoak izango dira. Elkarte Osorako Erakundeek, Arabako Foru-Diputazioa partaide deneko eta lehenengo eraskinaren bigarren zatian zerrendaratzen diren Bazkunetan, Zaingo-Batzordeetan eta Hitzarmenetan dituen ogasun, eskubide eta betebeharren jabetza hartzen dute. Arabako Foru-Diputazioak horiek burutu ondoren, I eraskineko hirugarren zatian agertzen diren eta Diputazio horretako Diru-ezarketetarako Egitamuari dagozkion Ikastegiak, Euskal Herri Osorako Erakundeei eskuratuko zaizkie. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariagoa II eraskinean zerrendaratzen da. E) Agirien zehaztapidetza eta harrera. Zerbitzuak eskuratze-unean, bere bideak egiten egon daitezen gaiei buruzko zehaztapidetzak, egon daitezen moduan bidaliko dira eskuraketa indarrean sartu ondoren, eskuratutako zerbitzuak jarraitu eta erabaki ditzan, eta bai zerbitzu horren gainontzeko agiripaperak ere. Guzti hori, gai bakoitzeko agintedunen ordezkariek ontzat emanda egon beharreko eskuratze-agirian jasoko da. F) Eskuraketaren eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen gizakizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1etik izango du eragite-indarra. Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. JUAN M. OLLORA OTXOA DE AZPURU JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA