Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 24ko 294/1984 DEKRETOA, Ikerketa eta Garapenerako Sailarteko Antolakidetze-Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 1779
  • Xedapen-zk.: 294
  • Xedapen-data: 1984/07/24
  • Argitaratze-data: 1984/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Zerbitzuak egiteratzean agian egin zitezkeen hutsegatikako edo uzkeriegatikako kexak, salapenak edo jazarpenak idatziz erasota bertan geldi daitezen, Errepidezko Bidari eta Merkatalgaiak Garraiatzeko Herri-Zerbitzuen Arduralaritza-Idazguetan eta ibilgailuetan Jazarpen-Liburua nornahirentzat eskuragarri egon-beharra izan da, xede hori egiteratu duten Iege·-manu berezien indarrez eta une bakoitzean egon zegoen beharren arauera alor hori zehaztuz, aspaldidanik araupetuta izan den eskakizuna. Nolanahi ere, ezinhestekotzat jotzen da, orain, manu berri bat ematea, lehen aipaturiko eskakizuna Arduralaritza honek, eragozpenak kentzeko eta errepidezko garraio-zerbitzuez baliatzen direnen zuduei modu errazago batez erantzuteko. daukan erizpideari egokitzea xedetzat duena. Arrazoi horregatik, Jazarpen-Liburua bai Errepidezko Bidari eta Merkatalgaiak Garraiatzeko Herri-Zerbitztietako Arduralaritza-Idazguetan, bai horien ibilgailuetan bertan, nornahirenrzat eskuragarri egon-beharra ezartzen du Agindu honek, horrekin, aldebatetik garraiatzailearen aurrean, eta bestetik Arduralaritzaren aurrean, horien kexak erasota uzterakoan, bezeroengan beroriengan sor zitezkeen agiango anabasa eta uzkudura kentzen saiatzen dela. Hori dela eta, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala Agindu honen bidez zehazten den Jazarpen-Liburua, Autonomia-Ekartearenak berarenak edo esku-emandakoenak diren Errepidezko Bidari eta Merkatalgaiak Garraiatzeko-Herri-Zerbitzuen ibilgailu eta Arduralaritza-Idazgu guztietan, nornahirentzat beti eskuragarri egon-beharra agintzen da. Liburu horiek bide Ofizialetik zuzkituko dira. Bigarren Atala Salapenak eta jazarpenak egiteko gai den orrialde bakoitza, zenbaki bera duten lau aldakik osatuko dute eta xede hauetarako izango dira: - Lehenengo aldakia, garraiatzaileak berak, JazarpenLiburuak banatzen ohi dituen Garraioen Arduralaritza-lansailari nahitaez bidaltzeko, salapena edo jazarpena egin dadineko egunetik hasi eta, gehienera, hogei laneguneko epearen barruan. - Bigarren eta hirugarren aldakiak, garraiatzaileak jazarpen-egileari nahitaez emateko, honek Jazarpen-Liburuak banatzen ohi dituen Arduralaritza-lansailari bidali ahal izango diola. - Laugarren aldakia, liburutik atera gabe geldituko da, egindako jazarpena behar den moduan, bertan erasota gelditu dadin. Hirugarren Atala Salapenak nahiz jazarpenak idatziz egingo dira, salapen-egilearen izen-abizenak, Erresumako Nortasun Txartelaren Zenbakia eta Egoitza berariz bertan erasota utziz. Laugarren Atala Bezeroen eskuragarri ibilgailuetan egoteko diren Jazarpen-Liburuak errolderatzea, legeztatzea eta eskuratzea, horretazko txartelak baieztatzeko behar den biderapena egiteko Arduralaritza-lansail agintedunek egingo dute, eta garraio-enpresen idazguetarako direnak, lurraldeango Arduralaritza-lansail agintedunak. Bosgarren Atala Agindu honetan jartzen diren manuen hauspenak, Errepidezko Mekanikazko Garraioen Antolapenari buruzko 1947. eko Abenduaren 27ko Legeko 20. Atalean eta horren Ihardupide-Araudian agintzen denaren arauera zigortuko dira. Honako hauek joko dira hauspen-larritzat: a) Jjazarpen-Liburua ez eukitzea. b) Liburua eskatzen dionari ez ematea. c) Orrialdeei pusketa kentzea, orrialderen bat edo guztiak galtzea, idazki otizialen edo jazarpen-egileek egindakoen esan nahia aldatzea, nahaspilatzea, izkutatzea edo tartekatzea eta Agindu honetako 2. Atalean jarritako epearen barruan, dagokion jazarpen-orrialdea ez bidaltzea, ekintza horiek ekar dezaten zigor-legearekiko erantzukizun beharraren kaltetan gabe. ALDIBATERAKO ERABAKIA Gaur indarrean dauden Jazarpen-Liburuek· Agindu honetan zehaztutakoak horien ordez, eta txartelen baieztapena egin dadineko unean, atera daitezenerarte izango dute balio-indarra. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Uztailak 26. Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailburua, CASTOR GARATE MUÑOZ.Gaurko gizarte batetan, zientzia eta teknika-alorretako politikabide bat (aski ez bada ere) izatea ezinbesteko baldintza da kulturaren aurrerapenak, gizarte-aurrerakadak, ekonomia-hazkuntzak eta, azken batetan, bizitza-mailaren hobekuntzak eskatzen dituzten betebeharrei behar bezala erantzuteko. Aipatze hutsa oso luze izango litzatekeen arrazoi berezi batzugatik, zientzia eta ikerketa-alorrean Euskadik daukan ekandua oso ahula da, eta alor horietan dituen aukerek ez diete gaurko betebeharrei erantzunik ematen. Eskuerango baliapide urriak modu eginkorrago batez erabili ahal izateko, ezinbesteko gertatzen da zientzia eta teknika-alorretako politikabideak antolakidetzea, Sail bakoitzari bere eremuaren barruan dagozkion agintepideen kaltetan gabe. Ikerketa-alorrarekiko behar hainbat argipide eta ezagutza izan eta, jakineko egitarau bat egiteratzeko unean, eskuerango giza eta gauzazko baliapideei buruzko eritzia eman ahal dezan ihardutze-sail batetaz baliatu-beharrak aski baieztatzen du esandako guztia. Guzti horregatik, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten dituen 101/1984 Dekretoko 7. Ataleko b) idaz-zatiak agintzen duenaren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzaren Batzordeak 1984.eko Uztailaren 24an aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Ikerketa eta Garapenerako Antolakidetze-Batzordea sortarazten da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua izango dela horko Lehendakari. 2. Atala.-Ihardutze-erakundez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren menpe egongo den Batzorde horren egitekoak ondorengo hauek izango dira: 1. Teknika-alorreko ikerketa eta garapenerako politikabideei buruz, artezpide orokorrak gertatzea. 2. Lehentasuna duten eremuak finkatzea eta zientzia eta teknikabide-xedeak zehaztea. 3. Teknika-alorreko ikerketa eta garapenari buruzko egitamuak urte batzutarako gertatzea. 4. Ikerketa-egitarauen haztaketa, hautaketa eta arta egiteko erizpideak finkatzea. Egiteko hauek bezala gauzatu ahal izateko, Batzordeak zera egin behar izango du: a) Teknika-alorreko ikerketa eta garapen-gaietan, legegintza-egiterapenari buruzko saloak gertatzea. b) Gai horietantxe, diruegitamu-saloak gertatzea, eta bai baliapideen banaketa ere, Sail bakoitzak bere dituen agintepideen kaltetan gabe. c) Gai horiei buruzko azterlanak eta argipide-txostenak gertatza. Batzordeak, horretaz gainera, ikertzaileak gaitzeko diren ekinzapide guztiak antolakidetuko dira. 3. Alala.- Jarraiango kide hauek izango dira Ikerketa eta Garapenerako Antolakidetze-Batzordea osatuko dutenak: - Lehendakari; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua. - Lehendakariorde; Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordea. - Zortzi batzordekide, ondorengo Sailak ordezkatzen dutela: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila, Industria eta Merkatzaritza-Saila, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila, Nekazaritza eta Arrantzu-Saila, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Saila, Kultura-Saila, Ekonomia eta Herriogasun-Saila eta Hizkuntza-Politikarako Idazkaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren ordezkaria izango da Batzordeko Idazkaria. 4. Atala.- Kultura, zientzia, teknikabide, ekonomia eta gizarte-eremu berezietan gaitasun nabaria eta itzala aitortzen zaien pertsonek osatutako zientzia-lantalde aholkulari bat izendatuko du Batzorde horrek. 5. Atala.- Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetzak, zientzia-politikaren guztizko egiterapen-sail gisa ihardungo du, ikerketa-gaietan gainontzeko Sailek dituzten agintepideen kaltetan gabe. 6. Atala.- Batzorde honek ihardun ahal izateko behar daitezen diru-eskuarteak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren dimegitamu-atal berezi batetan izendatuko dira. 7. Atala.-Batzordeak berak, jarriko ditu barne-ihardunean izango dituen arauak. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indatrean. Gasteizen, 1984.eko Uztailak 24. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN URRUTIA ELEJALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.