Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 19ko 218/1984 DEKRETOA, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiak Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten lzaikientzako dirubideak egiteari buruzko Apirilaren 18ko 73/1983 Dekretoa eraldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 1387
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1984/06/19
  • Argitaratze-data: 1984/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

1984.eko ekonomia-urtean, Apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoko 22. Atalean ageri diren manuek indarrean iraungo dutela dio Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuei buruzko Abenduaren 20ko 30/1983 Legeak. Beraz, ezinbesteko gertatzen da Legegintza-Dekreto hori eginbideratzen duen Apirilaren 18ko 73/1983 Dekretoko Atalak gaurkotu eta eraldatzea. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak Ekonomia-Batzordearekin bat etorriz egindako saloz, eta Jaurlaritzak 1984.eko Ekainaren 19an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.-Apirilaren 18ko 73/1983 Dekretokoak izan eta jarraian aipatzen diren Atalak eta manuak, ondorengo modu honetan eraldatzen dira: Lehenengo Atala.-Xedea 1. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, eta Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren bidez, urtebete baino gehiagorako gabeko maileguak egin ahal izango dizkie, 1984.eko ekonomia-urtean, Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei, Izaiki bakoitzak bere Diruegitamuetan ontzat emandako zenbatekoraino. · 2. Mailegua ematea eskuerango diru-eskuarteen eta bakoitzean izan daitezen zernolakoen arauera erabakiko da. Zazpigarren Atala.-Biderapena 1. Mailegu-eskea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari egingo zaio, berak jarri dezan eran eta, beti ere, doakion Izaikia eratxikita daukan Sailaren bidez. 2. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, eske-idazkia aurkeztu eta 15 eguneko epearen barruan, Ekonomia-Batzordeari horretazko saloa egingo dio, Jaurlaritzak erabaki dezan, salo horiek, nahitaez, honako hauek barne daramatzala: a) Maileguaren zertarakoa. b) Diruak eskuratzeko eta itzultzeko dirubidetza-egitamua, eta bai dirusarien ordainketetarakoa ere. 3. Aurreko zatien gai diren eske-idazkiak, 1984.eko Urriaren 30a baino lehen aurkeztu behar izango dira. Hirugarrena.-Erakundegoren-mailako Izaikien zorpetzea 1984.eko ekonomia-urtearen barruan, Autonomia-Elkar:eko Erakundegoren-mailako Arduralaritzako Izaikiek bakoitzak bere diruegitamuan jarritako mugen barruango mailegu-ituneak egin ahal izango dituzte dirubidetza-erakundeekin, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren arauzko erizpena oinarri dela Ekonomia-Batzordeak egindako saloz Jaurlaritzak bere baimena eman ondoren. AZKEN ERABAKIA lndarrean jartzea Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean, 1984.eko Ekainak 19. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, JOAQUIN OTXOA SARATXAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.