Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren bosteko 156/1984 DEKRETOA, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1984 Legeko hauspenen sailkaketa eta zigorrak jartzeko bideak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 1252
  • Xedapen-zk.: 156
  • Xedapen-data: 1984/06/05
  • Argitaratze-data: 1984/06/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua; Ekonomia

Testu legala

Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeko Azken Erabakietatik Seigarrenak esku ematen dio Eusko Jaurlaritzari, Lan-Sailburuaren saloz, hauspenen zermugapenerako, zigortze-bideetarako eta horietarako goradeietarako beharrezko izan daitezen araupideak emateko. Bere aldetik, aipaturiko Koperatibei buruzko Legeko 67/2 Atalak zera jartzen du: egin daitezen hauspenak, larria, ekonomiazko garrantzia, inori edo bazkideei ekarritako kaltea eta koperatibaren ekonomiazko ahalmena kontutan izanik zigortuko direla. Horren ondorioz, eta esandako Azken Erabakietako Seigarrenak dakarren agindua beteaz Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legea behar bezala egiteratu ahal izateko, Legeak dakartzan hauspenen nolakoa eta zenbatekoa araupetzea dagokio, eta bai zigorrak jartzeko berarizko arduralaritza-bideak ere. Horiek horrela, Lan-Sailburuaren saloz, Koperatiben Artezte-Kontseiluaren iritzia entzunda, eta Jaurlaritza-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Ekainaren bostean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA Hauspenak eta zigorrak Lehenengo Atala Koperatiba-Baltzuek, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari darizkion eginbeharrekiko eta erabiltze eta egiteratze-arauekiko hauspen izan daitezen egintza eta huts egiteegatikako erantzun-beharra izango dute. 2garren Atala Hauspen izan daitezen egintzak arinetan, larritan eta oso larritan zermugatuko dira. 3garren Atala Honako hauek joko dira hauspen arintzat: a) Artezte-Kontseilua Baltzu-Araudian egindutako aldikotasunez ez biltzea. b) Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 45garren Atalak dion nahitaezko baltzu-agiripaperak lau hilabetetik gorako aldian behar bezala jarri gabe eta egunean-eguneangotu gabe eukitzea. c) Koperatibaren baitan batzordeak, taldeak edo sailak egon, eta Baltzu osoaren kontaduritzaz gainera harien banakakoa ez eramatea. 4garren Atala Honako hauek joko dira hauspen larritzat: a) Baltzuaren izenean "Koperatiba-Baltzua" ("Sociedad Cooperativa") hitzak edo "Kop.-B" ("S. Coop.") laburpena ez sartzea, edo baltzuaren erantzukizun-moeta laburki bederen ez adieraztea. b) Bazkideei eska ditzaten argipideak ukatzea edo Artezte-Kontseiluak Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 15garren Atalak araupetzen duen argipideak eman beharrari huts egitea. c) Artezke-Kontseiluak bazkide bat horretarako jarrita dauden bideak egin gabe egoztea. d) Biltzar Nagusian edo Artezte-Kontseiluan laguntza-bidezko bazkideen boto-zenbatekoa lan-bazkideenena baino haundiagoa izatea. e) Ihardunik gabeko edo baliatzaile ez diren bazkideen botoak lan-bazkideen guztirako botoen herenetik gora izatea. Gaindikin garbia ateratzeko egin beharreko kenketei buruzkoetan Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 26garren Atalak agintzen duenari ez atxikitzea. g) Nahitaezko Emendio-Baltzan eta Hezkuntza eta Gizarte-Hazkunderako Baltzan Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 27garren Atalak esaten dituen Gaindikin Garbien gutxienezko ehunekoak ez sartzea. h) Artezte-Kontseiluak Biltzar Nagusiari bilkurarako deia bere garaian eta legeak agintzen duenez ez egitea. i) Artezte-Kontseiluko kargudunak dagokionean ez aldatzea. j) Artezte-Kontseiluak hiru kontu-artekari edo gehiago ez izendatu izana, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 43/6 Atalak agintzen duenaren arauera izendapen horiek egitea nahiatezkoa izan dedinetan. k) Kontu-artekariei Biltzar-Nagusiari ontzat eman ditzan arauz aurkeztu behar zaizkion kontaduritza-agiriak ez erakustea. l) Legearen 45garren atalak esaten dituen nahiteazko baltzu-agiripaperak zortzi hilabetetik gorako aldian behar bezala jarri gabe eta egunean-eguneangotu gabe eukitzea. m) Baltzuak Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 45garren Atalak esaten dituen kontaduritza-liburu ofizialak ez eramatea. n) Merkataritzaren Araubildumak agintzen duen arauerako eta bere ihardunari egokitutako erazko kontaduritza ez eramatea. ñ) Baltzuaren kontu-kitapena egiterakoan aginduta dauden betebeharrak ez betetzea. o) Koperatiba deusezte-aldian dagoenean horren izenari "ondarkontu-garbiketaldian" hitzak ez gehitzea. p) Lankidetzazko Koperatibetan, Lan-itunepeko langileen zenbatekoa, modu iraunkorrez, guztizko bazkide-zenbatekoaren ehuneko 10etik gorakoa izatea. q) Koperatibak bere baltzu-domuaren zati bat erostea edo gaudimenetarako hartzea. r) Baltzu-domurako diru-ekarketei indarreango dirusariari hiru punto gehituz ateratzen den dirusaria baino haundiagoa ordaintzea. s) Koperatibaren Baltzu-Egoitza Euskadiko Koperatiben Erroldean erasotako tokiaz besteko batera, Ekainaren 5eko 161/1982 Dekretoaren 5garren Atalak agintzen duenez hori Errolde horren ardura duenari jakinarazi gabe aldatzea. t) Baltzu-zatiak izen eta guztiko jabego-agirien bidez ez egiaztatzea. 5garren Atala Honako hauek joko dira oso hauspen larritzat: a) Bazkide baten Baltzu-domuaren partzuer-zatiaren balioa Baltzu-Domuaren herenetik gorakoa izatea edo, bigarren edo goragoko mailako Koperatibetan, ehuneko berrogeita hamarretik gorakoa. b) Koperatibak, bazkide ez direnentzat berez eta besterik gabe baltzu-zati bilakatu daitezkeen zor-agiriak jaulkitzea. c) Hezkuntza eta Gizarte-Hazkunderako Baltza Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 27/4 Atalak esaten dituenetarako ez erabiltzea. d) Baltzuaren halabeharrezko dirubaltzak bazkideen artean banatzea edo azkengaindikin garbi bat egotea, Legearen 53garren Atalean ohartemandakoa hautsiz. e) Koperatiba-itzulketak bazkideei horiek Baltzudomurako egindako ekarketen heinean edo bazkide bakoitzak koperatiban egindako lan, zerbitzu edo ihardunaz bestelako zioegatik ematea. f) Arauz Biltzar Nagusiaren erabakia beharrezko izan dezaten egintzak erabaki hori gabe egiteratzea. g) Artekaritzak, horietarako gaitasuna ArtezteBatzordeari eta ez beste inori dagokion eskubideak edo ahalmenak egiteratzea.h) Nahitaezko baltzu-agiripaperak hamabi hilabetetik gorako aldi baten behar bezala jartzeke eta egunean-eguneangotu gabe eukitzea. i) Koperatibak legez edo Araudiaren aginduz bazkide ezin izan dutenak bazkidetarako onartzea. j) Ikuskaritza-lanari dagokion eragozpen-agiriaren bidez egiaztatutako trabak jartzea. 6garren Atala Koperatibako Artezte-Kontseiluko eta Artezkaritzako kideek, Kontu-artekariek, Kontu-kitapengileek eta Idazkariek, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Atalak jartzen dituen betebeharrak hautsi ditzaten egintza edo hutsegiteegatikako berenezko erantzunbeharra izango dute, eta bai heurei berenez egotzi dakizkiekeen gainontzeko erabiltze eta egiteratze-arauak nahiz araudi-bidezkoak hausteagatikakoa ere. Egozpena aurrean esandakoetatik nori egitea dagokion zehaztu ezina gertatu dedinean, Koperatibak izango du erantzunbeharra, lege-nortasundun denez. 7garren Atala Dekreto honen 3garren, 4garren eta 5garren Ataletan arinetan, larritan eta oso larritan sailkatutako hauspenei, ekonomiazko bere garraritziaren, inori edo bazkideei ekarritako kalteen eta Koperatibaren ekonomiazko gaitasunaren eretzeango zigorrak jarriko zaizkie. 8garren Atala Hauspen arinei, oharra egitezko zigorra edo 5.000 eta 25.000 peseten arteko isunak jarriko zaizkie. Hauspen larriei, 25.001 eta 100.000 peseten arteko isunak jarriko zaizkie. Oso hauspen larriei 100.001 eta 2.000.000 peseten arteko isunak jarriko zaizkie, Jaurlaritza-Batzarraren erabakiz 5.000.000 pesetaraino gehitu daitezkeela. 9garren Atala Zigorrak oharpena egitezkoak eta gehienerako bost miloe pesetarainoko isunezkoak izango dira, batera erabilgarri izan daitezen berarizko legepideen bidez araupetutakoekin baterakoak izan daitezkeela. Isunak, zigorraren larriaren arauera, honako hauek jarriko dituzte: 100.000 pesetarainokoak, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailaren Lurralde-Ordezkariak; 500.000 pesetarainokoak, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuordeak, eta 2.000.000 pesetarainokoak Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuak. Hauspen oso larriak edo larriak eta behin eta berrizkoak izan daitezenean, Jaurlaritza-Batzarrak, Lan-Sailburuaren saloz, 5.000.000 pesetarainoko isun bat jarri ahal izango du. 10garren Atala Lehenengo aldiz, ageri-ageriko ezjakinean eta inorentzako kalterik gabe egindako hauspen arinek, jarri dedin epearen barruan zuzenaen ez badira dagokion hauspen-agiria egingo denaren oharra baino ez dute ekarriko.II ATALBURUA Zigorketa-bideak 11garren Atala Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen ataletako arauak ez betetzeagatikako zigorrak jartzeko berarizko arduralaritza-bideak, Atalburu honetan ematen diren manuei atxikiko zaizkie. 12garren Atala Diruzko zigorren ordainketa, Eusko Jaurlaritzako Diruzaingo Nagusiari zigortutako Erakundeak bere egoitza dueneko Kondaira-Lurraldeko Laneko Lurralde-Ordezkaritzako dirusarrera-kontuan sartuta egin beharko da. 13garren Atala Iharduneango ikuskariak batara joanda, arduralaritza-zehaztapidetza baten ondorioz nahiz behar bezala egiaztatutako salapen baten bidez koperatibekiko legeen hauspen direnak gertatu izana egiaztatu dezaten guztietan, bidezko eritzitako hauspen-agiria edo agiriak egon ahal izango dituzte. Honako hauetan egin ahal izango dute ikuskariek bere ikuskaritza-arakaketa bertara joan beharrik gabe: a) Koperatiba-Baltzuei beharrezko xehapenak eman ditzatela eskatuz. b) Bere ihardunaren zio izan daitezen gertakariak izan direla egiaztatu dezan arakaketa edo zehaztapidetzaz baliatuz. 14garren Atala Hauspen-agiriek, orohar, honako xehapen hauek izan beharko dituzte barne: a) Hauspena egin duen Erakundearen izena, egoitza eta iharduna, eta bai nahitaezko nahiz borondatezko ihardutze-sailetako kideen eta 6garren Atalean esandako norbanakoen izen eta bi deiturak ere, horiei berenezko erantzunbeharra eskatu ahal izatea gerta dedinetan: b) Kalteak ekarri zaizkien bazkideen edo beste batzuen zenbatekoa, xehapen hori hauspenaren larria zermugatzeko baliagarri izan dedinean. c) Hautsi den manua eta gertatutakoaren zernolakoak. d) Egindako kaltearen balio-neurketa, zehaztapen hori egin ahal dedinetan. 15garren Atala Ikuskaritza-lanari oztopo edo eragozpen nabarmenak jarri dakizkionean, trabak jartzeagatikako agiria egingo da. Agirian, ikuskaritza-lanari trabak jartzezko egintza edo zernolakoen adierazpen zehatza egingo da. Horiei, hauspenagatikako agirientzat jarritako bideak eginaraziko zaizkie. 16garren Atala 1. Hauspenagatikako edo trabak jartzeagatikako agiriak horien errudun izan dedin edo izan daitezen Erakundeari, norbanakoari edo norbanakoei ezagutaraziko zaizkie, ikuskaritza bukatu dedin egunetik hasi eta hurrengo hamar lan eguneko epearen barruan, ikuskaritzaren azken eguntzat agiriarena hartzen dela, adierazpena egin dakion egunaren biharamonetik hasi eta ondorengo hamabost lan-egunen barruan hauspena egin duen erakundearen egoitzako KondairaLurraldeko Laneko Lurralde-Ordezkariaren aurrean aldezpen-idazkia aurkeztu dezakeenaren oharra eginaz. 2. Horretarako gai izan dedin ihardutze-sailak hogei laneguneko epearen barruan emango du bere erabakia, egin beharreko eritzitako argipideak egin ondoren. 3. Hartutako erabakiak Koperatibako legezko ordezkariei jakinaraziko zaizkie, eraz, dagokion jazarpen-eskubidea ezagutaraziz, zein agintariren aurrean egitea dagokion eta Arduralaritzabide-Legeak dionaren arauera horretarako duen epea adieraziz. 4. Jazarpena egin ahal izateko, Laneko dagokion Lurralde-Ordezkaritzako dirusarrera-kontuan jarritako zigorra adineko gaudimena uztea uztea ezinbesteko baldintza izango da, jazarpen-idazkiari horretzazko gordairu-agiria erantziz. 5. Jazarpena garaiz eta behar denez ez sartu izana gertatutakoan, doakionak zigorra jazarpena egiteko duen epe beraren barruan ordaindu beharko du; bestela agintaritzaaginduzko hertsapen-bideak egingo dira, Jaurlaritzaren Jorrailaren 19ko 99/1982 Dekretoak jartzen dituen bideen arauera. 6. Ihardun duen ikuskariak egindako zigor-saloak, bere zenbatekoa dela eta, Laneko Lurralde-Ordezkarien ahalmena gainditzen badu, horiek erabakirik eman ez, eta egindako agirisorta Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuordeari edo Sailburuari bidaliko dio. 7. Emandako erabakiaren aldaki bat ihardun duen Ikuskariari bidaliko zaio, ezagutu dezan. ALDI BATERAKO ERABAKIA Dekreto honek araupetzen duen ikuskaritza Lan-Ikuskaritzaren bidez egingo da, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken erabakietako Bosgarrena araudi-bidez egiteratu dedinerarte. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuari ematen zaio Dekreto hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko eskua. Bigarrena.- Dekreto hau Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen erabiltze-eremuaren barruko Koperatiba-Baltzuekin erabiliko da. Hirugarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Ekainak bost. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.