Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Maiatzaren 22ko 154/1984 DEKRETOA, Osakidetza-Zerbitzuko Artezkaritza Nagusiak duen kargu-mailari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 1184
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 1984/05/22
  • Argitaratze-data: 1984/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Zerbitzuko Artezkari Nagusia izendatzen duen Uztailaren 18ko 159/1983 Dekretoak, Artezkaritza horrek duen Sailburuordetzaren kargu-maila ez zuen aipatzen, Artezkaria izendatu zenetik Sailburuorde gisa iharduten bazuen ere; horregatik, hutsune hau betetzen da Dekreto honen bidez. Hori horrela, Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko Azken Erabakiak dioenaren arauera, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Sailburuaren saloz, Lehendakaritza honek onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1984.eko Maiatzaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Osakidetza-Zerbitzuko Artezkari Nagusiaren kargu-maila, Sailburuordearena izango da. 2. Atala.-Ekainaren 3Oeko 7/1981 Jaurlaritza-Legeak ohartematen dituen ondorioetarako, Arduralaritzako Goi-mailako Karguen Lanari-Estatutoari dagozkionetarako, Dekreto honek 1983.eko Uztailaren 18tik erakarriko ditu ondorioak. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Maiatzak hogeita bi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, ANJEL LARRAÑAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.